"Feminismoari ikertzaile eta hezitzaile gisa aportatzea izan da nire hautua"

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zure generazioan ez da ohikoena emakume batek halako ikasketak izatea. Nola esplikatzen da hori?

Nire familian arteari garrantzia eman izan zaio; izatez ahizpa, Begoña, margolaria dut. Eskola aldetik, Veracruzeko kolegiora joan nintzen, Berlizen. Barnetegia zen, garai hartan nahiko ohikoa zena. Niretzat esperientzia positiboa izan zen, txikitatik historia, literatura, artea, antzerkia oso presente zegoelako hezkuntzan.

21 urterekin Grupo de Mercedarios y Misioneros de Berliz-en (Berlizko Misiolari eta Mesedetako Taldea) sartu nintzen. Kongregazioaren ezaugarri nagusia misioak oso leku urrunduetan zituztela zen: Mikronesian, Txinan, Japonen_ Beste kulturekiko kontaktuan zegoen mundu bat nuen inguruan. Une hartan Mikronesiara joan nahi nuen, eta horregatik EEBBetara bidali ninduten ikastera; garai hartan Mikronesia EEBBen menpe zegoenez, ikerketetako eta unibertsitateko hizkuntza ingelesa baitzen.

EEBBetan Historia eta Artearen ikasketak eginda, Mikronesiara joan zinen...

Bai, Mikronesiako ikerketa zentrura joan nintzen, Wam-eko unibertsitatean. Aldi berean historiako klaseak ematen nituen. Oso esperientzia polita izan zen, Mikronesiako aniztasuna ezagutu nuelako, (kultura aldetik, hizkuntzak_). Bertan antropologiaz interesatzen hasi nintzen; baina ez hainbeste ikuspegi intelektual batetik, baizik eta ikaslegoarekin harremanetan jartzetik (5 artxipelago ezberdinetatik baitzetozen). Mikronesiako historia mota batengatik interesatzen hasi nintzen, benetan antropologikoa zena; normalean maneiatzen zen historia, kolonializazioaren historia zen. Ni ikasleekin irla ezberdinak lantzen hasi nintzen, ahozko historia bilduz, eta horrek Mikronesiako zonalde ezberdinetara eraman ninduen ikerketak egitera.

Euskal Herrira itzulita, unibertsitatean Emakumeari Buruzko Ikerketa Mintegia sortu zenuen. Zerk eraginda?

Itzuli nintzenean harritu ninduena diskurtsoa eta errealitatearen artean zegoen aldeaizan zen. Hori dela eta sortu zen ikerketa mintegia, errealitatea garai hartako planteamendu antropologikoetatik ikertu zuena. Ikerketa emakumearen boterea eta garrantziari buruz diskurtso bat bazegoela, baina gero errealitatean gizartea nola zegoen antolatuta ikusita, koska galanta zegoela egiaztatzea izan zen. Diskurtso eta errealitatearen arteko amildegi hori bera Mikronesian ere ikusi izan dut. Garrantzitsua izan zen nazionalismo historikoaren kontzeptualizazioaren barnean zein ideia zeuden agerian jartzea: emakumea familiako banderadun gisa jartzen zuen, euskararen transmisore gisa_ baina gero hori dena ez zen gizartean islatzen; emakumeek ez zituzten gaitasun eta bertute horiek denak espazio publikoan betetzen.

Nola ulertzen duzu boterea?

Boterea definitzen dut besteengan eragiteko gaitasun gisa, besteek zugan eragitekoa baino gehiago; eta nork bere erabakiak eta ardurak muturreraino burutu ahal izatea. Boterea arlo ezberdinetara zabaltzen da: arlo politikoa, ekonomikoa, familian, elizan_ eta gero ikusi egin behar da non duen boterea: ez da gauza bera familian boterea izatea, edo arlo ekonomikoan edo politikoan izatea, etxeko erabaki asko kontrolatuak eta eratorriak direlako arlo ekonomikoan edo politikoan hartzen diren erabakietatik.

Gaur zer traba ditu emakumeak boterea izateko?

Euskal Herrian, nik uste egun arlo guztietan dagoela emakumearen presentzia, erabakiak hartzeko ahalmenarekin. Baina ikusi egin behar zein den kopurua, eta non eta zein baldintzatan gauden. Horrek asko aldatzen du panorama.
Badugu beste oztopo bat, freno indartsua dena: emakumeak garela oraindik etxeko unibertsoa (erreprodukzioarekin lotzen dena) eta kanpoko mundua (dela produkzioa, edo dela bizitza sozial zabalagoa) bateratu behar dugunak. Hori konpontzen ez den artean, edo bizkarra zamatuarekin jarraituko dugu eta ezingo diogu beti errendimendu maila berari eutsi, edo bestela produkziora sartzea denboraldi baterako kontua izango da.

Beste gauza bat ere ikusten dut ikerketetan, eta ikasleekiko kontaktuan: badagoela ordezkaritza maila bat gizonena dena: "argazkian ateratzen" direnak gizonak dira. Artxibo mamitsu bat badut, prentsan irteten diren orriekin: nortzuk jasotzen dituzten sariak, nortzuk agertzen diren argazkian instituzio bat ordezkatzen. Harrigarria da. Hori ez dator bat, ez bizitza sozialean, kulturalean, ekonomikoan, politikoan jadanik sartu garen emakume kopuruarekin, eta ez eremu horietan egiten dugun lan guztiarekin ere. Argazki horren atzean zer gertatzen den ez nuke esaten jakingo, baina nik uste oraindik indar handia dutela betiko erreferentziek: "Hemen emakumeak garrantzia handia du, boterea du", baina erreferentzia hutsean gelditzen dira, eta horrek era berean indartu egiten du bere presentziaren urritasuna. Oraindik euskal emakumeei buruzko estereotipoak ditugu; eta lehendakaritzan emakumeak izatea bada harro sentitzeko modukoa, baina aldi berean asko azpimarratzen da emakumea sostengatzen edo laguntzen ari dela, atzean emakumea dagoela, elementu kohesionatzailea dela_

Politika arloan zer egin behar litzateke?


Beti defendatu dut politika publiko zehatzek duten garrantzia. Berregituratu egin behar da, maila orokorrean zein lokalean, aurrekontuak banatzeko erabiltzen den modua; eta ikusi non gelditzen diren beste motako aurrekontu horiek, babeseko politika publikoetara bideratu behar liratekeenak: amatasun/aitatasun bajarako laguntzak, gizon-emakumeek ardurak banatu eta elkartrukatzeko laguntzak_
Gaur arte politika mundua nagusiki gizonen esku egon bada, garrantzitsua da politikan emakume kontzientziatuen presentzia gehitzea; baina ez emakume lorontziena, kontzientziatuena baizik. Eta ez biologikoki emakumeok gauzak hobe egingo ditugula uste dudalako, baizik eta emakume askok jakintza pilatu ugari badugulako, gizarteko autoritate eta botere antolamenduaren nukleo indartsuetan oraindik sartu ez dena.

Gizonek etxeko ardurak hartzea falta da. Nola lortu daiteke hori?Bide horretan interesgarria iruditzen zait EUSTATek egin duena, Emakundek eskatuta: kuantifikatu egin du etxean egiten den lan esfortzua. Eta garrantzitsua iruditzen zait, egunez egun emakumeek pilatu dugun produkzioa zenbatekoa den (gehienean emakumeek egiten baitute), eta barne produktu gordinari zenbat aportatu diogun jakiten denean, nik uste errazagoa izango dela esatea: "Honetatik guztitik, zer da gizonek egin ezin dutena?". Gizonek %98'9 egin dezaketela esango nuke. Eta hor eman behar da arduren elkartrukea, ardurak bienak direla neurri berean asumitzea. Garai hori iristen denean, esan ahal izango dugu emakume batzuk etxekoandre direla eurak hautatu dutelako, eta ez obligazioz. Eta berdin egin dezakete gizonek etxeko-lanetara dedikatzeko hautu hori.

Espazioaren banaketari asko erreparatzen diozu...


Oso garrantzitsua da espazioaren banaketa. Norbaitek kontatzen didanean etxe barnean zein duen bere txokoa, bere espazioa, horrek informazioa ematen dit etxekoen erlazionatzeko moduaz. Emakume batek hitz egiten didanean bere espazioaz, eta espazio hori ez bada sukaldeari lotua, hor aldaketa bat eman den seinale.

Garrantzia handia ematen diot hiri barruko espazioari, nola banatzen diren erreferentzia sinbolikoak: hiri bateko monumentuak eta kale izenak ia denak gizonenak direnean, horrek esaten dizu errepresentazio mailan emakumeak oso eremu itxian gaudela. Espazioen negoziazioa garrantzitsua da, baita espazioaren jabegoaren negoziazioa ere. Propietate pribaturik gabeko gizarte batean bageunde, inork ez luke espazioen jabe izan behar. Baina propietate pribatua dagoen gizartean, garrantzitsua da gizon eta emakumeek izatea jabegoa (nahiz eta ideologiaz nahiago dudan jaberik gabeko gizartea).

Espazio publikoen banaketari buruz, momentu hauetan emakumeak dauden espazioak ez dira izaten zentrikoenak.

Haurren heziketan edo sozializazioan, zer garrantzia du espazioak?

Sozializazioaren kasuan, haurrek bizi dituzten espazioak anitzak eta zabalak izatea oso da garrantzitsua; eta hori jada eskolako jolas eremuan hasten da. Niri esanahi handiko informazioa ematen dit zein joku motatara jolasten duten eta espazioan joku bakoitzak zein garrantzia duen behatzeak. Esaterako, askotan eskolako zelai batean neskak periferian jartzen dira, zelai erdian futbolak protagonismoa hartzen duen bitartean; eta oraingoz joku horretara jolasten duen gehiengoa mutila da. Espazio banaketa hori garrantzitsua da.
Neska-mutilak espazioak korritzera, arakatzera bultza behar dira, eta espazio arrotzei eta iluntasunari dioten beldurra gainditzera bideratu behar da haurren heziketa edo sozializazioa. Horregatik gustatzen zait emakume mendizaleei buruz, edo txirrindularitzaren bidez espazioak korritzen dituzten emakumeei buruz irakurtzea. Horien esperientziak irakurtzeak espazio berrietara irekitzen zaitu, orain arte emakumeentzat debekatuta zeuden abenturatara.

Zergatik interesatzen zaizu aztertzea literaturan, artean egiten dena?

Horri balioa ematen diot, agian nik asko disfrutatzen dudalako sormen prozesua, eta miretsi egiten dudalako gizakiaren sormen gaitasuna. Sormen prozesuan askatasunerako aukera gehiago dago, espresiobidea da. Nire ahizpa Begoña margolaria da, eta bere mundua espazioz, marraz, mugimenduz betetako espazioa da, askatasuneko espazioa. Inspiratu egiten nau, sortzen duten horretan guztian akuiluak egon daitezkeela uste dut: beste mota batzuetako hausnarketetara naramaten akuiluak, eta gizarteari beste begirada sakonago batekin erreparatzera naramaten akuiluak. Begirada hori oso beharrezkoa dut ikertzaile naizen aldetik, eta zaila da gainera: izkutuko esanahi eta zergatiei zuzendutako begirada da, gizartean begien bistan dugunaren atzean, gauza jakina den horren atzean zer dagoen erreparatzen duena.

Feminista eta ikertzailea zara aldi berean. Mugimendu feministak jarraitzen ditu ikerketak? Bidean aurrera batera egiten dute?

Niretzat mugimendu feminista oso zabala da: desberdintasunaz jabetu eta hortik ateratzen saiatzen diren emakume guztiek osatzen dute. Inoiz ez naiz talde feminista bateko kide izan. Niretzat bizitzan hartzen duzun jarrera bat da feminismoa, bizitzan egoteko modu bat. Jarrera horrek elikatzen du ikerketa feminista, eta zentzu horretan niretzat oso lotuak daude feminista jarrera eta ikerketa.
Neronek bizi izan dut halako antagonismo moduko bat, feminismoko sektorearen eta ikertzaileon artean. Sektore batzuek ikerketa praktikarekin loturarik ez duen zerbait bezala ikusten dute. Nik praktika eta ikerketa erabat elkarlotuta ikusten ditut: ikerketak praktikatik elikatzen dira. Gainera ikerketek sarri errealitateko beste diskriminazio eremu batzuk deskubritzen dizkidate. Bestalde, antropologo soziala naizen aldetik, inora noanean euren esperientzia entzun eta bizi egiten dut, beraz, ikertzailea izanagatik neroni ere errealitate horren barruan nago, eta ez marfileko dorre batean.

Norberak ikusi behar du nondik aportatu behar duen. Nire aukera ikertzaile, hezitzaile eta pertsona gisa aportatzea izan da. Ikerketen emaitzak marko ezberdinetan eskaintzen saiatzen naiz (dela doktoradutza kurtsoetan, elkarte edo komunikabideetan), interesatu egiten zaidalako mundu ezberdinetara iristea, ez unibertsitateko jendearengana bakarrik. Orain, nik egindako ikerketak ez dakit noraino iristen diren.


Beste kulturatan ere emakumea diskriminatua dago. Zein da beste kulturei laguntzeko modua, eta zein ez?

Gizarte batean sartua zaudenean, eta etengabe eraldatzen doan errealitate sozial horri erne begira bazaude, nik uste gaitasun bat hartzen duzula, beste kulturei begiratzen jakitekoa. Beste kulturei begiratzen jakitea da, beste kulturez interesatzea, aspektu ezberdinak jasotzeko ahalmena izatea, galderak izatea, eta kontziente izatea beste kulturatako aspektu asko ez dituzula ulertuko, geure errealitateko aspektu asko ere ulertzen ez ditugun bezalaxe. Horrek denak errodaje bat ematen dizu, zeurekin daramazuna, eta oso positiboa dena.
Nola lagundu? Gauzak zalantzan jartzea oso sanoa da. Orain, aldi berean oso kontuan izan behar da beste kultura horretako partaideek nola ulertzen duten errealitatea. Batzutan, kultura horretakoek diskriminazio egoera bat azalduko dizute oso logikoa balitz bezala. Orduan pentsatu behar duzuna da: "Zuk diozun hori nork sortutako logika da? Nor dago interesatua egitura horrek jarrai dezan?".

Beste errealitateekiko iritziak izatea oso ondo dago, baina zeurea inposatzea beste kontu bat da. Ni, antropologo gisa, gai ikusten naiz beste kultura batzuetara joan eta neure burua harritzeko, iritzia emateko, eztabaidatzeko, konparatzeko, kontrastatzeko_ baina sekula ez dut inposatzeko gaitasunik izango.

Kuriosoa da Afganistanekin gertatu dena: orain badirudi mendebaldeko gizarteen deskubrimendua izan dela Afganistango emakumeak zapalduta eta burkaren pean zeudela ikustea. Bizpahiru urte daramatzagu internten etengabe mezuak, testuak hedatzen, egoera horren aurkako protestan. Afganistan bertako emakume kolektiboek idazten zuten, eta beste nazioetako erakundeek jasota herrialde guztietara hedatu dituzte. Gaiak orain hartu du booma, baina lehendik ari ziren diskriminazio egoera horrekiko sentsibilitate eta iritzi bat sortzen l


- Jaio: Donostian, 1937. urtean.
- Bizi: Asteasun.
- Antropologia sozialean katedraduna.
- Ikasketak: EEBBetan egin zituen Artea eta Historia, eta Antropologiako ikasketa unibertsitarioak. Tesia Hawaiien egin zuen, eta tesirako bilketa lana Mikronesian, Mariana Irletan.
- Euskal Herriko Unibertsitatean, «Emakumeari buruzko ikerketa mintegia» sortu eta zuzendu zuen, 1981ean. Mintegi honek, erreferentzia bihurtu den ikerketa berritzailea kaleratu zuen: «Mujer vasca: imagen y realidad» (1985).
- EASAren fundatzaileetako bat da (European Association of Social Anthropology), eta bertako lehendakari-orde izan zen 1988-1990 bitartean.
- Kaleratutako lanak: askoren artean: «Korrika, rituales de la lengua en el espacio» (1988); «Culturas oceánicas: Micronesia» (1987); «Género y sexualidad» (1991); «Gendered Anthropology» (1993); «Andamios para una nueva ciudad» (1997); «Prespectivas feministas desde la Antropologia Social» (2000).
- Artikulu ugari kaleratu ditu bertako eta kanpoko aldizkarietan.


Doinua: Aita izena
Ikusi duzu feminismoa
munduan norantza doan,
bidaietatik hainbat erantzun
ekarriz zeure gogoan.
Argi ikusi duzu guztiok
asko dugula jokoan,
eta ez soilik gizarteari
begira jarritakoan,
garapen horrek hasi behar du
geure sukalde txokoan.
Aitor Mendiluze

Proiektu asko ditut. Horietako bat Mikronesiara itzultzea da, landa ikerketa egitera. Herrialde hark harrapatu egin ninduen. Mikronesia ezagutzea oso garrantzitsua izan zen niretzat, beste mundu batzuetara zabaldu ninduelako. Egun nire erreferentzia munduak ez du mugarik (oraindik ez dut espaziora bidaiatu baina!). Eta sarri kontrajarritzat ikusten dena ulertzen lagundu dit: leku batekin identifikatua sentitu arren, beste leku batzuekin ere beste mota bateko identifikazioa izan dezakezula. Euskal Herrian bizitzeak bete egiten nau, baina aldi berean oso gustura sentitzen naiz beste herrialde askotan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Sorginen duintasuna aldarri

Lan kontu bat dela eta berrirakurri behar izan dut liburu zoragarri hau. Teoria, genealogia eta historia feminista batzen dituen liburu motz honek kritika ugari izango zituelakoan sarean begiratu eta, sorpresa! bakarra aurkitu dut, Irati Majuelok Berria-n idatzi zuena.
[+]


Milaka lagunek salatu dituzte Sanferminen lehen egunean izandako eraso matxistak

Iruñerriko mugimendu feministak elkarretaratzea egin du uztailaren 7an, bezperan izandako lau eraso salatzeko. Berriozarren eta Tuteran bi gizon atxilotu dituzte sexu abusuengatik.


Gorputz hotsak
“Erotikan ere, ez dugu lortzen produkziotik ateratzea”

Desiraren, genero identitatearen eta erotikaren ikuspegia zabaltzeaz mintzatu da Igor Nabarro sexologoa. Nerabezaroan muineko lesio bat izan zuen, eta hori dela-eta zalantzan jarri zituen maskulinitatea eta sexualitatea. Salatu du istripuaren ostean ez zuela inongo heziketa... [+]


2024-07-03 | Erria
Heteroarauaz beste egiten, elkarrekin

Lau hamarkada luzeko ibilbidea du Euskal Herrian bolleren borrokak; garaiko lesbiana feministen oinordekoak dira. Desira eta identitate sexual hutsa baino askoz gehiago da bollerismoa: sistema zisheteropatriarkal eta koloniala borrokatzeko estrategia politikoa, gorputzetik eta... [+]


Zuriketa arrosa, indarkeria medikoa eta psikiatrikoa eta Palestinako genozidioa salatu ditu LGTBIAQ+ mugimenduak

Kaleak bete dituzte LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean. Salatu dute erakundeek aurpegia garbitzen dutela keinu sinbolikoekin. 


Ipar Euskal Herriko lehen Emakumeen Etxea zabalduko dute Urruñan

Ipar Euskal Herriko lehen Emakumeen Etxeak ateak zabalduko ditu ondoko hilabeteetan Urruñan. Ostegunean, ekainaren 27an, ukan dute sorrera finkatzeko biltzar nagusia eta horren berri eman digu Véronique de la Devèze militante feministak.


Miren Gaztañaga
“Ez da erraza zineman eta antzerkian gauzak beste modu batean egitea. Baina saiatu gaitezke”

Askotariko lanak egin ditu Miren Gaztañagak antzerkian, zineman zein telebistan, baita dantza edo musikari lotutako proiektuetan ere. Txani Rodriguezen Los últimos románticos (Seix Barral, 2020) eleberrian oinarritutako pelikularen errodajea amaitu... [+]


Maider Arregi
“Parafernalia eta politika ere bai, baina guk bertsotan egiten dugu”

Iaz, Señora Sariketa irabazi zuenean, Maider Arregik “inporta zaizkion jendea eta kausak” aipatu nahi izan zituen agurrean:Infernu auzokoak, bollerak, marikak, AHTren kontra dabiltzan lagunak, okupazioaren aldekoak…”. Horiek denak eta... [+]


Gorputz hotsak
“Baimenik eskatu gabe interbentzio kirurgiko ugari egin zizkidaten”

Aktibista intersexa* eta DJa da Marikarmen Free (Baena, Espainia,1984). 2003. urtean sistema psikiatrikoaren kontrako borrokan hasi zen, eta gaur egun bide beretik doa Insania kolektibokoekin. Martxoan, Iruñeko Katakraken egindako “Zapalkuntza psikiatrikoa eta... [+]


2024-06-19 | June Fernández
Irantzu Varela, komunikatzaile feminista
“Erreparazio zein mendeku ariketa bat da nire eleberria”

Lo que quede (euskaraz 'geratuko dena', Continta me tienes argitaletxea) liburuan bere senar ohiaren tratu txarrak eteteko prozesua harilkatu du eguneroko indarkeria matxisten kontakizunekin, eta bere bizitzako emakumeekin batera eraiki duen orainaldi gozagarriaren... [+]


Historiari eta esklerosi anizkoitzari buruzko irakaspenak

Mallorca, 1968. Joana Maria Escartin historialaria jaio zen. 1989an esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten eta joan den maiatzaren 30ean hil zen jaioterrian, 56 urte zituela, hain zuzen, esklerosi anizkoitzaren nazioarteko egunean.

Ikasketak UIBn (Universitat de les Illes... [+]


Ekofeminismoaz, motozerra eskutan

Duela hilabete inguru, unibertsitateko kide gizonezko baten liburu aurkezpenean ginela, egoera bitxi samarra gertatu zitzaigun. Ekologiari buruzko liburua zen eta erreferentzien artean hainbat pentsalari ekofeminista zeuden. Egileak, baina, inongo momentuan ez zuen aipatu... [+]


Abortua homizidio bilakatu nahi duen lege proiektuaren aurka kalera atera dira Brasilen

Ehunka emakume irten dira manifestatzera ostegunean, Brasilgo Sao Paulo eta Rio de Janeiroko kaleetara. Partidu Liberalak legea proposatu du, abortua 22. astetik aurrera homizidio arrunta bezala epaitua izateko. Lege horren arabera bortxatua izan den emakume batek, denbora epe... [+]


Askatasunerako dantzalekua

Zaintzan oinarrituriko gau aisialdi “askeagoa” eta “seguruagoa” sortzeko asmoz sortu da Harrika kolektiboa. Bi urte daramatzate Gasteizen tekno besta kuir eta feministak egiten. Uztailaren 26tik 28ra Harrikada Festibala izanen da Izarran (Araba).


Eguneraketa berriak daude