TERMOMETROA


2021eko uztailaren 19an

ETA BERE ESTRATEGIAN, GERO ETA ITXIAGO

ETAk badu jarduteko indarrik, Ana Isabel Arostegi eta Javier Mijangoz ertzainak tiroz hil ondoren hori begibistakoa da, areago aste berean beste bi ertzain hiltzen saiatu zenean. Indar militar hori, ordea, gero eta ahulagoa den sentsazioa ere gero eta zabalagoa bide da; jarduera politiko soilean aritu behar duenari ere gero eta tarte estuago uzten dio ETAren jarduerak, honek egiten duenaren eragin hurbilekoena bere inguruko esparruan somatzen baita gero eta gehiago. Gehienen esanetan, su-etenaz geroztik, EAJ da ETAren presiogune nagusiena; presio hori areagotzeko ETA noraino irits daitekeen pentsatzeak beldurra areagotzen du.


KONTZERTUAREN ZALAPARTA

KONTZERTUAREN negoziazioaren itxiera iragarritakoa baino beranduago dator, etorriko bada. Bi aldeen arteko itunetik ateratzen da kontzertua, baina alde handiak beste erabateko indarra du beti txikiaren aldean, areago oraingoan moduan PPk Madrilen gehiengo osoa badu. Eta areago alde txikia Rabanera moduko infiltratuak baditu. Datorren ostiral hau, hilak 23, izango ei da kontzertuari buruzko akordioa ixteko azken data. Bestela Aznarren Gobernuak urtebetez luzatu egingo ei du, nahiz eta EAJk iragarria duen hori gerra aldarrikapen gisa hartuko lukeela.


BATASUNA TERRORISMO ZERRENDETATIK KANPO

ABENDUKO bigarren asteburuan bilduko dira Europako Batasuneko barne ministroak eta orduan erabakiko da zein erakundez osatuko den Europako talde terroristen zerrenda ospetsua. Nahiko garbi dago, dena den, Batasuna ez dela zerrenda horretan egongo, PPk nahiko lukeen bezala. Ikusi beharko da, dena den, «talde terroristekiko laguntza eta sostenguaren» kontzeptua zertan geratzen den, eta horren arabera talde armatuez gain beste era bateko taldeak ere sartzen dituzten. PPk, dena den, Batasuna zerrendan sartzea lortu ez badu ere, honen kriminalizazioan urratsak aurreratu ditu eta ezker abertzaleko alderdi politikoaren aurkako jazarpen judizialerako tartea areagotu du.


TENTSIOA ALDERDI SOZIALISTAN

ZABALDUA zegoen Nicolas Redondo Terrerosek alde batera utzia zuela Jesus Egigurenek egindako txostenaren eduki nagusia. Eguneroko jardunean ere agerikoak dira tentsio horiek, aurrekontuetan ikusi den legez. Bizkaian eta Gipuzkoan EAJrekin negoziatu eta akordioetara heltzeko prestutasuna agertu duten bitartean, Eusko Legebiltzarrean Nicolas Redondok arbuioaren hautua egin du. Joseba Egibarrek ordagoa jo -denetan ala ezer ez- eta eutsi egin diote sozialistek, oraingoan batera. Astean ikusiko den legez, ordea, sozialisten arteko harremanak hur uherretan dira; Konferentzia politikoan ikusiko da, egiten bada behintzat.


GUARDIA ZIBILA TARTEAN DENEAN...

ADIOS-EN erreferenduma egin zen duela hilabete batzuk, eta duela urte batzuk Mendillorrin (egun Iruñeko auzoa). Eta Estatu osoko beste leku askotan ere egin dira Estatuak deitu gabeko erreferendumak. Irailean Gazteluko Plazari buruz egin zenari, halaber, oztopo ugari jarri zitzaion, baina ez zen eragotzi. Oraingoan, Gaztelu Plazakoan ez bezala, epaileek Sakanako udaletxeek antolatu nahi zuten erreferenduma eragotzi dute: Guardia Zibilak bailaran jarraitzea nahi zen ala ez galdetu behar zuten. Azken honek azaltzen du gainerako guztia.


ERREFUXIATUEKIKO ZIGORRA

ZIGOR huts gisa bakarrik uler daiteke 17 euskal errefuxiaturen aurka Frantziako Gobernuak agindutako kanporatze agindua. Edozein eratan, gizarte esparru zenbaiten aurrean, errefuxiatuen mundua arazoekin lotzea ere lortzen du. Errefuxiatuei sostengua adierazteko Baionan iragan larunbatean egindako manifestazioa horren adierazle: Baiona poliziaz hartuta eta dendetako ateak itxita, agintariek istuluak iragarri ondoren. Baionako manifestazioan, halaber, Juan Mari Olano AABko koordinatzailea izan zen, bere laugarrengo agerpen publikoan; atxiloketa agindua oraingoan gauzatu zitekeela zabaldu izan zen eta Frantziako prentsaren zenbait gunetan hasiak dira hortaz hitz egiten.


AZTERKETA GEOLOGIKOA EGITEN ARI DA ITOIZKO URTEGIAN

ESPAINIAKO Ingurumen Ministerioa Itoizko urtegiaren azterketa geologikoa egiten ari da eta azterketaren oinarri gisa Arturo Rebollo teknikariak egindako txosten kritiko eta entzutetsua erabiltzen ari da. Duela hilabete batzuk, ordea, Nafarroako agintariek eta Itoizko urtegia eraikitzen ari den enpresako arduradunek ironiaz eta mesprezuz arbuiatu zuten orain erabiltzen ari den Rebolloren azterketa.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude