«GAZTE ASKOK AISIALDIRAKO `TXIPA" ERDARAZ DAUKA»

Euskarazzzz" sentsibilizazio kanpaina amaitu da duela gutxi. Zein balorazio egiten duzu ekimenaz?

Guk jasotzen ditugun mezuen edo oihartzunen arabera, positiboa izan da, oihartzun handia izan du. Kanpaina hori indarrean egon dela jende asko konturatu da. Gero, horrek zer suposa dezakeen... hori soziologoek-edo esan beharko dute. Esate baterako, kanpainaren barne hegazkin bat izan da herriz herri. Kazetariek deitu digute deiak jaso dituztela hori nola izan den, nola parte hartu zitekeen galdetuz. Gure iritziz, oso positiboa izan da.

Kanpaina hau, ordea, ez da Euskara Zuzendaritzatik bideratzen duzuen lehena. Aurretik "Euskara zure unibertsoan" egin zenuten. Bi kanpainek gazteen arreta deitu nahi dute, aisialdian euskara erabil dezaten.

Euskarari bultzada emateko kanpainak aspalditik egiten dira. Baina orain arte, oso kanpaina tradizionalak izan dira. Alegia, egunkarietan, irratian edota kartel handietan iragarki batzuek ipintzera mugatzen ziren. Gauza bera egiten zen euskara sustatzeko edo edozein produktu saltzeko. Gu azkeneko bi urte hauetan gauza berri bat egiten saiatu gara, hain zuzen ere, gazteenganaino heltzeko. Gazteek normalean dauzkaten parametroak ez dira ehuneko ehun bat etortzen edadeko pertsonek dituztenekin. Memento honetan, Gipuzkoan, gazteen arteko euskararen ezagupena asko igo da. Baina gauza bat ezagupena da eta bestea erabilpena. Bi horien artean leize bat ikusten dugu guk eta kanpaina hauen bitartez ezagupen hori erabil dezatela nahi dugu. Edadeko jendeak bere bizia egin du eta ikasten badute eta erabiltzen badute, zer esanik ez, hobe, baina gure itxaropena eta gure geroa gazteengan dago. Hori dela-eta, gazteekiko lotura izan dezaketen gauzak egiten saiatu gara. «Euskara zure unibertsoan» kanpainaren baitan iaz globo handi harekin hasi ginenean, herriko jaietara edo hondartzetara jo genuen, han pilatzen baitira gazteak. Aurten ere ildo horretatik jarraitzen dugu. Gauza apurtzaileak egiten saiatu gara, gazteen artean gure mezua zabaltzeko. Eta lortu dugula uste dugu.

Horiek dira jendea ohartu dadin egiten diren kanpaina handiak baina aldian aldian beste ekimenak egiten dituzue: «Hire esku», irakurzaletasuna bultzatzeko egitasmoak...

Bai, halako ekimen ugari ari gara aurrera eramaten. Iaz adibidez, oso esperientzia ona izan genuen. HABEk zuen material ugari Internet bitartez zabaltzeko programa abiatu genuen. Gazteen artean irakurzaletasuna zabaltzeari ere bultzada handia eman diogu. Hori aurrera eramateko, Galtzagorri elkartearekin hitzarmen bat egin genuen. Gazte bakoitzak hiru liburu irakurri behar zituen eta gero gehien gustatzen zitzaiena saritu genuen. Argitaletxeei laguntza ematen diegu liburuak nahiz bestelako material teknologikoa ikastoletan eta eskoletan izateko. Unibertsitateko biblioteka klasiko bat izateko asmoz, laguntzak ematen ditugu. Nik Euskal Herriko Unibertsitatean klasea ematen dut, baina apunteak neronek egiten ditut eta lan bat bidaltzen badiet, ez daukate azpiegiturarik gaietan sakontzeko.

Kirol arloan ere euskara sustatzeko lanetan ari zarete. Oraintsu kanpaina bat abiatu duzue, zertan datza hiru urteko egitasmo hori?

Badaramagu urte eta erdi-edo horretan. Hemen ere gauza bera gertatzen zaigu. Gazte askok eta askok euskaraz badakite, beharbada ikastoletan edo familian euskaraz hitz egiten dute, baina gero kirol talde batean sartzen dira eta entrenatzaileek euskaraz ez dakitelako edo nahiz eta jakin ohitura ez dutelako edo terminoak nola erabili behar diren ez dakitelako erdaraz egiten dute. Arlo bakoitzak bere hiztegia dauka. Kirol arloan erabiltzen diren terminoak hartu, landu, eta egokitu ditugu; ikastaroak eman ditugu; jendea gonbidatu dugu, federazioekin hitz egin dugu... Lan gogorra da, ez da «kanpaina bat egingo dugu» esatea eta bat-batean denak kiroletako arlo desberdinetan euskaraz hitz egiten hastea. Kanpaina jendea zirikatzeko modua da, kiroletan euskaraz egin dadin eska dezan.

Eusko Jaurlaritzaren Euskara Biziberritzeko Plana bere gain hartu zuen Gipuzkoako Aldundiak. Plana gizarteari begira eta aldundi barrura begira garatzen ari zarete.

Eusko Jaurlaritzaren Euskara Biziberritzeko plana gure gain hartu genuen. Gazteak, aisialdia, kirola eta teknologia berriak bultzatu beharreko esparruak ziren eta lau zutabe horiek hartu ditugu euskararen aldeko politika aurrera eramateko.
Etxe barrura begira, funtzionarioen euskalduntze plana dugu. Alet programa ere martxan dugu langileek aldundian beren lana euskaraz egin dezaten. Gero itzulpena dago. Hemengo paper guztiak euskarara egokitzen ditugu eta ez bakarrik paperak, baita web orrialdetan ematen dugun informazioa ere. Itzulpena geroz eta gehiago egin beharra dago, baina ez gazteleratik euskarara edo euskaratik gaztelerara bakarrik, geroz eta gehiago ingelesetik itzultzen dugu. Internetetik edo bestela etortzen den dokumentazio asko ingelesez dator.

Iaz "Gabonetan opariak euskaraz" kanpaina burutu zenuten. Estropaden inguruko bideojoko bat eta gabon kanten disko bat kaleratu zenuten. Ba al duzue antzeko asmorik aurten?

Jendeak ez zeukan buruan sartuta euskaraz ere opariak egiteko aukera bazegoela. Guk jendea horretaz jabetu zedin nahi genuen. Hori aurrera eramateko erraztasunak jarri behar ziren. Euskaraz zeuden produktu guztiak saltokietako stand berezi batean jarri genituen. Arrakasta oso handia izan zuen eta horrekin jarraitu nahi dugu. Beste produktu batzuk ere egingo ditugu, eta horrela pixkanaka-pixkanaka hornitzen joango gara.

Teknologia berriei garrantzia handia eman diezue.

Jende gaztea geroz eta gehiago egoten da ordenagailu aurrean. Programa asko euskaraz ere badaude, baina aisialdikoak ez hainbeste. Kostu oso handiak dituzte eta gu oso herri txikia gara. CD-ROM baten kostua txikiagoa da erdaraz euskaraz baino, behar diren azpiegitura guztiak erdaraz daudelako. Nahiz eta kostu antzekoa izan, zure merkatua Espainia osoa, Hego Amerika bada, horren isla prezioan oso handia da. Hala eta guztiz ere, guk horretan jarraituko dugu.

Hemen ba al daude enpresak euskarazko bideojokoak egiteko azpiegiturak dituztenak?

Bai, guk dakigunez bi daude, bata Gipuzkoan eta bestea Bizkaian. Agian gehiago izango dira. Bai estropada eta mendiaren ingurukoak euskaraz eginak daude, ez dira gazteleraz egin eta gero itzuli. Guk hasieratik euskaraz egin nahi genituen. Joko horiek ez daude ez gazteleraz ez ingelesez. Gure merkatua oso txikia da, baina horrekin jokatu behar dugu. Gainera, ez dugu hasiera batean gaztelerara itzultzerik nahi, Euskal Herriko gazte askok euskaraz jakin arren, aisialdirako «txipa» erdaraz daukatelako. Agian nahiago izango dute erdaraz erabiltzea, baina guk ez dugu dirua horretarako gastatzen.

2000ko aurrekontua 597 milioikoa izan zen, 1999koa baino %40 gehiago. Zein da aurtengo aurrekontua?

Ez dakigu, Batzar Nagusietatik pasatu behar du oraindik. Nik espero dut gutxienez hori izatea eta hortik gorakoa ahal bada. 1999tik 2000ra ia bikoiztu egin zen aurrekontua. Lehen diputazioaren eginkizuna gehienbat etxera begirakoa zen. Kanpora begira diru gehiago behar genuen eta hor gaude, bikoitza izango bagenu ere gastatuko genuke.

Herri aldizkari eta euskara elkarteekin zein harreman duzue?

Urtero dekretu bat ateratzen dugu eta dekretu horren bitartez elkarte desberdinek aukera daukate beren planak aurkezteko. Horren arabera mahai bat osatzen da hemen barruan eta bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera eta daukagun diruaren arabera banaketak egiten dira. Aldizkariek euskara hutsezkoak izan behar dute dirua eskuratzeko. Hori dudan jarri izan dugu, Gipuzkoan zenbait lekutan argi dago euskara hutsean izan behar direla. Baina beste leku batzuetan nolakoak izan behar duten gure artean eztabaidatu izan dugu. Ni adibidez Pasaiakoa naiz eta hango egoera oso ondo ezagutzen dut. Eta nik badakit zein oihartzun izan dezakeen Pasai Antxo batean euskara hutsean egindako aldizkari batek, ez dut nere burua engainatzen. Askotan pentsatu izan dugu zer gertatuko litzatekeen ehuneko zati bat euskaraz izango balitz eta gainontzekoa gazteleraz. Baina beldurra ematen digu, behin hasiz gero, oso zaila baita aurrera egitea. Gainera zaila litzateke zehaztea, zergatik izan behar du Pasaian elebiduna eta Azkoitian esaterako bestela? Eskarmentuak erakusten didanez, bi hizkuntzak batera agertzen saiatu direnak, «Deia» edo «Gara» esaterako, nahiz eta hasieran esan bi hizkuntzetan egingo dutela azkenean euskarak leku gutxiago hartzen du.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritzak urte gutxi ditu. Zuk, ordea, urte asko egin duzu euskararen inguruan lanean.

Hiru gehi lau berdin zazpi...


ASTEKARIA
1996ko abenduaren 29a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


Eguneraketa berriak daude