Agustin Ezeiza «Zeruko Argia» astekariaren sortzailea


2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Agustin Ezeiza izan zen «Zeruko Argia» astekari gisa sortzea bururatu zitzaion pertsona. Kaputxino zen garai hartan. Euskara eta euskal kulturaren egoeraz erabat kezkaturik, euskaldunak gai guztiez informatuko zituen aldizkaria kaleratzeko urratsak ematen hasi zen. Zentsuraren trabak nola saihestu ote zituen? Euskal Herria deseuskaldundu batean, aldizkari euskaldun batek beharrezko zituen kazetari, idazle eta irakurleak nola lortu? Horretaz guztiaz mintzatu gara 1963an hasi eta 1972an «kazetarien esku» utzi zuen arte «Zeruko Argia»ren lema eraman zuen gizonarekin.

Gerra ondoren, pare bat urtetan kaleratua zen «Zeruko Argia».
54an-edo atera zen, bai, baina hileroko bezala.

Eta 58an ere kaleratu ziren aldizkariaren zenbaki batzuk...
Hortik datoz, bada, nik gero erabaki nituenak! Hondarribiko kaputxinoetan izan zen hura. Nire anaia Kaietano eta beste batzuk, «Zeruko Argia» hamabostekari bezala ateratzen hasi ziren, egunkari formatuan, informatiboagoa-edo egiteko, bestela Arantzazuko errebista eta horrelakoen oso antzekoa zela, eta usain hori kendu nahian. Baina Gipuzkoan, «Delegación de Información» delakoaren arduradun Ugarte zegoen -gero Donostiako alkate izan zena- eta hark, hiruzpalau zenbaki ateratzen utzi, zorrak egin arazi, eta gero itxi egin zuen. Arrazoiak? Orduan arrazoiak ez zuen ezertarako balio... Gauza da, gero, nire anaiak soldadutzara joan behar izan zuela, kapelau. Kaputxinoek nire kargu utzi zuten «Pan Pin», umeentzako aldizkaria. Hori zela-eta, hasi nintzen Zumalabe, Santamaria eta horrelakoekin biltzen, alegia euskararekin kezkatua zegoen jendearekin, eta bestea baino biziagoa izango zen «Pan Pin» berri bat egiteari ekin genion. Abalak lortu eta martxan ipini genuen, haren buru Jesus Elosegi jarriz. Handik gutxira etorri zitzaidan burura ea «Zeruko Argia»rekin ez al genuen beste horrenbeste egiterik.

Pentsatu eta egin?
Aurretik bilerak egiten hasi ginen, zer egin genezakeen erabakitzeko. Abalistak ere bilatu genituen. Planteamendu osoa egin beharra zegoen. Lehendabizi: hamabostekaria ala astekaria izango zen? Hilerokoekin gogoratzen zara nolabait, baina hamabosterokoa oso epe arraroa da, ahaztu egiten zara direnik ere. Horrela, nik neuk erabaki nuen astekaria izango zela.

Eta aldizkaria egingo zen lekua, nola hautatu zenuten?
Gipuzkoan egitea alferrik zen. Auskalo baimena emango ote ziguten, eta lortuz gero ere, jakina zen gerokoa. Bizkaian eta Araban, beste hainbeste gertatuko zen. Beraz, Iruñea aukeratu nuen. Han kaputxinoek Iparraldeko probintzietako zentro burua daukatenez, «handik aterako balitz bezala jarriko dugu» pentsatu, eta horrelaxe egin genuen.

Horrekin amaitu al ziren zuen zailtasunak?
Ez horixe! Zein inprentetara eramango genuen? Inprenta indartsu bakarra «Pensamiento Navarro»rena zen, baina hark ez zuen nahi izan. Azkenean aurkitu genuen bat, tolosar baten eta bizkaitar baten artean zeramatena, eta han hasi ginen. Oso garestia zen, baina ez zegoen beste biderik. Hala ere, han hasteko, lehendabizi baimena lortu beharra zegoen. Garai hartan Fragak aterako zuen lege berriaren aurrerapen bat izan zen, eta irekitasun hartaz baliatu ginen baimena eskatzeko. Dena den, kontu handiarekin ibili behar izan genuen, gauza erlijioso, kultural eta abarren artean, ia ezkutuan, informazio orokorra ere emango zuela aipatzeko. Baina han hasi aurretik, aldizkariaren zuzendari agertuko zen kazetaria lortu behar zen. Non aurkitu, garai hartan eta Nafarroan, «Zeruko Argia»ri bere izena utziko zion kazetaririk? Bada, Universidad de Navarran! Eta ba al dakizu nor izan zen? Iñaki Gabilondo! Oraindik eskertzen diot hori! Bere kargu eta bere izenean agertu ziren «Zeruko Argia»ren lehenengo zenbakiak.

Trabak saihesteko bideak aurkitzen oso abilak zinetela ematen du...
Zer edo zer egin zen... Jakina, aldizkariak beste zailtasunik ere bazuen. Orduko euskara, adibidez. Oso nardatsa eta era askotakoa zen... Bateren batek zuzendu behar zuen hura! Eta ez balizko idazleen euskara bakarrik, inprentako gorabeherak ere bai! Bazen beste arazo bat ere: Donostian genuela erredakzioa eta Iruñean inprenta. Garaiz bidali behar ziren lan guztiak. Hitzez hitz neurtuta bidaltzen nizkien, bestela ez baitziren gai jakiteko non moztu zezaketen ere!

Lanak irakurri ere egin beharko zenituen...
Eta nola! Bidali aurretik, artikulu guztiak zehatz-mehatz aztertu beharra zegoen. Orduko zentsura ez zen nolanahikoa! Edo aldizkaria atera nahi genuen, edo hitz bat pasaz gero, kito! Aberri Eguna ezin zen ezta aitatu ere. Horrelako hitz guztiak kendu behar ziren.

Makina bat buruhauste izan zenituen...
Den-dena neronek egin behar izaten nuen! Inprentara noiz bidaltzen zuten begiratu, noiz bukatu zain egon, eta batzutan aldizkari inprimatuak ekartzera ere joan behar izaten nuen. Dena den, Nafarroako «Delegación de Información» delakoarekin suerte ikaragarria izan genuen. Nik entzun nuen inoiz, hango delegatuaren ordez euskara kontuak eramaten zituenaren aita abertzalea izan zela... Harekin konpontzen nintzen ni, beti apal-apal, han harrotasunak ez baitzuen ezertarako balio, baina laguntza handia lortu nuen harengandik.

Asko lagundu al zizuten kaputxinoek «Zeruko Argia» martxan jartzen?
Hasieran nik ez nuen erraztasunik izan ezta barrutik ere. Esango nuke kaputxinoek eman zidaten erraztasun bakarra kontrarik ez egitea izan zela, ez baimena eskatzeko, ez aldizkaria egiteko. Izan ere, kaputxinoek euskaltzaleen fama izan dute, baina Nafarroan alderantziz gertatu zen, bai garai hartan eta bai gerra garaian... «Zeruko Argia»ri dagokionez, trabarik ez zuten jarri: lokala utzi ziguten, argia, telefonoa eta abar beraiek ordaindu zituzten, eta guri ez zizkiguten sekula kobratu. Ez zuten gutxi egin!

Asko saltzen al zen «Zeruko Argia»?
Sortu zenean, 1919an, aldizkari erlijiosoa zen, eta baserritarrei zuzendua zegoen. Astekari bilakatu zenean, hiritartu egin zen, eta lehengo harpidedun gehienak esan ziguten garestiegia zela, euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez zutela... Gauza bat eta beste, baja eta baja. Nondik atera harpidedunak? Bada, pertsona batzuk jarri genituen hartaz arduratzeko, harpide gehien lortzen zuenari sari batzuk emanez. Hego Euskal Herria osoan banatzen zen. Iparraldera ere bidaltzen genuen, baina askoz gutxiago. Harpidedunak genituen gehientsuenak. Kioskoetan ere jarrita edukitzen genuen, baina haietan gutxiago saltzen zen. Banaketa lana oso gogorra zen. Eskuz egin behar izaten zen dena: aldizkaria tolestu, zenbaki bakoitzari helbidea jarri... Talde laguntzaile bat etorri ohi zen horretarako. Gero, administrazio kontua. Gaizki joan zitzaizkigun gauzak arlo horretan, Jose Salegi etorri zen arte. Eskerrak hari!

Arazorik izan al zenuten aldizkarian idatziko zuen jendea bilatzeko orduan?
Jakina! «Zeruko Argia» ateratzen hasi baino lehen bildu nahi izan nituen gerra aurreko eta beste idazle guztiak. Baina, noski, banaka batzuk baino ez ziren gelditzen. Eta horietatik, batek ez zuela ezer jakin nahi, besteak ez dakit zer... Idazle berriak ere sortu beharra zegoen. Lehenengoetarikoa Rikardo Arregi izan zen, gero Toledo, Mikel Lasa... Halako batean idazle gazteagoak hasi ziren inguratzen: Saizarbitoria eta horiek, eta geroago oraindik Joxemi Zumalabe eta besteak... Nolakoa zen astekaria? Bada, batzuetan esaten zuen jendeak: «Oi zer eskasa atera den!». Nik banekien hori, baina... ahal genuena baino gehiago ezin egin. Borondatezko kolaborazio dezente zegoen, eta eskerrak horri. Gogoratzen naiz nola, gerora, Karlos Santamariak esaten zidan iraungo zuenaren inongo esperantzarik ez zuela izan berak! Izan ere, ez zegoen ezer, ezta kazetari bat aurkitzeko modurik ere!

Nolanahi ere, aurrera egin zenuten. Zer lortu zenuten horrekin?
Laburbilduz, ezer ez zegoen garaian, idazle eta kazetari berriak sortzea. Bakoitza bere neurri eta akatsekin nahi bada, baina dezente sortu ziren. Eta irakurle hiritartua ere, asko sortu zen. Beste kezka bat ere mahaigaineratu zen «Zeruko Argia»ri esker: euskararen batasuna beharrezkoa zela. Egizu kontu, oñatiar batek, nafar batek, edo Iparraldeko batek idazten zutela. Denak diferente. Eta ortografia aldetik, zer esanik ez. Jakina, euskara batuaren beharrak istilu ikaragarriak sortu zituen. Hasieran, batasun handia zegoen: euskara izanez gero, denak konforme! Baina, berehalaxe, han genituen eskuindarrak alde batetik, marxistak bestetik... Denen artean nola asmatu ez zenekiela ibili behar zenuen, ez baitzegoen inori atea ixterik...

Zertan esango zenuke lagundu zuela aldizkariak?
Euskal kultura, ikastolak, gau eskolak, jaiak, antzerkia, abeslariak... nahi duzuna bultzatzen. Haren bidez egin ziren ezagunak Antton Valverde, Ez Dok Amairu... horiek denak! Izan ere garai hartan informazio bide bakarra «Zeruko Argia» zen, eta bere eskasian, euskaldunok genituen beharrak azaldu zituen.

Publizitatea ere beharko zenuten, bada...
Horrekin ere nahiko atsekabe izan nituen! Haseran, neronek bilatu behar izaten nuen. Batzuek aldizkaria euskalduna zelako egiten zuten, baina bazen beraien interesen arabera egiten zuenik ere. Baina publizitate askorik ezin zen egin, eta udako festetaz baliatzen ginen: gure «uda» apirilean hasi eta udazkena arte ez zen bukatzen. Festetan zeuden herriak aukeratu, haiei buruzko informazioa eman eta, bide batez, publizitate pixka bat lortzen genuen. Korrespontsalekin egiten nuen lan hori. Primitibo-primitibo. Dena den, protestak ere izan ziren: publizitate gehiegi ateratzen genuela, eta artikulu gutxi. Baina irautea nahi bagenuen, ez zegoen beste biderik.

60ko hamarkadan euskal jendeak egundoko adorea zeukala ematen du...
Hasieran bai, eta indar handia hartu zuen: denok batasun batean egindako indarra. Gero, betiko kontuak izan ziren: zatiketak, bakoitzak bere pentsamoldea, euskarak ere bereizi zuen jendea... Gauza guztiak dute bere momentua. Momentua ondo harrapatuz gero, indar handia hartzen duzu. Eta «Zeruko Argia»k ere, nahiz hain medio eskasa ikusi, momentu hori harrapatzen jakin zuen. Aldizkari erlijioso sakon bat egiteko asmoa nuen nik orduan, baina ohartu nintzen horretarako ez zegoela kontzientziarik. Herri kultura, politika eta giza baloreen ordua zen.


Azkenak
2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


2024-11-27 | Onintza Enbeita
Aran Calleja. Filmetako musika egilea
“Musikan, emakumeok lan handia egiten ari gara ikus gaitzaten”

Inguruan dituen emakume sortzaileek halakorik izateak harritu egiten du, baina berak urte askotan izan du iruzurtiaren sindromea. Irauteak erakutsi dio, ordea, gauza asko ondo ere egin dituela. 2021ean Espainiako Estatuko Goya saria irabazi zuen
Maite Arroitajauregirekin... [+]


Francis Williamsen bikaintasunaren froga

Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]


2024-11-27 | Mikel Zurbano
Trumpkonomia

AEBetako agintaldi berriak ekonomiaren esparruan ekarriko duena zehaztea ez da lan erraza. Estrategia ekonomiko berriaren ardatza liberalismoaren eta kanpo sektorerako protekzionismoaren arteko uztarketa bitxia izango da. AEBetan aldian-aldian halakorik gertatu den arren,... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


Luis González Reyes
“Desazkunderako kapitalismoa gainditzea ezinbestekoa da”

Sustrai Erakuntza fundazioak desazkundeari buruzko jardunaldiak egin zituen Iruñean urriaren amaieran. Han eman zuen hitzaldia Luis González Reyesek (Madril, 1974). Adrián Almazánekin batera 2023an argitaratutako liburua izan zuen oinarri:... [+]


Teknologia
Hartzea ematea delako

Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]


Eguneraketa berriak daude