LIBURUAK


2021eko uztailaren 20an
SEI LORE
Txema Garcia-Viana
SUSA
189 orrialde
2.000 pzta./ 80 lib.
12,02 euro


TXEMA GARCIA-VIANAREN EUSKAL DETEKTIBE NOBELA

Gazteentzat idatzi dituen misteriozko nobelengatik ezaguna den Txema Garcia-Vianaren bosgarren liburua da "Sei lore", helduei zuzendua dagoen detektibe nobela hauxe, Susa argitaletxearen eskutik plazaratu berri duena. Sei kapitulu ditu denera batik bat Bilbon gertatzen den nobela beltz arin honek, eta kapitulu bakoitzak lore baten izena darama. Duela zenbait urteko Afganistanen hasten da kontua, hango eskualde liskartsu batean suertatzen diren arkeologo batzuek hilobi zahar batean formula oso garrantzitsu bat aurkitzen dutenean. Gero, bertako egoera gatazkatsuaren ondorioz handik ihes egitera derrigorturik daudenean, formula horren banaketa egitea erabakitzen dute: bakoitzak haren zati bana gordeko du, harik eta Bilbon elkartu eta formula berrosatzea lortzen duten arte. Eta hain zuzen hori egiteko orduan hasten dira gertatzen nobelan ardatz diren hilketak eta lapurretak. Eta bortxakeria horri guztiari aurre egiteko, detektibe berezi bat ageri da, gutxi jan eta gogotik edan eta erretzen duen gizon konplexua, batzuetan samurra, batzuetan krudela. Beti ere poliziarekin oso gaizki konponduko da, eta jakina,
alde guztietako zartakoak jaso behar izango ditu.

INFORMATIKA ETA INTERNET HIZTEGIA
UZEI
ELKARLANEAN
566 orrialde
3.300 pezeta
132 libera
19,83 euro


INFORMATIKA ETA INTERNET HIZTEGIA, EGUNERATUA

Berritua eta eguneratua plazaratu du UZEIk bere "Informatika eta internet hiztegia". Izan ere, 1993an argitaratu zuen "Informatika hiztegia" zaharkitzeaz gain, agortu ere egin zen. Hara zergatik erabaki zuen UZEIk hiztegi berri bat prestatzea, "Informatika hiztegia" hura gaurkotuz eta osatuz. Oraingo honetan, bada, bestean azaltzen ziren zenbait termino berrikusi, eta forma aldetik gaurko arau eta ohituretara egokitu dituzte, eta interneteko hainbat kontzeptu ere gehitu dizkiote (nabigazioa, merkataritza elektronikoa, posta elektronikoa, posta-zerrendak eta berri-taldeak, segurtasuna, telekomunikazioa, txatak eta konferentziak, edota fitxategi-transferenzia, esate baterako). Hiztegiak 2.310 kontzeptu biltzen ditu, eta baliokideak lau hizkuntzatan ematen dira: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

FERIAK
Eduardo Arrillaga
ONGARRI
92 orrialde
1.500 pezeta
60 libera
9,02 euro


GIPUZKOAKO GANADU-FERIA GARRANTZITSUENAK

Zazpi urteotan euskal nekazaritza munduan egiten ari den lan zabalago baten parte da Ongarri argitaletxeak kaleratu duen eta Eduardo Arrillaga argazkilari elgoibartarrak "Feria" liburuan jasotakoa. Izan ere, Gipuzkoako ganadu-feria garrantzitsuenetan Eduardo Arrillagak egindako argazki lana azaltzen du liburuak, Hasier Etxeberriak egindako idazlana lagun dutela. Era guztietako argazki liluragarriak ikus ditzakegu bertan. Desagertzear dagoen mundu baten irudiak, eta etorri badatorren beste batenak bildurik. Ganaduaren begi larriak, bizkarrean guardasola zintzilik daraman agurea, aharrausika dagoen neskatila nekatua, makila eta guardasolaren gainean tinkotuta zerbaiti buruz hizketan diharduten baserritarrak... Bakoitzaren jarrera eta keinuek egoera zehatz batez areago doan zer edo zer aditzera ematen dute.

HORI EZ ZAIT GUSTATZEN!
Pep Tort/
Mercè Canals
DESCLÉE DE BROUWER
46 orrialde
795 pezeta
31 libera
4,78 euro

Lurdes Auzmendik euskaratu du zortzi urtetik aurrerako irakurleei zuzendua dagoen "Hori ez zait gustatzen!", Pep Tortek idatzi eta Mercé Canalsek marraztutako ipuina. Alberto da bere protagonista. Mutikoari ez zaio entsalada jatea bereziki gustatzen, eta han dabil, afaltzeko orduan, hura ezin irentsiz. Amari gaizki dagoela esan eta platera aurretik kenduko diolakoan dago, baina gauzak okertze aldera egingo dute: ama haserretuko zaio, hurrengo goizean entsalada huraxe izango duela gosaltzeko ohartarazi, eta ohera bidaliko du, larunbat gaua dela eta telebista lasai ikusteko denbora duen asteko egun bakarra batere kontuan hartu gabe. Isil isilik ohean sartu behar, bada, baina logurerik ez du Albertok. Baina loari deika tomateak eta letxugak zenbatzen hasten denean, Plater On Erresumako biztanle ohiak agertuko zaizkio.

LA VUELTA DE SUGAAR
Josu Naberan
BASANDERE
283 orrialde
2.900 pezeta
116 libera
17,43 euro


KAPITALISMOARI AURRE EGIN DIEZAIOKEEN EREDUA

Antzinako Europan, non euskal ezaugarriek erabateko eragina izan zuten, berdintasunezko gizarte ez-patriarkal, ez gerrazale eta ludiko bat omen zegoen indarrean, azkeneko azterketa zientifikoek diotenez. Eta berdintasunezko gizarte horrek iraun bide zuen, mila urtetan zehar Ekialdetik etorritako konkistatzaile indoeuroparrek beste eredu lehiakor, lapur eta gerra zalea ezarri zuten arte. Bada, Antzinako Europa hark ezagutzeko aukera izan zuen berdintasunezko gizarte haren ezaugarriak jaso ditu Josu Naberanek "La vuelta de Sugaar (Un proyecto de futuro para un pueblo con pasado)" liburuan, egungo kapitalismo basatiari aurre egin diezaiokeen eredu gisa, berdintasunezko gizarte hura nahi lukeelako berak, bai Europarentzat, eta baita Euskal Herriak burutzeke duen berreraiketa nazionalari begira ere.

HIRU ISTORIO BORTXAZKO
Aitor Arana
HIRIA
117 orrialde
1.950 pezeta
78 libera
11,72 euro


AITOR ARANA, BORTXAKETA EZBERDINAK AGERTUZ

Gordin-gordin azaltzen ditu Aitor Aranak Hiria argitaletxearen bidez kaleratu duen "Hiru istorio bortxazko" honetan kontatzen dituen hiru bortxaketa motak. Batere aitzakiarik gabe egindako deskribapenak dira bereak. Bakoitzak bortxaketa fisiko jakin bat du gaitzat. Hiruretan gizonezkoak dira bortxatzaileak; bortxatuak, berriz, emakumezkoak dira bereziki, nahiz eta gizonezko batzuek ere jasaten dituzten bortxazko egoera horien ondorio jasangaitzak. Zerk bultzatzen du bortxatzailea beste pertsona bat bortxaz eta indarkeriaz fisikoki menperatzera eta, are gehiago, hartzera? Hauxe da Aitor Aranak bere buruari egin dion galdera, eta liburuan zehar, balizko hiru erantzun ematen saiatu da. Eta bortxaketei buruz egileak duen iritzia jakin nahi balu irakurleak, hiru ipuin horietatik atera lezake.

MANUEL DE IRUJO
Eugenio Ibarzabal
EREIN
149 orrialde
1.900 pezeta
76 libera
11,42 euro


HISTORIAREN PROTAGONISTA BATEN HITZAK

Manuel Irujo politiko jeltzaile nafarrari bizitzea egokitu zitzaizkion gertaera historikoen inguruko gogoetak islatzen ditu Eugenio Ibarzabalek, Erein argitaletxearen bidez plazaratu duen "Manuel de Irujo" liburuan. 1976-1977 tartean berrogei urte luzez atzerrian egon behar izan zuen Irujo jaunarekin izandako solasaldi sakonen mamia baita bertan jasotzen duena, elkarrizketa moduan agertzen ditu Eugenio Ibarzabalek Sabino Aranaren abokatuaren semeak aitortu zizkionak. Besteak beste, Manuel Irujo jeltzalea, karlista eta alfontsozaleek menderatutako Nafarroako Diputazioan aukeratu abertzale bakarra; II Errepublika espainiarrean bi aldiz diputatu eta Largo Caballeroren gobernuko ministro, euskal autonomi estatutua Madrili eskatuz. Manuel Irujo jeltzalea, Mola-Franco eta horiek emandako kolpearen aurka irmo agertuz...


Azkenak
Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


“Benetan horrek egin nau komiko: emanaldia gaizki doanean ere gozatzen jakiteak”

Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


Eguneraketa berriak daude