Indar askatzaileen ezusteko lagunak


2021eko uztailaren 19an
Noizik eta behin, edozein bazterreko indar askatzaileei ezuste atseginak ere gertatu ohi zaizkie. Ez oso maiz, jakina, gaizki ohitu baitzitezkeen eta agintea berreskuratu edo gauza okerragorik ere egin, bistan da. Baina aldian aldiro gertatuz gero, bada, bizi-poza berpiztea baino ezer larriagorik ez delako jazoko-edo, gauza da, gertatu, gertatzen direla. Jose Luis Alvarez Enparantza izeneko erbesteratu batek ZERUKO ARGIAn kontatzen zituen hauek, kasu.


HERANEGUN MALRAUX, ATZO KENNEDY

Honelako izenburu esanguratsua zuen Txillardegik, «Larresoro» ezizenez izenpetu eta, nonbaitetik bidalitako idazlan hark. Zer zioen bertan? Bada, hasteko, hauxe:
"Orain dela aste pare bat, jakina denez, arrabots haundia egin zuen Andre Malraux frantses ministro-oiharen delibero agiriak: ‘Bengalara joatea erabaki dut: eta neure burua eskeini diet bengalatar abertzaleei Bangla-Desh-en helburuak lortzen laguntzeko’. 70 urteetan, Andre Malraux idazle famatua (aspaldian Goncourt-en irabazle, Nobel-a ere bilduko omen du aurten) gaullista porrokatuak, gaztetango bere sua piztua bide dauka berriro. Eta, gero jakin denez, tanke batetan nahi luke burruka egin Bengalan bertan. Datorren Hazaroaren erdialdean ba doa haruntz".
Ezuste polita, ez da hala? Bada, ez ei zen hartan indar askatzaileen orduko zori ona amaitzen: "Atzo, Urriaren 20an, arrabots haundia egingo duen beste aitor bat entzun dugu irratian: Edward Kennedy senadorea (Lehendakari izan zenaren anaia gazteena, beraz) Irlandaren arazoaz mintzatu da. Ipar aldeko Irlandatik britaindar armadak aldegiteko eskatu du irmoki; eta argi eta garbi deklaratu du (behinola De Gaullek egin zuen bezalatsu) irlandatarren eskubidea erresuma bakar bat eratzeko, bitan zatiturik dauzkan mugak kentzeko eta, hitz batez, beren buruak irlandatarrek nahi duten eran gobernatzeko".
Hori bai zela mauka, edozein indar askatzailek beretzat nahiko lukeena! «Larresoro» ere ados zen horretan, baina euforiari bere trabatxoa jartzen zion: "Pozgarri da, dudarik gabe, lotsarik eza eta karkulukeriarik zitalena gidari diren mailan, horrelako jaun haundiengandik justizi egarria oinarri duten aitor horiek entzutea. Baina politikaren bideak inoiz konprenituko baditugu, beharrezkoa da laguntza-dei bikain horiek noiz gertatu diren hausnartzea. Azterketa hau egin gabe, oso ondorio eta iritzi funtsgabeak izan ditzakegu, eta irteerarik gabeko jokabideak proposa (borondaterik onenarekin, jakina!)".
Hori bai zela giroa izorratzea! Zergatik egingo ote zuen?
EGOERAREN GORDINA
"Lerro hauek idazten ditudan mementuan, 28 britaindar soldadu hilak dituzte irlandarrek Ulster-en. Azaldu denez, hauetxek dira IRA abertzaleak onhartuak dituen helburuak: ‘A good british soldier ia a dead one’ (britaindar soldadu ona, hildakoa da); eta paretak betetzen dituen beste hori: ‘Inglesa hiltzaile’. Sunday Timesek salatu duenez, tortura erabiltzen da Komisarietan; eta abertzale-entzutea duten katolikoak ehunka, milaka, dira gartzeletan usteltzen ari. Aski da berebil baten ihes-hodi batek eztanda egitea, okupazioko armadak gogoz mitrailetari eragin diezaion. Edward Kennedy, beraz, giro hori dagoenean mintzatu da irlandarren alde". Horixe zen egoeraren gordina, beraz. Eta Malraux-en Bangla Deshekiko amodioaren zergatia, zein?
"Bengalari buruz, noski, gauza bera esan behar da; baina aisa gogorkiago. Memento honetan, 11.000.000 bengalatarrek egin dute ihes beren sorterritik ikarak eraginda; eta Indiako Bengalan gerizatu (lau aldiz Euskal Herri osoa ihesi!). Honek adierazten duenez, zazpi bengalatarretatik batek utzia du bere etxea eta dena, kontzentrazioko landatan pilaturik irauteko. Kolerak, milaka hil ditu desherritu gizajo horiek. Orrialde hauetan beretan beste batetan azaldu nuenez, Mujibur-en Awami-Elkarteak (Bengalaren askatasunaren aldekoa) gehiengo osoa lortu zuen igaz Dacca-ko Parlamentoan (%98). Orain gerrilak agertu dira arrazagetan, eta egunero hiltzen dira pakistandar soldaduak abertzaleek muntatzen dituzten inkontruetan. Zenbat gerrilero dago? India aldean esaten denez, etorritako hamaika milioi horietatik 150.000 daude gertu iskiluak hartu eta aberria liberatzeko; eta aste hauetantxe ari dira militar entrenamendua hartzen. Bengalaren barruan bertan, eta izkutuan beraz, 7.000 bat gerrilero dago gaur, terrorismoan abiaturik. Horra hor, beraz, egia osoa esateko, Andre Malraux bultzatu duen egoera izugarria (Biafrakoa bera baino askoz izugarriagoa, ahobatez esaten denez)".
Horrela bada, noiz agertu ziren Malraux eta Kennedy egoera horien aurrean agertu bezala? "Irakurleak gogoeta egin, eta esan beza", zioen «Larresoro»k. Baina ez bide zuen irakurlegoaren burua estutzeko gogoan konfiantza osorik, datuak ematen jarraitzen baitzuen:
"Noiz mugitu dira gauzak bertan soluzio bati buruz? Noiz elkartu dira Londres, Belfast eta Dublin mahai baten inguruan ‘soluzio’ bat aurkitzeko? Edo, beste modu batera esateko: noiz arte ez dira elkartu? ‘Presiopean ez dugu amor-emango’, diote amor-eman ez zutenek. Baina amor-emate hori aipatze hutsa ere amor-ematearen lehenengo seinalea da; presioa sortu arte (‘dena hondatuko’ omen duen presioa, alegia) ukatu bait da prolemaren izatea bera"

Elduak eskolatu beharra
Bi zatitan banatua zegoela zirudian gizonaren bizitzak: Ikasteko garaia lehenengoa, lanerakoa bigarrena. (...) Umetan eta gaztetan ikasi zen, ikasi behar zen guzia. Gero ez zegoen zer ikasirik. Uste ori, ordea, zeiñen oker eta galgarria den ez dago pentsatu ere egiterik. Urte guziak dira onak ikasteko etanorbere burua ezitzeko. Garai guzietan daukagu berritu eta gaurkotu beharra gizarteari laguntzeko. Ahaztu ez dezakegun egia borobila dugu au. Eta gaur gutxiago. Aldaketa azkar eta aundien aldian bizi gara. Aurreko berrogeita amar urtetan baiño aldaketa aundiagoak izan ditugu azkeneko amar urte auetan. Azkeneko bi mende edo gizalditan baiño gehiago, berrogeita amar urte auetan. Besterik gabe gaurkotu beharra, oraingo erara jarri beharra dakarkigu onek Nor ipiñiko litzake karrera amaitu ezkeroztik liburu bat ere irakurri ez duen sendagillearen eskuetan? (...) (1971-XI-7)

Caja de Ahorros Provincial de Guipuzcoa
Iragarkia, 1971-XI-7
Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialak, 75 urte betetzean, orain arte bezela, gure Probintziaren alde lan egiten jarraituko duala adierazten die Gipuzkoar guztiei

Caja de Ahorros Municipal de Pamplona
Iragarkia, 1971-XI-7
Sarasate, 5. Telefono 224440 Onen ajentziak erri auetan dituzu: Tudela, Billaba, Huarte-Iruñe, Etxarri-Aranaz, Txantrea, Errotxapea, Azagra, Eneritz, Martzilla, Isaba, Huarte-Arakil, Ensanche, Lerín, Otxagabia, Karkar, Olazagoiti, Sartaguda, Ablitas, Milagro, Fitero, Kadreita, Andosilla ta Noain-Beriain.

Agencias: Tudela, Villava, Huarte-Pamplona, Echarri-Aranaz, Chantrea, Rochapea, Azagra, Enériz, Marcilla, Isaba, Huarte-Araquil, Ensanche, Lerín, Ochagavía, Cárcar, Olazagutía, Sartaguda, Ablitas, Milagro, Fitero, Cadreita, Andosilla y Noain-Beriain

Larresorori erantzuten: apaiz berriak hauzitan

Zalantzatan dagoen apaiz ez-ezagunari idazten diozu. Ez naiz zuretzat ez-ezaguna. Zalantzatan ere ez nago, zalantzak izanik ere. Halere, erantzun eginen dizut. Hasiera batetan, puntuzpuntu nire akordioak eta desakordioak agertuz egitea pentsatu nuen. Baina luzeegi aterako zen beldurrez, nahiago izan dut hiru-lau puntu hartu, horietan zure pentsamendu-lerro nagusiak (apaizari buruzkoak, noski) bilatzeko esperantzan. (...) Apaizarekin sartzen zara. Apaizarekin baino gehiago apaiz "berriarekin". Eta berri izateko modu hori ez duzu inolaz ere onartzen: deus berririk ez dagoelako hor, alde batetik, eta bestetik, hori bere apezgoaren saldukeria delako. Labur: zuk apaiz berriari salatzen diozuna (eta berarekin gaurko teologiaren mugimendu nagusi bati), bere fedegabezia da. Ez nago zurekin. Gizonaren soluzioa politika mailan bilatu nahi dugula diozu. (Politika hitzarekin, oker ez banago, zera ulertuz alegia, errealitatea ez haintzat ez ontzat hartzea, sozialaren, ekonomikoaren eta politikaren mailan ez bada, trazendentzia guzia baztertuz.Ez ala?). Holako apaizak, hor aipatzen duzun emakume horren antzera, nahikunde metafisikoari erantzun politiko bat ematen bide dio. Eta noski, hori egitearekin, apaizak bere eginkizuna traizionatu egiten du, bere mezua hustuz, funtsean trazendentziari uko egin ohi diolako. Eginkizuna traizionatu, bai; baina ez hori bakarrik: bere izateari ere saldukeria egitea da hori zure iritzian. Ez da egia. (...) Defentsiban gaude, zuretzat. Elsak zure Pierre Meunieri bere izana aitortzeko ausardiarik-eza salatzen dio. Berdin zuk guri. Herabe gara, lotsaturik gaude, oiloturik. Eta hemendik, gure federik ezaren eta gutiaren ondorioa ateratzen duzu. Larresoro, defentsiba gehiegi ikuste az kanpotik ikusten gaituzu, eta konturatzen naizenez, oso kanpotik (...) (1971-XI-7)


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude