GAUPASA ZINEAN

Antzoki Zaharrera sartu orduko jende korronteak tabernara bultzatu gaitu, barra ertzeraino. Cacique botilak buruz behera pasa du ordu erdia, eta herria zerbitzatuta hil da, kubata baso andanari bere azkenak emanda. Likore botilen artean, souvenir ilunak daude salgai (emakume biluzi bat taketa ahotik sartuta alutik odola dariona, bi behatz hilotz dituen txapa-irekigailua...), eta tabernariak barra atzean alferrikako hitzik ez duen norbait du lagun: buru-hezur bat. Tabakoaren lanbro zuria da ikus daitekeen kolore bakarra, beste dena beltza da. Beltza, baina ez elegantzia pijoaren beltz bizia, edo lutoaren beltz matea; makabro tonuko beltza da, giza-abereon haragi kolorea estaltzen duena. Hitchcocken filmetik ateratako beleez inguratuta gaude, edo saguzarrak dira kasik, odolaren usainean hurbildu direnak. Aitzurrarekin ebakitako perilak, sega azalaren parera pasatako burugainak, haize bolada hotzak atzerantz tentetutako tximak, errautsekin zuritutako masail zurbilak, arantzadun kateak lepoan... heriotza azalean sentitzea maite duten seinale. Gauerdian, kanpaiekin batera, alarmak jo du tabernan, eta basoak eskutan hartuta oihal gorria zeharkatu dugu.


hasi da sesioa.

Eserlekuak buruz bete dira, eta edariz eta janariz. Edalontzien artean besoak jartzeko tokia aurkitu dugunean, eszenategian antzerki talde bat azaldu da, sketchen bidez filmak aurkeztera: japoniar hizkidun zintak buruan, euren hitz jarioa botatzen hasi orduko ikusleen oihuek estali dute elkarrizketa, eta paperek, palomitek... edozer botaz bidali dituzte. Arrakasta gehiago izan du bigarren sketchak, marrazki bizidunetako umeez mozorrotuta egin dutenak: ikusle denek «eres un cabrón hijoputa...» abestu dute, eta txalo artean alde egin dute oihal atzera.
Argiak itzali dira. Iluntasunak berdindu gaitu. Bat-batean itzal bat gure aurreko lerroa zeharkatzen hasi da, bere eserlekura ezin iritsi, bidean tronpatzen duten zangoek medio. Tinieblas Gonzalez da. Bere txima artetik ikusten dugu pantaila.

beldurrak araurik ez du.

Burmuinak pantailari emanak gaude, beldurrari begiak irekita, sustoz akabatzeko desiratzen. Baina ume gaiztooi irribarre makiavelikoa sortarazten digun filmak, "Battle Royale"k; benetako beldurra, panikoa, Japongo gobernuari eragin dio: filmak hezkuntza sistema berri bat proposatzen baitu, zaharrei errespetua galdu dieten ikasle matxinatuak zuzentzeko: ikasleak irla bakarti batera eraman, eta hiru egunetan lagunek elkar akabatu beharko dute, gazte bakar bat irits dadin heldu izatera. Ez dakigu zer den Japongo gobernua aztoratu duena, filmaren argumentua politikoki polita ez izatea, edo takiletan lortutako arrakasta, baina kontua da debekatzeko ahaleginak egin dituztela.
Pantailatik begiak jaitsita, berriz, debekua da falta den bakarra ehundaka buru artean. Zine arruntetan linterna eta txaketadun langile pertxentak beti galerazten digun dena da zilegi emanaldi honetan: edan, jan, iruzkinak builaka egitea, txaloak, txistuak, objektu jaurtiketa... arauak lurperatu ditugu, instintuen indarra da nagusi. Ikusleak benetan bizi du filma, erreakzionatu egiten du egoeren aurrean. Gidoilari bihurtzen da batzuetan, bere ateraldiko orroekin aktoreen testua edo eszena hobetzen duena: «Ozea, zuztoz kuleroak buzti zaizkit» esango du batek pito ahotsarekin, pertsonaia maltzurrena pentsati ageri den unean, eta emakume batek, minduta, «kantzontziloak ez al dituk sekula busti!», kargu hartuko dio, hirugarren batek «isildu behingoz!» esan arte, atzetik irain zerrendatxoa erantsita. Etxeko sofa estuan 500 lagunekin filma ikustea bezalakoxe giroa sortu da, oraintxe gaude denak algaraka zerbeza aparra ahotik irten beharrean, oraintxe gaude jertseari bi eskuz gogor eutsita, filmeko tentsioak erabat janda, isiltasunez erantzunez pantailako istorioari. Mututasuna edo txaloa izan, ikusleen erreakzioa lortu da, hain justu diskrezioaren araua bortxatu dugulako.
Absurdua baita beldurraren lurraldean arauak jartzea, lekuz kanpo leudeke. Gure amets gaiztoetako mamuak mamu dira, terrorearen jokoan araurik jarraitzen ez dutelako: lehoia atzetik jarraika duzula amesten duzunean, etxean gordeta ere hantxe azalduko zaizu, hozkailuan gordeta akaso. Eta eskopetarekin tiro eginda ere hilezkorra da. Terrorezko eszenatan edozer gerta liteke, posible ez den guztia, eta hain justu horrexek izutzen du gizakia: berak kontrolatu ezin duen egoerak, bere arauetara makurtzen ez den egoerak, eta ezagutzen ez dituen gizaki eta munstroak noraino irits daitezkeen ez jakiteak.
gora gore goria. Bi ordutan 30 hilketatik gora ikusi bitartean, goreak goragalea eman dien ikusle bakan batzuk etxera joan dira hamargarren hilotza lurrera erortzerako. Gainerako ikusleak aditu bihurtu dira akabatze ofizioan, eta pantailako odol zorrotadak beste eskakizun maila batekin dastatzen dituzte, kategoriak eta kategoriak baitaude.
Badira hilketa eleganteak, finak, delikatuak. Bals klasikoaren erritmora ikuslea txaloka hasten da, zinea orkestra bihurtuz, eta hiltzaileak, mugimendu pausatu eta sotilekin, metrailadora suabe jaso eta galai, dotore, katua zapaltzen du. Oso bestelako kontua da hiltzailea amateurra denean, profesionaltasunik gabea, aizkora zorrotzarekin erasotzera joan eta, bere hasiberritasun aurkeztezinarekin, aizkorak bere buru erdi-erdian bukatzen duenean; bere herioan ikusleen algarak eta umilazioak jasan behar izaten ditu gainera: "Hi, zerbait duk buruan...", "Idiota alaena!", "Joan hadi etxera!". Aldiz, heriotzak ikusleen goratzarrea eta miresmena sortzen du, zientziaren faboretan, anatomiako klasean hiru gizon sakrifikatzen dituztenean; eta batez ere, hiru sakrifikatuak militarrak direnean. Ikusleak txaloka aztoratuta dauden bitartean, ikasgelako neskatilek ez dakite zer egin hilotzekin, eta halakotan ikusleak beti daude ideiak emateko prest: "Larrutan egizue gorpuekin!", "Zurrupakion!". Pantailako neskatilei gustatu egin zaie ideia, eta labanarekin galtzak moztuta, militarren kalibrea neurtzen hasiko dira. Baina arrakastarik gehien duten eszenak ikusleari bere garuneko alde makabroan gordetzeko moduko ideia originalak eskaintzen dizkiotenak dira; esaterako, leihotik lagunaren burua sartzea, hortzetan granada bat daramala zuretzat opari. Detailetxo horiek gabe, zer litzateke bizitza?

HUMORE HORIA.

Jack tripakizale maltzurra hankaz gora eroriko litzateke japoniar bati eraso izan balio. Abilak baitira tentsioaren shock unean, izuaren klimax gorenean, lekuz kanpo dagoen iruzkin bat egiten, ezer pasako ez balitz bezala. Edo alderantziz, bahitutako jende andanari hiru egunetan akabatuko dituztela esango diete, masakrea detaile eta guzti esplikatuta gainera, baina konkurtso bat balitz bezalaxe, azafata baten tonu lerdoki alaian: ondo pasa zuen San Martinean!
Japoniarren humoreari ikusleen baldarkeriak gehituta, guk, histeriko koldar pareak, benetan gozatu egin dugu biolentzia eszenarik bihozgabeenetan ere. Basakeria hutsa da ikusi duguna, baina gaupasa honetan txipa aldatzen duzu, eta krudelkeriak onartu egiten dituzu, jolas dezagun eurekin: ahaztu zer dagoen ongi eta zer gaizki. Gaur elkar akabatzea zilegi da eta kito, goza dezagun erailketa moduekin, burutapen makabroenekin, pertsonaien erreakzioekin, gizakiaren berezko amorru, gorroto, eta suntsipen nahiekin.
Pantailan gure gizarteko legerik ez da ageri apenas, baina pertsonaia bakoitzak badu bere nortasuna, bere morala, eta irizpide batzuen arabera jokatzen du: edonor hil dezake, edo egoerak behartzen duenean bakarrik. Eta ikuslea, filmak erabat harrapatua duenean, bere buruaz harritzen da muturreko egoera horietan nola erreakzionatuko lukeen jabetzen denean. Bat-batean «tiraiok behingoz!» pentsatu duzu, eta ikusleren batek dagoeneko oihukatua du; eta hain justu beldurragatik, ezezaguna delako, bada ezpada akabatuko zenukeen horrek lagunduko dizu bizirik irteten. Are okerragoa da filmak lagun baten aurrean jartzen zaituenean, parez pare, biok ere armatuta zaudetela: laguna zu tirokatzera iritsiko ote den duda egiten duzu, eta zeure buruaz ere duda egiten duzu, mesfidantzaz ez ote zenukeen katua zapalduko. Besaulkian kizkurtu gara pentsamendu guztiok gorputza astinduta; baina era berean gozagarria da bizitza errealean geure buruari debekatzen dizkiogun sentipen horiek bizitzea, eta sekula planteatu nahi ez dugun galderaren erantzuna imajinatzea: «Norainoko animalia haiz?».

gaupasaz etxera.

Begi-zulotan nabari zaigu laburmetraien, hiru filmeen eta tabernako joan-etorrien ajea. Ateak zabaldu orduko Antzoki Zaharrak oka egin du, eta gauerdian irentsitako gizakume guztiak ahotik irten dira, kalean barreiatuz. Egunsentia gertuago dugu taberna zulorik berantiarrena baino, eta edandako odol eszenarik gogorrenek burmuina ziztatzen digutela ikusita, ohea izango dugu onena. Kale estu ilunean goazela itzal bat dator paretik. Albotik pasa da, ukitu gabe. Gure artean isilka, metrailadora atera izan balu ez genukeela hainbesteko sustoa hartuko komentatu dugu, kasik horixe espero genuela, oraindik pantailatik irten ezinda gaude-eta. Agian zinean entzundako komentarioren bat egingo genioke, «hori al da daukazun handiena, eskas horrek?», edo horrelakoak. Txikitan «Tiburoi» filma ikusita oheratu ginenean, biotako inor ez zen komunera joatera ausartu gauean, nork daki zein zulotatik atera daitekeen munstroa! Gaur ohean ez gara txizalarriak egon


Azkenak
Ertzain bat atxilotu dute homizidio saiakera egotzita, lan orduetatik kanpo hiru pertsonari tiro egiteagatik

Ertzaintzak ertzain bat atxilotu du, hiru pertsona hiltzen saiatzea egotzita. Agentea lan orduetatik kanpo zegoen, eta deklaratu zuen bere buruaren defentsan egin ziela tiro furgonetan zihoazen ustezko hiru lapurri. Ertzaintzaren ikerketaren arabera, gezurra da deklaratu duena.


Sardiniak ezetz esan dio kolonizazio energetikoari

Haize-erroten eta eguzki-plaken ezarpen zabalarekin kezkatuta, populazioa "espekulazio energetiko" gisa kalifikatzen duen joera bati aurre egiten ari da.


2024-08-08 | ARGIA
Venezuelako Askapenaren brigada
“Herriak eta gobernuak ez dute atzerapausorik onartuko”

Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.


2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


2024-08-08 | Sustatu
Twitterren alternatiben analisia: Bluesky, Mastodon eta Threads

Elon Musk-en jarrera ultra eta toxikoak egunetik egunera agerikoago izanik, X/Twitter noren eskutan dagoen edozeinek ikusten du. Berriz ere egunotan sare horretatik alde egiteko deiak eta agurrak ikusten ari gara, eta horren harira artikulu interesgarria irakurri dugu Electronic... [+]


Israel Donostiako Klasikotik kanporatzeko eskatu du Gernika-Palestina herri ekimenak

Larunbatean zeharkatuko ditu hiriko kaleak Donostiako Klasikoak, eta Gernika-Palestina herri ekimenak Israelek bertan duen presentzia salatu du, prentsaurreko batean. Adierazi dutenez, “genozidioa eteten ez duten bitartean” klasikoak ez luke Israel-Premier Tech... [+]


Egiazko arrazoia Israelek Hamas eta Hezbollahko buruzagiak hiltzeko

Israelek Hamas eta Hezbollahko buruzagiak hiltzeko helburua ez da erresistentzia ahultzea. Benetako asmoa da inteligentzian eta arlo militarrean bere nagusitasunaren irudia berrezartzea Israelgo iritzi publikoaren aurrean .


Puigdemontek esan du osteguneko inbestidura saioan izango dela

2017tik Bruselan dago Kataluniako presidente ohia, baina itzultzea erabaki du Generalitateko hurrengo presidentearen inbestidura eztabaidarako. “Normaltasun demokratikoko baldintzak ez” izatea salatu du, eta aipatu du itzultzeak suposatzen duen atxiloketa arriskua.


Donostian jarrera eta eraso arrazistak ugaritzen ari direla salatu eta borrokatzera deitu dute

Udaletxe aurrean eginiko prentsaurreko jendetsuan, Donostian gertatzen ari diren jarrera arrazista, klasista eta faxistekin kezka adierazi dute hiriko eragile sozial eta politiko ugarik. Irakurketa bateratua eskaini dute 37 eragilek, besteren artean, Ernai, GKS, Bilgune... [+]


Venezuelako oposizioak dei egin die poliziei eta militarrei gobernuaren kontra egitera

“Herriaren eta beren familien alde” jartzeko eskatu diete Edmundo Gonzálezek eta María Corina Machadok adierazpen bateratu baten bitartez. Maduroren gobernuak erantzun egin die, eta erabaki dute dokumentuaren sinatzaile biei “ikerketa penala... [+]


Israelgo armagile nagusiaren fabrika batera sartu eta gerrarako materiala suntsitu dute Erresuma Batuan

Palestine Action taldeak dio bere ekintzaileek astelehen goizean (abuztuak 6) Elbit-ek Bristolen duen fabrika "inbaditu" dutela. Ikerketa eta fabrikazio zentroa oso zainduta dago, eta espetxeko furgoneta bat erabili dute kanpoko perimetroa txikitzeko.


2024-08-07 | Euskal Irratiak
Oihana Goiriena
“Haserre gara, Polonia airos atera baita Pabloren kontrako salaketa frogatu gabe”

Osasun artak biltzen ari da Pablo Gonzalez Moskun une honetan. Joan den astean, Poloniako Radomgo segurtasun handiko espetxetik atera zen kazetaria bi urte eta bost hilabeteko preso egon ondoan. Poloniak leporatzen zion espioitza frogatu gabe libre atera da.


Talde ultraeskuindar baten errekurtsoak geldituta du Donostiako Loiolako Kuartelen salerosketa

Loiolako kuartelen afera ez dago bere onenean. Espainiako Defentsa Ministerioak eta Donostiako Udalak akordioa “aldi baterako” etetea erabaki zuten joan den astean, hilaren 18a baino lehenago ezin izango zutelako gauzatu, eta hori delako, hain zuzen, salerosketa... [+]


Eguneraketa berriak daude