Liburuak


2007ko otsailaren 21ean

ALKIMISTA
Paulo Coelho

TXALAPARTA
225 orrialde
2.200 pezeta
88 libera
13,22 euro


MUNDUAN IBILTZEKO GOGOA ZUEN ARTZAINA

Xabier Aranburu «Artzai»k euskaratu du Paulo Coelho idazle brasildarraren «O Alquimista», dagoeneko 52 hizkuntzatan irakur daitekeen eleberria. Artzain gazte bat du protagonista. Nekazari apal batzuen seme izaki, apaiz egitea amesten dute bere gurasoek. Baina gazteak munduan ibiltzeko gogoa du, eta badaki noizbait itzuli ahal izateko abiatu beharra duela. Beraz, artzain egin eta artaldea hartuz bideari ekingo dio, ahal duen guztietan ibiltzeko bide ezberdina hautatuz. Egiptora iritsi nahi du, hango piramideetan bizitza aldatuko dion zerbait aurkitzea espero baitu. Bidean, adiskideak, ezusteak, basamortua, amodioa, gudak, herri ezberdinak eta alkimiaren sekretuak ezagutuko ditu. Traba guztien gainetik, aurrera egingo du mutilak, amets bat gauzatzeko aukerak bihurtzen duelako bizitza interesgarri.

METROKO NESKA
Iván Igartua
HIRIA


150 orrialde
2.250 pezeta
90 libera
13,52 euro


IVAN IGARTUAREN LEHEN IPUIN BILDUMA

Ipuin eta mikroipuinez osaturik dago Iván Igartuaren lehen liburu hau, Hiria argitaletxearen bidez kaleratu duen «Metroko neska». Umoreak eta ironiak beren lekua duten istorio errealistak dira, haietako batzuetan fantasiazko ukitu nabarmena antzeman badaiteke ere. Irakurle amorratua dugu Iván Igartua, Gasteizen jaio eta Errusian bere ikasketa unibertsitarioak burutu zituen gazte hau, gaur egun «El País» egunkarian idazteaz gainera EHUn errusiera eta errusiar literatura irakasten ari dena. Eta irakurzaletasun horrek bultzata, omenaldi moduko bat eskaini nahi izan die Kafka, Borges, Cortazar, Augusto Monterroso edo Queneau bezalako idazleei berak idatzitako ipuinotan: esate baterako, «Itxuraldaketa», «Zeruan bezala lurrean ere», edo «Parkeen jarraitasuna» izenburua duten istorioetan.


AXA MIXA ZILARRA AGENDA- EGUTEGIA
J. M. Olaizola «Txiliku»

ELKARLANEAN
365 orrialde
2.501 pzta/ 100 lib.
15,03 euro


JOLAS EGITEKO APROPOSA DEN AGENDA-EGUTEGIA

Elena Odriozolak marraztu eta diseinatu du J. M. Olaizola «Txilikuk» egindako «Axa mixa zilarra agenda-egutegia», izaera bikoitzeko produktu hauxe. Izan ere, agenda bezala erabil daiteke, oharrak jasotzeko koaderno gisa, baina mahai gainean zutik jar daiteke ere. Betiko egutegiek izan ohi duten egitura agertzen duen arren, euskaraz jolas egiteko tresna baliagarria izatea du bere helburu nagusia, horretarako 376 esaera zahar, 200 igarkizunetik gora, ipuinetik bi hamarreko, bost dozena kanta, hogeiren bat hitz-joko, dozenatxo luze bat aho-korapilo eta jolas eta bitxikeria ugari eskaintzen dituelarik. Urteko egun bakoitzerako, igarkizun eta galderaren bat. Erantzuna, berriz, hurrengo egunean dator. Zerbait irakurri nahi dela? Bada, esaera zaharrik, ipuin laburrik, jolaserako kanturik eta abesti zaharrik ez da bertan falta.

BETAURREKOAK DITUT, ETA ZER?
Ana Urkiza/
Jokin Mitxelena


ELKARLANEAN
32 orrialde
850 pezeta
34 libera
5,11 euro


LAUBEGI IZATEAK ERE BADITU BERE ABANTAILAK

Zortzi urtetik aurrerako irakurleei konplexu guztiak uxatzeko erabat aproposa den bilduma dugu Elkarlanean argitaletxearen hauxe. Ana Urkizak idatzi eta Jokin Mitxelenak marraztutako «Betaurrekoak ditut, eta zer?» ipuinean, neskatila batek arazo frankori aurre egin behar izango dio, txikitandik betaurreko handi batzuen atzean begiak gorderik daramatzalako. Begiak okertzen zituen, eta hori zela-eta, betaurrekoak jarri zizkioten. Geroztik, lagunez urri bizi da, bere ikaskideetatik inork ez duelako laubegi batekin ibili nahi. Miope, begioker eta nork daki zenbat horrelako entzun behar izan dituen; eta okerrena dena, ziurtatu diotenez, betaurrekoak eramaten dituen bitartean sekula mutilik ez zaio inguratuko. Egia ote? Sinestekotan dago, harik eta betaurrekoak izateak badituela bere abantailak ere ohartzen den arte.

EJERCICIOS DE DUELO
Luisa Etxenike
BASARAI


110 orrialde
1.501 pezeta
60 libera
9,02 euro



ERRONKA JOTZERA BEHARTZEN GAITUZTEN ZERAK

Makina bat arrazoi izan dezake pertsona batek erronka jotzeko beste norbaiti, batik bat iraindua sentitzen bada. Hori da dueloa, irain bat garbitzeko bi pertsonen artean egin ohi den borroka, eta arau zehatzak izaten ditu. Baina Luisa Etxenikek «Ejercicios de duelo» liburuan bildu dituen ipuinen protagonistek, arrazoi ezberdinengatik, ezin dute beren arazoaren irtenbidea hain argiro aurkitu. Nola, bere aurrean gertatzen zenaz inoiz ohartu ez eta emazteak betirako alde egin diola onartu beharrean aurkitzen den gizona izanik? Ordaindu beharrekoa jadanik hilik dagoen norbaitek iraganean egin zizun kaltea baldin bada? Tratu txar andana jasan arren, emazte on eta etxekoandre fin izateko hezitu baldin bazaituzte? Halere, izan, badira desafio horiei guztiei aurre egiteko erak, Luisa Etxenikek ironiatsu azaltzen dituen hauexek, kasu.

ESTILO LIBURUA
BATZUEN ARTEAN
EGUNKARIA


344 ORRIALDE
2.501 PEZETA
100 LIBERA
15,03 EURO


IDAZKERA BIZIA, SAMURRA ETA ABERATSA HELBURU

Berrikuntza ugarirekin datorkigu «Euskaldunon Egunkaria»ren azken «Estilo Liburua», komunikabide horrek bizirik daramatzan hamar urteetan plazaratu duen hirugarrena. Hizkuntzaren arautzeak ekarri dituen berritasunak eta administrazioko eta gainerako alorretako erabilera finkatzeak ekarri dituenak jasotzeaz gain, oraingoan, beraien erronka idazkera berri, samurra eta aberatsa (ez korapilatsua) erdiestea denez, arauen alderdia baino gehiago, idazkuntzaren arloa sakondu nahi izan dute. Bestalde, Euskal Herriko izendegian toponimia estandarizatzeko urteotan ondu den lan sorta bat, munduko herrialdeetako hainbat eta hainbat hiriren izenak, hizkuntzak eta datuak, Euskaltzaindiak Hiztegi Batuarekin egindako ekarpenak ez ezik, esamolde trakets askoren egokitzapenak eta abar aurkituko dituzue bertan.

SARTU, KORRONTEA DABIL
Ixiar Rozas

EREIN
131 orrialde
1.700 pzta./ 68 lib.
10,22 euro


«SARTU, KORRONTEA DABIL», IXIAR ROZASEN AZKENA


Erein argitaletxearen eskutik kaleratu du Ixiar Rozasek bere azken lana, "Sartu, korrontea dabil" izenburua duen nobela. Parisera doan treneko bagoi batean doazen pertsonaiekin hasten den narrazio honetan, autonomia duten istorio asko tartekatu ditu idazle lasartearrak, nobelan zehar korapilatuz istorio horiek eta beren pertsonaiak. Bere aita Parisen aurkitzeko itxaropen osoa duen etorkin gaztea ezagutuko du irakurleak aurrenik. Maliko gazte horrek aitaren argazki bat baino erreferentzia gehiagorik ez du bere helburua lortzeko, eta harriduraz eta inbidi izpi batez begiratzen die berarekin batera bagoian doazenei, emakume heldu hain erakargarriari, gazte biolinjoleari, liburua irakurtzen ari den gizonari, pentsatuz ea zergatik gainditu behar dituen berak hainbeste oztopo edonora iristeko, zergatik ibili behar duen suge bat bezala arrastaka, bere bizia arriskuan jarriz, mendeetan zehar herrialde handiek behar zuten guztia lapurtu badiote bere herriari. Horrelako galderak egingo lizkieke besteei. Baina Parisera iritsiko dira, eta emakume erakargarriari esker ez dio polizien galdeketari erantzun beharko. Gero, bakoitza galdu egingo da hiri handian, berriro elkartzeko zoria duten arte.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude