Eztabaida zerrendak: EuskaraZ eta beste


2021eko uztailaren 15an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
EuskaraZ zerrenda Interneteko euskara hutsezko lehen eztabaida-gunea izan da. 1996ko udazkenean sortu zuen Euskal Kulturaren Batzarreak (EKB), desagertutako Eusnet zerbitzariaren baliabideak erabiliz. 1999ko udaberrian, EKB desegiterakoan, EKBko Kitapen Batzordeak eta Udako Euskal Unibertsitateak EuskaraZ-en jardunarekin aurrera egitea erabaki zuten. 1999ko udatik, UEU izan da zerrendaren kudeatzailea (zerrenda ez moderatu honen kudeaketan Luistxo Fernandez, Iñaki Alegria eta hirurok ibili gara), eta Yahoogroups doako zerbitzu komertziala erabili izan du horretarako.

EuskaraZ zerrendak euskarari buruzko eztabaida, iritzi edo informazio trukaketa izan du oinarri eta xede. Baita erakunde, elkarte eta norbanako askoren informazio bide izatea ere.


zerrendaren krisia

Eztabaida zerrendaren ibilbidean, baliabide telematikoen erabileran legez, partehartzaile kopurua gorantz joan da. 221 zerrenda-kide hasieran, 564 gaur egun. Partehartzearena ere. Hala ere, honek ez du esan gura izan partehartze hauek bat egin dutenik zerrendaren xedearekin. Ondorioz, sortutako gaien anabasa, batetik, eta zenbait partehartzaileen mezuek, irain eta gustu txarreko bromak tarteko, zerrenda bera monopolizatu dutela, bestetik, egungo egoerara eraman gaituzte.


Zer erabaki

Zerrendaren helburu eta dinamikaren arteko desegokitasun honetan zerrendan bozketa gauzatu genuen. Parte hartze eskasa izan arren zerrenda ez-moderatuaren aldeko jarrera gailendu zen. UEUk zerrenda moderatu baten kargu baino ez zela egingo erabaki zuen.


Honen aurrean zer

Egun zerrenda bera izoztua dago. EuskaraZ zerrenda ez-moderatuaz, hots, inolako galbahe bako zerrendaz, nork kudeatu bila gabiltza. Jada, zenbait proposamen izan badugu. Berauek aztertu eta, aurki, martxan jarriko da berriro ere.
UEUk, ostera, bere zerrenda propioa eratuko du. Moderatua, baina. Eztabaidaren dinamikotasunaren pentzutan mezuak berrikusiko diren zerrenda. Euskalgintzan, euskal hezkuntzan (UEUren berezko esparrua) eta, oro har, euskararen eta euskal kulturaren munduan dabilen edonorentzako egina (norbanako zein elkartea). Laster da abian jartzeko. Eztabaida-gune eta informazio-gune izateko sortuko dugu.


Ibilbidearen ondorioak

Internet, baliabide telematiko moduan, berria da gure artean. Nahiz-eta munduaren ibilbidean gauzak abiadura handiz aldatu, gizarte osoa ez doa erritmo berean. Geurean, badira eskarmentu handiko erabiltzaile batzuk, gero eta gehiago, baina, oro har, eztabaida zerrenda (posta elektronikoaren bitartez egiten den iritzi edo informazio trukaketa), eta ez foro (webgune baten bitartez gauzatzen den eztabaida sinkronikoa), batean parte hartzen duten/dugun gehientsuenok, nolabait esatearrik, berriak gara. Beraz, ibilbide honetan, abian jarriko dugun eztabaida zerrendan ez errepikatzen ahaleginduko garen zenbait ondorio atera dugu:
- Eztabaida zerrenda bat denok osatzen dugu, partehartzaile aktibo zein pasiboak. Gehientsuenok pasiboak. Gutxi batzuk aktiboak. Ondorioz, aktibotasuna ezin da borondatearen esku utzi. Alegia, moderatzaileak eragile izan behar du.
- Zerrendaren helburuekiko partehartzearen egokitasuna. Ezberdina oso da norbere futbol taldearen ibilbideaz, euskaraz, berba egitea. Edo, norbere futbol taldearen euskara plangintzaz aritzea. Zerrendaren helburuen araberako egokitasuna izango genuke.
- Gure kasuan, desegokitasun hau ezin da anekdota izatetik eguneroko ogia izatera igaro. Hona hemen, moderazioaren beharra.
Bestalde, honako onurak ere azpimarratu beharko lirateke:
- Eztabaida zerrenda batek, denboraren eta fisikotasunaren mugak eta baldintzak, aise, gainditzen ditu. Besteak beste, herri ezberdinetako elkarte edo pertsonen arteko informazio jarioa zein esperientzien elkar trukaketa amen batean suertatu daitekeelako.
- Interes bereko gizabanakoen komunitate (birtualak) sortu daitezke.
- Komunikabideen monopolioa hausten duen baliabidea bada.
Azkenik, honako baldintza hauek izan beharko lukete kontuan edozein zerrenda-kideek.
- Baldintza teknikoak: interneterako konexioa eta helbide elektronikoa.
- Erabilera: zerrendaren zerbitzarian edo moderatzen duen erakundearen webgunean ezarriko diren irizpideen araberakoa.
- Alta gauzatu. Aipatu irizpideetan altak gauzatzeko adierazitako helbidera mezua bidaliz.
Aipatutakoaz zein zerrenda berriaz gehiago argitu gura duenak: k.akademikoaueu.org.

Soziologian lizentziatua eta UEUko langilea


Azkenak
Urriaren 7ko gertakariak ikertzeari uko egin dio Israelgo parlamentuak

Oposizioko taldeek proposatutako ikerketa batzorde ofiziala ez da aurrera atera, boz gutxiren aldearekin. Arrazoi ugari daude gobernuko kideek gertaerak ikertu nahi ez izateko.


Xabier Atristain presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Hamahiru urte pasa ditu preso Atristainek, iragan abendutik hirugarren graduan zegoen eta martxoaz geroztik zigorra etxean betetzen ari zen kontrol telematikoarekin.


Desesperazioz RN bozkatu dutenak konbentzitzean datza ezkerraren erronka nagusia

Hirugarren kokatu bada ere, pozik izatekoa badu eskuin muturreko RNk: inoiz baino azkarrago da Frantziako Legebiltzarrean –2017an zortzi diputatu zituen, 2022an 88 eta orain 143–. Bere hauteslegoa azkarki emendatuz doan heinean, anitzez zabalagoa du oinarria:... [+]


Baionako bestetan jipoitu zuten 58 urteko gizon bat hil da

Jipoia uztailaren 11ko gauean izan zen Euskaldunen plazan, eta biktima gauean bertan ospitaleratu zuten Euskal Kostaldeko Ospitalean, Baionako prokuradore Jerome Bourrierrek informatu duenez. Atxilotutako gizona behin-behineko espetxealdian dago, Baionako fiskaltzak eskatuta,... [+]


Gasteiz Antzokia irekiko dute ostegunean Izaskun Arrue Kulturgune izenarekin

Ostegunean, 18:15ean irekiko dute Izaskun Arrue Kulturgunea (IAK), Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea batuko dituen egitasmoa. Ekainean udalarekin 2024ko hitzarmena sinatu zuenetik Lazarraga Kultur Elkarteak lehenbailehen ireki nahi izan du kultur-gunea. Irekiera ekitaldiaren... [+]


Eibar.org-eko blog komunitateak 20 urte bete ditu

20 urte bete ditu gaur-edo gure blog-komunitateak, Eibar.org webguneko blogak. Interneteko euskal munduaren historia txikiaren parte bat. 1998an Eibartarrak posta-zerrenda sortu zen. 1998-2000 tartean, halaber, webgune probisional estatiko gisa ibili zen martxan Eibar.org-en... [+]


Ostegun honetan aukeratuko dute Frantziako Legebiltzarrerako presidentea

Sei hautagai dira Frantziako Legebiltzarrerako presidente izateko lehian –ezkerretik bat, Macronen aldeko bi, eskuinetik bat, eskuin muturretik beste bat eta independente bat–. Horrez gain, dozenaka eragilek deiturik, FHB Fronte Herritar Berriaren garaipenaren... [+]


Mondragonen gidaritza hartu du Pello Rodriguezek, taldearen lehiakortasuna ardatz duela

Bilboko Euskalduna jauregian egindako urteroko kongresuan Mondragoneko lehendakariaren errelebo aldaketa irudikatu dute, orain arte taldeko buru izandako Iñigo Ucinek eta hemendik aurrera kargu hori hartuko duen Pello Rodriguezek. Horrez gain, hurrengo urteetarako bide... [+]


Israelek zortzi zibil hil ditu Libanon azken bi egunetan

Horietatik hiru haur siriarrak ziren, eta haien etxearen kanpoaldean jolasean zeudela hil dituzte, NBEak gaitzetsi duenez. Hezbollahk mehatxu egin du Israelgo zonalde berriei eraso egingo diela, Israelek azken egunetan Libanon egindako hilketen ondoren.


Mateo Balbuena borrokalari komunista hil da, 110 urterekin

1934ko Asturiasko Iraultzan, Eusko Gudarostean eta militar faxisten kontrako gerran aritu zen Lezaman bizi zen komunista amorratu eta aktiboa.


Eraso sexistei begira Baionako Herriko Etxeak duen jarrera salatu dute feministek

Baionako festetan errepikaturiko eraso sexistei dagokienez Herriko Etxeak politika eta erantzun eskasak bideratu izana salatu du Ipar Euskal Herriko mugimendu feministak. Herriko kontseiluaren batzarrera sartzen saiatu dira 30 bat lagun, baina ateak hetsirik kausitu dituzte.


Kaleko Afari Solidarioak taldeak botako du txupina Donostiako Aste Nagusi Piratan

'Jalgi belak mastara, eta euskara plazara!' lelopean ospatuko dute Donostiako Aste Nagusi Pirata, abuztuaren 10etik 18ra. 


Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako

Sei urte ditu. Gustura ari zen da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak,... [+]


Eguneraketa berriak daude