"Kaixo egokia iruditu zitzaidan ongietorria adierazteko"

  • Bost urte igaro dira, Kaixo.com, Euskal Herriko lehen ataria sortu zenetik. Eta hori denbora asko da Interneten, oraina, instant batean iragan bihurtzen baita. Saren urte hauetan egindako ibilbide luzeaz hitz egiteko bildu gara aitor Lopez de Aberasturirekin.


2007ko otsailaren 21ean
"Nahiz eta lehen baino web gune gheiago egon, oraindik ere gutxi daude"Alberto Elosegi
Gasteizko enpresa batean lanean aritu ondoren, urte eta erdi EJIE-en (Eusko Jaurlaritzako Informatika Elkartea) jardun zuen. Ondoren "guay.com"-en zuzendari tekniko gisa, honen inguruan zeuden proiektuak zuzentzen: "AreaPC", "DiscoLibro" eta "Karlosnet.com" beste batzuen artean. Ostean, Madrilera joan zen "Viapolis.com" aurrera ateratzeko asmoz. Ikastera joan zen Madrilera, Interneten zer egiten zen ikasi eta ikustera. "Kaixo", proiektu hauek denbora uzten ziotenean egiten zuen.

Orain dela zortzi hilabete, Dulantzira itzultzea erabaki zuen, "Kaixo"rekin jarraitzeko. Dena den, Kaixo mantendu ahal izateko, beste proiektu batzuk egin behar ditu. Batez ere, besteen web guneak programatu.
Aurten, euskal web onena aukeratzen den «Buber» sarietan, publikoaren saria eskuratu du. Bost urte hauetako ibilbide luzearen sari.

Nola bururatu zitzaizun «Kaixo.com» sortzea? Zein zen orduko Interneten egoera?

Orain dela bost urte sortu zen «Kaixo»ren ideia. Nabigatzen hasi eta Euskal Herriari buruzko web orriak bisitatu nituen. 400 bat web gune zeuden, horietako 100 inguru euskaraz ziren, gehienak instituzionalak, eta pertsonalak eta gutxi batzuk enpresetakoak. Euskal Herriari buruzko web guneak atzerrian eginak ziren batez ere, esaterako, Estatu Batuetako «Buber»en web orria izan zen Euskal Herriari buruzko lehenengoa.

Baina, oso zaila zen ezer aurkitzea, ez baitzegoen bilatzailerik. Estatu Batuetan eta Espainian bazeuden Yahoo, Ozu, Ole eta beste batzuk, baina Euskal Herrian eta euskaraz ezer ere ez. Honela bururatu zitzaidan bilatzaile bat egitea. Bilatzailea martxan jartzeko egin nuen lehenengo lana zeuden 400 web helbideak lortzea eta sailkatzea izan zen.

Ondorengo lana domeinu-izena erostea izan zen. Orain dela bost urte domeinu guztiak libre zeuden, baina nik ez nekien zein aukeratu. Zerrenda bat nuen eta, azkenean, «Kaixo» izena jarri nion. Internauta euskaldunei ongietorria adierazteko izen egokia zela iruditu zitzaidan.

Web helbideak hartu, domeinua erabaki, eta martxan jartzeko azkeneko pausoa web gunea sarean ipini ahal izateko zerbitzari bat bilatzea zen. Nahiko lan zaila. Garai hartan, Internet orain baino askoz ere garestiagoa zen, eta nik behar nituen zerbitzuak bereziak ziren. Eusko Jaurlaritzarekin hitz egin nuen, baina erantzunaren zain hiru hilabete egon ondoren, azkenean «Kaixo» nire kabuz martxan jartzea erabaki nuen. Nire lehen soldatarekin «Kaixo» jarri nuen martxan.

Asko aldatu al dira gauzak ordutik hona?

Aldaketa asko gertatu dira, baina Euskal Herrian ez horrenbeste. Orain dela bost urte jende gutxik erabiltzen zuen Internet, duela bi urte ordea, booma egon zen. Enpresa guztiak Interneten azaldu behar zutenaren ustea zabaldu zen, lehia antzeko bat izan zen. Orain berriz, egoera orekatu, normalizatu egin da.

Erabilera aldetik, poliki-poliki igotzen ari da, baina ez askok pentsatzen zuten neurrian. Euskal Herrian aipatutako boom hori ez da gertatu, enpresek ez dutelako inbertsio handirik egin. Orain arte, «Kaixo»n bost enpresek ipini dituzte iragarkiak, beraz, finantziazioa kanpoan bilatu behar izan dut. Ez erakundeek, ez enpresek ez dute Interneten asko sinesten. Dena dela, Eusko Jaurlaritzak martxan ipinitako "Konekta Zaitez" kanpainari esker erabiltzaile gehiago dago, eta honekin enpresek ere ahalegin handiagoa egiten dute Interneten.

Zer da «Kaixo» eta zer aurki dezakegu bertan?

Euskadiko atari elebiduna da. Atari bat denez, zerbitzu asko biltzen ditu: bilatzailea, albisteak, eguraldia eta burtsari buruzko informazioa, doako posta zerbitzua, txata, foroa, jokoak, lehiaketak...

Zein da gehien erabiltzen den zerbitzua?

Atal guztiak erabiltzen dira, baina agian erabilienak, txata edo berriketa gelak, foroa, bilatzailea, berriak eta doako posta dira.

Nolakoa da «Kaixo»ren erabiltzailea?

Profila atalaren araberakoa da. Txatean 13-25 urte bitarteko gazteak sartzen dira batez ere, guztiak euskaldunak. Berrietan, adibidez, 20-40 urte bitartekoak. Eta abizenen foroa, batez ere, Ipar eta Hego Ameriketako diasporak erabiltzen du.

Atari elebiduna denez, euskaraz eta gaztelaniaz kontsulta daiteke. Zenbatek erabiltzen dute euskaraz?

Sartzen den % 40-50ak euskaraz erabiltzen du. Zerbitzu batzuk guztiz euskaldunak dira, txata esaterako. «Kaixo»ren txata, euskaraz txateatzen den gune bakarrenetakoa da, ehundik gora pertsona sartzen dira gauero. Beste kasu batzuetan, albisteetan adibidez, edukiaren %15 baino ez dago euskaraz. Zaila da gauza elebidunak egitea, informazio asko itzuli behar delako.
Dena den, nahiz eta elebiduna izan, euskararen erreferentzia da internauta euskaldunentzat. Ikastoletan adibidez, Interneti buruz hitz egiterakoan «Kaixo» erabiltzen dute.

Foroa, txata... Internetek jendearen arteko harremanak aldatu al ditu?

Harremanak erraztu ditu. Ameriketan edo beste edonon dagoen batek hemengo informazioa jakin nahi badu, edo jatorriari buruzko datuak jakin nahi baditu Internetera jo dezake. «Kaixo»ren abizenen foroan jatorria ezagutu nahi dutenek hartzen dute parte.

Kaixo ekonomikoki mantentzea zaila al da?

Bai, zaila da finantzaketa lortzea, nahiz eta «Kaixo» ez zen "pelotazoa" emateko sortu. Hasieran web gune asko "pelotazoa" emateko egin ziren, azkar egin eta azkar saldu. Interneten ere, telebista eta irratian bezala, diru iturri iragarkiak dira. «Kaixo»ren finantziazioa Euskal Herritik kanpo etorri da. Aurten lehen aldiz, bertako enpresa batzuk eduki ditu iragarle bezala.

Zein proiektu duzu esku artean?

Buruan ideia eta proiektu asko ditut, baina gauzatzeko denborarik ez. Mementuz, «euskaraz.com» eta «webgune.com» ipini nahi ditut martxan. «Euskaraz.com» euskara hutsezko web gune bat izango da eta UEUk utzi berri duen "EuskaraZ" posta zerrendak jarraipena izango du bertan. «Webgune.com», euskarazko web guneentzako zerbitzari bat izango da. Bi proiektu hauek euskara hutsez izango dira.

Zeren bila sartzen da internauta «Kaixo»n? Zein da hitzik bilatuena?

Hasi berritan "ETA" zen hitzik bilatuena, baita "sexua" ere. Baina egun denetarik bilatzen da. «Kaixo»n 4.000 hitz bilatzen dira egunero eta mota guztietakoak dira. Batez ere jendea informazio eta eduki bila dabil.

Nola ikusten duzu Internet Euskal Herrian?

Madrilen lanean aritu nintzenean, lehen aipatutako boom garaia izan zen, oso azkar jarri nahi zituzten proiektu guztiak abian. Eta Euskal Herrian eta euskaraz, nahiz eta lehen baino web gune gehiago egon, oraindik gutxi daude.

Nola konbentzituko zenuke Internet sarearen erabiltzaile ez dena, Interneten sartzeko?

Nahi duena aurkituko duela esango nioke, gogoko dituen gauza guztiak aurkituko dituela


Azkenak
Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


Osasunbideak erizain lanpostu bat kendu du Erronkariko bailaran

Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


Ernaik Berriozarren egingo du Gazte Topagunea, apirilaren 17tik 20ra

Berriozarren (Nafarroa) egingo da Gazteon eskutik lelopean, antolakundearen ustez gero eta gazte gehiagok egiten dutelako bat independentziaren aldeko borrokarekin. Topagunea "ekimen soil bat" baino gehiago dela aldarrikatu dute: "Euskal Herriko txoko... [+]


Larunbatean hiru bahitu askatuko dituela baieztatu du azkenean Hamasek

Su-etena hausteko arriskua erreala izan bada ere aste guztian zehar, adostasun batera iristeko bidean dira bi aldeak: bahitu gehiago askatuko lituzke Hamasek, laguntza Gazara sarrarazteko bidea ez oztopatzeko "promesa" egin duelako Israelek. Arabiar Ligako herriek... [+]


Atzoko filosofoen oraina hausnartuz

Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]


Eguneraketa berriak daude