IRAKURLEEK SUSTATUTAKO ALBISTEGIA


2007ko otsailaren 21ean
Aabenduaren 19an aurkeztu zen Sustatu.com Web gune jaio berri hau, batik bat, ekonomiaren alorrean lan egiten duten profesional euskaldunentzako albistegia da. Euskararen presentzia indartzea beti helburu bada ere, Sustatu ez da soilik euskara bultzatzeko ekimen bat, gai profesionalei buruz aritzen den zerbitzua baizik. Goiena Komunikazio Zerbitzuak eta Code & Sintax enpresen semetxoa dugu Sustatu, Goiena da bere adar editoriala eta Code & Sintax, berriz, adar teknikoaz arduratzen den enpresa da. Gu Iban Arantzabalekin aritu gara hizketan, Goienako kide eta Sustatu.com ekimenaren editorearekin.

Berak eman dizkigu Sustatu.com web guneari buruzko azalpen guztiak eta ekimen berritzaile hau Euskal Herrian orain arte existitzen ez zen eredu bat dela argitu digu: "Sustatu ez da atari bat, Sustatu weblog bat da. Hau da, Interneteko albistegia goitik behera. Modu nahiko automatizatuan antolatzen den albiste-gune bat, alegia". Arantzabalek adierazi bezala, munduko leku askotan oso ondo funtzionatzen duen kontzeptua da weblog-a eta beraiek Euskal Herrira ekarri eta martxan jarri dute. Beraz, Sustatuk eskaintzen duen zerbitzua informazioa da. Arantzabalen iritziz, gaur egun, informazio kopurua oso handia da, baina zatikatua eta desegituratua aurkezten zaigu. Internetek informazio hau erabiltzeko aukera berria eskaintzen digu eta Sustatu, informazio horren sorkuntza eta hedapena eraginkorra izan dadin lan egingo duen kanal berri bat da.

Weblog kontzeptua.

Weblog kontzeptua ondo ulertzeko bere izaera eta ezaugarriak aipatzea berebizikoa da. Izan ere, weblog kontzeptuaren oinarrian jendearen partehartzea dago. Sustatuko berriemaileak irakurleak dira, edonor izan daiteke informazio sortzaile zein iritzi sortzaile bere etxetik, bere ordenagailutik. Sustatu.com albistegiko albisteak edonork idatzi ditzakeelako, edonork bidali dezake albiste bat, iritzi bat, iragarpen bat edota beste albiste edo iritziren bati zuzenduriko erantzun bat eta jarraian Sustatuko kideek zuzendu eta argitaratua izango den ala ez erabakiko dute. Arantzabalek azaltzen digun moduan, "euskaraz badaude beste albistegi batzuk Interneten, paperezko hedabideen edizio jarraituak direnak, eredu tradizionalagoen Interneteko bertsioak, alegia. Baina Sustatu eredu berri bat da, guztiz berritzailea Euskal Herrian. Honela, garrantzitsuena jendearen partehartzea da, jendea da albistegia osatzen duena. Kazetaritza molde berri bat da, non iritzia eta propaganda nahasten diren, eta albistea artikulu soil izatetik, artikulu horri buruz idatzi daitezkeen iritzi, erantzun eta link guztien batura izatera pasatzen den. Informazioa asko aberasten da horrela".

Sustatu.com weblog-a.

Iban Arantzabalek Sustaturen berezko ezaugarriak azaldu dizkigu. Jorratzen dituzten gaiak anitzak dira: Kultura, Irakaskuntza, Internet, Informatika, Hizkuntza, Enpresa eta Bestelakoak. Web gunean dioen lez, Teknologia, Ekonomia eta Kulturari buruzko gunea da. Bere iritziz, gai horiek pantaila baten aurrean dagoen orok oso gertu sentitzen dituen gaiak dira: "Uste dugu badaudela beste web gune batzuk beste gai batzuetara zabalduak. Esate baterako, badakigu kirolak arrakasta izan dezakeela, baina guk ez dugu horrelakorik nahi gure weblog-ean. Aukeratutako gaiak, Sustatu.com proban izan dugun denboran arrakasta izan dutenak dira. Aurrerago, ordea, agian gai berriak gehitzen joan gaitezke".
Gai hauei guztiei buruzko edozein albiste, iritzi, erreferentzia, iragarpen edo erantzun bidal dezake erabiltzaileak Sustatun argitaratua izan dadin. Albiste hauek moderatzaile baten eskuetatik igarotzen dira argitaratu baino lehen, testua zuzendu eta egokitzeko eskubide osoa duena. Iban Arantzabali lan hori egiteko zein irizpide erabiltzen duten galdetu diogunean, zera erantzun digu: "Erabiltzen ditugun irizpideak oso soilak dira. Batetik, albistearen interesari begiratzen diogu. Bestetik, ganoraz idatzita egotea eskatzen dugu, eta noski, astakeriarik ez edukitzea. Hau da, azken finean, errespetuz idatzia egotea besterik ez dugu exijitzen". Bai informazio hutsa den albiste bat idaztean, bai beste medioren batean edo lagun batek kontatutako informazio baten erreferentzia egitean, bai produktu edo zerbitzu baten iragarpena egitean, eta bai beste norbaitek idatzi duen albisteari buruzko iritzia eman edo horri erantzutean, beti errespetu handiz jokatu beharko da. Errespetu falta eta iraina dira, azken finean, Sustatuko galbaheak pasatzen uzten ez dituen gauza bakarrak.

Boletin elektronikoa.

Sustatu.com guneari buruz azaldu ditugun ezaugarriak ez dira gutxi. Baina ez dira hemen bukatzen sarean jarri berria den gune berritzaile honek eskaintzen dituen aukerak. Izan ere, Sustatuk albistegiko albisteak idazteaz gain, hitzorduak egiteko aukera ere ematen du. Hau da, foro bat sortzeko aukera. Albisteak bidaltzea bezain erraza den mekanismoa erabili behar da honetarako eta edozeinek egin dezake, kontuan hartuta, noski, Euskal Herri mailako proiektua dela.
Bestetik, aipatu dugun weblog kontzeptua izateaz gain, boletin elektroniko bat ere bada Sustatu. Hau da, harpidedun egin eta e-postaz jaso daiteke dohainik. Harpidedunak, ordea, ez ditu albistegian agertzen diren artikuluak osorik jasotzen, baizik eta bakoitzaren sarrera bat, abisu soil gisa. Gero, zerbait interesatzen bazaio, bere esku egongo da web gunean nahi duena eskuratzea.
Sustatu.com goitik behera aztertu ostean, Iban Arantzabalen esperientzia oinarri hartuta euskararen osasuna sarean berak nola ikusten duen galdetu diogu. "Uste dut euskararen egoera sarean osasuntsu dagoela, baina ez dago atzera begira egoterik. Euskaraz eginiko ekimen guztiak, ahal baldin bada kalitatezkoak, beharrezkoak dira. Orain eguneroko prentsa euskaraz irakurri dezakegu, hor dago SAREKO ARGIA edo Aurki bilatzailea, edo Bagera elkartearen web-a...Web pertsonalak ere asko eta asko daude eta ez nola nahikoak". Interneteko komunitate euskaldunari dagokionean, komunitate hori gero eta handiagoa dela dio Arantzabalek. Bere iritziz, eguneroko bizitzan euskaraz jarduten dugunok muga bat jartzen dugu Interneteko erabilpenari dagokionean ere, baina gazteak gogor ei datoz eta ez omen die pantaila batek beldurrik ematen. Euskararen erabilera normaltzen doan heinean Interneteko erabilera ere normalduko dela uste du Arantzabalek

Weblog baten ezaugarri orokorrak
Sustatu albistegi elektroniko soil bat ez dela esan dugu, weblog bat da, azken finean. Hona hemen weblog baten ezaugarri orokorrak:

3 Albisteen antolaketa finkoa da. Albiste berria lehendabizi jarri ahala beste albisteak maila bat jaisten dira.
3 Sailkako antolaketa. Sail bat, albiste bakoitzari jartzen zaion marka bat da. Sail bat aukeratzean, marka hori duten albisteen azpimultzoa aukeratzen duzu.
3 Moderazio, erantzun eta kontrolerako aukera anitz eskaintzen ditu. Mezuak kargatzeko ez da teknikarik edo diseinurik jakin behar. Weblog batek berdin balio du pertsona baten egutegi pertsonala egiteko edo albistegi profesional bat egiteko. Azpiegitura berberaren gainean eraikitzen dira biak.
3 Doako software librearekin egiten dira eta aukera tekniko asko daude. Sustatu, Python programazio lengoaiarekin, Zope web aplikazioen zerbitzariarekin eta Squishdot produktuarekin egina dago. Guztiak Internetetik doan lortzeko modukoak dira.
3 Kazetaritza eredu berri bat dakarte weblog-ek. Iritzia eta propaganda nahasten dira eta albistea ez da artikulu soila, baizik eta artikulu, erantzun, iritzi eta linken batuketa.
3 Eztabaida foro baten antza izan dezakeen arren, weblog-aren gakoa informatzeko duen baliagarritasuna da


Azkenak
EITBren Bilboko egoitza aurrean kontzentrazioa egingo dute, zuzendaritza postuak euskalduntzea exijitzeko

"EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!" lelopean, otsailaren 25ean egingo dute elkarretaratzea, asteartean, EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuek nahiz Aldatu Gidoia ekimenak deituta.


Lizarrako UPNk eskoletako bertsolaritza programa eten du

Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".


EAEko gazteen %88aren ustez buru osasuneko tratamenduak Osakidetzaren gain egon beharko lirateke

Future Game proiektuak EAEko gazteen osasun mentalaren inguruko ikerketa egin du. 18-35 urteko gazteen %87,7ak osasun mentaleko tratamenduak osasun publikoak bere gain hartu beharko lituzkeela pentsatzen du; %64,5ak osasun mentalaz hitz egitean haien iritzia kontuan hartzen ez... [+]


AEBak eta Errusia batzartuko dira gaur Saudi Arabian, Europak albotik behatzen duen bitartean

Ukrainako gerra hasi zenetik, bi potentziak ez dira mahai beraren bueltan eseri. Negoziatu egingo dute nola amaitu gatazka belikoa. Ukrainako presidenteak, ordea, esan du ez duela mahai horretan adosten den ezer onartuko, bera ez baitute gonbidatu.


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Lau urteko espetxe zigorra ezarri diote Irungo irakasle bati, Txingudi Ikastolan ikasle bati sexu abusua egiteagatik

Lau urteko kartzela zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta hiru urtez 12 urteko biktimarengandik urruntzeko agindua eman du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak. Neskari 6.000 euro ere ordaindu beharko dizkio erasotzaileak kalte-ordainetan.


Kripto-txanponekin eginiko iruzur batek krisi betean murgildu du Milei

$LIBRA izeneko kripto-txanponean inbertitzeko deia egin zuen Argentinako presidenteak sare sozialetan. Une batean 4.500 milioi euroko balioa izatera iritsi zen arren, ordu gutxiren ostean behea jo zuen kripto-txanponak eta galera asko eragin zizkien bezeroei. 100 salaketa baino... [+]


2025-02-18 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gorabehera ekonomikoak otorduraino heltzen direnean: arrozaren krisia

Estatu Batuen muga-zergak nahiko buruhauste ez balira, pasa den asteko albiste xalo samar batek dardara-uhinak helarazi ditu mundu-parte handi bateko otordu-mahaietaraino: Japoniako gobernuak bere arroz-gordekin estrategikoetako 210 mila tona merkaturatzeko agindua eman du,... [+]


Martxoak 3a “askatasunez” oroitzeko aldarria egin dute

ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea... [+]


2025-02-18 | Mara Altuna Díaz
Scott Zuñiga, Estatu Batuetako tiktoker euskaltzalea:
“Euskara ikasteko nire superboterea da etengabe hitz egitea, lotsa alde batera utzita”

44 urte ditu, ama mexikarra, eta eskoziarra aita. Mexiko Berrian jaio zen, Utah-n hazi, eta duela hogei urte izan zuen euskararen berri, Cadizen Zinemagintza ikasten ari zela, norbaitek abizen euskalduna zuela esan zionean. Duela bi urtetik Donostian bizi da eta euskara ikasten... [+]


HezkuntzArtea taldeak manifestua aurkeztu du: “Moda pedagogikoak bata bestearen atzetik ezarri dituzte”

Irakasleek urtetan pilatutako jakintza kontuan hartzea, klaustroek erabakiak hartzeko autonomia bermatzea, IKTen “uneoroko erabilera” sustatzen duten planak geldiaraztea, eta ikasgeletan aldaketa metodologikoak sartu aurretik dituzten ondorioak tentuz aztertzea... [+]


Sabotaje algoritmikoaren alde

«I will overturn, overturn, overturn, it[…]»
Ezekiel 21:27 – King James Version

«Algoritmo guztien gainetik, algoritmo guztien azpitik»
Xabier Landabidea

Deseroso nago, deseroso gure jendarteak teknologiarekiko hartu duen jarrera kasik... [+]


2025-02-18 | Antxeta Irratia
Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek hamabostaldia antolatu dute euskararen erabilera hauspotzeko

Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]


Ekainaren 1 era atzeratu dute Iparraldetik zirkulatzeko ingurugiro agiriaren derrigortasuna

Apirilean zen sartzekoa araua baina atzeratzea erabaki dute. Derrigorrezkoa izanen da ibilgailuetan agiria eramatea, ez soilik hiri eta herri nagusienetan sartu ahal izateko, baita kostalde osoko errepideetan mugitu ahal izateko ere.


Eguneraketa berriak daude