«GURETZAT DISKO BAKOITZA ABENTURA BERRI BAT DA»


2021eko uztailaren 19an
Jojo Bordagarai gabadiarra Jutsin bizi da (Nafarroa Beherea). Ramuntxo Carrere, berriz, lekuindarra da eta Aiherran bizi da (Lapurdi). Ipar Euskal Herriko Kantu Txapelketan ezagutu zuten elkar, 1987an: «Euskal Herriko Kantu Txapelketaren bigarren aroan ezagutu ginen, aro modernoan-edo. Txomin Hegik irabazi zuen lehen ekitaldian eta guk bigarrenean, 1989an. Lehen aroan -60ko hamarkadan- Benito Lertxundi eta Erramun Martikorena kantariak eman ziren ezagutzera, besteak beste», oroitarazi digu bikote honek.

Hiru disko plazaratu dituzte ordutik. Lehenengo biak, Elkar diskoetxeak ekoiztuak, Niko Etxarten Kilikas estudioan grabatu zituzten: «Haize andrea» eta «Maitasunez ba ote». Hirugarrena, aldiz, «Zure kanpoetara» Xabi Peryren eskutik grabatu dute Laguna estudioan eta Agorila diskoetxeak ekoiztua da. «Kantu sinple batzuekin hasi ginen musikan. Lehen diskoan melodiak eta hitzak uztartu baino ez genituen egin. Bigarren diskoan gauza berriak xerkatu genituen, tresna gutti baina Niko Etxarten laguntza paregabea izan genuen. Disko honetan beste zerbait egitera entseatu gara», diote kantari biek.

ZORTZI urte GRABATU GABE.

Jojo polifazetikoa da. Musikaria izateaz gain, Amikuzeko gau eskolako irakaslea eta filmen proiektista lana burutzen du Donepauleko zine-areto nagusian. Ramuntxo, berriz, kontularia da; laborarien kontularitzaz arduratzen da. Zortzi urte pasa dituzte grabatu gabe, musika ez baita beren ogibidea. Disko berri bat grabatzeko ez omen dute jo mugarik eta ez dute beren burua musikalki behartuta kausitu izan egun arte: «Txuku-txuku aritu gara. Gainera, bikote gisa hasi ginen eta orain talde bat gara. Musikari berriekin aritzeak beste maila batera pasarazi gaitu. Kantuak beste molde batez pentsatu eta moldatu behar ditugu orain. Kantuak ezin dira heldu diren bezala egituratzen ahal, orain beste gisa batez lan egin behar dugu elkarrekin aritzeko. Disko berri honetan kolore ezberdinak tartekatu ditugu, giro herrikoia eta modernoa uztartzea izan dugu xede».
«Zure kanpoetara» diskoan talde lana ageri da, musikari bakoitzak bere nortasuna eman dio diskoari; euren kalitatea eta dohainak. Bikotearen arabera, taldekideak berauek baino musikari aise hobeagoak dira, eta hori agerikoa da egindako lanean: «Guretzat disko bakoitza abentura bat da. Musikari kideen ikusmoldearen arabera melodiei zer-nolako apaindura eman behar zitzaien eztabaidatu dugu. Denon artean deliberatu dugu zer sentitzen genuen hitz bakoitzarengatik. Bakoitzak bere ikusmoldea ekarri du eta gero denon espiritua agerrarazteko moldea landu dugu». Philippe de Ezkurra akordeoilaria, Mathieu Haranburu kitarrapala jolea, Xabi Albistur kitarra elektrikoa jotzen duena eta Pitxi Sarthouk osatzen dute Jojo eta Ramuntxo taldea.
Kantu txapelketari esker kantari kopurua emendatuz doa Ipar Euskal Herrian. Alta, Jojo eta Ramuntxoren aburuz, kantuegile eskas daude. «Zure kanpoetara» diskoaren hitzak eta doinuak bienak dira. Alabaina, hamaika kantuetatik lau bereizi beharra daude. XIX. mendeko bi testu alde batetik: Jan Battit Camoussariren «Mariñelaren Kontra-Pasa» eta Donepaleuko Jauregiberriren «Pobrearen kantua». Biak Jojok musikatuak. Gaurkotasun handikoak bi kantuak, jite fatalista dutenak, musikari hauen hitzetan. «Kantan badoa bihotza» dago bestalde. Kantu honen hitzak Itxaro Bordarenak dira. Xiberoko Botza du aipagai. Irratiak berak eginiko eskaeraz sortua da. «Jin Baledi» izeneko kantuaren hitzak berriz, Zuberoako Alexis Etxekopar «Attuli» musikari mitikoari eskatu zizkioten. «Attuli»ri dioten estimuaren lekukotasun gisa asmatu dute kantu kilikagarri honen doinua. Bikoteak dioenez, Philippe de Ezkurra eta Patxi Arotzarenak kantuen konponketan eginiko lana berebizikoa izan da. Kantu baten musika ezezik, gainontzeko kantuen moldaketa guztiak Philippe de Ezkurrak eginak dira. Itoiz talde ohiaren Xabi Peryren grabaketa lana biziki estimatu dute era berean.
«Zure kanpoetara» izenburua ez dagokio kantu baten izenari, «Eskapatze» kantuaren leloaren hitzak dira. Diskoaren azalean agertzen den irudian islatu nahi izan dituzte beren gogoetak. Honela azaldu digute bere funtsa: «Margo baten aitzinean izaniko gogoeta batetik abiatu zen ideia. Berean mundua hilotza agertzen zen eta berari begira pertsona bizidun bat agertzen zen. Hila zen mundu hori bizidun bilakatu da finean. Kantu onirikoa da funtsean» dio Jojok. «‘Zure kanpoetara’ izenak kanpoa edo bakoitzaren mundua ere erran nahi du, hitz joko bat da. Kanporako begirada eta norberaren baitarako soako bat da. Bi munduen arteko begirada bat islatu nahi dugu. Kantu sinbolikoa da», gehitu du Ramuntxok. Alta, diskoaren azalean islatu nahi zuten ideia ez da erabat gauzatu. Mirailan behar lukeen irudia ez baita agertu. Irudiz, ekoizpeneko iratxoak ez dira beren alde aritu izan.

ordizian eta Urruñan.

Jojo eta Ramuntxok disko berri baten garaian 30 kantaldi inguru burutzen dute urtean. Azaro honen 24 eta 25ean Ordizian nahiz Urruñan joko dute; Kepa Junkera eta Ruper Ordorikaren aurretik joko ere, hurrenez hurren. Hegoaldean ez dute nahi beste abesten. Gipuzkoan, Donostia eta Tolosa aldean aritzen dira. Bizkaian, berriz, Getxo eta Berangon. Nafarroan, Baztanen batez ere:«Guk gehienbat lagunen gonbiteei esker abesten dugu Hegoaldean. Agorila etxeak zailtasunak ditu Iparraldeko kantarien lanak Hegoaldean sustatzeko».

Profesionala ez bazara, disko bat grabatzea diru arazoa da Jojo eta Ramuntxoren aburuz:«Garai batean Elkarrek asko saltzen ez genuen folk musikariak ere ekoizten zituen; ekoizpen osoa hartzen zuen bere gain. Gaur egun ez. Alta, zeregin hau ere diskoetxe azkarrena izan beharko luke gure irudiko»


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude