BI LETRAKO BIZKAIKO HERRIA...

  • Itzulpenak eta hizkuntz zerbitzuak eskaintzen dituen Luma enpresak izen bereko denbora-pasa eta hitz jokoen aldizkariaren lehen alea argitaratuko du egun gutxi barru. Hilabetero hitz gezidunak, hitz gurutzatuak, letra zopak, kontrapasak... izango dira 68 orrialdetan
Gaur egun zakurrari ez diogu normalean or esaten. Baina hainbat euskal komunikabideetako denbora-pasak egiteko ohitura dutenek badakite garai batean horrela esaten zitzaiola. Badakite baita ere hiru letratako Gipuzkoako herriaz galdetuta, Aia ipini behar dutela eta Bizkaiko Ea ere ez zaie ezezagun. Izan ere 1991. urtean sortu zenetik, Luma enpresak ARGIA, «Euskaldunon Egunkaria», «Zabalik» eta hainbat aldizkarientzako denbora-pasak egin ditu. Baina Joxan Elosegi, Iñaki Agirresarobe eta Prexen Gastearenak aspaldi zuten denbora-pasen aldizkari berezi bat egiteko ideia. Elosegik berak eta Luis Manterolak «Enbido» izeneko aldizkariko bost zenbaki plazaratu zituzten 1987an.



68 orrialde hilabetero.

«Luma» aldizkari berria hilabetekaria izango da, urteko 12 zenbaki izango ditu beraz, horietako bi, uztailekoa eta abendukoa, bereziak. Bi hauek 100 orrialde izango dituzte eta gainerakoek 68. Hitz gezidunak, hitz gurutzatuak, hitz kateatuak, poema presoak, hieroglifikoak, letra zopak, zortziko txikian, zaldiko maldiko, goitibeherak, kontrapasak... Guztira 30 bat joko ezberdin eskainiko ditu «Luma»k. Ale bakoitzean 12 orrialde haurrei eskainiak izango dira.
Saltokietan 3 euro balioko du aldizkari bakoitzak eta harpidetuz gero, urteko 12 aleak 30 euroren truke jaso daitezke etxean.
Gai monografikoen inguruko zenbakiak prestatzeko asmoa ere badute (automozioa edo eraikuntza, esaterako), eta horietan hiztegitxo bat ere gehituko dute gaiaren inguruko lexikoa biltzen duena.

Zenbat salduko da?

Aldizkaria egiteko inguruko herrialdeetan egiten diren tankera honetako aldizkariak izan dituzte oinarri, Frantziakoak bereziki, euskaraz ez baitzegoen eredurik. Hortaz, zaila da jakiten nolako harrera izango duen merkatuan. Aurrekaririk ezean, azterketa zehatzik ezin egin. Hala ere, 6.000-8.000 ale saldu litezkeela uste dute. Egun gutxi barru 6.000 aleko tirada izango da kalean. Hasieran denak ez direla salduko pentsatzen dute aldizkariko arduradunek, apurka-apurka egingo dituztela harpideak. Izan ere, lehenik publikoak produktua ezagutu beharko du, eta berau ezagutaraztea, zabaltzea, izango da hemendik aurrerako lana. Urte amaierarako 3.000 harpidedun izatea da euren asmoa.
Lumako hiru kideek paperaren gainean eta eskuz prestatzen dituzte denbora-pasak, hots, buruz asmatzen dituzte. Paperean taula ipini eta hitz bat idazten dute, hitz horretatik abiatuta joaten dira taula pixkanaka osatzen. Gero, definizioak ipintzea besterik ez da geratzen.
Egun ez dago euskarazko programarik lan hori ordezkatuko duenik, baina horrek ez du esan nahi lumakoek teknologia berriei muzin egiten dietenik. Internet, esaterako, horrelako produktuentzako euskarri interesgarria da. Dagoeneko ARGIAk baditu Lumaren joko batzuk sarean eta teknologiak aukera zabaldu ahala eta «Luma» aldizkaria sendotzen hasten denean, euskarri horri helduko diote. Oraingoz euskarak hain beharrezkoa duen aisialdirako tresna berria paperean izango dute adin eta maila guztietako euskaldunek

Euskarazko denbora-pasen historia laburra
Euskarazko lehen joko idatziak 1883koak dira, «Euskal-Erria» aldizkarian argitartutakoak, hain zuzen. «Mutadi» edo «Isitza» zuten izena eta hieroglifikoen tankerakoak ziren. Gaur egun egin ohi den bezala, soluzioa edo «askantza» hurrengo alean argitaratzen zen. Lehen hitz gurutzatuak, aldiz, kartzelarekin dute lotura. Gerra Zibilaren ondorioz kartzelaratutako preso euskaldunek horrelako jokoak asmatzen ematen omen zuten denbora; 60ko hamarkadan hasi ziren halako denbora-pasa urri batzuk argitaratzen eta, geroago, 70ekoan jarduera honek indarra hartu zuen ZERUKO ARGIA eta «Anaitasuna» aldizkarietan. Hamarkada horretan bertan, 1977an «Deia» egunkaria gurutzegrama txiki bat argitaratzen hasi zen. 80ko hamarkadan aldiz, Luis Manterola eta Joxan Elosegik eman zioten bultzada jardun honi. Azken hamarkadan Luma enpresa izan da idatzizko komunikabideetan denbora-pasak prestatu dituena


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude