AMORRUA GIDARI


2021eko uztailaren 19an
Amorrua, sortzen den sentimentua denez, nahitaezko laguna zaigu bizitzan. Gidaritzat hartzea, ordea, ezegokia da oso. Ezegokiagoa, nork bere buruari amorrua txofer duela aitortu nahi ez dionean. Horregatik ikasi behar dugu amorrua, sortzen denean, ondo bereizten eta behar bezala aprobetxatzen. Amorrua bidegabekeriaren eta krudeltasunaren kontra aritzeko kemena suspertzen duen indar sendoa izatea ona da. Baina bere eginkizuna hortxe amaitzea komeni da, hortik aurrerakoak adimenak eta errespetuzko sentsibilitateak bideratu behar dituzte. Eta, batez ere, amorruak ez du, bere buruaren gainean erabateko itzuli bildua eginez, bidegabekeria eta krudeltasuna zabaldu behar.

Zaila da, ordea, askotan amorrua identifikatzea, baduelako zerikusia giza komunikazioan dagoen arazorik handienetako batekin: elkarrizketan kontu bat aipatzen eta itxuraz haren inguruan jarduten garela, errainetako eta benetako hizketagaia beste bat izatea. Hau sarri gertatzen da, amorratuak berak ere ez duelako amorruaren arra identifikatzen uzten. Orduan konzeptu abstraktoen izenean -era inkonszientean maiz- justifikatu nahi izaten du bere jarduna. Garrantzitsua da beraz amorrua garaiz diagnostikatzea, begi zorrotza izatea, bestela guztia nahas dezake.
Medizina Fakultatean gertatua. Hilotzaren aurrean dauden medikukumeei ari zaie aurreneko irakasgai praktikoa ematen sendagile bizkor eta asto samarra:
-Bi ezaugarri behar ditu sendagile onak: begi zorrotza eta... ezeri ez nazkarik izatea. Ea -esandakoa praktikan erakutsi nahiz- zuen arteko inor nire parekoa burutzeko gauza den.
Esan eta ekin. Eskuinaren hatz luze osoa hilotzaren ipurtzulotik sartu du eta jarraian, ikasle harrituei eskua eta hatz tentea erakutsi ondoren, ahoratu eta milikatu, berea berdintzeko erronka inguruko guztiei jarriz. Denek atzera egin dute, higuinduta, taldeko astakirten zabar txoro amorratua ez bestek. Honek, bere hatza tximinian sartu eta gosetuta eta gozoki batekin bailegoen behin eta berriz milikatu ondoren, irakasleari aurre egin dio:
-Zer? Mediku ona izateko balio al dut?- Irakasleak errukior:
-Ez ba. Nik bi baldintza aipatu baititut. Eta garrantzitsuena aurrenekoa: begi zorrotza. Zuk horrelakorik bazenu, honez gero konturatuko zinen nik hatz luzea sartu dudala, baina erakuslea milikatu.
Bizi dugun egoera soziopolitikoan amorruak eragin handia izan du eta izaten du. Esaterako, euskarak -arrazoi historiko-estetiko-sikologikoak tarteko- eta euskal kutsurik duen edozerk amorrua sortu izan du hainbat jenderengan. Azken urteetan horietako batzuk ahalegin handia egin dute amorru hori gainditzeko, baita neurri batean lortu ere. Beste batzuk, ordea, sastraken artean gorde dute amorrua eta Gabonetako kapoiaren antzera elikatu, bidera noiz aterako zain. Oraingoa iruditu zaie nonbait egokiera ona.
Inori buruan tiro egiten diona edo lehergailu jartzen, edo inor torturatzen duena amorruak hartuta dagoela garbi iruditu zait beti. Ekuazio matematiko edo argudio politiko-filosofiko soil batek, frogantza indarrik handiena izanda ere, ez baitu inoiz horretaraino bultzatzen.
Amorruarena bitxia gertatzen da ETAren kontrako borrokan. Axioma faltsua zabaltzen dute batzuk (Basta ya eta antzeko taldekoek bereziki): zenbat eta amorru handiagoa erakutsi hobe eta gehiago egiten dela bide horretan. Nire ustez, diagnostiko guztiz okerra izateaz gainera, garbi dago amorrudunek kontrako amorrua eragiten dutela neurri handi batean, eta amorruaren katea luzatzen laguntzen dutela.
Politikarien artean ere, beste amorru klase berezia topatu dut azken garaietan. Beranduegi konturatu batzuk erabilitako bideak antzuak direla eta amildegira eramaten dutela. Baina iada ezin onartu. Eta, amorruaren amorruz, lehengoari eusten diote ezer onik ezin ekar dezakeela garbiro ikusi arren.
«Bizitza bidaia da: oinetako erosoak jantzi». Horrela dio Ekialdeko errefrauak. Amorrua ez da oinetako erosoa inorentzat


Azkenak
“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak |
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


2025-02-10 | Hala Bedi
[Hala bideo] Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Save the children, saldu bonbak

Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]


2025-02-10 | Amanda Verrone
Euskal Herriko lurra deskolonizatu:
Euskara agroekologikoa da

Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]


2025-02-10 | Irati Diez Virto
Izotz arotik hona, endemismoa kolokan

Azken glaziazioan Euskal Herriko lurraldea zapaltzen zuten mamutek, leizeetako hartzek, bisonteek eta baita hienek ere. Elur iraunkorrera eta hotzera egindako animalia horiek desagertu egin ziren baldintza glaziarrekin batera. Baina dinosauroen desagerpenaren garaian ugaztun... [+]


2025-02-10 | Jakoba Errekondo
Migranondoa, beste bat etxerako

Mingrana urrutitik ekarritako fruitua da. Punisagarra da mingrana edo alesagarra edo alegorria edo milagrana edo xokorra edo granada: Punica granatum. Punica izena latinetik dator, eta “punicum malum” izenaren laburdura da, eta punicum horrek Poenus edo Phoinikes du... [+]


2025-02-10 | Garazi Zabaleta
Herrizoma
Gasteizko elikadura sarea eraldaketarako tresna

Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]


ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


Eguneraketa berriak daude