AHT ABIADURA HANDIAN


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Ezker Batua Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuan sartu ondoren, bertako kontseilari Javier Madrazok hainbat adierazpen ilun antzeko eta interesatu egin ditu abiadura handiko trena (AHT) gerarazi daitekeela esanez, eta lorpen hori beraiek Eusko Jaurlaritzan sartu izanaren ordainez-edo lortu dela sinestarazi nahian; baina, besteak beste, adierazpen horiek jendea lasaitzeko baino gehiago proiektu horren aurkako jarrerak eguneratu eta areagotzeko balio izan dute. Egunez egun gehiago dira proiektu erraldoi horren eragina jasan beharko duten inguruneetan eratzen ari diren plataformak, "AHT gelditu!" lelopean, herritarren ahotsa entzunarazteko. Abenduaren 2az geroztik mobilizazio eta informazio kanpaina indartsuari ekin zaio Donostialdean eta Bidasoa inguruan, eta hilaren 15erako manifestazio bat iragarri da Arrasaten.

Madrazok adierazpen interesatu horiek eginagatik ere, kontua da AHTren proiektu erraldoiak aurrera jarraitzen duela eta ez dela gelditu, proiektua Europako legediarekin bat datorren ala ez egiaztatzeko asmoz Eusko Jaurlaritzako barne azterketa batzuen zain badago ere. Gogoratu besterik ez dago proiektua aurrera eramateko xedez Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioak 600 milioi pezetako (24 milioi libera, 3,60 milioi euro) kopurua esleitu duela 2002. urterako, eta Eusko Jaurlaritzak, berriz, beste 155 milioi pezeta (6,2 milioi libera, 931.568,76 euro). Proiektuak, bere osotasunean, bilioi erditik gorako aurrekontua izango luke. Besterik gabe, Irun-Pasaia-Donostialdea tartea eraikitzeko 84.000 milioi pezeta beharko lirateke, eta horietako 60.000 Behobia-Astigarraga korridore orokorrerako izango lirateke, eta beste 16.900 milioi pezeta merkantzietan espezializatutako Irun eta Pasaia arteko lotunerako.

AHT-REN AURKAKO ARRAZOIAK.

Bat baino gehiago dira abiadura handiko trenaren aurka daudenek darabiltzaten arrazoiak. Hitz gutxitan esanda, beren ustez AHTren proiektua gizartearen eta ekologiaren aurkakoa eta baliabideak xahutzearen aldekoa da, eta horrek guztiak erabat arbuiagarri bihurtzen du. Horregatik, proiektu erraldoi honen aurka dauden herri mugimenduek trenbide publikoa, segurua eta kalitatezkoa eskatzen dute, enpresa pribatuen mozkinen gainetik gizartearen onura jartzen duen kalitatezko zerbitzua ziurtatuko duena.
Joan den udaberrian Trena Defendatzeko Jardunaldiak izan ziren Guadalajaran, azkenaldiko gobernuek bultzatu nahi dituzten abiadura handiko trenbide eredu elitisten aurka dauden plataformek eta elkarteek antolaturik. Jardunaldi hauen emaitza gisa agiri bat sinatu zen AHTrekiko erabateko aurkakotasuna erakutsiz eta horretarako arrazoiak emanez. Han aditzera emandako ondorioak guztiz bat datoz AHTren Aurkako euskal Asanbladak erabiltzen dituenekin. Arrazoi horien guztien artean batzuk nabarmenduko ditugu:
3 Oso ingurumen eragin larria sortzen du. Hain abiadura handian ibiltzeko (orduko 350 km-ra iritsi daiteke) ezinbestekoa da bidea guztiz zuzena izatea, gutxienez 5.000 km-ko okerdura erradioarekin eta, gehienez, %2,5eko maldekin. Horren ondorioz, Euskal Herriko kasuan, AHTren Aurkako Asanbladak dioenaren arabera, duen orografia kontuan izanik, ezin ugariagoak izango dira egin beharko diren tunelak, lur hustuketak, eustormak eta dagozkien makroerrepideak, eta lur kopuru izugarriak mugitu beharko dira, hondakindegiak nonahi ugarituko dira, hidrologi sistemak kaltetuko dira eta lurralde emankorrak eta ekosistema baliotsuak hondatuko dira.
AHTren trazatu zabalak eta abiadura handiak behar dituen segurtasun neurriek erabateko lurralde zatiketa eragiten dute, hesi bihurtzen da eta mugak areagotzen dira, giza ingurunean eta ekosistemetan eragozpen larriak sortuz.
Gainera, Guadalajarako beste ondorio batek dioenez, abiadura handiko trenek izugarri areagotzen dute zarata maila, eta energia kontsumo neurrigabea eragiten dute, ohiko trenarena baino sei aldiz handiagoa. AHTren Aurkako Asanbladak dioenez, abian jartzen ari diren energi proiektu erraldoi eta zentzugabeek zerikusi handia dute AHTren proiektuarekin. Eta jarraitzen dute esanez, gainera, abiadura handiarekin gora egiten dutela istripu arriskuek eta horien ondorioen larritasunak. Energia (gasa, elektrizitatea) garraiatu, sortu edo bideratzeko bestelako hainbat azpiegiturarekiko hurbiltasunak ere arriskuak pilatzearen efektu sinergikoa sortzen du.
3 Lurralde arteko desorekak areagotzen dira. AHTa hiri handiak lotzeko egituraturik dagoen garraiobidea da, hegazkinekin lehian sarturik, tarteko geldialdi oso gutxirekin. Horrela landa lurrak eta hiri ertainak bazterrean utzi, inkomunikatu eta zokoratu egiten ditu, eta biztanleak inguru eta herri horietatik alde egitea eta geroz eta hiri handiago eta bakanagoetan pilatzea bultzatzen da.
AHTren Aurkako euskal Asanbladak dioenez, abiadura handiko trenak, ingurumenean izango duen eraginagatik, herri honetan ondorio kaltegarriak ekarriko ditu nekazaritzan eta landa lurretan, nekazaritzarako lur asko galduko delako, ingurune horretako bizi kalitateak okerrera egingo duelako eta, gainera, hiria-landa lurrak zatiketa areagotuko duelako. AHTren moduko azpiegiturek, udalez gaindiko interes orokorrekotzat izendaturik, egite gauzatuen bidez, udalen erabaki ahalmena menpean hartzen dute nolabaiteko aurrerapen mota baten izenean, hain zuzen ere, udalek beren ekonomia eta gizarte eredua finkatzeko aukera kontuan hartu gabe edo, are gehiago, erabat gutxietsiz eta baztertuz.
3 Kostu ekonomiko izugarria du eta gizartearentzako erabilgarritasun txikia dauka. AHTren kilometro bakoitzak, batez beste, 2.000 milioi pezetako kostua du. Horren ondorioz garraio garestia eta elitista bihurtzen da, gutxi batzuen neurrira egina, eta ez garraio kolektibo orokor gisa. Ohiko trenetarako inbertsioak bereganatzen dituen heinean, haien hobekuntza kaltetzen du eta luzarora haiek hondatu eta baztertzea eragiten du.
AHTren aurkako Batzarraren ustez, gainera, abiadura handiko trenak multinazionalen zerbitzura dauden tresnak dira, beren globalizazio prozesuan sortzen dituzten merkatu erraldoiak (Europa osoko merkatua esaterako) hornitzeko garraio azpiegiturek ere erraldoiak izan behar baitute. Horrez gain, interes eta negozio pribatuen mesedetarako, AHTk gastu publiko neurrigabea eragiten duela diote, lehentasun handiagoko gizarte premiak alde batera utzita.
3 AHTren bideak ez dira batere beharrezkoak, zeren gaur egungo trenbideen sarea hobetu eta berrituz gero 200-220 kilometro orduko abiadurak lor baitaitezke, teknologia pendularra erabiliz (Talgoa).
AHTren Aurkako Asanblada, bestalde, abiaduraren mitoaren aurka agertzen da. Diotenez, inolaz ere ez du merezi hainbesteko dirutzak xahutu eta halako ingurumen ondorio larriak eragiterik minutu batzuk irabaztearen truke, kontuan izanik, gainera, minutu horiek gutxi batzuen mesederako soilik izango direla.
Azkenik, AHTren Aurkako Asanbladaren iritziz, proiektu hau guztiz inposaturik, inolako adostasunik gabe, ezartzen ari da. Informazio gardentasun txikienik gabe bultzatu da, guztiz muzin eginez gizartearen borondateari eta udalen eta hiritarren interesei. Talde eta elkarte ugarik erakutsi dute beren desadostasuna eta proiektuaren aurkako kritika sakonak, alegazioen bidea erabiliz; zehazki esanda, 1.600 alegazio aurkeztu dira, baina guztiak ezetsiak eta baztertuak izan dira horretarako funtsezko arrazoi bat bera ere erabili gabe. Horregatik guztiagatik, Asanbladak herritarrek eta udalek erakusten duten aurkako iritziarekiko begirunea eskatzen du, eta azpiegitura honen eraginpean gertatzen diren udalen beto eskubidea aldarrikatzen dute, proiektu honetan nahiz udal interesak urratzen dituen beste edozein azpiegituretan

EZKER BATUA EUSKO JAURLARITZAN SARTZEAK ERAGINDAKO POLEMIKA
Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan Sailak 155 milioi pezetako (6,2 milioi libera, 931.568,76 euro) gastua aurreikusi du 2002. urterako, EAEko abiadura handiko trenaren sare berriari buruzko azterketa bat egiteko xedez. Azterketa horien helburua trazatu berriaren funtzionaltasuna, haren ustiapen gaitasunak eta eraikuntzan kontuan hartu beharreko ingurumenari buruzko neurriak aztertzea izango da.

Berriki Ezker Batua Eusko Jaurlaritzan sartu izanak eztabaida ekarri zuen berekin euskal trenbideen Y ospetsuaren trazatuaren inguruan. Javier Madrazoren taldeak herritarren aurrean zabaldu zuenaren arabera, bere taldea gobernuan sartzeko ezinbesteko baldintzatzat ezarri omen zuen garantia handiagoak eskaintzen zituen ingurumen azterketa berri bat egitea proiektu honen inguruan.
Baina, Garraioko Kontseilari Alvaro Amman-ek zioenez, maila apalagoko azterketa bat aurreikusia zegoen lehendik ere. Ibarretxeren gainerako gobernuko kideek berehala zuzendu zituzten Madrazoren hitzak, esanez txosten berriak egiteak ez zuela ezertan atzeratuko eraikuntza lanak ekiteko data. Eta nolabaiteko zalantzarik geratzen bazen ere, Amman-ek, joan den azaroaren 17an, berriro adierazi zuen ingurumen arloko bermeak "ezarrita zeudela dagoeneko".
Ezker Batuaren jarrerak eztabaida bizia eragin du proiektu honen aurkako taldeen barruan. Jarrera hori ulertzen laguntzeko, garai batean EEk Leitzarango Autobiaren gaiaren inguruan hartu zuen jarrerekin alderatu dute. Gaur egun desagerturik dagoen EE alderdia Gipuzkoako Foru Aldundiaren gobernuko kide zen garaian, txosten berriak egiteko premia aldarrikatzen zuten eta obrak atzeratzeko itxaropena zuten, nahiz eta beren funtsezko jarrera EAJk zuenaren parekoa izan. Herritarrei begira haien kezketatik hurbilago zegoen ideia bat saltzen zuten, berez, sakonean, tesi ofizialak bultzatzen zituzten arren. Eta horixe da, oraingo honetan ere, AHTren aurkako taldeen ustez, EB eta Madrazo egiten ari direna


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


Eguneraketa berriak daude