ERNE, EZ DIRUA LOTAN UTZI


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Duela hogeita hamar urte, euroaren zurrunbilotik urrun, pezeta edo libera txanpon trukatzaile nagusi zuela bizi zen euskal jendea. Haatik, nago diru kezkarik ez zitzaion faltako seguruaski. Bestela, zer dela-eta argitaratuko zuen Z. ARGIAk bere azkenengo orrialde osoa betetzen zuen Berasategi adituaren lan esanguratsu hura? "Diruaren otsa" zeukan izenburu nagusi, eta beste honako hau osagarri gisa: "Zer egin diteke diruarekin".


ALDEZ AURRETIK, BARKAZIO ESKAERA

Nolanahi ere, ez dezala inork uste joandako edozein garai egungoa baino hobeagoa izan zenik eta orduko euskal herritar oro diruz gainezka eta non inbertitu ez zekiela bizi zenik. Berasategik bere lanari ekiteko era dugu horren lekuko.
"Barkamena eskatuz asten naiz artikulu au idazten. Barkamena eskatuz, inoiz dirurik aurreratzerik izan ez duteneri", zioen adituak, nahiz hauen arreta ere eskatu nahi zuen. "Baiña jakin dezatela ere denek, ahorroa oso inportantea dela bere jabearentzat eta ondo tratatzea merezi duela, gutxiena bada ere. Edo beste moduz esanda, ez dezala iñork pentsa, gutxi delako, ahal den lekurik onenean jartzea merezi ez duenik".
Arrazoiak? Hauexek: "1960-garren urtean 10.000 pezeta zeuzkanak banku nahiz aurrezkikutxa batean ikuitzeko asmorik gabe, or dauzka; baiña gauzak erostera joandakoan, orduan baiño askoz gutxigo balio dute, diruaren balioa jetxi egin delako ta gauzena igo, ta interes utsean egon delako diru ori". Eta, begira nondik, "diru ori ondo jarria egon balitz, beste balio bat eukiko zuen gaur".
Hala ere, zintzoa izaki Berasategi jauna, honakoa ere jakinarazten zien irakurleei: "Diruaren inbersio oberenik, ez da. Bestela, oberena bezain onak ez diren inbersioak bukatu behar lukete, ta ez da ala gertatzen. Gaiñera, diruak ez du berdin balio denentzat. Batzuentzat, joku bat da, espekulazio bat, aberastu edo lur jo; beste batzuentzat, berriz, altxor bat da, tella baten pean gordetzekoa, norberarengandik urbil; eta irugarren, beste batzuentzat -gehienentzat- gorde beharreko zerbait da, baiña ahal den etekiñik aundiena kentzen zaiola".


UTIKAN AURREIRITZIAK!

Zer zela eta, barietate hori? "Jeneralki, ondasunak administratzeko eran, sikoloji arrazoiek agintzen dute ta zenbait prejuizioak. Badira diru-jartzailleak, interesa aldakorra duten akziotan dirua jartzeak bildurtzen dituenak, gauza entenditzen ez dutelako ta ori kantidade aundientzat dela uste dutelako ta gauza ortan entendituentzat. Beste batzuek, beren dirua etxe, arri, lur bihurtu nahi dute, olako gauzetan sartuta seguruago daudelako. Bakoitzak bere tankera du, norberak ezagutu beharrekoa, gero, ondo enteraturik, artan edo ontan sar dedin. Beraz, nor bere burua ezaguturik eta bere bidea zeintsu duen ikusirik, jakin behar du zer bide dauzkan".
Eta hain zuzen horretaz arduratuko zen bera.


AURREZTEKO BIDEAK

"Ez dut kontuan artzen aurreratzaile ta espekulatzaille dena", adierazten zuen, ordea. "Ni konserbadorea naiz eta aientzat doaz ene kontseiluak. Nahiago dut nere ahorroak ongi erositako gauzetan euki ta ahal den gutxiena aldatu, beti aldaketan ibilli baiño, interesa aundiagoen billa. Ahal den gutxiena esan dut aldatu, arretaz zaindu beharra dagolako inbersioa, tarteka zenbait egoerek inbersio batzueri laguntzen baitie ta ez besteri".
Dirua ezartzeko leku bat, Burtsa ei zen. "Boltsak eskeintzen dituen gauzak, akzioak eta obligazioak dira. Akzio bat erostea, enpresa bateko jabetzan parte izatea da ta irabaziak, baldin badira, dibidentotan jasotzea jabetzaren neurrian. Obligazio bat erostea, enpresa bati zordun izatea da, au da, ari diru bat prestatua eukitzea interesa jakin batekin, prestatu zaion dirua berriz eskuratzen dela fetxa jakin batean".
Bietan zein ote diruari etekina ateratzeko biderik egokiena? Bada, Berasategik zioenez, biak dituzte beren alderdi on eta txarrak…
Burtsa baztertuz gero, zera egin zezakeen txanpon ugariren jabe zenak: "Inmobiliarietan dirua jarri", esate baterako, "plusbalia, etekiña eta eskuratzeko erreztasuna" ziurtatzeko. Edota bizi aseguroetara jo:
"Biziaren segurua da inbersiorik onenetako bat, siñesteak lan badu ere", zioen Berasategik.
Eta aurreko bide guztiak fidagarri ez irudituz gero, "or daude aurrezki-libreta era bateko eta bestekoak, nahiz etxebizitza-ahorrorako, nahiz boltsa-ahorrorako; or daude aldi jakin baterako diru-jartzeak, oinbesteko interesa batekin; or daude bonoak esku batetik bestea pasa ditezkenak interesa aundi batekin; hipotekak, interesa aundi batekin… Dirua interesa etekindun aundi batekin jartzea da or garrantzizkoa ta lotan ez uztea ezeren probetxurik gabe"

PIARRES LAFITTE, EUSKALTZAINA. HOGEI URTE ARTE EUSKERARIK EZ ZEKIENA
Hogei urte nituen. Laster apaiz izanen nintzen. Orduan, nere Moraleko irakasleak erraite daut: "eta heldu den urtean, nola predikatuko duzu, euskaraz ala biarneraz?". Nik erran nion: "Biarnesez. Ez dakit euskaraz. Zer nahi duzu?". "Halare, aita eta ama euskaldunak izaki eta behar zenduke euskaraz egin". Ortzirale guziez ene izeba bat etortzen zitzatan Seminariorat eta ekartzen zizkitan puskak eta zenbait liburu eta honelako zerbait. Eta erraiten zidan: "Badakit Senpier horrek ez duela humore onik hitaz mintzatzeko. Nahi lukeela euskarari lotzea". Hiru hilabetez ez nuen deusik erraiten. Halako batean erabaki nuen. Bildu nituen nazkien hitzak eta ikusi nuen banituela ehun eta berrogei bat. Orduan joan nintzaion ikusterat Senpierri eta erraiterat euskarari lotzekotan nizela. "Hasten naiz. Baina ez gero neri erran sobera egiten dutala. Kaskagorragoa naiz eta ez nauzue geldiaraziko" (…). (1972-I-30)

FRANTZIAN
Jaio zenetik ehun urte igaro direla norbaitzuk konturatu direnean sortu da Pio inpernutik ateratzeko asmoa. Asmo santua. Indice baten inpernuko kanposantuan euki duten idazle au, Donostiako Okendo kalean jaio eta Barojak berak (Familia, infancia y juventud) zion bezala, odolez ere euskotarra zen. (…) Garbi dago, beraz, onerako edo txarrerako Pio Baroja euskal zaiñetako odoletik eta Euskalerrian jaio zela. Gogoz eta asmoz askotan kanpotar bezela jokatu zuela? Ontan badute bakoitza non bizi izan danen eta beste artu-emanetan sortzen diren gorabeherak zer ikusia. Donostian jaio zen Barojak ementxe egin zituen bere lehenengo zazpi urteak (1872-1879); gero, sei Iruñan (1880-1886); oraindik aurra zen Pio sendikoak zijoazen bizi-tokietara joan behar izan zuen, noski; gero, gaur arte Euskalerrian izan ez degun tajuzko Unibersidadetan (Madrid eta Valencian) ikasten aritu zen; Pio berak aukera egin zuenean, Zestua aukeratu zuen, eta sendagille bezela emen egin zuen urte-bete pasatxua (1894-95). (…) Ala, alde batetik, idazten asi zenean, behar bezala ez zekien euskararik ezin ba erabilli, eta, bestetik, gure erriak moldatutako munduaren neurri bakarra ezin izan zuen erakutsi. (…) Egia da Barojak gaztelera utsean idatzi zuela; nahiago genduke bestela balitz, baiña, bestalde, ba al da mundu osoan gure erria gai (eta gai maitekor) dela orrenbeste eta ain zuzen eta ain baitasunez beterik idatzi duenik? (…) (1972-I-30)

BATZUK BAROJA INPERNUTIK ATERA NAHI
Protestanteen Federazioak dokumentu bat argitaratu du, "Eleiza eta podereak" izenburuaz. Idatzi honetan, argi eta garbi, gaurko gizartea onartu ezinezkoa dela diote, eta eraikitako ordena hautsi beharra dagoela (1972-I-30)


Azkenak
Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


Erabat doan izango da Hondarribian euskara ikastea

EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.


Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


Txikori-belarra udaberrian

Udaberri aurreratua ate joka dabilkigu batean eta bestean, tximeletak eta loreak indarrean dabiltza. Ez dakit onerako edo txarrerako, gure etxean otsailean tximeleta artaldean ikustea baino otsoa ikustea hobea zela esaten baitzen.


Engainuaren eredu

Leihatila honetan behin baino gehiagotan azaldu ditugu Ama Naturaren engainuak bere izakiak babestearren. Batzuetan, erle edo liztor itxura zuten euliak ekarri ditugu, beste batzuetan inongo arriskurik ez duten arrisku-kolorazioko intsektuak ere bai (kolorazio aposematikoa... [+]


2025-03-03 | Jakoba Errekondo
Zakilixuten potroximela

Nori ez zaio gustatzen ahuakatea? Ia denok atsegin dugu fruitu berri hori, di-da amaren batean etxekotu zitzaigun. Zenbat urte da ba dendaero ikusten hasi garela? Gure mahaietara iritsi aurretik, historia luzea du.


2025-03-03 | Garazi Zabaleta
Amillubi
Lanerako, proiektua zabaltzeko eta komunitatea egiteko auzo(p)lanak

Gipuzkoako hamaika txokotatik gerturatutako hamarka lagun elkartu ziren otsailaren 23an Amillubiko lehen auzo(p)lanera. Biolur elkarteak bultzatutako proiektu kolektiboa da Amillubi, agroekologian sakontzeko eta Gipuzkoako etorkizuneko elikadura erronkei heltzeko asmoz Zestoako... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


Eguneraketa berriak daude