«MANTXUT», EDOZEIN HANKABIKO AGUSATZEKO MODUKOA


2021eko uztailaren 19an
Hiztunek hizkuntzarekin jolas egiten dutenean, tresna bizia denean, esan daiteke hizkuntza bat bizirik dagoela.»Jendea askotan etortzen zaigu esandakoa zuzentzera, ondo ez dagoela edota Euskaltzaindiaren arauak betetzen ez ditugula esanez. Zuzentzaile espiritua asko edatu dela ikusirik, espiritu zurrun eta aspergarri horretatik kanpo ariketa ludiko bat egin nahi izan dugu, hizkuntza baliabide plastiko gisa erabilita», adierazi digu Asisko Urmenetak. Horrexegatik, loratu zen duela urtebete pasatxo «Mantxut?» proiektua. Aurretik baziren euskarazko lokuzioak biltzen zituzten liburuak, Koldo Izagirreren «Euskal Lokuzioak» edota oraintsu kaleratutako Eneko Bidegainen «Euskal Esaerak» kasu. Zazpiak Batman kolektiboak, Asisko Urmeneta komikilaria eta Jon Alonso idazlearen gidaritzapean, tradizioko lokuzioak biltzeaz gain, berriak sortzeari ekin zion eta «Mantxut?» liburua osatu zuen. Batetik tradiziotik jasotakoak zeuden liburu hartan, bestetik kalean entzundakoak eta azkenik Zazpiak Batman kolektiboak sortutakoak. Horrez gainera, lokuzio bakoitza irudi batekin ilustratu zuten eta era berean gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko baliakideak gehitu zizkieten. Ildo beretik, «Mantxut Mantxut?», lanaren bigarren zatia, kaleratu dute orain lokuzio gehiagorekin. Proiektua zabaldu egin da oraingoan; izan ere, webgunea paratu dute eta liburuaren harira hitzaldiak eskaintzen ari dira.


ZEU ERE LOKUZIO SORTZAILE. «Mantxut?»en webguneak hainbat atal ditu. Lehenan sarreratxo bat dago eta bertan proiektuaren zergatien eta helburuen berri ematen zaigu. Bigarrenean lokuzioak eta hauei dagozkien irudiak aurki ditzakegu. Liburuan ez bezala, webgunean lokuzioak lau multzotan sailkatuta daude: «Inon adituak», «Gure baratzekoak», «Klasikoei kenduak» eta «Performatuak», moldatuak. Hirugarren atalean foro bat dago, bertan asteko lokuzioa jartzen dute eta jendeari lokuzio horren beste aldaera bat bidaltzeko edo esanahi bera duen beste bat sortzeko gonbita egiten zaio. Bestelako edozein lokuzio bidaltzeko aukera ere badu webgunean sartzen denak. Webgunea diseinatu eta kudeatzen duen Auria Etxeandiak esan digunez, «jendearen proposamenak bildu nahi ditugu, azken batean jendeak webgunean parte hartzea da gure helburua». Laugarren atalean webgunerako propio sortutako postalak daude. Postaletan ere lokuzioak eta irudiak agertzen dira eta urtebetetzetan eta ospakizunetan bidaltzeko aproposak dira. Azkenik webgunean umore grafikoko hainbat lotura agertzen dira.
HITZ-ASPERTU DIBERTIGARRIA. Liburuaren filosofiarekin bat eginik, iaz hitzaldiak edo eurek dioten bezala «Hizketan libertitzeko manerak « hitz-aspertuak eskaintzen hasi ziren Asisko Urmeneta, Kike Amonarriz eta Antton Olariaga. Aurten ere segida eman diote ekimen horri, lortutako arrakasta ikusita. Hitzaldian hizkuntzarekin jolas egiteko tekniken berri ematen dute, esaterako, nola imitatu hizkuntza arrotzak (arabiera, japoniera) euskaraz, nola jolastu toponimiarekin, tresnek nola egiten duten euskaraz eta lokuzio berriak nola sor daitezkeen. Asisko Urmenetak zera adierazi digu: «Hitzaldien ondorio pozgarriena herri desberdinetan baliatzen direnak edo baliatu izan direnak jasotzea izan da. Herrietan erabiltzen diren ezizenak, kantatzen diren koplak jaso ditugu, espazio izugarri zabala da eta osasun onean dago». Hitzaldiak eskaintzen dihardute, hala, azaroan Iruñea eta Zaldibarren izango dira eta abenduan Errenteria eta Getxon.
Jon Alonso idazleak hizkuntza batean erregistro ez formalak duen garrantzia azpimarratu digu. Hirietako haurrak eskolatik ateratzen direnean euskaraz hitz egiteko arazoak izaten dituzte batzuetan, baita gazteek ere, eta desertu horretan oasitxo bat azaleratzen saiatu dira Zazpiak Batman kolektibokoak. Gainera, bide horri jarrai diezaion animatu nahi dute jendea.
Proiektuarekin aurrera egiteko asmoa dute, Asisko Urmenetak zera esan digu: «Gure asmoa urtean liburu bat ateratzea da, baina laguntza eta materialaren arabera ikusi beharko da zer gertatzen den. Aurten kaleratu duguna zorionez sei urte barru modaz pasatua balego, gu pozik. Esaera zaharrak noizbait asmatuko zituzten, batzuk mantentzen dira, beste batzuk ez, eta beste batzuen esanahia aldatu egin da. Eta hori hizkuntza baten osasunaren adierazgarri da»


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude