ESTATUEK ARMEI UKO EGINGO BALIETE...


2021eko uztailaren 19an
Arma bidezko borrokarik ez zen bazterretan falta 1971 urte amaiera hartan ere, eta gerrak zekartzan kalteak ondo ezagunak ziren, jakina, bereziki jasan behar zituen herri xeheraren baitan. Baina eraso horiek martxan jarri zituzten estatuek ere ondo asko zekiten eragiten ari ziren heriotzaren lazgarriaz, eta hiritargoak triskantza haietatik berarentzat onuragarri jo zezakeen bakarra aldarrikatzen zuten behin eta berriz, alegia gerra beharrezkoa zela, aurrerantzean denok bake ederrean bizitzekotan. Eta hain zuzen horixe salatzen zuen ZERUKO ARGIAren "Pakeagatik pakea galdu" editorialak.


>HUTSEAN GELDITZEN DIREN ASMO ONAK

"Nabarmena da gaurko gizonak soma ohi duen senidetasun, berdintasun, egia, zuzenbide, askatasun, maitasun eta pake egarria", aitortzen zuen editorialgileak, hasiera batean. Eta are gehiago ere onartzeko prest zegoen, antza: "Egarri ori asetzeko ametsetan eta irrikaz bizi da gizona edonor dela ere. Bai zuria eta bai beltza, bai gaztea eta bai zaharra, bai siñestuna eta bai siñesgabea, nahiz iritzi batekoa nahiz bestekoa". Asmo ona ez zitzaiola inori falta, behintzat, eta hori oso egokitzat jo beharra zegoen, jakina, zalantzetan burua nekatzen ibili gabe. Baina, tamalez, desioen paradisu hartan ere suge maltzur baten arrastoa antzemana zuen hark, eta hain zuzen huraxe salatzeko asmotan ekina zion bere egitekoari:
"Amets bakarrik ez du egiten, ordea. Pakearen billa dabil. Pakeagatik kezkatzen da eta borrokatzen. Pakeagatik galtzen du pakea. Pakeagatik egiten bait ditu armak. Gero-ta gehiago, gero-ta indartsuagoak, gero-ta gaiztoagoak". Hara hor, beraz, guztia honda zezakeen pozoia!
Zergatik? Irakurleari jaurtikitzen zizkion galderen erantzunetan ezkuta zitekeen kontraesanagatik, ziur aski:
"Ba al diteke pakerik armekin? Egia al da erromatarren esaera: 'Gertutu guda pakea nahi baduzu'? Eta bide ortatik pakerik ez badator, uko egin al dezaioke gaurko gizonak armak egiteari?".


ARMAK BERTAN BEHERA UZTEAREN ONURAK

Nork daki zer erantzungo zuten irakurleek. Bederen armagintzan buru-belarri zebiltzanen ezezkoa segurtzat jo daitekeelakoan nago. Eta antzeko susmo txikia pizturik izan behar zuen editorialgileak ere, ze jarrian, badaezpada-edo, garai hartako komunikabideetan oso ohikoak ez ziren baieztapen sutsu batzuk egiten hasten zen-eta:
"Armen bidez zukutzen dituzte Erri indartsuek Erri txikiak. Dirudunek behartsuak. Erri aberatsak aberatsago eta behartsuak behartsuago bihurtzeko bide dira armak". Eta aurrekoa gutxi balitz, adierazitakoaren egia finka zezaketen frogak eskaintzeari ekiten zion: "Zazpirehun milloi dolar irabazi ditu Nixon-en Gobernuak ‘Erri behartsuei’ laguntzeko pillatutako diru-altxorretik egindako armak atzerrietara salduz. Ipar-Amerikako armen bidez eusten zaie Ego-Amerikako eta beste toki batzuetako diktadurei. Ipar-Amerikako armei eskerrak zaitzen dituzte toki oietako dirudunek beren lurrak eta ondasunak".
Nolanahi ere, bazen gehiagorik. "Irurogeita amar milloi dolar irabazi zituen Samuel Cummings armagilleak 1969'ngo urtean. Lau milloi eta erdiek lan egiten dute Ipar-Amerikan armagintzan. Ehun eta ogei milla milloi dolar txautzen dira urtero armamenduetan mundu zabalean. Zazpi milla dolar eralgitzen dira munduan soldadu bakoitzerako. Ehun dolar bakarrik ume bakoitza eskolatzeko".


OSO KONTUAN HARTZEKAK

Behin irakurlegoaren barrena aztoratu zuen datu hori emanda, belaunaldi berrien heziketan bataz beste inberti zitekeen diru eskas horren banaketa munduan nola egiten zen azaldu zezakeen baita ere, baina dirudienez nahiago zuen hark gehiegi ez barreiatzea eta bila zebilen jomugara lehenbailehen iristea. Beraz, horrela jarraitzen zuen: "Ikus, adibidez, jabetu gaitezen, zer egin ditekean ‘B-52’ dalako Bonbardero batekin. Bi milla eta bostehun irakasleei urteko soldatak ordaindu. Milla ikaslekiko iru Unibersidade jaso. Berrogeita amar milla traktore erosi. Milla eta berrehun etxebizitza egin". Eta ondoren, gogoeta:
"Zer dirutza elkarri bildurra sartzeko, elkar menderatzeko, elkar iltzeko! Ai ori guzia gizadiaren premiak estaltzeko eta zuzentzeko erabilliko balitz! Baiña bai zera! Ez dago ortarako itxurarik ere".
Ezkor zen, bai, eta bazuen horretarako arrazoirik. "Pakea! Pakea otsegiten dugu guziok. Baiña zer gerta ere, ortzetaraiño armatzen gera. Badirudi atera ezin ditekean zurrunbilloan sartu dela gizadia. Nola iritxi egiazko pakea? Noizkorako?". Hogeita hamar urte beranduago, erantzunik jaso gabe dirauten galderak...

ANDIMA IBINAGABEITIA SARIA
Poz aundiz jakin degu, Andima Ibinagabeitia saria aurten, Luis Egia Rezola apaiz jaunak irabazi duala. Apaiza tolosarra eta Ameriketan mixiolari ibilli eta gero, gure artean berriro bizi dana. Idazle jatorra zana bagenekian bere liburuetatik, baiña oraingoan eldu zaio sari ederra, 1.000 dolarrekoa, bere "Neurriztia" (Geometria) izeneko liburuagatik. Sari orrez gaiñera, beste bat ere eskeiñi diote, 20.000 pezetakoa Benanzio Otaegi jaunari, beronen "Giza Jakintza" (Antropologia) izeneko liburuagatik. Zorionak gure lagun onari, eta jarrai bide ortatik. Euskal-lanak sarituak izatea, euskeraren alde joko du. Sortu bitez beste onelako sariketak, euskera irabazpide egiten bedegu, izango da euskal-saillean langillerik asko; eta sariak aundiago eta guretzat obe. (1971-XII-5)

IGANDEA
Igandean burua bero, poltsa huts eta kupida sobera. Igandeko gutizia aldrebesenak kausa jakina du: egundadearen hasperena. Igandeaz jaia jardun, eginbehar bilakatzen da. Igandea, eskizofrenia askoren jatorria da. Jakina denez eskizofrenia, nortasunaren bikoiztasunean datza; baina pertsona gaixoak, zeren eskizofrenia gaitza dugu, ez daki bere burua bikoitza denik. Klaroago izate arren, esanen dut eskizofrenia sozial hau, alienazio gisa bat dela. Komunzki, igandea festa denbora bezala hartu ohi izan dugu. Astearen jatorri eta helburu. Igandea aste-egunaren osaketa da. (...) Hain zuzen ere igandea, aste-egun lantsu, alienatu eta neketsuaren ukazioa da. Hamar eta hamabi orduz egunero lanean jarduten duan langilea ito bide da, aspertu bide. Eguneroko lan ezordaindu eta gutti preziatuaren poderioan langileak ezin etsia du, igandean arkitzen du bere pena eta desesperantzaren sosegua eta geriza. Langilearia zapalduaren enplasturik gozoena eta sasi-osagileena igandea da. (...) Gaitza ororen geriza gezurrezkoa. Gainera, eta hau bigarren bereizgarria dugu, igandea oporraldi ezik seksoaldia dugu. Egun honetan mutilak "neskatan" egiten dute, eta neskek mutilekin gordeketan eta tentaketan. Jantzi apainen funtzioak, seksoaren ekinaldi hau nabarmendu baizik ez du egiten. Jendea igandean enamoratzen da eta aste-egunaz ezkondu. Egungo igandea, erlijioso kutsurik gutti badu ere, sagaratu da. Ordea, igandea, lantegiko nekeen sariketa merkea ere ba dugu. Pentsa dezagun zer gerta daitekean, baldin iganderik ez balitz, eta langileak eguneroko explotazio bera jasan beharko balu, sosegurik gabe; zera... nagusien egunak konta halakoak izanen lirake. Matxinadaren indarrik eragileena, leporaino dagoenaren hasperena eta ezin etsia da (...) (1971-XII-05)

ZENBAT GARA
Gasteizen, "Nora" izena jarri diote haur jaio berri bati. Honako honekin hiru dira guk geuk ezagutzen ditugun "Nora" izeneko alabak. Bergaran eta Eibarren lehen, bi, eta orain Gasteizen bat. Horra hor hiru. Lehen ere esana dugunez, "Nora" Zangotzako Amabirgina da. Azpeitian berriz, "Anatsan" albisteriak dioenez, "Enekoiz" izena onartua izan omen da. (1971-XII-5)


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude