«KALERA? BAI. BAINA EZIN DITUGU ONTZI GUZTIAK ERRE LEHEN OLDARREAN»


2021eko uztailaren 19an
Urtarril honetako 10ean bukatu zen Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen aldeko kanpaina. Kanpaina hauen eraginkortasunez jardun genuen Justizia sailburuarekin, abiapuntu gisa-edo. Balio al dute zerbaitetarako?:«Nik dudaren bat ere badut. Ez dakit jendea zein neurrian jabetzen eta kontzientziatzen den hedabideetatik zabaltzen denaz. Edonola ere, giza eskubideen defentsak -publizitate kanpainaz gainera- kanpaina iraunkorra izan behar du».

Justizia sailburuaren iritziz, giza eskubideen alorrean aurrera egiteko administrazioak eremu guztietan inplikatu behar du, honelako irizpidetan oinarriturik:«Giza eskubideena kontzeptu orokor bat da. Ez da, ezinbestez giza eskubideen sailkapena egin behar. Giza eskubidea bizi eskubidea da, baina bada ere ideologiaren askatasuna. Esaterako, herri baten partaide gisa norberak nahi duena erabakitzea. Eskubide orokorra izan arren, defentsa ikuspuntu bakarra izan behar dute giza eskubideek».

Kanpainak bi sektoreen aldetiko kritikak jaso ditu ordea; PPren eta Batasunaren aldetik.
Hori aurreikusia zegoen; PPren aldetik bereziki. PPk Legebiltzarrean interpelazio bat jarri digu galdetuz, ea zergatik sartu dugun kanpainan herriek beren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea. Gezurra dirudi, bere burua demokratikotzat jotzen duen alderdi batek herri baten nahia galarazi nahi izatea; aberrazio bat da. Batasunaren aldetik ere, zenbait kritika izan da. Bide onean ari garela esan nahi du ote horrek? Kanpainan, hala ere, ezin izan dira herri honetako sentsibilitate guztiak islatu, garrantzizkoenak baizik. Oro har, bizi eskubidea eta herri gisa gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea islatu nahi izan da.

Sentsibilitateak sentsibilitate, hor dugu Iratxe Sorzabalen kasua. Nola heltzen dio zure sailak tortura kasu bati?
Justizia saileko giza eskubideen batzordea aritzen da esparru horretan. Iratxe Sorzabalen kasuan ez ginen inork deituak aritu izan, ofizioz baizik. Hau da, torturak agertzen zituzten irudi oso adierazgarriak ikusi genituenean, ofizio lanetan jardun genuen. Espainiako arartekoarengana eta Barne Ministeriora jo genuen. Beharrezko diren datuak eskatu ondoren, lan plangintza bateratu bat eskatu genien. Barne Ministerioaren aldetiko erantzuna hutsaren hurrengoa izan da. Beraz, horrelako kasu batean norbaitek zerbait ezkutatzen duenean giza eskubideak urratzen ari da.

Ezin da haratago joan administrazioaren bidetik?
Guk ezin dugu salaketaz haratago joan, baina hori beti egingo dugu. Ez gara delituzko ekintzen aurrean ezkutatuko. Madrilgo Parlamentuan diputatua izan nintzenean ez nuen atzera egin, eta gaur egungo karguan ere ez dut egingo.

Eguberriotan euskal presoen eskubideen urraketa gogoratu diozu Madrilgo Gobernuari. Presoen senitartekoek, zure agerpena garai horretan egiten den ohikotzat jo dute. Hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatzen dute.
Legealdiaren hasieran, presoen gaian eman beharreko urratsak aztertu genituen Eusko Legebiltzarreko Justizia eta Barne Batzordean, hau da, presoen sakabanaketaren aferan eta espetxeetako transferentziaren aferan. Lehentasuna duten aferak dira, sakabanaketa auzitegiek jarritako zigorrei erantsitako gehigarri bat dela diogu betiere, onartezina dela. Gaia, oraindik ere, Madrilgo Justizia ministerioarekin aztertzeko daukagu. Presoen eskubideen urratze erabatekoa irmoki salatzen dugu. Ez da Eguberrietako jarrera edo agerraldi bat izan. Halabeharrez, gure txostenaren agertze publikoa Eguberri garaian eman da, baina guk presoen eskubideen alde lanean segitzen dugu.

Justiziaren esparruan zertan daude herritarrek euskaraz tratatuak izateko dituzten eskubideak?
Bi atal daude: batetik, justizia zerbitzuetako funtzionarioena dago. Eskuduntzak transferituak izan arren, tratua, oraindik ere, estatuko funtzionarioen esku dago. Estatuko Kontseilu Judizialaren menpe dauden funtzionarioak dira. Normalizazio linguistikoan urrats bat eman nahi dugun bakoitzean arazo gordin bat dugu administrazioan dihardutenekin, euskara erabiltzeko unean konstituzio-kontrakoaren helegite bat jasotzen dugu. Ez digute aurrera egiten uzten. Ikaragarria da, euskara EAEko hizkuntza ofiziala izanda ere, Estatuak traba zorrotzak jartzen ditu euskara ez dadin euskal administrazioan erabilia izan.

Fiskal, epaile eta magistratuen arloan nola dago euskararen erabilpena?
Epaile eta magistratuen %33k euskarazko ikastaroak segitzen ditu; bizpahiru urtetan epaiketa bat euskaraz jarraitu ahal izateko gauza izango dira. Fiskalen kasuan, portzentaia %13ra jaisten da. Kolektibo honen ezaugarriak ezberdinak dira, fiskalak estatuan barrena dabiltza-eta. Zoritxarrez, epaiketa bat euskaraz egin ahal izateko aukera bakarra itzultzailea erabiltzea da. Aukera honen bitartez, epaiketa ez da normaltasun gutxieneko batez burutzen ahal, ordea. Itzultzaileen bitarteko epaiketak freskura galtzen du. Epaiketak euskara hutsez burutuak izan daitezen plangintza berri bat garatzen ari gara 12 epaitegietan. Aurreratzen ari gara, baina gustatuko litzaigukeena baino astiroago.

Eusko Jaurlaritzak ez du Kontzertu Ekonomikoaren hitzarmena berritu ahal izan Madrilgo Gobernuarekin. Azaldu iezaguzu Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren jarrera, mesedez?
Ibarretxeren jarrera gobernu sendo baten jarrera da. Madrilgo Gobernuak, Mayor Orejak edota Redondo Terrerosek (bere unean) espero zutena baino herritar gehiagoren sostengua du Eusko Jaurlaritzak. Gobernu honek EAEko herritarrak gobernatzeko agindu morala du eta prest dago Madrilgo Gobernuarekiko oldartsu aritzeko. Guk ez dugu enfrentamendua bilatu, jarrera hau Madrilgo Gobernuaren jarrera despota eta autoritarioa dela-medio etorri da. Areago, Jose Maria Aznarren jarrera faxista eta ez demokratikoa dela esango nuke, bere irizpideak basatiki ezarri nahi baititu. Ez gaude prest Espainiako Gobernuak modu aldebakarreko batez inposatu nahi duena onartzeko. Kupoaren kasuan, inork ez digu justifikatu 191.000 milioi pezeta (1.148 milioi euro) ordaintzea. Gure kontuen arabera 151.000 milioi pezeta (907,5 milioi euro) pagatuko dugu, ez dugu euro bat gehiago pagatuko.

Behin egoera honetara iritsita, kupoa ez ordaintzea ez litzateke bidegabekeria bat izango, edo bai?
Gauza bat da barne nahiek eskatzen dizutena. Nik, espainola ez naizen aldetik, Espainiako administrazioari ez nioke ezertxo ere itzuliko. Baina horretarako, gure herriaren ekonomiak errealitate oso bat iritsi behar du oraindik ere, bere independentzia politiko osoa, kasu. Ez gaude une horretan.

n Carlos Garaikoetxeak Kontzertua defendatzeko kalera ateratzeko aukera aipatu du. Gobernutik, zuk nola ikusten duzu aukera hori?
Kalera? Bai. Prozesua luzea da, ordea. Ezin ditugu gure untzi guztiak erre lehen oldarrean. Jaurlaritzak Kontzertuari buruzko agiria plazaratzean bere lehen oldartzea burutu izan du. Euro bat gehiago ez pagatzeko nahiz Espainiako Gobernuak ez gaituela Europako mintegietan ordezkatuko baiezteko borondatea agertu du. Euskal gizartea, eman beharreko pauso guztiez informatua izango da aurrerantzean, baina pauso guztiak ezin dira une bakar batean eman.

n Eusko Alkartasunaren planteamenduek ba al dute eraginik gobernuan?
Bai, jakina. Horrela ez balitz, ez EA ez ni, ez ginateke gobernu honetan egongo. Boterean egotea garrantzizkoa bada ere, ez gara horregatik soilik, xede politiko jakin batzuengatik gaude. EAk ez du atzera egingo, ez Estatutuaren defentsan, ez herri honen burujabetasunaren bidean. Eta xede horretan Ibarretxe lehendakariak ere ez du atzera egingo.

Eusko Legebiltzarreko aurrekontuak aipagai orain. Nola interpretatzen duzu Batasunaren jarrera aldaketa?
Batasunak ganbarara itzultzeko bere arrazoiak izango zituen. Burutu duen plantoa kaltegarria izan da EAEko gizartearentzat, hala ere. Bere jarrerak ez zuen zentzurik, eta ez dakigu zergatik aldatu izan duen bere jarrera. Guk ezein alderdirekin negoziaziorik ez dela izan, baiezta dezakegu. Batasunak egoera bat ikusarazi nahi izan zuen, baina, nonbait, PPri eta PSEri jokoa egiten ari zitzaiela ohartu zen. Baliteke, lehen jarrerak bere barne lerroetan eztabaida sorrarazi izana, eta ondorioz, itzuli izana. Zaila da arrazoia ezagutzea, ordea.

Gobernu honen asmoetako bat herri kontsulta burutzea da. Legealdi honetan?
Kontua ez da legealdi honetan edo hurrengoan egitea; bihar edo etzi, alegia. Ez da berez egin beharreko kontu bat. Inportanteena da planteamendu horren kontzientzia ez galtzea. Gu xede horretara joateko behartuta gaude. Xede hori tinko atxiki behar dugu, euskal gizartearekin dugun konpromiso bat da, gure interesen arabera praktikan jarri behar dena. Ekimen hori aurrera ateratzeko beharrezkoak diren bitartekoak modu zuzen eta egoki batez landu behar ditugu, gizartean ez dadin porrota moduko bat eman.

n Ez gaude kontsulta egiteko unean.
Ez gaude unean denok dakigun arrazoiarengatik. Alegia «ez dago herri kontsulta biolentzia dagoelako eta biolentzia dago ez delako herri kontsulta» zirkulu itxi horrekin hautsi behar da, eta hori biolentzia praktikatzen dutenen esku dago. Pauso hori emanez gero, askoz arrazoi gehiago izango dugu kontsulta gauzatzeko.

n Zuk nola formulatuko zenuke kontsutarako galdera?
Honelatsuko terminoetan: «Zein izan behar du Euskal Herria eta Estatuaren arteko harremana: oraingo autonomia estatutua, estatu federala edo independentzia politikoa». Baina, hori baino lehen herri honen autodeterminazio eskubidea onartzea dago. Ez da autonomia, ez federalismoa ez independentzia. Autodeterminazio eskubidea onartu ondoren, euskal indar politikoek edota gobernuek herriari egin behar lioketeen galdera da. Nire erantzuna independentzia da

LAGUNEK ESKATUTA POLITIKARA BERRIRO ERE
Agurainen jaioa da 1950ean. Bederatzi urte eman ditu politikatik at, MCCn. Primeran bizi zela, orain baino hobeto, esan digu. Politikan jende berria behar dela iritzita, bere nahi eta usteekin kontradikzioan itzuli da politikara, EAko lagunek eskatuta. Madrilgo Gobernuak euskal abertzaletasunaren aurka daraman oldarkortasunak kitzikatua ere bai.

Enpleguaren etorkizuna «2003. urterako desenplegu-tasa %9,8ra jaiste a aurreikusten dugu EAEn»
Joan den irailaz geroztik bereziki, ekonomiaren atzerapena antzeman da mundu mailan. Zein da une honetan Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enplegu-tasa? Atzerapenik emango al da bertako ekonomian?

EAEko enplegu-tasan atzerapen bat baino moteltze ekonomiko bat izan da. Uneon, desenplegu-tasa %10,5 eta 11 artean dago. Gure sailean moteltze hau aurreikusia genuen, eta enpleguaren aldeko plangintza bat lantzen ari gara 2003. urtera bitarte. Ordurako, desenplegu-tasa %9,8ra jaistea aurreikusten dugu. Gure xedeak betetzeko bi puntutara gaude, eta lortuko dugulakoan gaude. 2003rako EAEko enplegu-tasa Espainiako enplegu-tasaren gainetik egongo da. Europako batez besteko %7,5ra hurbiltzea da gure nahia.

«35 orduko lan astea» gauzatu al daiteke legealdi honetan?
Oso zaila ikusten dut lan esparruko 35 orduen aplikazio zorrotza gauzatzea; gehiago aurreratu behar dugu ordea. Bitartekoak jartzen ari gara, aplikazioak lan enpleguaren banaketarekin eta langabeziaren tasarekin zerikusi zuzena du. Patronalari ez zaio neurria gustatzen, baina gu ez gara patronala, administrazioa gara eta legealdi honetan aurrekoan egin zena baino gehiago egin nahi dugu.

ETT (Aldi baterako enplegu-enpresak) delakoak gaizki ikusiak dira langabetuen artean. Zein da zure iritzia?
Sail honi ETTak gustatzen ote zaizkigun? Bada, ez gehiegi. Guk enpresa eta langileen arteko harreman zuzena hobesten dugu. ETTak langileen eta enpresarien bitartekoak dira, eta langileak galtzen du. Guk hemendik, ahal dugun neurrian, kontratazio zuzena sustatzearen alde egiten dugu, baina horrek ez du ere esan nahi ETT enpresak bertan behera utzi behar direla.

Zure sailak Gasteizko «Gamesa»ko aferan enpresak zabalduriko lan espedientea onartu izana kritikatu du ELAk.
Gamesako gaia usteltzen ari zen enpresaren eta sindikatuen arteko harremanen bidetik. Konponbide bat aurkitzeko onartuak izan ginen enpresa eta enpresa batzordearen aldetik. Afera, handi-handika, konponbidean jarri dugu. LAB, USO eta UGT, aldeak alde, bat etorri dira gure planteamenduarekin. ELAk eskubide osoa du nahi duena defendatzeko, baina guk aurkeztu genuen proposamena langileen %90ak onartu eta sinatu zuen puntuz puntu. Beraz, langileen gehiengoak onartzen badu eta langile hauetako batzuen sindikatuak ez badu sinatzen, bada sindikatuak langileen jarrera kritikatzen du gurea baino. Jakina, guk ere nahi genuen lanpostu bakar bat ez galtzea, hori da gure betebeharra.

«Langilea bere buruaren jabe, bere egitekoaren jabe, bere lan pentsamenduaren jabe» dio kooperatibismoaren esloganak. Ba al du gaurkotasunik egungo ekonomia globalizatuan?
Kontzeptu hori bizirik dago. Planteamendu hori sozialista-autogestionarioa da, enpresa barruan ere defendatzeko planteamendu bat, eta gure kooperatibeetan eutsi egiten zaiona. Belaunaldi berrien artean denetarik dago, noski. Baliteke Arizmendiarrieta, Ormaetxea edota Larrañaga bezalako aitzindarien espiritu kooperatibista horren bizirik ez izatea, baina kontzeptu orokorra hor dago, ekonomiaren globalizazioarekin edo gabe


Azkenak
EITBren Bilboko egoitza aurrean kontzentrazioa egingo dute, zuzendaritza postuak euskalduntzea exijitzeko

"EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!" lelopean, otsailaren 25ean egingo dute elkarretaratzea, asteartean, EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuek nahiz Aldatu Gidoia ekimenak deituta.


Lizarrako UPNk eskoletako bertsolaritza programa eten du

Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".


EAEko gazteen %88aren ustez buru osasuneko tratamenduak Osakidetzaren gain egon beharko lirateke

Future Game proiektuak EAEko gazteen osasun mentalaren inguruko ikerketa egin du. 18-35 urteko gazteen %87,7ak osasun mentaleko tratamenduak osasun publikoak bere gain hartu beharko lituzkeela pentsatzen du; %64,5ak osasun mentalaz hitz egitean haien iritzia kontuan hartzen ez... [+]


AEBak eta Errusia batzartuko dira gaur Saudi Arabian, Europak albotik behatzen duen bitartean

Ukrainako gerra hasi zenetik, bi potentziak ez dira mahai beraren bueltan eseri. Negoziatu egingo dute nola amaitu gatazka belikoa. Ukrainako presidenteak, ordea, esan du ez duela mahai horretan adosten den ezer onartuko, bera ez baitute gonbidatu.


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Lau urteko espetxe zigorra ezarri diote Irungo irakasle bati, Txingudi Ikastolan ikasle bati sexu abusua egiteagatik

Lau urteko kartzela zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta hiru urtez 12 urteko biktimarengandik urruntzeko agindua eman du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak. Neskari 6.000 euro ere ordaindu beharko dizkio erasotzaileak kalte-ordainetan.


Kripto-txanponekin eginiko iruzur batek krisi betean murgildu du Milei

$LIBRA izeneko kripto-txanponean inbertitzeko deia egin zuen Argentinako presidenteak sare sozialetan. Une batean 4.500 milioi euroko balioa izatera iritsi zen arren, ordu gutxiren ostean behea jo zuen kripto-txanponak eta galera asko eragin zizkien bezeroei. 100 salaketa baino... [+]


2025-02-18 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gorabehera ekonomikoak otorduraino heltzen direnean: arrozaren krisia

Estatu Batuen muga-zergak nahiko buruhauste ez balira, pasa den asteko albiste xalo samar batek dardara-uhinak helarazi ditu mundu-parte handi bateko otordu-mahaietaraino: Japoniako gobernuak bere arroz-gordekin estrategikoetako 210 mila tona merkaturatzeko agindua eman du,... [+]


Martxoak 3a “askatasunez” oroitzeko aldarria egin dute

ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea... [+]


2025-02-18 | Mara Altuna Díaz
Scott Zuñiga, Estatu Batuetako tiktoker euskaltzalea:
“Euskara ikasteko nire superboterea da etengabe hitz egitea, lotsa alde batera utzita”

44 urte ditu, ama mexikarra, eta eskoziarra aita. Mexiko Berrian jaio zen, Utah-n hazi, eta duela hogei urte izan zuen euskararen berri, Cadizen Zinemagintza ikasten ari zela, norbaitek abizen euskalduna zuela esan zionean. Duela bi urtetik Donostian bizi da eta euskara ikasten... [+]


HezkuntzArtea taldeak manifestua aurkeztu du: “Moda pedagogikoak bata bestearen atzetik ezarri dituzte”

Irakasleek urtetan pilatutako jakintza kontuan hartzea, klaustroek erabakiak hartzeko autonomia bermatzea, IKTen “uneoroko erabilera” sustatzen duten planak geldiaraztea, eta ikasgeletan aldaketa metodologikoak sartu aurretik dituzten ondorioak tentuz aztertzea... [+]


Sabotaje algoritmikoaren alde

«I will overturn, overturn, overturn, it[…]»
Ezekiel 21:27 – King James Version

«Algoritmo guztien gainetik, algoritmo guztien azpitik»
Xabier Landabidea

Deseroso nago, deseroso gure jendarteak teknologiarekiko hartu duen jarrera kasik... [+]


2025-02-18 | Antxeta Irratia
Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek hamabostaldia antolatu dute euskararen erabilera hauspotzeko

Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]


Ekainaren 1 era atzeratu dute Iparraldetik zirkulatzeko ingurugiro agiriaren derrigortasuna

Apirilean zen sartzekoa araua baina atzeratzea erabaki dute. Derrigorrezkoa izanen da ibilgailuetan agiria eramatea, ez soilik hiri eta herri nagusienetan sartu ahal izateko, baita kostalde osoko errepideetan mugitu ahal izateko ere.


Eguneraketa berriak daude