Euskaldunok atzerritarrei diegun zorra


2021eko uztailaren 28an
Euskaraz honela esaten zela eta ez zela, hika-mika bizian zebiltzan aspaldi hartan ZERUKO ARGIAko bi idazle ezagun, Basarri eta Amatiño. Hala ere, aste hartan tregoa moduko bati ateak irekiak zizkioten, nonbait, ez batek ez besteak ez zuelako aurreko gaia aipatzen. Eta tregoa hartaz baliatzen zen Iñaki Eizmendi "Basarri" bertsolari eta idazlea euskaldunoi pare bat gauza gogorarazteko.


BAKOITZARI BEREA

"Zorretan gaude" izenburuaren azpian, bereari eustsiz hasten zen Basarri: "Sarritan esan dedana berritzera noa gaurkoan. Atzerritarrei asko zor diegu euskaldunok eta euskaltzaleok. Aek izan ditugu askotan itxura-aurreko; aiek esnarazi gaituzte lo-zorrotik. Gure arteko talenturik aundienak, aien lanak ikusita gero ekin zioten bene-benetan euskal arloari. Aiek itzai, aiek akulari".
Kanpotik etorritako guztiei buruz ari al zen? Beno, ez zen hori hain justu.
"Ikus dezagun gure Azkue aundiak zer dioen: ‘Etxeko bati mesede bat zor diogunean eskerrak eman gabe gelditzea ez da artaraiñoko pekatutzat jotzen. Mesedegille ori kanpotarra, atzerritarra izan ezkero ordea, ondo ezitakoaren bearkizuna da esker beroak ematea. Itxuskeri nabarmena litzake ala ez egitea. Are ta beartuagoak gaude gu, atzerritarrengandik izan ditugun mesedeak ain aundiak diralarik'".
Zergatik mahaigaineratzen zituen Iñaki Eizmendik Azkue jaunak esandakoak? Bada, bi lerro geroago, oraingoan ere Azkueren hitzak jasoz, kontura ekartzen zuen honakoagatik: "Ni, neroni -alegia Azkue jauna-, aita zana bezalaxe bertsoak osatzen arituko nintzan, noski, Bonaparte aundiak ikasketarako, estudiorako sua piztu ezpalu nigan". Hortik aurrera, Basarrik berak aintzat hartutakoak zetozen: "Pentsa nolako galera izango zuten Euskalerriak eta euskerak Azkue batek artu zuen bidea artu ezpalu. Bonaparte printzipea ez izatera, Azkue-rik ez genuen izango", ziurtatzen zuen, bipil, Bonaparte printzeak utzitako haziak bakarrik piz zezaketelakoan-edo Azkueren jakiteko grina. Eta hori ontzat emanaz, beste ondorioa ere bai: "Azkue-rik ez izatera, ez aren ondorengo sokarik ere".


GURE ZORREN HARTZEKO- DUNAK

Hortik aurrera, Bonaparte printzeari zor dizkiogunak azaltzen saiatzen zen Basarri: "Bonaparte-k argitaratu zituen liburu sakonak; aren aginduz egin ziran itzulketak (traduzioak); ark zabaldu zituen dirutzak; jende artean erabiltzen zuen tratu gozoak; itz batean esanik, gure izkuntzarengana sentitzen zuen maitasun neurrigabeak, askotxo inguratu zituen Bonaparterengana. Bonaparterengana entregatzea, euskararengana entregatzea zan".
Haatik, ez zen Bonaparte printzearekin amaitzen euskaldunok zorretan gauden atzerritarren zerrenda:
«Azkue-ren kaso berdinean dago Astarloa durangoar jakintsua. Humboldt alemana ez izatera, eman zuen pausorik etzuen emango durangoarrak. Bere erri Durango utzita etzan Madrid-a aldatuko, an buru-belarri estudiora makurtzeko. Aitatutako bi auetaz kanpo, beste askotxo dira gure esker ona irabaziak. Batzuk bederen aipa ditzadan: Van Eys, Hugo Schuchardt, Jules Vilson, Ribary, Stempf, Uhlenbeck, Dogson eta abar".
Ezagutzen al dituzue? Baliteke ezetz…Kasu horretan, jo gertuen duzuen liburutegira laster batean, zeren "ain urrutietatik izanik, atzerritarrak izanik, maixu izatera iritxi ziran gure izkuntzan. Guk, euskaldunok, nekerik gabe, saiatu gabe izan nai degu maixu. Emen dago gure okerra".
Amatiño gazteari zeharka zuzendutako eztenkada ote? Batek daki, eta hori ziur zekien bakarra jada ez dugu gure artean. Dena dela, honela jarraitzen zuen Basarrik:
"Gipuzkoar irakurle batek atzera egingo du bizkaieraz idatzita dagon zerbait irakurtzeko. Zailla iruditzen zaio bizkaiera; ez duela ulertzen (entenditzen) esango dizu. Bizkaitar askok lelo berdiña aterako dizute gipuzkoera dala-ta.
Egundo ez dit inportarik izan gipuzkoeraz irakurri edo bizkaieraz irakurri, ondo idatzitako lanak izan ezkero. Joskera oneko idazleak izan ditezela; euskal sena izan dezatela". Eta Txomin Agirrek bizkaieraz idatzitako "Kresala" zekarren kontura, "euskaraz egundo moldatu dan nobelarik ederrena, askoren iritziz". Bada, Basarriren ustez "Euskeraz irakurtzeko batere zaletasunik duen gipuzkoarrak ez du aldapa aundirik aurkituko ‘Kresala’ liburuan. Ez du, bearbada, ‘Garoa’ bezin errez irakurriko edo ulertuko, baiña ez pentsatzen duen ainbateko alderik aurkitu ere".
Bere garaiko euskaldunez ari zen Basarri, noski, oraingo irakurleek zailtasun galantak izan baititzakete, ez Txomin Agirreren bizkaiera edo gipuzkera ulertzen, hark bere nobeletan aitatzen dituen nekazal eta itsas giroko hitzek zer diren jakiteko orduan baizik… Baina hori beste kontu bat da, nolanahi ere, eta Basarrik azpimarratu nahi zuena hauxe: "Danok dakigu Bonaparte printzipeak dirua erruz zabaldu zuela euskeraren onerako; diru aren bearra izan zala garai artan azaldu ziran ainbat liburu txalogarri azaltzeko. Aberats asko degu gaur euskaldunetan. Lendikako aberatsak batzuk; aberats berriak, besteak. Beren izkuntzarengana Bonaparte batek ainbateko zaletasuna balute (eta ark etzuen bere izkuntza), zer ez ote genduke egingo Euskalerrian!". Ez zitzaion arrazoirik falta, eh!

«77»ren elkargoa, behartsuen sindikatoa
Irugarren munduko deritzan larogeita amabost - 95 - Estadu, Peru-ko Lima iri nagusian bildu ziran, urriaren 27-an asi eta azaroaren 5a arteraiño. Ez da lehenbiziko aldiz biltzen direla; oraingo hau irugarrena dute. 1964garren urtean Genovan egin zuten beren lehen biltzarra. Garai hartan 77 Estadu bildu ziren. Orduz gero izen horrekin ezagutzen dira "77-ren Elkargoa" izenarekin, alegia. Munduko komerzio arremanetarako eta azkunde arazoetarako sortuta dagoen elkargoan (CNU-CED) indar egiteko moldatutako erakundea da. Egia esan behar eta Estadu behartsu hauek ez dute asko lortu. Estadu aberatsek ez diete behartsuen eskaerei jaramonik egin. Behartsuek gero eta gehiago murgildu dira behartsutasunean. 1964garren urtean Estaduko errentaren %ko bat urtero aurrerapenean sar zitezen, Estadu behartsuei laguntzea erabaki zuten Estadu aberatsek. Estadu bat edo bestez aparte, asmo eder hau ez da inoiz ere egia izan. Zoritxarrez, gainera, laguntza gutxitzen joan da (...) (1971-XI-28)

Kosmoari buruzko azken berriak
Irakurleak aisa uler dezakean bezala, jakintsuek ez bestek ezagut ditzakete gaur xehetasunetan (eta berek ere, dakiten neurrian eta sailean bakarrik) Zientziaren azken pausuak. Artikulu honetan, beraz (gainerakoetan bezala, bestalde), irakurle amorratu batek zenbait kaseta eta liburu irakurriz, ikusi edo sumatu uste dituen problemak azalduko ditu gaingiroki. Ene asmoa ez bait da astean behin soluzio berezi bana ematea, problema bana irakurleei apalik presentatzea baizik. Egiari buruz, hitz batez, gehiegitan argitzaile ezin izanik, eragile eta akuilatzaile nahi nuke izan bederen. Hau helburu, azkeneko asteotan irakurri ditudan berri batzuek hunkiturik, azaldu egingo ditut. Joan den Irailaren 20an, lehendabizikorik, berri jakingarri hau eman zuten kasetek: NASAko jakintsuek sei azido aminatu desberdin aurkitu dituztela meteoritoetan. Meteorito hauek, argitu dute, asteroideetako puskak dira; alegia, Marte-ren eta Jupiter-en jirabide edo orbiten artean higitzen diren planeta-hondakinen harri-puskak. Eguzkiaren sisteman, hortaz, geronen sisteman alegia, baina Lurbiratik at zeharo (gugandik gertuenik 270 milioi kilometro) azido aminatuak ba daude. Hots, jakina denez, azido aminatu hauek dira proteinen osagai nagusia; eta proteinak, berebat, "biziaren oihala", bizigai nagusia (...) (1971-XI-28)

Kontu emen! Euki gogoan!
Iragarkia, 1971-XI-28
Kontu emen! Euki gogoan! Adiskide ta etxekojaunok! Zuen emazteentzako esku-erakutsirik onena. Zuen sukalderako apaingarri: Eltze azkarra. Asadora-Freidora "Radar". Erre ta prejitzeko aukerakoa: Supercacelora a presión "Radar". Juegos Espatulas y juego Cubiertos "Radar". Lantegia: Industrias Radar. Eskoriatza (Gipuzkoa)


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude