Iratiko Oihana Txoria Orhin laket

  • Hori bai, lehenago beste mendi bat ere igotzeko asmoa dugu, Okabe alegia, honek ere sekulako paisajeak erakutsikodizkigulako, baina, batez ere, aintzinatik gordetzen jakin izan dituen harrespila magikoak ederki gordetzen dituelako, beste garai bateko gizakiaren aztarna gisa. Bitartean, nola ez, Irati handiosoa ikusgarriro agertzen joango zaigu, bertako mirariak bata bestearen atzetik erakutsiko dizkigula.

2007ko otsailaren 21ean

Okabe mendia eta Illarrita harrespila

Gogoratzen duzue, azken artikuluan, ezkerrera Irati jartzen zuen bidegurutzea? Tira, bada orain bertara itzuli eta bide hori dugu. 14. km.rako harrapatuko dugu, Esterenzubi baino 2 km. lehenago, eta beraz, 180ºtan eskumara joko dugu. Hemen ere ez dago ia seinalerik, beraz besterik esan ezean, beti zuzen eta gorantz joko dugu. Bidean pottokak, ardiak, behiak... ikusiko ditugu, baina ziuraski giza arrastorik ez.
Bidegurutzetik 6,5 km.ra mendate bat igaroko dugu, eta noski, soiluneek eta zenbait bordek osatutako panoramika ederra behatzeko parada. Beste 2,5 km eta beste bidegurutze bat, hau seinalizatua. Guk ezkerrera egingo dugu, Iratirako bidean.
Bihurgunez-bihurgune ibili ostean, beste bost bat km.ra (ibilbide osoaren 54.km.), Surzai Lepora iritsiko gara. Hemen, errepidearen ondoan, kotxea aparkatu eta gure aurrean dugun malda igotzen has gaitezke, Illarritako harrespilak igaroz Okabe mendiko tontorreraino. Itzultzen garenean ezker eta beherantz abiatuko gara, Iratiko Etxolarantz.


Orhi mendia, Iratiko talaia eta lehen 2.000koa

Surzaitik 6 km.ra dugun bidegurutzean ezkerrera egin, Iratiko Etxolara (Plateau des Lacs). Handik 500 metrora eskuinera egingo dugu, Larrañerantz. Iratiko Etxola bailara polita dugu, txiki eta lasaia, eguna pasatzeko leku aproposa.
Hemendik aurrera, Larrañera iritsi bitartean aurreko ibilbidean (Zuberoako Haizpitarteak) ere jorratu dugun bidea egingo dugu (alderantziz). Beraz, oraingo honetan, lekuak aipatu besterik ez ditugu egingo, zehaztasun gehiagotarako aipatutako ibilbide hori ikus dezakezuelako.
Horrenbestez, azken bidegurutzetik 6,5 km igo ostean Iratiko txaletetara iritsiko gara, eta pixka bat geroago Organbidexka lepora, bere bista ederrekin. Hemendik aurrera bide aldapatsuak behera eramango gaitu, eta Larrañetik hurbil gaudenean, gorantz. Tartean mendi-soiluneetako ikustaldi zoragarrietaz gozatzeko aukera izan dugu.
Iratiko txaletetatik 12,5 km.ra Larrañe koloretsua dugu, eta herrian bertan 180ºko bira eginez izen bereko mendatea igotzen hasiko gara. 500 metro inguru igo ditugula, Larrañeko herria eta aurrean duen mendi bitxi eta ikusgarria inoiz baino distiratsuago agertzen zaizkigu, azkenaldian herrian egin dituzten lanak (etxaurreak koloreztatu esaterako) direla-eta. Errepide estuak bitartean bere igoera gogorra segitzen du, pagadi hostotsuan zehar.
Errepide gogor hau Orhi mendiaren maldan gora doanez, erraza da noizbehinka ikustaldi politak izan behar dituela pentsatzea, eta egia esan, halakoak dira, ederrak. Larrañetik 6 km.ra Orhi pare-parean dugu, dotore, eta kilometro bat aurrerago Erroimendi Mendatetik pasako gara. Hemendik so eginez, ezkerrean Hiru Erregeen Mahaia eta inguruko pirinioar mendiak agertzen zaizkigu, ikusgarriki. Orokorrean, Orhi eta Oritxipiaren magalean burutuko dugun mendatearen azken zatia zoragarria da.
Azkenik, beste 5 km. izugarri egin ostean, ibilbidearen 92.ean mendate-gaina harrapatu eta Nafarroan sartuko gara, eta 500 m. aurrerago, mendateko tunela igaroko dugu. Tunela igaro eta berehala aparkatu egingo dugu, hemendik igoko baitugu Orhi mendi-talaia ikaragarria.


IRATIKO OIHANA (Okabe eta Orhi)
Okabe mendia eta Illarrita Harrespila

Okabe mendia, Iratiko ikuspegirik politenetakoa eskaini dezakeen 1.466 metroko gailurra izateaz gain, bere magalean Euskal Herrian aurki dezakegun kromletx-multzorik garrantzitsuena erakusten du, Illarritakoa hain zuzen ere.
Illarritako edo Okabeko harrespila hauek (zirkuluan jarritako harriak) Burdin Arotik (K.a. 800-300 urte) ailegatu zaizkigu, eta dirudienez, antzinako errauspenerako hileta-monumentuak ziren. Horrela, eremu sakratu horien erdian gizon-emakumeek hildakoaren errautsak gordetzen zituzten ontziak lurperatzen zituzten.
Harrespilak, orokorrean hartuta, herri-giroan "Jentil-baratze" edo "Mairu-baratze" izenekin ezagunak, tradizionalki euskal mitologiako pertsonaia horien ehorzketarekin lotuak joan izan dira. Gaur egun arte inguru honetan 30etik gora aurkitu badituzte ere, adituek gehiagorekin topo egitea espero dute.
Gehiago aurkitu ala ez, dagoeneko gaur egun ezagutzen ditugunek osotasun magikoa eratzen dute, aire zabalean kokatzen den historiaurreko santuario moduko bat. Gertutik ala goitik begiratuta bisitaria harritzen duten biribil handi hauek paregabeko paisajea osatzen dute.
Zelai larretsu hauetan gora segituz, Okabe mendiko gailur zabal eta lau modukoak Iratiko ikuspegi pribilejiatu eta izugarria eskainiko digu. Horrenbestez, bertatik Nafarroa Behereko eta Zuberoako mendi guztiak ikusteaz gain, Nafarroako gailurren zati handia ere behatu ahal izango dugu: Orhi, Mendizar, Abodi, Errozate, Saiarre, Bizkartze... eta abar oso luze bat, Iratiko landare-tapiz koloretsu eta zabalaren gainean nabarmenduz.


Oinezko ibilbidea

Illarritara eta geroago Okabeko gailurrera iristeko oinezko bidea Surzai lepotik hasiko dugu. Surzai lepotik (1.135 metro), eta ekarri dugun bidearen aurrean dugun magalean gora, pixka bat ezkerrera, bidezidor bat hasten da, basoan sartzen dena. Bidea jarraituz, gutxira basotik irtengo gara eta Illarritako lepora iritsiko gara. Izen bereko nekropolia eskuinerantz dago, pixka bat gorago.
Segituan konturatuko zaretenez, hemendik aurrera zelai zabal eta nahiko lauak nagusi dira; izan ere, tamalez Okabeko gailurrera 4x4 batez ere irits daiteke, gurpilen arrastoek erakusten duten moduan. Horrenbestez, kromletxak bisitatzen ditugun bitartean (1.385 metroen inguruan), egin beharreko gauza bakarra gailurreria edo horrelako arrastoren bati jarraitzea da, Iratiko ikuspegia gero eta ederragoa bihurtzen ikusten dugun bitartean.
Gailurra, biribil samarra, ez dugu azken unerarte ikusiko, baina bertaraino iristean bi ordu eta erdiko esfortzua merezi izan duela pentsatuko duzue. Azkenik, tontor zabalari bira ematea gomendatzen dizuegu, alde guztietatik bista zoragarria baita.


Orhi mendia

Orhi Pirinioetako 2.000tik gorako lehenbiziko tontorra izateaz gain (2.017 metro alegia), Iratiko mendien artean erregea da. Ohituraren arabera, bertan Mari bizi da, euskal mitologiaren jainkosa nagusia, eta bere basoetan Basajaun mitikoak ere gordeleku aurkitu zuen. Zuberotar esaera zahar batek ere dioen moduan, "Orhiko txoria, Orhin laket".
Izan ere, mendi eder honetako gailurrera ailegatzen denak zoriontasuna besterik ezin du sentitu, hain miragarriak baitira mendia bera zein gailurretik ikusgai eta gozagai dugun ikuskizuna. Inguruko jendeak hainbeste mirestu eta maitatutako mendi honek imajina dezakegun ikustaldirik zoragarrienetakoa eskaintzen digu:
Hegoalde zein mendebalderantz begiratuz Iratiko tapiz orlegi-more zabala dugu, iparraldean Xiberoako paisaia idilikoa, eta ekialderantz Pirinio hurbiletako ikuspegirik ederrenetakoa (Auñamendi, Hiru Erregeen Mahaia, Atxerito...).


Oinezko ibilbidea

Gailurreraino iristeko erarik errazena Nafarroa eta Zuberoa lotzen dituen Larrañeko Portutik da, zehazki portu gaineko tuneletik. Oinezko bidea tunelaren alboan hasten da, Zuberoatik gatozela tunela pasatu eta berehala ezkerrera.
Bidezidor hau tunelaren gainetik igarotzen da, eta laster mendi-gailurreria harrapatzen du. Hemendik aurrera bidea gailurreria honetatik metro batzuk beherago jarraitzen du (horrela Oritxipia gailurra saihestuko dugu), hegoaldeko aldetik.
Jarraitzeko oso erraza eta garbia da, 10 metro inguruko harrizko zati aldapatsu bat kenduta. Hasieran gogorra suerta daiteke, baina gero askoz errazagoa bihurtzen da. Azkenik, bidea Orhiko gailurrari bira eman eta azken igoerari mendebaldetik ekiten dio, gailur zoragarri honetaraino iritsiz. Guztira pare bat orduko esfortzua, benetan merezi duena.

Azkenak
Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


Urtebete baino gehiago greban, Elon Musken enpresaren aurka
“Teslak ez du nahi langileek iritzia emateko eskubidea izaterik”

Teslaren aurkako lehen greba –eta bakarra– da munduan, Suedian 2023ko urritik aurrera egiten ari direna. Duela mende batetik hona Suedian egindako grebarik luzeena bihurtu da. IF Metall sindikatua bultzatu du protesta, Elon Musken autogintza enpresak hitzarmen... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


Peio Berterretxe
“Tresna sozial izatetik, produktu kultural izatera pasatu dira plaza antzerkiak”

Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.


Eguneraketa berriak daude