«KONEKTA ZAITEZ», BAI, BAINA NORA?


2021eko uztailaren 28an
Iazko urte amaieran 200.000 ordenagailu inguru omen zeuden Euskal Autonomia Erkidegoko etxeetan. Eusko Jaurlaritzak hiru urteren buruan kopuru hori bikoizteko asmoarekin, «Konekta Zaitez» kanpaina jarri zuen abian. Bigarren helburua, internetdun partikularren kopuruak bost bider handitzea zen. Hasiera batean, Eusko Jaurlaritzak 25.000 pezetako (1.000 libera, 150,25 euro) laguntza eskaini zien ordenagailua erosi eta internetera konektatzen zirenei. Aldi berean, Eusko Jaurlaritzak Vital Kutxa, BBK eta Gipuzkoako Kutxarekin egindako akordioaren ondorioz, hiru aurrezki kutxek, maileguetan erraztasunak emateko konpromisoa hartu zuten: 11 urterako maileguak, komisiorik gabekoak…

Jaurlaritzak finantzaketarik gabe ere erosi zitekeela ordenagailua azaldu zuen. Horretarako, kanpainarekin bat egin duten banatzaileetara jo, gutxieneko baldintzen barruan ordenagailua hautatu eta konexioa lortzeko Euskal Autonomia Erkidegoko biztanlea zarela frogatzea nahikoa izan da. Deskontua ere, automatikoki egin izan dute banatzaileek.
Finantza erakundeen laguntza jasotzeko, lehenengo pausoa dendara joan eta saltzaileari salmenta agiria eskatzea izan da kanpainan zehar. Gero, hori hartu eta banketxera joan beharra izan du jendeak, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanlea dela frogatuz. Gehienezko kreditua 180.000 pezetakoa izan da Jaurlaritzak eta finantza erakundeek emandako 25.000 eta 20.000 pezetako laguntzak alde batera utzita. Kreditua ordaintzeko eperik luzeena, berriz, 11 urtekoa da.
Kanpainaren berri eman bezain laster, erakunde berriak sartu ziren zakuan, hala nola, Euskadiko Kutxa. Honek 45.000 pezetako diru laguntza eskaini zuen ordenagailua erosteko, eta hilero 2.000 pezetatik behera ordaindu beharreko kreditu errazak. Luze gabe, akordio berria sinatu zuen Eusko Jaurlaritzak 11 finantza erakunderekin: Banco de Vasconia, Banco Guipuzcoano, Banco de Vitoria, Banco Popular, Bankoa, Vital Kutxa, BBK eta Gipuzkoako Kutxa. Azken horien eskaintza hauxe izan zen: 200.000 pezetako ordenagailua erosten zuten herritarrei, 6 urtetan hilero 2.500 pezeta kobratuko zitzaizkien.
Hainbeste erraztasun eman ondoren, itxarotekoa zen jendearen erantzuna itzela izatea. Hitzarmena sinatu ostean, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak berak aitortu zuen "konpetentzia piztea" zutela helburu. Izan ere, horrela operadoreek tarifak merketu eta interneterako lotura hobeak eskainiko zituztela uste zuten. Azken egunotako berrien arabera, finantza erakundeetako batzuek hilabete gehiagoz luzatuko dute 20.000 pezetako diru laguntzaren hitzarmena eta beraz, urtarrilaren 31 arte laguntza horri probetxua ateratzeko moduan izango gara.
Ordenagailua erosteko, maneiatzen jakitea ezinbestekoa da. Arazo horri ere aurrea hartu zion Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak: internet eskolak antolatu zituen. 16 eta 80 urte bitarteko Euskal Autonomia Erkidegoko edozein herritarrek izango zuen internet erabiltzen ikasteko aukera. 16 orduko ikastaroak antolatu ziren, eta horietatik 10 praktikoak. Beharrik gabeko pertsonentzat antolatu ziren ikastaroak, eta urtero 20.000 ikaslek parte hartzea zen Jaurlaritzaren aurreikuspena.
Azkenean, programak emaitzak eman zituen: lehenengo astean 2.000 ordenagailu saldu ziren. 2001eko urtarrilean, 460 milioi pezetako (2.764.655 euro) diru laguntzak zeuden emanak. Kontuan hartuta ordenagailu bakoitzerako 25.000 pezetako laguntza eman zuela Jaurlaritzak, ordenagailu mordoa direla kalkula dezake edonork. Eskaeraren aurrean, Eusko Jaurlaritzak enpresetara zabaldu zuen kanpaina, eta Miramon, Miñao zein Zamudioko teknologia parkeetan teknologia berrien sustapenerako bulego bana jarri zuen.
Hiru urterako finkatutako ordenagailu kopuruaren herenak salduta zeuden dagoeneko, 2001eko uztailean. Orduan pozik agertu ziren Eusko Jaurlaritza eta SPRIko zuzendaria (Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez bideratu izan ditu «Konekta Zaitez»erako diru laguntzak).
doña kasilda parkean nabigatzen. Kanpaina amaitzera zihoala-eta, joan den udazkenean hainbat ekintza antolatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Bilbon, Donostian eta Gasteizen «Konekta Zaitez»eko karpak jarri zituzten urrian. Asteburu oso batez izan dira karpak hiriburuetan, eta jendeak bertara joan eta interneten ibiltzeko aukera izan du.
Begiraleek lagunduta, bakoitzak gehien interesatzen zaion gaiak begiratzeko aukera izan du kalean bertan. Abenduan Durangoko Liburu eta Disko Azokan ere jarri zuten «Konekta Zaitez» gunea, eta batek baino gehiagok liburu eta disko artean baino gehiago disfrutatu zuen «Konekta Zaitez» gunean.
«Azken finean, jendeak jakin behar du internet ez dela txarra. Neurrian erabiliz gero, eguneroko gauzetan lagundu egiten digula ulertu behar du jendeak», azaldu zuen Bilboko karpako begirale batek. Ordenagailuen artean zebilen neska-mutil koadrila batek ez zuen zalantzarik izan, "etxean ez daukagu, baina eskatu egin behar dugu", esateko orduan.
Bilboko karpa, Doña Kasilda parkean jarri zuten. Adineko lau emakume zeuden hirugarren lerroko ordenagailu batean, eta eurek adierazi zutenez, "nork pentsatuko zuen, lekutik mugitu gabe horrelako gauzak ikusi ahal izango zirenik!". Haiek behintzat bidaia laburra egiteko aukera izan zuten, eguneroko kafetxoa betiko lekuan hartu ordez.
Gainera, «Konekta Zaitez» Legebiltzarkide subprograma jarri zuten abian Gasteizko legebiltzarrean. «Bulego Mugikorra» izeneko ekimenaren barruan, legebiltzarkideei ordenagailu eramangarria zelan erabili irakatsi zitzaien. Eusko Jaurlaritzan jarritako programa berriei esker, legebiltzarkideek etxeko euren ordenagailutik eman ahal izango dute edozein ekintza parlamentario egiteko proposamena zein baimena.

Nafarroa ere konektatuta.

Nafarrek ere izan dute konektatzeko aukera. 2001eko uztailaren 8a izan zen diru laguntzadun ordenagailua eskuratzeko azken eguna. 6.009 nafarrek erosi zuten ordenagailua Foru Gobernuak bultzatutako «e-hogar» kanpainari esker.
Kanpainarekin bat egin duten gehienak Iruñea eta inguruko hiri handietakoak dira. Estatistiken arabera, beste hainbat hiritan, % 10era ere ez da iritsi konektatu kopurua, nahiz eta hiriak izan eta egunerokotasunean hiriko bizimodua egin. Kasurik aipagarrienen artean, Tafalla herria dago Lizarrarekin batera

Milaka eta milaka euskal herritar izan dira etxerako ordenagailua eskuratu dutenak Eusko Jaurlaritzak sustatutako "Konekta Zaitez" kanpainaren bidez. Aparatu berri gehienekin gertatzen den bezala hasieran asko erabiliko dira, interneten eta CD-ROMetan saltseatzen batez ere, baina hilabete batzuen bueltan erabiltzaile bakoitzak erabilera-tamaina hartuko dio.
Malda handi samarreko aldapan abiatu naiz eta nik neuk ere internet ia egunero kontsultatzen dudala aitortzen diot nire buruari, nik ere nire erabilera-tamaina hartu baitiot. Lanean informazioaren kudeaketa elektronikoari buruz informazioa bilatzen edota posta elektronikoa erabiltzen igarotzen dut denbora puska bat; eta etxean, egunkari elektronikoak, bidaien eskaintza edota lagun batek komentatutako gai baten inguruan aritzen naiz. Posta elektronikoan euskara nahikoa erabiltzen dut, baina interneten aritzean erdara da hein handian kontsulta-hizkuntza; ideia honek aldapak eragindako izerdi beroarekin izerdi hotza aldi berean jariatzea eragiten dit eta hau beti nire barrenak aurreratzen didan "sos"seinalea izaten da.
Izerdi hotzak zerbait analizatu behar dudala adierazten dit, nire neuronek nik baino lehenago ulertu dute disfuntzioa alegia, eta nik horren kontzientzia izan arte izerdia jariatzen segituko dut. Guadalupeko bidera ailegatu naiz eta zer egin? Edo bideari segitu Jaizkibel hego aldeko hegitik zeharkatuz, edota hogei minutuko beste izerditxoa egin eta Jaizkibel gaineko bideari jarraitu. Gorputzak Guadalupeko bidean abiatzea eskatzen dit, baina neuronek hogei minutu beranduagoko plazerra gogorarazten didatenez halaxe egiten dut, nekatuta eta izerditan, baina berriro gora.
"Konekta Zaitez" kanpainarekin euskal gizartea munduko pelotoi handian aurrera samarrean kokatzea lortu da, baina pelotoi horretan bereiztuko al gaituzte? Edota marka jakin gabeko elementuak izango gara? Zer behar dugu interneten euskaldunok euskaldun, gure begien aurrean eta besteenean ere, izaten segitzeko? Izerdia berriro beroa da eta ondo sentitzen naiz korapiloa ikusi dudalakoan bainago. Hala, Jaizkibel gaineko bidera ailegatu naiz eta nekea ia bat-batean joan eta lehen aldiz, goiz honetan, izerdi tantak gustukoak ditut.
Ordu-pare bateko bidea dut Jaizkibel gainean Guadalupera heldu arte, baina plazerreko bi ordu izango direla badakit, ezkerrean itsasoa eta barkuren bat edo beste eta eskuinean Lezo, Errenteria, Aiako Harria, Irun, Hendaia... ikusteaz gain, buruan "Kokatu euskara webean" kanpaina baitaukat; nahi duenak dakiena edo garatuta duen jolasa, hala nola, Australiako kanguruen ezaugarriak edota ARGIAren tribial elektronikoa, era erraz batean webean kokatzerik izatean datza kanpaina hau. Bururatutako ideia hau lagunarteko elkarrizketa batean entzun nion lehen aldiz euskaltzale bati eta ona iruditu arren buruko beste pultsu elektriko bilakatu zen, Jaizkibeleko aldapak berriro analogiko bihurtu didan arte.
Guadalupera ailegatu naiz eta begien bistakoaz gozatzea erabaki dudanez "Kokatu euskara webean" kanpainari jai eman diot gaurkoz

«Kokatu euskara webean» gauzatzeko oinarri nagusiak
HELBURUA. Webean ahalik eta informazio gehien euskaraz egotea.



EZAUGARRIAK

Nahi duen edonork informazioa webean kokatu ahal izatea.
- Horretarako ez da informatikarik jakin behar izango. Formulario eta txantiloietan oinarritutako sistema izango da.
- Web orriak automatikoki sortuko dira formularioetatik abiatuz.
- Web orri mota desberdinak egongo dira webean kokatu nahi den informazioaren araberakoak.
- Sistemaren erabilpenerako jakinkizunak webean bertan egongo dira, baina paraleloki bizpairu orduko formazio-ikastaroak antolatuko dira herri desberdinetan.
- Webeko informazioa aurretik zehaztutako thesaurus entziklopediko/periodistiko baten arabera antolatuko da datu-base dokumental batean.
PROIEKTUA GAUZATZEKO PARTAIDEAK ETA EGINKIZUNAK

. Hiru partaide mota aurreikusten dira proiektu honen garapenean.
Batetik PARTAIDE TEKNOLOGIKOA dago eta, gutxienez, ondoko eginkizunak izango lituzke:
- Informazio-thesaurusa zehaztu eta horren arabera datu-base dokumentala parametrizatu.
- Informazioa sartzeko formularioak diseinatu.
- Formularioetatik web orriak automatikoki sortzeko sistema eratu.
- Informazioa kargatzeko eta kudeatzeko zerbitzaria eta sarea diseinatu.
- Informazioa atzitzeko eta segurtasuna bermatzeko sistema antolatu.
Bestetik, MANTENIMENDUa eta PROMOZIOA egiten dituen partaidea dago ondoko eginkizunekin:
- Bezeroen oharrei erantzutea.
- Sistema promozionatzea publizitatea eta abarren bidez.
- Informazioaren datu-base dokumentala eguneratzea eta behar diren aldaketak egitea.
Azkenik, FORMAZIOAz arduratuko litzatekeen partaidea dago. Honen eginkizun nagusia Euskal Herriko txoko desberdinetan sistema erabili nahi dutenentzat ikastaroak ematea litzateke


Azkenak
‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


2025-04-24 | ARGIA
Bere etxearen aurkako erasoa salatu du Aritz Otxandianok, eta berriztagarriekin duen jarrerarekin lotu du

Asteartetik asteazkenerako gauean familiaren etxearen aurka bi bengala bota dituztela jakinarazi du Fagor kooperatibako jasangarritasun arduradunak.


Espainiako Gobernuak 1.041 milioi euro gastatu ditu Israeli armak erosten azken urte eta erdian

2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. Horietako kontratu batekin ika-mika piztu da Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Sumarren artean, bereziki azken horren barnean,... [+]


Asier Urbieta, 'Faisaien irla'
“Guretzako mugarik ez dago eta horrela estreinatu behar zen: mugarik gabe”

Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]


Haur Hezkuntzako irakasleen %94 emakumeak dira

Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain... [+]


2025-04-24 | Gedar
Indarkeria matxistaren aurkako babesa: Hego Euskal Herrian, salatutako kasuen %31tan ez ziren neurriak hartu

Espainiako Estatu mailan, behera egin dute bai ezarritako babes-neurriek bai aurkeztutako eskaerek.


Sarako Idazleen Biltzarraren 42. edizioak euskal idazle eta irakurle andana bildu ditu

Ekintza sorta ugariko bi eguneko egitaraua eduki dute bertaratu diren irakurleek: besteak beste, liburu azoka, ikuskizunak, tailerrak eta mahai-inguruak izan dituzte. Maider Elcano koordinatzailearen ustez, Biltzarraren indarra idazleei eta sortzaileei lekua ematen dien... [+]


Pertsonon datu-pribatutasuna ezbaian, delinkuentziaren aitzakian

Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.


2025-04-23 | Jon Torner Zabala
Madrilgo mugimendu ekologistan infiltratutako beste polizia bat atzeman dute

2002az geroztik Espainiako Estatuko hainbat kolektibotan infiltratutako hamabi poliziaren berri eman dute La Directa eta El Salto agerkariek. Nieves López izen faltsua baliatzen zuen Espainiako poliziaren kasua da publiko egin duten azkena. El Salto-k argitaratu duenez,... [+]


2025-04-23 | El Salto-Hordago
Arun Kundnani: “Arrazakeriak gizarteko baliabideen banaketarekin du zerikusia”

Militante eta ikerlari antiarrazistak abiapuntu argia adierazten du: arrazakeriaren aurka borrokatzea ez da zeregin psikologiko edo diskurtsibo bat, baizik eta egiturak desegiteko premia.


Militarizazioan beste urrats bat eman du Espainiako Gobernuak: 10.471 milioi euro gehiago bideratuko ditu Defentsara

Espainiako Gobernuak urte amaierarako Defentsara bideratuko duen gastua Barne Produktu Gordinaren %2 izango da: 33.123 milioi euro. Sánchezek adierazi du erabaki horrek "Espainiaren segurtasuna bermatzea" eta armadaren baliabideak "modernizatzea" dutela xede.


Eguneraketa berriak daude