LIBURUAK


2021eko uztailaren 27an
RUBAIYATAK
Omar Khayyam
EREIN
99 orrialde
1.500 pezeta
60 libera


JOXEMARI ITURRALDEK EGOKITUTAKO "RUBAIYATAK"

Omar Khayyam, 1050 inguruan Pertsian jaiotako matematikari, astronomo eta poeta, azken berrehun urte hauetan musiko, idazle eta artista plastikoentzat erreferentzia izan da (Txillida, kasu). Berak idatziak dira "rubaiyat" edo poema sakon bezain zoragarriak ere -"rubáia"k lauko esan nahi ei du pertsieraz, bi lerroko ahapaldiari deitzen zaiolarik horrela, pluralean "rubaiyatak" izanik-. Nolanahi ere, haietan agertzen zuen pentsamoldea ez zen agintarien gustuko, eta Omar Khayyamen poesia ez zen oso ezaguna izan harik eta 1859. urtean Edward Fitzgeraldek aurkitu eta bertsio aski librean itzuli zituen arte. Eta hain zuzen hark eta beste egile batzuek Omar Khayyamen poemak islatzen egindako lana oinarri harturik euskaratu ditu Joxemari Iturraldek orain Erein argitaletxeak aurkezten dizkigun "Rubaiyatak". Gizakiaren betiko kezka eta pozaz idatzi zuen XI. mendeko poeta pertsiar hark: munduko aldarte eta gorabeherak pertsonari sortzen dizkioten arazoez, heriotzari izan ohi zaion beldurraz, maitasunak emandako bizipoz zein atsekabeaz, erlijioak ezartzen dizkigun loturaz, eta tripako min horiek guztiak uxatzeko hain gustagarria den ardoaz.

BIZIAK EZ ZUEN TXORIA BALIO,
PASOS
Xabier Mendiguren Elizegi,
Miguel Torres
ARABAKO FORU ALDUNDIA
60 orrialde
750 pzta./ 30 lib.


IGNACIO ALDECOA IPUIN-LEHIAKETAKO SARIDUNAK

Xabier Mendiguren Elizegik idatzitako "Biziak ez zuen txoria balio" eta Miguel Torres López de Uralderen "Pasos" izan ziren Ignacio Aldecoa ipuin-lehiaketako irabazleak 2000. urtean. Eta hain zuzen bi ipuin horiek agertzen dira Arabako Foru Aldundiak kaleratutako liburuska honetan. 1936ko Gerrak utzitako arrasto zitalaz dihardute egile biak. Xabier Mendiguren Elizegiren narrazioak, Euskadiko Orkestran aritzen den biolontxelo jole gazte eta eder batez zeharo maitemindua dagoen hirurogeita bi urteko gizonak "Cara al sol"en doinua asmatu zuen Telleria zegamarrarekin izandako halako harremana kontatzen digu. Miguel Torresek, berriz, mutiko baten oroitzapenak dakartza, gerran galtzaile suertatu zen zapatari batek bera hil nahian zebilen guardia zibilaren boten takoian jarritako iltzea dela bide.

EDALE SANTUAREN KONDAIRA
Joseph Roth
IGELA
95 orrialde
1.400 pezeta
56 libera


EDALE ZINTZO BATEN ISTORIO ZORIONTSUA

Matias Mugikak euskaratutako nobela honen egileak, hau da, Joseph Roth austriarrak, esaten omen zuen bera gaiztoa, mozkorra, baina argia zela. Eta hain zuzen edateaz eta edaleaz dihardu Igela argitaletxeak plazaratutako "Edale santuaren kondaira"n agertzen den istorio hunkigarriak. Pariseko zubipeetan eta taberna zuloetan bere aterpe bakarra duen mozkor bat du protagonista. Halako batean, aberats batekin egingo du topo, eta hark berrehun libera oparituko dizkio. Baina gauza bat da edarizale amorratua izatea, eta bestea duintasunik ez izatea, dirua hartzeko orduan mozkorrak baldintzak jarriko dizkio bere ongileari: mailegu bat behar du izan, inolaz ere ez limosna, eta beraz, hura itzultzeko bidea jarri behar dio. Horrela egingo du ongileak, eta bestea saiatuko da bere hitza betetzen, baina beti izango du trabaren bat bidean.

LEKUTIK EZLEKURA.
DEL LUGAR AL
NO-LUGAR
Concha Jerez
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
151 orrialde


CONCHA JEREZEN AZKEN 30 URTEKO LANA

Bere CD eta guzti aurkezten du Gipuzkoako Foru Aldundiak duela gutxi arte Donostiako Koldo Mitxelenan aurkezten zen Concha Jerezen sormen artistikoaren erakusketaren isla den "Lekutik ezlekura. Del lugar al no-lugar" liburua. Bertan agertzen da egileak azken hogeita hamar urtetan egindako hausnarketa pertsonala, leku/espazio fisikotik hasiz, espazio materiagabea bultzatu duen teknologia berrien bidetik etorritako ez-lekuaren errealitatean murgildu arterainokoa: irrati-arteko obrak, bideoa erabiltzen dutenak eta abar. Gainera, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez Las Palmasen jaiotako eskultore honen adierazpenak eskaintzen dira, eta baita ere Gloria Picazok artistari egiten dion elkarrizketa, eta Jose Iges eta Karin Ohlenschlägerek Concha Jerezen lanari buruz idatzitako gogoetak.

METAFORAK ETA HAUSTURAK
René Thom
GAIAK
216 orrialde
2.000 pezeta
80 libera


1958KO MATEMATIKA NOBEL SARIAREN PENTSAERA

Iñaki Azkunek "Metaforak eta hausturak. Matematika, zientzia eta filosofia" izenburuarekin euskaratu duen lan honen jatorrizko titulua "Parabole e catastrofi. Intervista su matemática, sciencia e filosofia" da. Eta horixe dugu Gaiak argitaletxeak kaleratutako liburu honen mamia: 1958ko urtean, Hausturen Teoriarengatik matematikaren Nobel saria jaso zuen René Thom matematekari frantziarrari Giulio Giorello eta Simona Morinik eginiko elkarrizketa sakona. Elkarrizketa horren lehen zatian, matematikaren logika formalaren aurreran René Thomek topologiari ematen dion garrantzia dago islaturik; eta bigarrenean, "Hausturen Teoria" garatzen da, besteak beste, teoria horrek zientziaren beste eremuekin (hizkuntzalaritza, ekonomia eta abarrekin) izan ditzakeen harremanak aztertuz.

SAGASTIBERRI. URRUZUNO LITERATUR LEHIAKETA 2001
Batzuen artean
EUSKO JAURLARITZA
230 orrialde
800 pzta./ 32 lib.


URRUZUNO LITERATUR LEHIAKETA 2001EKO SARIAK

I rakaskuntza ertaineko Urruzuno literatur lehiaketak hamasei urte bete ditu jadanik, eta beraz, 1986an aipatu lehiaketa martxan jarri zenean jaio berriak zirenak dira aurtengo edizioko idazle. Izan ere, 15-17 urteko ikasle gazteei zuzendurik dago lehiaketa hau, eta horrez gain urtero bi ikastetxeri egiten zaie aipamen berezia. 2001. urtean, 464 idazlanek parte hartu zuten bertan, 357 prosan eta 107 poesia arloan. Bi mailatan eta lau ataletan bereizitako hogei sari banatu ohi ditu Urruzuno lehiaketak, eta aurtengoan den-denak eman ditu. Baina bi sari irabazitakoak ere bazirenez -Orioko Iñaki Arruti eta Azkoitiko Odei Arregi, kasu-, eta bi sari jasotzerik ez dagoenez, epaimahaiak beste sari bat ematea erabaki du prosa arloko A mailan. Sari horiek guztiak jaso diztutenen lanak bildurik aurkituko dituzue "Sagastiberri" honetan.

PUXKA
Marijane Minaberri
GATUZAIN
23 orrialde
750 pezeta
30 libera


"PUXKA", HIRU URTETIK AURRERAKOENTZAT

Mende berrian jaiotako lehen txakurretako bat da Marijane Minaberrik hiru urtetik aurrerako irakurleentzat asmatu, argazki eta marrazki zoragarriz apaindu eta Iparraldeko Gatuzain argitaletxearen eskuetan jarri zuen ipuin honen protagonista. 2000. urtea hasi eta berehala etorri zen mundura Puxka, izan daitekeen txakurtxorik alaiena. Zoritxarrez, hala ere, gure Puxka ez da oso gustura bizi jabetzat egokitu zaizkionekin. Izan ere, etxekoandreak ez du bere gogo bat bakarra ere antzematen, eta hortik datoz arazoak, jakina. Adibidez, ederki asko lo egingo luke txakurtxoak bestearen etxeko oinetako beroen gainean, baina andre horrek ez dio uzten: kartoi zantar batzuen gainean etzanarazten du. Eta gaitz erdi, hori balitz dena, edonon egiten duela pixa-eta, hura xukaraztera behartzen baitu txakur gizarajoa...!


Azkenak
Elektrizitate kontsumoa geldituta dago Espainiako Estatuan 2004ko mailan

Espainiako Sare Elektrikoak jakinarazi berri du ekaineko elektrizitate kontsumoa zein izan zen Espainiako Estatuan: 19.422 gigawat orduko. Hau da, 2004ko datuaren oso antzekoa: orduan 19.384 gigawat izan ziren.


Bilboko genero-indarkeriagatiko epaiketetan kolore bereizgarriak jartzeko neurria ezabatzea erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Bilboko bi Epaitegiek neurri hori onartu dute. Bilboko epaile dekano Aner Uriartek neurria emakumeak babesteko eta ez birbiktimizatzeko helburuarekin hartu dela esan du, baina Bilboko Abokatuen Elkargoak salatu du kolokan jartzen dituela ikertuen... [+]


Menditik hirira: zer ezkutatzen digu Pirinioetako sendabelar saltzaileen lanak?

XIX. eta XX. mendeetan ohikoa zen hiri nagusietako kaleetan ikustea janzkera tradizional ikusgarria zuten emakume batzuk, sendabelarrak saltzen. Ansotarrak ziren, Aragoiko Ansó ibarrekoak. Erakusketa batek haien historia kontatu digu, eta bide batez azalerazi du atzean... [+]


2024-08-30 | Gedar
Pertsona migratuen deportazioaren alde agertu da Pedro Sanchez

"Migrazio zirkularra" sustatu nahi du PSOEren gobernuak, langile batzuek behin-behineko hainbat lan egiteko migra dezaten Espainiako Estatura, eta gero euren jatorrizko herrialdeetara itzul daitezen.


Talgo erosteko eskaintza kenduko du Ganz MaVag talde hungariarrak

Ganz MaVag-ek adierazi du ez diola uko egiten etorkizunean tren-enpresa erosteko beste eskaintza bat egiteari. Talde hungariarraren ekintzari esker, Talgok eskaintza berriak entzun ditzake.


2024-08-30 | ARGIA
Polio txertaketa igandean hasiko da Gazan

Igandean hasiko dira polio txertaketa egiteko su-etenak, goizeko 6:00etan hasi eta 15:00ak arte. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eman du operazioaren berri eta bederatzi egunetan hiru esparrutan emango da: iparraldean, zentroan eta hegoaldean.


Amezketako paper fabrikako langilearen heriotza salatu dute

30 urteko behargina hil da Amezketako (Gipuzkoa) paper fabrikan. Ibarra Argi Lanak enpresak azpikontratatuta zegoen. Elkarretaratzea egin dute ostiralean, 11:00etan, gertatutakoa salatzeko. 2024an hil den 38. langilea dela adierazi du LABek.


2024-08-30 | Axier Lopez
Espainiar eta britainiar kolonialismoaren arrastoak ezabatzen hasi da Trinidad eta Tobago

Karibeko bi irletan kolonialismoaren loriarako dauden monumentu, iker eta izendapenak ezbaian jartzen hasi dira herritarrak eta gobernua. Lehen pausua eman dute agintariek eta erabaki dute herrialdearen armarritik Cristobal Colonen lehen espedizioaren hiru karabelak kentzea.


2024-08-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


Eskoletan eduki sexualeko irudi faltsuak zabaltzen ari direla salatu dute Hego Koreako feministek

Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.


Europako Mugikortasun Astea irailaren 16tik 22ra egingo da Iruñean

Iruñeak bat egiten du irailaren 16tik 22ra egingo den Mugikortasunaren Europako Astearekin, mugikortasun iraunkorra eta espazio publiko partekatuari buruzko hausnarketa sustatzeko diseinatutako jardueraz betetako programa batekin. "Konbinatu eta mugitu"... [+]


2024-08-29 | Sustatu
Suitzan diote: Diru publikoa, kode publikoa

Duela aste batzuk Suitzak lege federal aitzindaria onartu du (Europako legedietan aitzindaria), LMETA delakoa, Loi fédérale sur l’utilisation de moyens électroniques pour l’exécution des tâches des autorités frantsesez,... [+]


2024-08-29 | Gedar
Aurrekontuetan aitortutakoa baino are handiagoa da Espainiako Gobernuaren gastu militarra

2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.


Eguneraketa berriak daude