Gabonak gaboom!

Donostiara joan gara, "Artzain Ona" katedralaren inguruan gabiltza, takoi-hots eta bisoizko berokiz inguratuta. Gaurik luzeenak argi gorri-berdez prostituituta daude, eta musikatxo bat entzuten da, gure bizitzako une intentsu hauei soinu banda jartzen diena. Eskaparateak sardinaz edo lentejuelaz apaindu dituzte, baina horterokerietan erori gabe, koadro modernoak marraztu nahian: arbola chic xelebreak, girnalda rustikoakà Gabonen zikin-briloa ezkutatuz, abuztu erdian ere horrela dekoratuko balituzte bezalaà

Nork baino nork eskaparate landuagoa du. Jende gehiena ingeniari lan baten aurrean geratzen da: Olentzero sua eta guzti ikusten zaion ikatz-txondorraren aurrean, tren bat dabil bueltaka, tarteka mendiko tunelean ezkutatuta.

Atso batek eskaparateko maketa horren erreplika egiteko eskatzen dio Mac Gyver uste duen senarrari, sotilki: "Kortxozko plantxa bat da, lau zulorekin. "Ez da hain zaila!". "Ez dela hain zaila?". Senarrak, izututa besotik tiraka ateratzen du tentazio horretatik emaztea.
Guri ere gogora etorri zaigu zer den etxean (ateoak izanda ere) jaiotza jartzea; belaunaldiz-belaunaldi iritsitako buztinazko figuratxoak, denborak batzuk besamotz eta besteak burugabe utziak, 40 urtetan erabilitako goroldio disekatuan jartzea. Koskortzen joan ahala, jaiotzako txerrikumeari kariño gehiago hartu genion Jexuxitori baino, eta denborarekin, Jexuxitok eta txerrikumeak elkarrekin konpartitzen zuten estalpeko sehaska.

Koskorretik aurrerago iritsi ginenean, (orain aitortuko dugunez) benetako jaiotzaren aurkako ekintza burutu genuen.

HAUR EDER BATEN BILA.

Unibertsitateko ikasle garaitan, Ñoñosti hiri europarra "naturaldu" behar genuela sartu zitzaigun kaskezurrean, ikasleen ostegunetako parranda espiritua berpiztu behar zela. Jexuxito berpiztu zen bezalaxe. Eta guri ere hiru egun iraun zigun bizirik ajeak. Aterik ate tabernariei limosna eman eta gero, pertsianak zerratu zizkiguten muturren aurrean, eta hiriaren bestaldeko zuloaren bila abiatu ginen, erromes, haiek karitate gehiago erakutsiko zutelakoan. Bide erdian, argi distiratsu batek gure begi gorriak mindu zituen: Jaiotzaren argia zen! Gipuzkoako Plazako jaiotza! Umetan bezala korrika sartu ginen (beno, ez, balantzaka) jaiotzako belardietan, gerri parera iristen zitzaizkigun trapuzko gizontxo artera. Gabonetako espiritua zerion parke hura txikitan Disneylandia zen guretzat, baina mozkorraldi hartan 19 urte genituen, eta gorrotoa, goragalea ematen zigun kontsumoaren jardinak, oparizko paperetan bildutako zorion hipokrita moralista kirastuak. Errebeldia inozo bat izan zen patxaran eta garagardoen erreakzio kimikoek sortu zigutena, eta buruan ahots batek agintzen zigun: "Non dago Jexuxito? Bahitu egin behar dugu! Non dago Jexuxito!". Eskerrak Jexuxitok zeruko guardak dituen bizkartzain, eta parkeko leizeren batean ezkutatu zuten. Ez genuen gure begien parean topatu, edo ez genuen ikusi. Jexuxito ez bazen, behintzat beste zerbait eraman behar, eta trapuzko gizon-emakume, bildots, ahate eta aingerutxoen artetik, zer hartuko eta, txerritxo bat! Umetako nostalgia edo nik al dakit zer sartuko zitzaigun kurrinkari horren begiratu xamurra ikusita, eta belazean errotik atera eta, ospa egin genuen txerria besotan hartuta, kale ilunetan udaltzainen kotxeetako argietatik ihesi.

UMEDADEA.

Gabonak umedade handiko egunak dira. Malkoz eta emozioz xenxibletuta gaudelako, eta umez betetzen direlako kaleak. "Gure barneko umea" esnatzen omen da gugan, tabakoa erostera joan zenetik alde egin zigun ume hura. Gabonetan ikusiko dituzu umeak: umeak eskaparatetan; eskuak, sudurra eta aho zabala bentosa bihurtuta, kristalari itsatsirik, bareen pare lerde-arrastoa utziz. Ume anarkistak, ume arrazistak; Olentzeroren aldekoak, erregeak baino lehenago etortzen delako eta gainera etorkin edo beltz beldurgarri horri muxu ematea tokatzen ez delako.

Ume trapitxeroak, eskolan ikasitako kantei etekina ateratzen dakitenak; etxez-etxe pasatu eta izeba zaharrari «borondatez» urtean behingo bisitan joaten zaizkienak. Aingerutxo hauek gabon kantak 7ko taula baino gogo gutxiagorekin botatzen dituzte, zer dioten ere jakin gabe: "din-dan-don, din-dan-don, urte Barrigon!".

Ume melankolikoak, hazi nahi ez dutenak. Zenbat urtez itxaron zenuen gurasoei Olentzerorena iruzurra zela esan gabe? Ez al zenuen zuk ere pentsatu sekretua deskubritu zenuela aitortuz gero, opari gutxiago jasoko zenituela? Edo gurasoak frustratu eta traumatizatuko zenituela?


Olentz«eroak»
Olentzero txantajistak, azken hilabeteetan umeak isilarazteko eta txintxo edukitzeko erabilitako estrategiari jarraiki, orain egindako promesak betetzea dagokio. Ume kasketosoenari ekartzen zaion ikatza ere, azukrezkoa baita. Zakurik ez, baina karro handi bana hartuta dabiltza Olentz«eroak» apaletan barrena. Makro-jostailu dendan bolero hortero-romantikoiak entzuten dira, bihotza belakia bezala puztu eta zeureekiko maitasuna txanponetan isuriarazten dizula.

Gurasoak zuzenean doaz apal jakinetara: barbie arrosaren bila, kasualitatez gero eta gutxiago jan eta arropa estuetan sartzen den alabarentzat; ordenagailua, hizketan ez dakien umea komunikatu dadin; pistolak, Rambo eta tankea negarrik egiten ez duen gure mutil gogorrari… Pintto txakurra aspergarri geratu da, eta zakur robotak saltzen dira orain. Baita iratxo ipuin kontalariak ere. Baina munstro horrek zer prezio duen ikusita, ez al litzateke praktikoagoa betiko ipuin kontalariari (amonari) hautsak kendu eta pilak berriz kargatzea?
Gu tesina hori hausnartzen ari garen bitartean, aita bat futbolinari begira ari da eta jokalariak hankaz-gora jartzeari ekin dio. Emaztea atzetik du, ordea, ernegatuta: "Baina Martin, futbolinak umeentzat dira, ez helduentzat!".
Jostailutan transmititzen dio gurasoak seme edo alabari bere zaletasuna, ilusioa, bere amets frustratua… Zertan ari da, bestela, larruzko txupadun gizon makarra hori ordu erdiz jostailuzko motor eta kotxeei begira?

Tele malutak
Ez al ditugu Gabonak gabonago bizi telebistan, kalean baino? Zergatik imajinatzen dugu, bestela, "elurra teilatuan, bufanda lepoan", herri honetan otsaila arte sekula malutarik erortzen ez bada? Gabonak magikoak direlako, sinesgarriagoa zaigu telebistako iruzurra, kaleko errealitatea baino.

Horrela gertatzen dira gertatzen direnak. Turroi gogorra polboroiak bezain leun ebakitzen ikusten dugu iragarkietan, eta urtero bada hortza almendra eta karamelozko masa horretan uzten duenik. Urtero errepikatzen da, halaber, umeen "txaskoa" oparia irekitakoan, eskatutako makro traktorea miniaturazkoa dela ikusitakoan. Eta urtero oihukatzen du ume horren aita desesperatuak: "Zein ipotx klasek iragartzen ditu jostailuak?".
Urte Zahar-Urte Berri trantsizio horretan ere, kasik gehiago itxaroten dugu kanpaikaden osteko lehen iragarkia zein den, kanpaikadak "oztopatzen" dituzten azafata-azafatoen hankasartzeak baino.
Iragarki batzuk dira urtero Gabonak "inauguratzen" dituztenak, batez ere, txanpain marka ezagunak: Freixenetek aurten Penelope Cruzen aparra eta burbuilak harrotu ditu, beti Donostiako Kontxa ateratzen zuen Codorniuk emozioen filma esplikatu nahi izan digun bitartean. Paco Lobatoni falta zituen seme eta alabak itzultzen dizkio "El Almendro"k Gabonetan.
Eta hor daude larunbatetako siesta orduko filmak: printzesitak eta printzipeak, amandre eta ipotxak, oraindik elurrik esnifatzen ez zueneko Macaulay Culkin…
Aurten, Osakidetzak bere egin beharko lukeen iragarki osasungarri batek harritu gaitu: mahats zuritu eta pipitarik gabeak saltzen dituena. Bazen garaia, familia osoak urte berria itolarriak jota ez hastekoa!


ASTEKARIA
2001eko abenduaren 23a
Azoka
Azkenak
2024-10-15 | Leire Ibar
Hiru pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak sexu-esplotaziorako gizakien salerosketa egotzita

Prostituzioan aritzera behartuta zeuden lau emakume askatu dituzte Donostian eta Gasteizen, eta giza salerosketa leporatu diete operazioan atxilotutako bi emakume eta gizon bati. Biktimen salaketari esker hasi zuen ikerketa Ertzaintzak. Atxilotuak Ertzain-etxera eraman dituzte... [+]


2024-10-15 | Estitxu Eizagirre
Aixeindar enpresak Iturrietako mendilerroan jarria duen dorreak ez ditu hegaztien babeserako neurriak bermatzen, Arabako Mendiak Askek salatu duenez

Aixeindar enpresak haizea neurtzeko 82,5 metroko dorre meteorologikoa instalatua du 2023tik Analamendin. Dorrearen egonkortasuna eta segurtasuna bermatzeko, lurrera altzairuzko hainbat kablerekin ainguratu zuen enpresak. Arabako Mendiak Aske elkarteak salatu du hegaztiek... [+]


2024-10-15 | Mikel Aramendi
Urriak 10: komeria bihur ote daiteke mundu mailako drama?

Zeurea ez dela –eta ez duela izan behar– deritzozun herrialde bateko gertakari historikoa izan al daiteke nonbaiteko festa nazionalaren sorburua? Bai, horixe. Gertatu ere gertatzen da Taiwanen: “Hamar Bikoitzean”, alegia, urriaren 10ean ospatzen da... [+]


“Tratu iraingarria” salatu dute Laudioko San Roke adinekoen egoitzan

"Duintasuna urratzerainoko gertakariak" sarri errepikatzen direla seinalatu dute egoitza horretako senideek Arabako Foru Aldundiari bidalitako gutunean. Aldundiak dio egoera ez dela "hain larria".


2024-10-15 | iametza
Euskarazko ahots teknologia zertan da? Norantz goaz?

Euskal Herriko hainbat zentro teknologikotako ordezkariek parte hartuko dute euskarazko ahots teknologiaren egoera eta etorkizuna aztertuko dituen mahai-inguruan, Jon Torner ARGIAko kazetariak gidatuta. Topaketa urriaren 17an izango da, Donostiako San Telmo museoan egingo den... [+]


2024-10-15 | Leire Ibar
Fiskaltzak EHUko zuzenbideko irakaslearen “mezu faxistak” ikertzeko eskatu dio Ertzaintzari

Urri hasieran kaleratutako EHUko irakaslearen inguruko txosten bat egiteko eskatu dio Fiskaltzak Ertzaintzari. Kasuaren nondik norakoak sakonki ikertzeko eta gorroto deliturik egon den ala ez aztertzeko helburua du, salaketa jartzea erabaki aurretik.


Hobari fiskalak gazteei: ‘On falling' filmaren eragina?

Gazteei PFEZa murriztea edota zenbait kasutan deuseztatzea proposatu du Portugalgo Gobernuak, baina momentuz hizpidea baino ez du ipini, ez baitago argi aurrekontuak onartu ahalko dituen, gobernua osatzen duten alderdiek ez baitute-eta gehiengo parlamentariorik. Espainiako... [+]


Eskola-jantokietan catering-enpresen zerbitzua blindatu du Jaurlaritzak

Catering-enpresarik gabe jardun nahi duten eskolentzat bestelako eredu bat arautzea adostu zuen Eusko Legebiltzarrak 2019an. Horren ordez, catering-enpresen bidezko zerbitzua ematera derrigortzen ditu ikastetxeak Eusko Jaurlaritzak berriki argitaratu duen aginduak. Bitartean,... [+]


2024-10-15 | Julene Flamarique
Gabriel Arestiren argitaratu gabeko olerki bat eskuratu du Jon Kortazarrek

Urriaren 14an 91 urte bete dira bilbotar idazlea jaio zenetik. Errota gorria poema eta idazleak dedikaturiko argazki bat Jon Kortazar EHUko katedradunaren esku utzi ditu Zubiri Moragues familiak. Orain arte ezezaguna zen olerkia laster argitaratuko dutela ziurtatu du... [+]


2024-10-15 | Jon Torner Zabala
Zubietako erraustegiaren “ezohiko” jarduera onartu du Jaurlaritzak

Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]


Urruña eta Segurako udalek ofizialdu egin dituzte herritarrek sortutako zubiak

Herritarrengandik sortu eta hiru hamarkadaz eraikitako harremanaren ondotik, Hego Lapurdi eta Goierriko bi herri hauen arteko senidetze edo birazkatze ofiziala egin dute igandean Urruñako plazan. 30 urteko mugarri, egun «historikotzat» jo dute Filipe Aramendi... [+]


Mecaner Herriarentzat
“Fabrikaren erosketa publikoa behar dugu”

Stellantis multinazionalak Mecaner lantokia itxi eta 148 behargin kalean utzi ditu Urdulizen (Bizkaia); horren aurrean, "Mecaner Herriarentzat" alternatiba ekosoziala sortu dute hainbat eragilek. LAB sindikatuko Iraide Juaristik eta Jauzi Ekosozialeko Aitor Gallastegik... [+]


2024-10-15 | Julen Orbea | Zuzeu
Bizitza oroit dezagun

1944an, Stauffenberg-en agindupean, Hitler bonba batekin hiltzen saiatu ziren, soldadu eta herritar alemaniar batzuen artean prestatutako ekintza baten. Hurrengo hilabeteetan naziek 90 pertsona exekutatu zituzten ekintza haren ondorioz.


2024-10-15 | Sustatu
Jabetze Eskola Gasteizen, feminismoaren adibideen ildotik, euskalgintzarako

Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak (IAK) eta UEUk elkarlanean Euskaldunentzako Jabetze Eskola martxan jarriko dute, euskaldunok ahaldundu, eta ondorioz, jendartea eraldatzeko asmoz. Aurkezpen hitzaldia urriaren 30ean egingo du Garikoitz Goikoetxeak. "Hizkuntzaren... [+]


Galizieraren egoera larriaz ohartarazi dute, azken datuak ikusita

Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera Galiziako Estatistika Institutuak jakinarazitako azken datuetan. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez dakiela.


Eguneraketa berriak daude