Haur etorkinen bertakotze berezi bat auzi


2021eko uztailaren 28an
Erromako Elizaren ordezkari espainiarrak oso kezkaturik zeuden 1972ko urte hasiera hartan. Hiri eta hirixka urrutienetaraino begiak luzatu, Espainiatik emigratu beharrean aurkitu zirenen bizilekutaraino hain zuzen, eta erabat asaldatu zituen arazoa sumatu zuten: heziketagatik beren hizkuntza galtzera derrigorturik zeuden haien seme-alaba gaixoena! "Zaputz eta kalte izugarria" besterik ezin ekar zezakeen hark, nola ez Eliza Saindua artegatu? ZERUKO ARGIAk ere bat egiten zuen ardura harekin, baina urruneko haurren zorigaiztoak ezezik, gertuago zeuzkan neska-mutikoenak ere guztiz kezkatzen zuela nabarmenduz.


ZAPUTZ ETA KALTE IKARAGARRIA

Horixe zen editorialaren izenburua, "Zaputz eta kalte ikaragarria". Arrazoia? Jarraian zihoana: "Danok dakigunez Tabera kardenala dugu Peninsulatik atzerrira joaten diranen arduradun nagusia, Elizaren aldetik. Kezkaturik daukagu lehendakari agurgarri au, erbestean arkitzen dituzten arazoetaz. Azkeneko urte ontan argitaratu duen eskutitzean ume atzerriratuen eziera-arazo larria aipatu digu. Onela dio beste gauza askoren artean: ‘Bihotz barruan itsatsitako zerbait dugu nork bere izkuntza. Zerbaitegatik artu izan da beti erri baten ezaugarririk jatorrena bezala’.
Eta aurreraxeago-edo: ‘Zaputz eta kalte ikaragarriak sortu besterik ez dezazke egin umearen etxeko izkuntza batbatean moztu eta izkuntza arrotzean irakaskintza jarraitzeak… Bi kulturek erdibitu dute ume atzerriratua. Ez bata eta ez bestea bereganatu ditu behar bezala'".
Argi mintzatua zen Tabera kardenala, eta ondo samar ulertu zion Z. ARGIAk esan nahi zuena. Haatik, bazen hartan guztian erabat konprenitzera iristen ez zen gauzarik ere, antza denez.
"Badauzkate, jakin dugunez, Gobernuak berak ordaindurik, gaztelaniazko eskolak ume atzerriratuentzat Parisen, esate baterako. Zalantzarik ez dago; aurrari lur berrian itsasten lagundu behar zaio. Piskana-piskana egin behar da joan dan tokiko kulturaren jabe. Ez diteke bapatean etxeko girorik moztu. Ori aurra bihurritzea eta erdibitzea da".


NORK BERE HARAGIAN JASANDAKOAK

Horretaraino, konforme. "Baiña au, nork bere aragian jasandakoak daki ondoen. Hamaika ikusiak gaituzue, gure ikastetxeetan, erderarik ez genekianok. Ez genekian izkuntzan irakurri, idatzi, entzun eta ikasi behar. Tamala benetan! Zenbat ikara, zenbat atzerapen, zenbat denbora galtze! Saiatuena ere etsiaraztekoa eta ukaraztekoa zen egiaz jokabide makur ura. Eta onela gizaldiak eta gizaldiak Euskal Erriko seme-alabak, izkuntza eta kultura arrotzean ezi nahiez. Erderaz ondo zekitenen aurrean parregarri, arlote, gizajo eta ezjakin agertuz. Eskerrik, ikastolak sortzeari ekin zioten euskaldun jator batzuek. Eta galdutakoak berpizteari, indartzeari eta zabaltzeari. Baiña oraindik gorago jo behar dugu. Euskal Unibersidaderaiño iritxi behar dugu".
Asmo bezala, ezin hobea, bistan da, baina hutsean gelditzeko arriskuan zegoena ere bai dirudienez... Dena dela, garai hartako euskaldun orok ondotxo ezagutzen zuen egoera gogora ekartzea baino ez zen hura guztia... Baina zer zela-eta aurpegiratu ote zion, hain zuzen, zegoenerako hain keztatua agertzen zen Elizari? Bada, apika segidan azaltzen zuenagatik, hara:
"Eta bitartean? Euskal girorik ez duen ikastetxe gehiegi dago bazterretan. Elizaren erakutsiei jaramonik egiten ez dion ikastetxe asko. Fraille edo mojen ikastetxe gehienak edo denak agian".
Hortxe, beraz, gakoa! Erlijioso eta moja gehienen ikastetxeetan euskarari muzin egiten zitzaiola! Nolanahi ere, horiekin bukatu balitz euskararen aurkakoen zerrenda, gaitz erdi. Gehiago ziren, ordea:
"Eta zer esan delako eskola nazionalei buruz? Noizkorako legeak agintzen duen bi izkuntzetako eziera? Noizkorako eziera-legeak diona? Kondaira-zaleek begiak pozteko altxor bat izan dezaten urteen joanean? Larehunen bat eskola jasotzera omen doaz Gipuzkoan aur txikientzat. Gogoan izango ote arazo au? Kontuan edukiko ote etorkiñen bertakotze au? Eskola ugaritze au ez ote da euskal-eskolak ustutzeko arrisku gertatuko? Gutxienik berriak sortzeko zailtasunak bihurtuko?".
Zekienak, erantzun zezala

Zepai bertsolaria
Auxe il-berri degun bertsolari jatorra. Idiazabalgo bere ardangelan ikusi genduan azkenengo, eta onen bertsokako jarduna oso ezaguna gertatzen da gure gizaldikuontzako. Akilino Izagirre Amenabar beronen izen deiturak. 1906 garrenean jaio eta 1971 garren ontan illa. Hogei eta bost urtetarako ezaguna zan bertsolari bezela. (...) Gerora, noiz-nai azaldu izan zan bertsolari-guduetan. Ala 1935 ta 1936 garreneko leiaketan, bietan irugarren gelditzen zala. Arrezkero, alde guztietan ezaguna egin zan gure Zepai jatorra (...) (1972-I-16)

Esaera zaharrak
Izotz aundiez lur-gure (AN. Eraso) Izotz aundiek lurra arrotu ta giro onean uzten dutela.
- "Iruñan zer berri?" galdetu omen zuan Karlos V-garrenak. "Iruñan gari asko". "Gari asko, gari asko! Baño baterez neretako!" (AN. Ultzama)
- Iltzen denari ez baño, jaiotzen denari egin bear zaio nigerra (AN. Baztan) (...) (1972-I-16)

Gasteiztik
Abenduaren 24, 25 eta 26an, Euskal Liburu eta Diskoen lehiaketa Gasteizen. (...) Liburu eta diskoak saltzen edo saltzen saiatuz behintzat. Garrantzi haundiko gauzak nabaritu ditut. Esate baterako, jende asko (euskaldun eta beste) ezagutu dut. Bestalde, euskeraz asko egin dudala, batikpat, eta hori nere aburuz inportanteena da, bertako jendearekin. Zetorkidan jende guztiari, lehenik "Euskaraz ba ahal dakizu?". Eta euskeraz ez zekitenei, "ba ez dago debekatuta ikastea, oraindik behintzat". Hutsuneak. Topatu nintzan Economicas deritzan karrera bukatu duen batekin, orain Valenciako Unibersidadean irakasle, euskal ekonomiaz liburu baten bila. Arlo honetan, hainbestetan bezala, hutsune handi bat nabaritzen da. Eta gainera, Gurutz Ansolak prestatua, sekuestratua... Eta hori, deskapitalizatzeaz mintzatzea erreakzionario omen dela eskerrak... Baina hasi gara geure buruari galdetzen zergatik ez diren sekuestratuak izan ezkertiar liburu guztiak... edo batzuk gutienez... Gauzak honela, pentsa dezakegu gaurregunean Marxen eta sozialista ortodoxo guzien liburuak ez direla Ansolarena bezin arriskuzkoak (...) (1972-I-16)


Azkenak
1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Irakasle baten jazarpena eta ukituak
EHUk baieztatu du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela

EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]


Tabakoaren kea irensten duten haurrek erretzaile aktiboen antzeko arrastoak dituzte DNAn

Erretzailea ez izan arren tabakoaren kea jarraikortasunez irensteak ekar ditzaken osasun arazoak ikertu ditu Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak, eta frogatu du arrasto arriskutsuak uzten dituela haurren DNAn.


2025-02-12 | Hala Bedi
Maren Lazpiur (Ikasle Abertzaleak): “Gizartean gertatzen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen”

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]


Netanyahuk gerrarekin mehatxu egin du larunbatean preso trukea egiten ez bada

"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Marieniako lurren aldeko militanteen epaiketa, irailaren 9ra gibelatua

Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]


Adimen artifizialean 200.000 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu du Europak

Otsailaren 10 eta 11n ehun bat estatuburu elkartu dira Parisen, Adimen Artifizialaren sektoreko ordezkariekin batera, AAri buruzko laugarren gailurraren kari. Abiadura handian garatzen ari den teknologia horri buruzko kezkak eta galderak entzun badira ere, ez zen horientzako... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


Eguneraketa berriak daude