...DOINUZ BORDATUTAKO OIHALPERA


Musika hotsek hartuko dute karparen zati bat. Milaka eta milaka lagun gerturatuko dira euskal musika munduko azken nobedadeak erostera. Baina betikoak ere hortxe egongo dira mahaietan gure poltsikoak tentatzen. Txuma Murugarren; Onddo; Betagarri; Labrit; Kaotiko; Txirri, Mirri eta Txiribiton; Hertzainak eta Jotakie...
Disko sorta potoloa euskal musikariek Azokan eskainiko digutena. Musika lasaia, dantzagarria, edo buruak astintzeko modukoa; adin guztietako musika zaleentzat ezinbesteko gunea da Kalebarria. Metak, Oihuka, I.Z., Gaztelupeko Hotsak, Etxe-Ondo, Elkarlanean, Agorila... Guztira, hamalau diskoetxe eta hirurogeita hamasei disko.
kalebarrian barrena
Hertzainak eta Jotakie berpiztu egin ditu aurtengo Azokak. Oihuka disketxeak 80ko hamarkadako talde mitiko hauen bildumak osatu ditu. «Barrenetik (1981-1990)» diskoan Jotakieren 16 abesti eta bi bonus track bildu dituzte, tartean, «Atxuko» abestiaren zuzeneko bat. Hertzainak taldearen bilduma, berriz, zazpi disko luzek, hiru maxien bildumak eta beste bi diskok osatzen dute. Pack biribil honetan taldeak grabatu zuen lehenengo maketa ere CDan aurkituko dugu. Nostalgikoentzat, zale amorratuentzat eta ezagutu ez zituztenentzat altxor ederra. Baina horiez gain, Urtz taldearen «Aingeru», edota Labriten «Nori egin so» berriak ere aurkituko ditugu besteak beste.
Metak diskoetxera ere joango zaigu eskua. Izan ere, «Hain guapa zaude» Jabier Muguruzaren azkena hortxe dugu. Baita Betagarriren «Remix»a, Etsaiak taldearen «Kaos» eta Ruper Ordorikaren «Hurrengo goizean» ere. Metak, gainera, punk-rock egitasmo berri batekin dator: Kuraia taldea osatu dute Dut taldeko Josebak eta Galderrek, Corazon del Sapoko Fernandok, eta Mikel Kazalisek.
Egitasmo polita Gor diskoetxeak Nafarroako Bertsozale Elkartearekin hasitakoa ere. Elkarteko hamazazpi bertsolari gaztek egindako bertsoak musikatu ditu Nafarroako hainbat rock taldek, hala nola: Barricadak, Pettik, Berri Txarrak-ek, Dank-ek, Buitrakerrek, Mareak, Hemendik At!-ek... ekimen horretatik sortu da «Nafarroa, hitza dantzan» diskoa. Horiez gain, nobedadeen artean Berri Txarrak taldearen «Eskuak, ukabilak» diskoa ere mahaian izango dugu.
Heavya, rocka eta metalaren ingurukoak eta guztiz bestelakoak IZ diskoetxearen nobedadeak: batetik, Izurri Berriaren «Deabruaren legea» eta Bletz taldearen «Garai latzak». Bestetik, Mikel Garikoitz eta Denaliren musika countrya, eta trikitixa «Aisterrazu bi da plaza» diskoarekin.
Aukeran lasaiagoa
Agorila diskoetxeak ahots goxoak jarri ditu mahaian, besteak beste, Errepikaren «Ametsaren ondorioa», Gaztelu Zahar-en «Zuzenean», eta Arraga Choeurs Basquesen «Zabalik». Baina lasaitasuna hausteko, Luther taldearen «Islada», Xabaltxen «Gauerdi pasa eta», edota Haurrock-en «Bertsoa dantzan» diskoak ere hor izango dira. Horiez gain, txaranga hotsik ere ez da faltako Baionako Tanborradarekin eta Incansables taldearekin.
Kalebarrian gora eta behera gabiltzala, Elkarlaneaneko diskoekin egingo dugu topo. Txikienen gozamenerako, Txirri, Mirri eta Txiribitonen «Altza Porru» diskoa kaleratu du honek. Takolo, Pirritx eta Porrotxek ere badute berririk. Baina beste belarri batzuk ere gozatuko dituzte Xabier Leteren «Berrehun urtez bertsotan», Erramun Martikorenaren «Kantuz sortu naiz» eta Oskorriren «Vizcayatik Bizkaiara» diskoek. Anje Duhalderen azken lana ere hortxe dugu: «Georges Brassensen kantari». Euskal Herriko musika tradizionala lantzeko beste ikuspegi bat erabili dute Bixente Martinezek, Txarli de Pablok eta Iñigo Egiak. Lan horren emaitza: Igelaren Banda, eta izen bereko diskoa. Erromantikoenentzat beste eskaintza bat ere bai: Gari, Mikel Markez, Sorotan Bele, Alaitz eta Maider eta beste hainbaten kanturik goxoenak «Maitasun baladak» diskoan.
DDT diskoetxearen standa ere lepo dago. Tartean dira Anger-en «Zuhaitz lehorra ereiten» eta Karkabaren «Hau pikutara doa». Etxe-Ondok, berriz, bi nobedade ditu: Enrike Zelaiaren «Herrit milenio», eta «Infernuko hauspoa», Fran Idaretarena. Juan Carlos Irizarrek ere ez dio hutsik egin zitari: «Gabon doinuak» eta «Suhar» diskoak ekarri ditu.
Nobedadez josita dago Gaztelupeko Hotsak-en standa. Hor ditugu, besteak beste, «Bar Puerto», Txuma Murugarrenen «Hegazkinen arima», eta Onddo taldearen lehenengo diskoa, «Errepideak ez ditut maite».

AZOKATIK KANPO ERE MUSIKA ZUZENEAN

AZOKAN hainbat hitzaldi eta ekitaldi antolatuko da egunero, baina guztia ez da aterpe berean sartzen eta karpatik kanpo ere izango da zer ikusi, entzun eta dantzatu.

- Abenduak 6: 21:30etan: Txema Murugarrenek bere azken diskoa aurkeztuko du San Agustin Kultur Gunean.
- Abenduak 7: 19:00etan: Dantza saioa Solera (Malaga) eta Kriskitin (Durango) taldeen eskutik. Eta Andeka Gorrotxategi abeslariaren emanaldia. 21:30ean: Bar Puerto, Mikel Urdangarin eta Bingen Mendizabalen eskutik.
- Abenduak 8: kalejira eta saio txikiak egun osoan Azokaren kanpokaldean eta beste zenbait gunetan.

KALEBARRITIK AT

«Euskaldunon Egunkaria»k haur kantez osatutako diskoa ekarri du, eta Xirula Mirulak «Bizarzuri. Munduko Gabon kantak». Baigorri argitaletxeak, berriz, «Haur ipuinak (euskara/ingelesa)2» diskoa kaleratu du.


Azkenak
Sarako Idazleen Biltzarraren 42. edizioak euskal idazle eta irakurle andana bildu ditu

Ekintza sorta ugariko bi eguneko egitaraua eduki dute bertaratu diren irakurleek: besteak beste, liburu azoka, ikuskizunak, tailerrak eta mahai-inguruak izan dituzte. Maider Elcano koordinatzailearen ustez, Biltzarraren indarra idazleei eta sortzaileei lekua ematen dien... [+]


Pertsonon datu-pribatutasuna ezbaian, delinkuentziaren aitzakian

Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.


2025-04-23 | Jon Torner Zabala
Madrilgo mugimendu ekologistan infiltratutako beste polizia bat atzeman dute

2002az geroztik Espainiako Estatuko hainbat kolektibotan infiltratutako hamabi poliziaren berri eman dute La Directa eta El Salto agerkariek. Nieves López izen faltsua baliatzen zuen Espainiako poliziaren kasua da publiko egin duten azkena. El Salto-k argitaratu duenez,... [+]


2025-04-23 | El Salto-Hordago
Arun Kundnani: “Arrazakeriak gizarteko baliabideen banaketarekin du zerikusia”

Militante eta ikerlari antiarrazistak abiapuntu argia adierazten du: arrazakeriaren aurka borrokatzea ez da zeregin psikologiko edo diskurtsibo bat, baizik eta egiturak desegiteko premia.


Militarizazioan beste urrats bat eman du Espainiako Gobernuak: 10.471 milioi euro gehiago bideratuko ditu Defentsara

Espainiako Gobernuak urte amaierarako Defentsara bideratuko duen gastua Barne Produktu Gordinaren %2 izango da: 33.123 milioi euro. Sánchezek adierazi du erabaki horrek "Espainiaren segurtasuna bermatzea" eta armadaren baliabideak "modernizatzea" dutela xede.


Ukrainarako “irtenbidearen” bila, edo ez?

"Bakearen" bidean, Errusiak proposatu du kontrolpean ez dituen lurraldeei uko egitea. Trukean AEBk hainbat onura emango dizkio, Financial Timesen arabera. Hala ere, Kremlineko bozeramaile Dmitry Peskov-ek abisu egin du: "Ez fidatu hedabideez, ezta errespetagarriak... [+]


2025-04-23 | Jon Torner Zabala
Gipuzkoako klub batean jokatzeko ez da derrigorrezkoa izango eskola kirolean parte hartzea

EAEko Auzitegi Nagusiak agindu ostean eskola kirolaren aurkako epaia berehala betetzeko, Gipuzkoako Diputazioak jakinarazi du erabakia "onartu eta errespetatu" egingo duela, helegiterik ez duela aurkeztuko, eta aurrez Espainiako Auzitegi Gorenean jarritako kasazio... [+]


Herritarren kexuaren gainetik pasaz, aitzina doa Gatika-Cubnezais itsas azpiko kable elektrikoaren eraikuntza

Obrak "abiadura handian" doazela deitoratzen dute makroproiektuaren kontrako kolektiboek. Landetako THT Ez taldeak hitzaldia antolatu du apirilaren 27rako, ozeanoei buruzko nazioarteko hainbat aditurekin, tartean, Paul Watson baleen aldeko ekintzaile... [+]


2025-04-23 | Behe Banda
barra warroak
Unpopular opinion

Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]


Almidoitik eratorritako mikroplastikoak kaltegarriak izan litezke osasunerako

Almidoiarekin egindako plastiko biodegradagarrietatik sortutako mikroplastikoek saguen osasuna kaltetzen dutela ikusi dute esperimentu batean. Ikertzaileek ohartarazi dute ezinbestekoa dela bioplastikoen segurtasuna hobeto ikertzea, haien erabilera handitzen jarraitu aurretik,... [+]


Emakumeek lan munduan izandako garrantzia islatu dute Arabako Arte Ederren Museoan

Arabako artisten 35 lan paratu dituzte Emakumea. Familia eta lana erakusketan, Gasteizen. Aukeraketa egiteko, kanpoan utzi dituzte historian zehar emakumeak sarritan margotu izan diren beste egoera eta estereotipo batzuk, eta lanari lotutakoei eman diete garrantzia. Urriaren... [+]


Argalarioko parke eolikoaren aurka agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, ingurumenean eragingo lituzkeen kalte “kritikoengatik”

Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]


Azokaroa: sei ekintza kultural Ziburuko 6. azokaren atarian

Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]


Ernaik “nazio bulkada berri bati” ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


Laborantza lurrak babesteko barazki landaketa herrikoia antolatu dute Marienean

Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.


Eguneraketa berriak daude