Pezeta desagertuko egingo da 134 urteren buruan

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Pezeta, Hego Euskal Herriko euskaldunok erabiltzera beharturik egon garen Espainiako diru nazionala, behin betiko desagertuko da 2002ko martxoaren 1etik aurrera, hau da, Europako diru batasunean esku hartzen duten herrialdeetan euroa soilik erabiltzeko jarri den egunetik aurrera.

Pezeta 1868ko urriaren 19an jaio zen diru unitate gisa, Isabel II erreginari agintea kendu ondoren eratutako Behin-behineko Gobernuaren Dekretuz. Pezetaren lehen jaulkipen nazionala, Hispaniaren irudiarekin, 1869an egin zen. Billeteak geroxeago etorri ziren, 1874an.

1869an Gobernuak itxi egin zituen estatuko lurralde osoan aritzen ziren moneta etxeak, eta Madrilen bildu zuen ekoizpen guztia. Gerora Moneta eta Tinbrearen Fabrika Nazionala-Monetaren Errege Etxea izango zenaren muina zen. Lehenengo jaulkipena 1869ko urriaren 21ekoa da. Urte horretan egin ziren lehen txanponak ere. Lehenengoa pezeta batekoa izan zen, zilarrezkoa, eta aurreko aldean Espainiako Behin-behineko Gobernuaren goiburua zuen. Pezetaren izena ez zen berria, izen hori ematen baitzitzaion XVII. mendean biko errealari eta, gero, lauko errealari. Katalunian asko erabilia izan zen Independentzia Gerraz geroztik. Espainian urrez eginak izan ziren 1904 arte, eta zilarrez 1933 arte, eta gerora kobrez, aluminioz eta nikelez. Bitxikeria gisa aipa genitzake "txakur handi" eta "txakur txiki" izenez ezagutzen ziren brontzez egindako hamar zentimoko eta bost zentimoko txanponak. Izen hori eman zitzaien atzeko aldean ageri zen lehoia txakur batekin nahastu zutelako. "Rubia" deitzen zitzaion 1937ko letoizko pezeta horiari.

Paperezko diruaren inprimatzea.


Espainiako Bankuko tailerrak eta atzerriko enpresak arduratu ziren. Lehenengo billetea 1874ko uztailaren 1ekoa da. Halaber, urte horretan eman zitzaion Espainiako Bankuari billeteak berak bakarrik jaulkitzeko eskubidea, ordura arte banku probintzialak ere aritzen baitziren egiteko horretan. Hortik aurrera balio ezberdineko hainbat billete egon da: 25, 50, 100, 500 eta 1.000 pezetakoak. Gerora, txikienak desagertzen joan ziren, eta billete handiagoak agertu ziren: 5.000 pezetakoa 1976an, 2.000 pezetakoa 1980an eta 10.000 pezetakoa 1992an.

Monarkia ezarri zenean berriro, txanponen atzeko aldean Espainiako armen ezkutuak jarraitu zuen, eta horri une bakoitzean erregetzan zegoen etxearen ezkutua eransten zitzaion; esate baterako, Alfonso XII. eta XIII. erregeen eta Juan Carlos I.aren txanponetako lisa. Aurreko aldean Hispaniako irudiaren ordez erregearen irudia jarri zen. II. Errepublikak osagai tipografiko berriak erantsi zituen, eta, bestalde, Franko diktadoreak bere erretratua jarri zuen. Juan Carlos I. diktadorearen eskutik Zarzuelara iristearekin batera, ez zen ezaugarri fisikoen aldaketarik ezarri txanponetan, baina Frankoren irudiaren ordez Juan Carlos I.arena jarri zen.

Joan den ekainaren 19an egin ziren azken pezeta txanponak. Billeteak egiteari 2000ko azaroan utzi zitzaion. Euroa ibilian jarri aurretiko hilabete hauetan euroaren txanponak eta billeteak egiten aritu dira. Zirkulazioan jartzen den lehen urtean euroaren 7.800 milioi txanpon egingo direla jotzen da, 1.952 milioi euroko balioarekin



ASTEKARIA
2001eko abenduaren 23a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


Eguneraketa berriak daude