LIBURUAK


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
TUBABU
Jon Arretxe
TTARTTALO
272 orrialde
2.900 pezeta
116 libera


JOSE LUIS PADRONEK GAZTELERATUTAKO "TUBABU"

Duela zortzi urte, Lehen Abentura Nobelen Igartza saria irabazi zuen Jon Arretxeren "Tubabu"k. Garai hartan euskaraz plazaratu zen liburua, eta hain zuzen haren bertsio gazteleratua da orain Ttarttalo argitaletxeak kaleratu duena, euskal idazleen lan aipagarrienei eskaintzen dien "Abra" bilduman. Jose Luis Padron Plazaolak gazteleratu du, literatur munduan erabat murgildurik dagoen idazleak: itzultzaile izateaz gain, poesia liburu ugariren egilea da eta kritika lanak ere egiten ditu. Bideari ematen dionaren zoririk hoberena ezagutu ahal izango dituen leku eta jende berri horietaz ikasi eta zeharo eraberriturik itzultzea omen da. Bada, esan daiteke bihotz eta kemen horrekin abiatu zela Jon Arretxe "Tubabu"n kontatzen duen bidaia egitera. Izan ere, "Tubabu" Saharako basamortuan eta Afrika beltzeko parte baten barrena egileak bizikletaz egindako bidaiaren kronika da, eta bertan islatu ditu Jon Arretxek bidaiariak senti ditzakeen emozio guztiak: beldurra, maitasuna, mesfidantza, alaitasuna... Bide batez, Afrikako lurralde horietan aurkitu zituen pertsona, herri, kultura eta egoera politikoen zertzeladak ere eskaintzen ditu idazleak kontakizunean zehar.

ARMAND DAVID PANDAREN AITA
Kepa Altonaga
ELHUYAR
251 orrialde
3.328 pezeta
133 libera


CAF-ELHUYAR ZIENTZIA-DIBULGAZIO SARIA

Kepa Altonagaren "Armand David, pandaren aita" idazlanak irabazi zuen 1999ko CAF-Elhuyar zientzia-dibulgaziorako saria. Idazlan honek, aita Armand David (1826-1900) ezpeletarraren bizitza eta curriculum zientifikoaren berri ematen du. Izan ere, bere Txinako ibilaldiak lorpen ezezagun eta sinesgaitzez beteta daude, eta baita abentura zirraragarriz zipriztinduak ere. Dena dela, Kepa Altonaga ez da Armand Daviden abenturetan gehiegi murgildu, abenturako liburua baino zientzia dibulgaziokoa izan nahi zuelako bereak. Beraz, panda hartzaren berri Mendebalari eman zion Euskal Herriko seme honen bizitzaren inguruko hiru biografia ezberdinez baliatuz, hainbat kontu zoologiko, geopolitiko, paleontologiko, lexikologiko, biogeografiko, kontserbazionista, historiko, genetiko eta abar ekarri ditu Altonagak harira.

HARRY POTTER ETA SEKRETUEN GANBARA
J. K. Rowling
ELKARLANEAN
284 orrialde
1.990 pezeta
83 libera


BIGARREN IKASTURTEA AZTI ETA SORGIN ESKOLAN

Iñaki Mendigurenek euskaratu du J.K. Rowlingen "Harry Potter eta sekretuen ganbara", non aztitxo ausarta bere osaba-izeba eta lehengusuaren etxe gogaikarrian aurkitzen dugun. Gauza gutxik amorrarazten du mutikoa horrek baino gehiago, etxe hartan inork ez duelako asko maite, eta agerian uzten dute hori. Harry Potter-ek dagoeneko Azti eta Sorgin Eskolan bere lehen ikasturtea bikain gainditua du. Baina orain opor garaia da, eskola itxita dago, eta aztitxoa asper-asper eginda... bere lagun Ron Wesley auto hegalari batean azaltzen zaion arte. Geroztik ez zaizkio abenturak faltako eta bere bizitzako hilabeterik zoriontsuena pasatzea lortuko du. Hura amaitu orduko, berriz, Azti eta Sorgin Eskolan bigarren ikasturtea hasiko du, aurrekoan beste ezustez eta arriskuz betea, aurrekoa bezain zirraragarria.

SI ES VERDAD QUE ME LLAMO RAFAEL...
Gabriel Celaya
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
87 orrialde


HAMAR URTE BADIRA GABRIEL CELAYA HIL ZELA

Orain dela hamar urte poeta handi bat hil zitzaigun: Gabriel Celaya. Gizon hark, Amparitxu Gastón zuen emazte. Eta hain zuzen honen esku-hartze zuzenarekin burutu ahal izan da Gipuzkoako Foru Aldundiak eta honen Kultura, Euskara, Gaztedia eta Kirol departamenduak Gabriel Celayaren obrari buruz egindako erakusketa. "Si es verdad que me llamo Rafael..." ordurantxe kaleratu zuten liburu-katalogoa da, eta Celayaren poesiarekin aurrez aurre jartzeaz gain, zera jakinarazten du: poetari bataiarrian jarri zioten izena Rafael Gabriel Juan Múgica Celaya Leceta zela. Eta bere lehen liburuak, Rafael Múgica izenez plazaratu zituela... ahalik eta familiako enpresan lanean hasi eta bertako Administrazio Kontseiluak "ingeniari-gerente batek bertsoak idazteak kalte egin ziezaiokeela enpresaren izen onari" ohartarazi zion arte.

ALE GORRIAK
Txomin Peillen
HIRIA
135 orrialde
1.950 pezeta
78 libera


TXOMIN PEILLENEN IPUIN ZIRRARAGARRIAK

Badu Txomin Peillenek abilezia franko irakurlearen barne asaldura eragingo duen ukitu hori agertzeko bere narrazio laburretan. Aurretik Edgar Allan Poek eta geroago idazle zuberotar honen lagun handia izan zen Jon Mirandek beren ipuinetan adierazten jakin zituzten hainbat elementu izu sortzailez eta ironikoz baliatzen da Txomin Peillen ere "Ale Gorriak" liburuan jasota dauden hamazazpi narraziotan. Nobelagile eta saio idazle oparoa dugun arren, esan daiteke formato txikian erakusten duela Txomin Peillenek bere prosarik biziena. Gerra ondorengo euskal literaturaren berpizkundean eraberritzaile eta aitzindari izan den euskal idazle honen literaturgintzaren emankizunak formaren eta edukiaren arlokoak dira, ez baitzen alferrean euskal literatura laikoaren baliagarri eta eragile izan, Jon Miranderekin batera.

ALBAK HAMAIRU URTE
Agustín Fernández Paz
ELKARLANEAN
111 orrialde
1.180 pezeta
47 libera


BI HILABETEZ OHEAN GAIXO EGONDA IKASITAKOAK

Iñaki Ugarteburuk euskaratu eta Elkarlanean argitaletxearen bidez kaleratu den gazteentzako nobela honen egilea Agustín Fernández Paz galiziarra dugu, eta Edebé saria eskuratu zuen 1994an "Albak hamairu urte" narrazioarekin, hain zuzen ere. Bere nobelako protagonista hamairu urte bete dituen neskato bat dugu, Alba. Hepatitis batek jota, ohean gaixo dago. Aste luzeak pasa behar ditu han etzanda, eta bere urtebetetzean oparitu dioten argazki album batez baliatuko da ordura arte bizi izan duen guztiari errepasoa emateko. Bere argazki maiteenak jarriko ditu album horretan, eta haien bidez ezagutuko ditu irakurleak neskato gazte honen eta bere ingurukoen nondik-norakoak: nolako harremana izan duen guraso eta nebarekin, eskolan izan dituen gorabeherak, bere lehen amodioari jasan beharra gertatuko zaiona eta abar.

KARMEL
Batzuen artean
EUSKAL HERRIKO KARMELDARRAK
128 orrialde
Urteko harpidetza: 1.900 pezeta
76 libera


"KARMEL" HIRU HILABETEKARIAREN AZKEN ALEA

Euskal Herriko Karmeldarrek plazaratzen duten aldizkaria dugu "Karmel". Bere azkenengo zenbakian aurki daitezkeen idazlanen artean, honakoak daude: Castillo Suarez eta Nemesio Etxanizen zenbait poema, Juan Mª Arrizabalak irudi eta guzti osatutako "Donostiako Eliz Dorreak", Julen Arriolabengoak idatzitako "Lope Agirreren biografiarako datu berriak", Patxi Juaristiren "Gutxitutako hizkuntzak globalizazioaren aurrean: euskararen erronkak eta aukerak", Julen Urkiza eta Patxi Uribarrenaren artean eginiko "Euskara euskaldunon hizkuntza nazionala", non 1936ko gerra aurretik euskararentzat egon zen susperraldia kontura ekartzeaz gainera, gerra urteak eta ondorengoak gure hizkuntzarentzat suposatu zutena aztertzen duten, Joseba Intxaustiren "Arantzazuko V. mendeurrenean" eta Andoni Olearen "Nazareteko Jesus".


Azkenak
2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


Euskarazko testuak ahots bihurtzen dituen patrikako gailu inteligentea merkaturatu dute

Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]


2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Gemma Piérola
“Historiak ezin du ezikusiarena egin gu protagonista garen eguneroko arazo horien aurrean”

Duela 40 urte sortu zen Geronimo Uztariz Institutua, Nafarroako Historia beste era batera ikertzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Jende anitza bildu du lau hamarkada hauetan, eta gai ugari ikertu ditu denbora horretan. Historialari gazteak ere batu zaizkie. Zahar eta berriaren... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Eguneraketa berriak daude