ETA DIALA ARRATOI BIHURTU ZEN


2021eko uztailaren 19an
Joan den urteko azaroaren 1ean irrati euskaldun jaio berri batek bere lehen irratsaioa eskaini zuen, "Jalgi hadi dantzarat!" izenekoa. Irratsaio berezia izan zen, hura entzuteko irrati aparailua piztu beharrik ez baitzen izan eta, gainera, Euskal Herriko nahiz mundu osoko edozein txokotatik entzun ahal izan zelako. Internet, irratia eta musika gustuko dituzten hiru lagunek sortutako proiektua abian zen. Euren izenak: Jabi Zabala, Patxi Gaztelumendi eta Koldo Alonso. Proiektuarena, aldiz, Irratia.com.

Zuetariko askok, beharbada, jada ezagutuko duzue irrati hau, izenagatik soilik bada ere. Eta litekeena da ere euren irratsaioak entzun izatea. Bada, oraindik ezagutzen ez duzuenoi, esan irrati emisore berezi bat dela. Ez du ohiko irratien antzik. Ez du uhinen bidez emititzen, Internet bidez baizik. Lehenbiziko euskal irrati digitala da honakoa. "Zoro batzuen artean sorturikoa", irratiaren webgunean (www.irratia.com) irakur daitekeen bezala. Zoro batzuen artean sorturikoa izan ala ez, urtebeteko ibiliaren ostean Irratia.com ezinbesteko erreferentzia bilakatu da aipaturiko hiru zaletasunak dituzten entzuleentzat nahiz esparru horietan lan egiten duten lagunentzat.
Irratia.com-en helburua esaldi batean labur daiteke: euskal kultura digitalizatzea eta kultura digitala euskalduntzea. Proiektuaren bultzatzaileen leloa, bestalde, honakoa da: "pentsatu lokalki, eragin globalki". Hori kontuan izanik, euskal irrati digitalak euskaraz eskaintzen ditu bere irratsaio guztiak, eta sarean paratu duen gainerako edukiak ere gure hizkuntza eta Euskal Herrian egiten den musika munduan zehar zabaltzea du helburu. «Orain arte, mundu osoko irratiak eta telebistak gurera noiz helduko zain izan gara. Zeintzuk garen jakingo dute eta hemen egiten dena entzungo dute, gure hizkuntza eta gure musika: 'We are Basque and we are proud'". Gainera, euskal irratia digitalizatu nahian, herri irrati txikien indarrak batu eta makroirrati euskaldun bat eraikitzea da euren xedea.

«GU EUSKALDUNAK GARA».

Irratia.com-eko arduradunek argi dute euren irratiak, euskalduna izaki, euskaraz eskaini behar dituela bere irratsaio guztiak. Jabi Zabalak azaldu digunez, "munduaren aurrean nor garen erakutsi nahi dugu, eta horretarako ezinbestekoa da euskaraz emititzea". Gainera, euskarak biziraun nahi badu, teknologia berrien hariari jarraitu behar diola esan digu Zabalak. Euskarari buruz ari garenean, euskal kulturaz ere ari gara, eta zehazkiago, euskal irratiari buruz. Zabalaren hitzetan, "etorkizunik izan nahi badu, euskal irratia digitalizatu egin behar da". Hori horrela izanik, euskaraz aritzen diren irrati txikiek eskaintzen dituzten irratsaio interesgarrienak euren eremu murritzetik atera eta euskaldun guztien esku jarri dituzte. Hala, hamaika irratiren loturak biltzeaz gain, irratsaio batzuk ere jasotzen ditu irratia.com-ek. "Hitz Egin SareaN" atalean sartuz gero, adibidez, Molotoff, Beleixe, Esan-Erran eta Irulegiko Irratian grabaturiko saioak entzuteko aukera izango dugu. Gainera, Gasteizko Hala Bedi irratia zuzenean entzun dezakegu.
Irratia eta Interneti buruz aritu gara hizketan. Baina bada garrantzia handia duen hirugarren osagai bat: euskal musika. Kanal nagusiaz gain, eguneko 24 orduetan emititzen duten honako beste kanal hauek jarri ditu martxan irratia.com-ek: "Elektronik", "Txosna Rock", "EuSKA eta Reggae", "Triki Soundz" eta "Internazionalista". Kanal horien bidez Euskal Herrian egiten den musika estilo guztiak zabaldu nahi ditu Irratia.com-ek mundu osoan zehar. Hala ere, arduradunek oraindik ikusten dute hutsunerik, eta aurki "Folk", "Punk-hardcore" eta "Heavy" kanalak ere gehituko dituzte jada aski aberatsa den zerrendan. Honen harian, eta egileen eskubideei dagokienez, esan irrati honek ez duela sarean download egiteko inongo materialik jarri (baldin eta musikariek baimenik eman ez badute), eta biltzen duen edukia, bere kalitate eskasa medio (AM kalitatea), grabagaitza dela. "Ez du inoiz CD ezta FM irrati baten kalitatea lortuko eta, beraz, musikaren erosketa ordezkatzeko ez du balio. Berau orientatzeko, ordea, lagungarri izatea espero dugu".

DESBERDINTASUNAk eta eta abantailak.

Beste irratiekiko (analogikoekiko) desberdintasunei dagokienez, bi ezaugarri aipatzen dituzte Irratia.com-ekoek. Interaktiboa dela batetik, eta multimediazkoa dela, bestetik. Multimedia, testu eta argazkiak dituelako, eta entzuteaz gain, ikusi eta irakurri egin daiteke. Eta interaktiboa, irrati normalen kasuan gertatzen ez den bezala, webgunean sartzen denak nahi duen irratsaio edo elkarrizketa entzun edo irakurtzeko aukera duelako. Gainera, asteazkenero eskaintzen duen zuzeneko saioan, "Jalgi hadi dantzarat!" izenekoan, nahi duten entzule guztiek har dezakete parte. Aipatu irratsaioa Bilboko Tas-Tas irrati libreak eskaintzen du, eta Internet eta musikaren inguruko gaiak jorratzen ditu. Saio bakoitzean zenbait gonbidatu elkarrizketatzen dute kazetariek, eta gonbidatu horiei galderak egin ahal dizkio entzuleak. Norberak galderak txat bidez bidali eta esatariek galdera horiek denbora errealean luzatuko dizkiete gonbidatuei.
Bestalde, Irratia.com-ek gainerako irratiekiko duen desabantaila handiena Internet bidez soilik entzun daitekeela da. Hala ere, era berean, hori abantaila bat ere bada. Izan ere, Internet sare erraldoia da, eta Irratia.com edozein bazterretan entzun daiteke."Gurean egiten den musika mundu osoan ezagutu daiteke", dio Javi Zabalak. Honen harian, hurrengo egunetan hainbat euskal talde eta bakarlariren zuzeneko kontzertuak eskainiko ditu Irratia.com-ek. Joan den ostegunean "Euskal Herria al CAT" euskal musika jaialdiaren laugarren edizioa hasi zen Bartzelonan, bertako Euskal Etxeak antolaturik. Jaialdian hainbat euskal musikari izango da, eta horien emanaldiak eskainiko ditu, hain zuzen ere, Irratia.com-ek. Horrela, hilaren 16an Zure Gura taldearen kontzertua entzuteko aukera izango da, 22an Morau eta Mikel Telleriarena, 29an Oreka TX bikotearena, 30ean Gozategirena eta abenduaren 10ean Kepa Junkerarena.
Etorkizunean zuzeneko kontzertu gehiago eskainiko dituztela azaldu digu Jabi Zabalak, eta Irratia.com-en web guneak berrikuntzak izango dituela. Aurrez aipatu ditugun «Folk», «Punk-hardcore» eta «Heavy» musika kanalak dira berrikuntza horietako batzuk, baina etorriko dira gehiago. Adi egongo gara


Azkenak
1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Irakasle baten jazarpena eta ukituak
EHUk baieztatu du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela

EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]


Tabakoaren kea irensten duten haurrek erretzaile aktiboen antzeko arrastoak dituzte DNAn

Erretzailea ez izan arren tabakoaren kea jarraikortasunez irensteak ekar ditzaken osasun arazoak ikertu ditu Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak, eta frogatu du arrasto arriskutsuak uzten dituela haurren DNAn.


2025-02-12 | Hala Bedi
Maren Lazpiur (Ikasle Abertzaleak): “Gizartean gertatzen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen”

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]


Netanyahuk gerrarekin mehatxu egin du larunbatean preso trukea egiten ez bada

"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Marieniako lurren aldeko militanteen epaiketa, irailaren 9ra gibelatua

Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]


Adimen artifizialean 200.000 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu du Europak

Otsailaren 10 eta 11n ehun bat estatuburu elkartu dira Parisen, Adimen Artifizialaren sektoreko ordezkariekin batera, AAri buruzko laugarren gailurraren kari. Abiadura handian garatzen ari den teknologia horri buruzko kezkak eta galderak entzun badira ere, ez zen horientzako... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


Eguneraketa berriak daude