ONAREN ETA GAIZKIAREN SENA ZORROZTEN


2021eko uztailaren 16an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Aldaketa garaiak ziren haiek, eta zer edo zer desberdin bilakatzen denean, jakina, batzuen txaloak ziurtaturik daude, baina beste batzuen kritikak ere bai. Eta honelako zerbait gertatzen ari zen 1971ko amaiera hartan, ZERUKO ARGIAren "Ikastetxe irekiak" editorialak zioena kontuan hartzen badugu.


DENA ZILIPURDIKA

"Zilipurdika dabiltza gaur erakunde guziak edo gehienak behintzat. Ez da bat bakarrik ere zutik gelditzen. Zalantzan edo eztabaidan jarria dago gehienen premia eta balioa".
Desmasia ote hura? Hondamendi itxuragabe baten aurrean al ziren? Aldizkariaren iritziz ez behintzat; aldaketen garaian baino ez zeuden. Eta bistan da, horrelakoetan sakratuena ere eztabaidan jarri ohi denez, "ez zitekean erasorik gabe geldi eskola-erakundea ere. Jakiña, behin ere ez da izan eskola bera bakarrik gizonak osatzen dituena.Ez, ez dira maixu txarrak izan etxea eta kalea. Gizona ez da bakardadean bizi. Eta lagunartean jaso ditu bizi-modurako behar dituen iritzi eta jokabide asko, bai giza-maillan, bai politika gaietan, bai erlijio bideetan. Zer izan zitekean eskolako eziera soilla lagunarteko osagarririk gabe? Ori lehen. Gaur, berriz? Oiñez dabillen liburutegi bat gerta diteke gizona eskola utsarekin. Non eta zertarako dagoen ez dakien ameslaria. Gauza batzuk dakizkian txoriburua. Orregatik beste erakundeei egiten zaien galdera berbera egiten zaio eskolari ere. Balio al du? Zertarako da? Zer eginkizun dauka? Zaharkiturik al dago irakasleekin, irakas-gai jakiñekin eta, denbora eta leku jakiñean ematen den eziera au?".


BELAUNALDI BERRIAK BABESTERIK EZ

Zer edo zer hobearen bila dabilenak aurrekoa auzitan jarri behar, derrigorrez.
"Eskola ez diteke esiz itxitako kabi bat izan. Behin ere ez. Gaur gutxiago. Or daude edonorri erasaten dioten etxeko giro, kaleko zurrunbillo, irakurgaien indar eta telebistaren diztirak. Umeei eta gaztetxoei areago. Eta or dagoien jakin-miña ona eta txarra, guzia jateko eta irensteko. Eziñezko eta kaltegarrizko, beraz, umea munduko gorabehera guzietatik babestea. Umeari gauzak isildu eta gordetzea. Korapillo asko sortzen dizkio umeari, barruan, atariko aizeak".
Esaten ari zenaren froga gisa, hara hor adibideak: "Egun auetako batetan gertatu da: Gerra zillegi al da? Galdetu diote amar urteko mutikoek beren maixuari bat-batetan. Eta maixuak eztabaidan eta elkar-izketan ifiñi ditu bere ikasleak galdera zorrotz ori dela-ta. Batzuk, iñolaz ere ez ditekela onartu. Besteak, egin ditekela norbere Erria salbatzeko, omen zioten. Eta gai orri jorratu bat eman bezain azkar beste galdera bat egin zioten: Zergatik Txina batek ONU'tik atera behar izandu du, beste Txina sartzeko? Ara or gai sakon eta interesgarriak umea esnatzeko, ezitzeko eta gizontzeko. Makillaren bidez, edo nahi duzunaren bidez, liburu batzuk buruan sartueraziz ez dugu ezer aurreratu. Eskolak ikasleari sortzen zaizkion galderei erantzun behar dio".
Maoismoaz galdetuko balu ere bai? Hainbeste esatera ez zen editorialegilea ausartzen. «Ikusten, entzuten eta jasotzen dituen gauzetatik, ona eta txarra bereizten irakatsi behar zaiola baino ez zioen hark. Zeren, bere iritziz bakoitzari bere burua eta bere ingurua aztertzen eta maxiatzen lagundu behar zaio. Bai, maxiatzen. Ez marmarrean. Ez besteen akatsak zabaltzen. Au da, zer dagoen ondo eta zer gaizki ikustarazi. Gero ona ondu eta txarra kentzen saiatu dedin. Onaren eta txarraren sena zorroztu behar zaizkio".


MITO ERAILTZAILEAK

Nork erabaki behar zuen zer zen ona eta zer ez, ordea? Bada, itxura guztien arabera, jende helduak. Dena dela, editorialgileak eskatzen zuen lanaren zailtasunaz jakitun zirudien, hauxe ere aitortzen baitzuen:
"Mitoak ankaz gora botatzeko garaietan bizi gera. Baiña zaharrak kendu einean, berriak sortzen ari gera. Eta guztiek dute zauritzen gizonaren askatasuna, lehengoek eta oraingoek. Zail da gaur garbi ikustea. Zail bereiztea. Tresna zahar batzuk bezala erabiltzen gaituzte. Gezurra dirudi baiña mito erailtzaille eta sortzaille biurtu gera. Eta sortarazten dizkiguten berrien atzaparretan galdurik arkitzen gera. Zaharrak desegiten bakarrik ari gerala siñesterazi digute".
Zer egin, beraz? Harentzat garbi zegoen:
"Eskolak bere ateak, leioak eta ormak zabaldu behar ditu eta kalean sartu. Kaleko giroarekin batera eskolatu behar ditu bere umeak. Bestela aizeak astintzen duen orbelaren antzera astinduak izango dira zuloren batean betirako galdurik gelditzeko"

NERE BORDATXOTIK
Basarri" bizkaitarrekin zorretan dagola? Ze pekaturen barkapena eskatu bear ote du? Seguru al zaude, "Amatiño", Bizkai oso-osoak, eta Bizkai-ko euskera egiten duten lurralde guziak eibartarrak bezela, berdin-berdin esango lutekela? Guk Zarautz-tik Getari-ra aldea billatzen degu izketan, eta zuk Bizkai osoa dezu zeure sokarako. Ni ez nago ortan. Gipuzkoera bezin gogozkoa det ondo idatzitako bizkaiera. Txomin Agirre, Eguzkitza, "Kirikiño", "Lauaxeta", Mogel, Enbeita, "Otxolua", ta beste ainbat bizkaitar idazleren lanak gozamen aundia eman izan didate. Gaur bertan ere ba-daude bizkaieraz oso trebe idazten dutenak. Urretik jarraitzen diet; edozein gipuzkoarri bezin urretik. Une ontan bertan, nere laneko mai gaiñean, bizkaieraz idatzitako liburu bat daukat erdi-pareraiño irakurrita: José Antonio Goiria karmeldarrak egiña da. "Kristoren Eliza" deritza. Kontzientzia lasai daukat alde ortatik. Bizkaitarrak eta Bizkai-ko euskerak ez dute nik egindako gaitzik. Gipuzkoar euskerari zorrik ez dien esan-moldeak ba-ditu Bizkai-ko euskerak. Aberatsagoak eta indar aundiagokoak ere bai, noski, tarteka. Bi euskalkiok gogoan bear genituzke euskeraren batasunerako (...) (1971-XI-21)

IRRATI-SAIO BERRIA
Loyola eta Donostiako Herri Irratiak berri batekin datozkigu, ilaren 15ean, Azaroaren 15ean alegia, saio berri batekin hastekoak dira. Saioaren izena: "Euskal Kulturaren bideetatik". Ordu erdikoa izango da eta arratsaldeko zazpietan hasiko da. Saio berri hau egunero, astelehenetik ostiralera bitartean egingo da. Entzuleek osorik egingo duten saioa izango da. Sariketek eta gure herriaren musikak osatuko dute ordu erdia (...) (1971-XI-21)

Kultura Gaiak, 1971-XI-21
ESKRIBIKERA ERRAZTEN
Oraindik-orain ikusi dut gaztelerazko idazlan bat; eta berak ematen dit bide gaurko au zirriborrotzeko. Bere muiña? Idazkera edo eskribikera erraztu bear aundia dagola, alegia. Eduardo Maria Galvez erdal-idazlea konturatzen da -eta ez da arritzeko!- benetan lan gaitza izango dala gaztel-idazleak ortara jartzea. Baiñan bearraren bearrak eragiten dio ateratzera. Eskribikera edo "ortografia" erraztearen aldeko zio edo arrazoirik? Batetik, denbora asko galtzen dela eskribikera neketsu ori ikastekoan (...) Lau milla izendatzen ditu Galvez jaunak gaztelera gaurkotu eta errazteko, burubide oneko eta zentzuzko eskribikera garbian ipintzeko. Lau milla, bakoitzari bere epea emanaz: a) Ja, jo, ju bezala era gogorrean oguztekoan beti je ta ji erabiltzea, ge eta gi'ren ordez. (Euskaraz egin izan dugun bezala, noski). B) C izkiaren ordez, beti z erabiltzea (...) Auxe zan Arana-Goiri'ren oiñarria, ain ospe andiko esaunda burutsu artan ageri danez: "Ots bakoitzari bere makilla; eta makilla bakoitzari bere otsa". (...) Idazlearen (Galvezen) itzez esanda: "...se ha hecho con éxito, ya en parte, como en italiano y en japonés, ya totalmente, como en vascuence, en ruso y en turco". Ez dakizki asko Galvez jaunak, euskaldunon artean gaur bertan darabizkigun... Ez dakizki ez. Galvez jauna, agian, guda-aurreko berrien eta giroaren argira... araura mintzo da. Ez daki oraindik Galvez jaunak, euskaldunok "ortografia" ikasten edo ikasi-eziñean ari geran bitartean, beste batzuek izkuntzak sakonki ikasten dituztela, jakintzaz aurreratzen edo jakinduriz jazten dirala; eta batzuk ilargira dijoazela. Bitartean gu… Zertarako jardurio luzeagorik? Gauza bera mintzo da naiko garbi. (1971-XI-21)


Azkenak
Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


2024-07-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektua hasia da konponketa lanak, landaketak eta formazio saioak egiten

Zestoako Iraeta auzoan, Urola ibaiaren meandroan daude Amilibia baserria eta bere lurrak. Horiek modu kolektiboan erosteko dirua biltzen ari da Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkartea. 2025 bukaerarako dute hitzartua azken ordainketa, baina erosketa fasean egon arren,... [+]


2024-07-12 | Gedar
Pertsona bat atxilotu dute Gasteizen, faxista bati aurre egiteagatik

Orgullo Cazurro talde faxistako kide bati kontra egin zion atxilotuak, eta bideo batean jaso zuen hori. Guardia Zibilak atxiki du berriki, eta badirudi "gorroto-delitu bat" egotzi diola.


2024-07-12 | Euskal Irratiak
Cyclopotes elkartea: Ikusmenik gabeko jendeen inklusioaren alde, bizikletaz ibiltzeko

Angeluko Cyclopotes elkarteak ikusmen-gabeko jendeer parada ematen die bizikletaz ibiltzeko. Tandem club des déficients visuels du zinezko izena elkarteak eta 2004ean sortu zen. Joan den astean Amikuze eta Oztibarren gaindi pasa dute aste osoa, egun guziez ibilbide... [+]


Donostian 300 pertsona baino gehiago “muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute

Donostian, 300 pertsona baino gehiago “pobrezia eta muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute Kaleko Afari Solidarioak (KAS) eta Hiritarron Harrera Sarea taldeek. “Michelin izarrak dituzten zortzi jatetxe dituen hirian eta Basque Culinary Center... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Maximo Aierbe hil da, Euskaldunon Egunkariaren sortzaileetakoa

Bere sorterri Ataunen hil da Maximo Aierbe Muxika, 74 urterekin. Euskaldunon Egunkariaren sortu aurreko eta ondoreneko urte malkartsuetako eginahaletan parte hartu zutenek gogoratuko dute proiektu berriaren akziodun bila hainbeste lan egindako gizon hura. Disziplina eta... [+]


2024-07-11 | Uriola.eus
Gentrifikazioaren aurka, pisu turistiko bat okupatu dute Bilbon

Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.


Fronte Herritar Berria garaile atera da, eta hirugarren kokatu da eskuin muturra

20:00etan atera dira lehen datuak, harridura orokorra eraginez: zundaketa guziek lehen kokatzen zuten eskuin muturreko RN hirugarren atera da eta ezkerreko FHB Fronte Herritar Berria garaile. Gehiengoan edota gehiengo osoan ikusten zen RN Batasun Nazionalarentzat zaplaztekoa... [+]


Anibal direktiba
Urriaren 7an Israelgo Armadak bere soldaduak eta zibilak ere hil zituen, ‘Haaretz’-en arabera

Israelgo egunkari Haaretz-ek hilabeteetako ikerketa egin du Israelgo Armadak iragan urriaren 7an Hamaseko erasoari nola erantzun zion aztertzeko. Armadako soldadu eta ofizial ugarirekin hitz egin du eta ondorioa argia da: Israelek Anibal direktiba indarrean jarri zuen, aurretik... [+]


Kanak gazte bat hil du Frantziako Poliziak, maiatzaz geroztik protestetan hildako zortzigarrena

Frantziako Estatuaren aurkako protestak aitzina doaz Kanaky irlan eta errepresioak ere ez dauka etenik. Uztailaren 10ean tiroz hil du errepide blokeoan zegoen Rock Victorin Wamytan gaztea. Independentisten artean ezaguna den familia batekoa da gaztea: 1998ko Noumeako Bake... [+]


Protestak eragin ditu Sharifeh Mohammadi sindikalista kurdua hiltzera kondenatu izanak Iranek

Langile eskubideen aldeko ekintzaile Sharifeh Mohammadiri heriotza zigorra ezarri diote. 2023ko abenduaren 5ean atxilotu zuten aktibista matxinada karguak egotzita.


Podemoseko 69 diputatu zelatatu zituen Espainiako Poliziak

“PPko polizia patriotikoak” Barne Ministerioaren datu-baseen bitartez, Podemoseko politikariak espiatu zituela informatu du El Paísek, horien artean Pablo Iglesias, Yolanda Díaz, Ione Belarra edo Irene Montero. Espainiako Estatu osoko autonomia erkidego... [+]


“Itxaropen haizea dakar Fronte Herritar Berriaren dinamikak”

Iñaki Echanizek irabazi du Zuberoa, Nafarroa Beherea, Hazparne eta Biarnoko zati bat barnebiltzen dituen laugarren hautesbarrutian. 2022an bezala, garaile atera da, ezkerreko Fronte Herritar Berriaren izenean.


Eguneraketa berriak daude