«HILETEK BIZITZAREN EXALTAZIOAN BUKATZEN ZUTEN, PARRANDAN»

Una Noble Señora: Herio Anderea. Actitudes ante la muerte en el País Vasco, siglos XVIII y XIX» izenburupean, Juan Madariagak ia 500 orriko liburua argitaratu zuen duela bizpahiru urte. Liburua berez 1.300 orrialdeko tesiaren laburpena baino ez zen, ordea. 5 urte eman zituen tesi hori prestatzen eta beste iturri askoren artean 600 bat testamenturen hustuketa egin zuen. Umorea beharko da seguruenik hainbeste ordu gai honetan murgilduta aritzeko, umore beltza.

Barkatu baina, nolatan okurritu zitzaizun zure doktore tesirako heriotzaren gaia aukeratzea?
Beste edozein gai bezalaxe. Annales eskola historiografikoa hasi zen horrelako gaiak aztertzen. Ekonomia, demografia, soziologia... betiko gai hauetaz gain, gai antropologikoak ikuspegi historikotik aztertzen hasi ziren. Ariés eta horrelakoak irakurtzen hasi nintzen. Euskal Herrian Barandiaranek edo Douglasek heriotzaren gaia jorratua zeukaten ikuspegi etnografikotik, baina ez historikotik.

Zergatik hautatu zenuen Oñatiren adibidea zure ikerketa lanerako?
Bi aukera nituen. Eremu zabala aztertzea edo eredu lokal bat aukeratzea. Lehen kasuan ikerketak oso azalekoa behar du. Alderantziz, toki konkretu bat hartuta sakontzeko aukera duzu. Neu Oñatin bizi nintzen eta inguru hori oso ondo ezagutzen nuen. Gainera, Gipuzkoako Protokoloen Artxiboaren zatirik handiena Oñatin dago. Bestalde, euskal kulturari orokorrean begiratuta, Oñati oso adierazgarria da.

Eta zergatik garai hori, XVIII. eta XIX. mendeak?
Mentalitateko ikerketan, aldaketak epe luzean ikusi ohi dira. Mentalitateak mantentzeko joera baitu eta oso astiro aldatzen baita. Hala ere, une batzuetan aldaketak arinagoak dira, XVIII. mende amaiera eta XIX.eko amaieran adibidez. Oso momentu egokia zen ikuspegia gehiegi luzatu gabe aldaketak ikusteko. XVIII. mende hasiera hartu eta oso ikuspegi barroko eta tradizionala ikusten duzu. XIX. mende erdialdera, Gerra Karlista amaituta, gizarte «moderno» bat duzu aurrean.

Heriotzarekiko jarrera aldaketa horretan, Elizak zein eragin izan zuen? Ordutik hona gizartea gero eta laikoagoa bihurtu dela kontuan izanda...
Gizartea oraindik ez da erabat laikotu, baina, bai, prozesu horretan hasi zen. Elizak garai batean bizitzaren alor guztiak kutsatzen zituen, baita heriotza ere. Baina, beste alde batetik heriotz praktika «pagano»ak hor ziren, kutsu mitiko edo magikoa zutenak, erlijio katolikoari lotuta ez zeudenak. Objektuak hilobian edo zerraldoan sartzea, esaterako, ez da batere ortodoxoa. Baina Elizak nolabait toleratu egin behar zuen.

Animalien eskaintzak ere egiten omen ziren...
Zikiroak eta idiak batez ere. Eliz barruraino sartu ere egiten zituzten! Baina Carlos III.aren garaian, Ilustrazio garaian, ofentsiba arrazionalistari ekin zitzaion. Garaiko dokumentuetan ohitura hauen «jentil kiratsa» aipatzen da. Eskaintza hauek debekatuz hainbat lege egin zen orduan. Esaterako, idia eskaini ordez, Elizari bi dukado ematea ezartzen zen lege batean -diru truk, noski, Eliza tartean denean, badakizu...-. Hala ere, oso berandu arte, XIX. mendera arte mantendu ziren. Txomin Agirreren testuetan ere horrelakoak agertzen dira.
Argia eta ogia eskaintzea ere mantendu egin da. Gerra Zibilera arte leku guztietan gordetzen zen ohitura hori.

Ohitura «pagano»ekin jarraituta, egia al da elizkizunen ondoren sekulako parrandak egiten zirela?
Noski. Komunitateko kide bat hiltzearen trauma gainditu behar zen. Gainditzeko modurik onena bazkari eder bat zen. Kultu domestikoaren barruan zeuden. Etxekoek, senitartekoak, lagunak eta batzutan herri guztia gonbidatzen zuten. Garai horietan okela ez zen askotan jaten. Bada, bazkari horietan okela jaten zen, arkume edo ahariarena, eta ardoa ere edaten zen. Baita aguardientea ere! Azkenean, bizitzaren exaltazioan bukatzen zuen, parrandan, azken finean. Euskal Herrian horren arrastoak baditugu eta, batez ere, Iparraldean mantendu da ohitura hau. Arazo ugari ekarri zituen, ordea, bazkariak izugarri garestiak zirelako. Gipuzkoa eta Nafarroan oso goiz konturatu ziren arazoaz, XVI. mendean, eta agintea ohitura hau murrizten eta debekatzen hasi zen. XVIII.eko ofentsiba ilustratuak honen aurka ere egin zuen. Gipuzkoako Batzar Nagusiek testu ikaragarri bat dute «en Gipuzkoa es verdad que los muertos se comen a los vivos» dioena. Zor handitan sartzen ziren eta hiletak ordaintzeko etxea hipotekatzen zutenak ere baziren.

Dena ez zuten, ordea, bazkaritan gastatuko, ezta?
Zati handiena hor joango zitzaien seguruenik. Baina elizgizonek diru asko jasotzen zuten hiletetatik. Botere ekonomiko eta sozialaren arabera maila desberdinetako hiletak egitea derrigorrezkoa zen gainera: lehen mailakoak, bigarrenekoak, hirugarrenekoak... Kategoria bat egokitu eta beheragoko maila bateko hiletak eskatuta ere, ez zuten aukerarik ematen. Epaiketa mordoa egin zen horren inguruan.

Baina hiletak soilik derrigortuta edo ohituraz egiten ziren ala benetan sinesten zuten horrela hildakoaren arima salbatuko zela?
Neurri batean derrigortuta zelako egiten zen. Baina ohiturak ere eragin handia du. Zure arbaso guztiak bigarren mailako hileta izan badute zuk nola aldatuko duzu hori? Egia da ideologia ere oso sartuta zegoela eta kondenatzeari beldur izugarria ziotela. Infernua, purgatorioa... mehatxu horiek denak gainean zituzten eta, neurri batean, fedea testamentuan utzitako mezen arabera neur zitekeen.

Hil ondorengo kontuetaz aritu gara, baina hiltzeko unea ere ezin ahaztu. Zer zen ondo edo gaizki hiltzea?
Helburua salbatzea zen. Eta horretarako eredu egoki bat agertzen da behin eta berriro: kontziente hil behar da, damutzeko astiarekin, bekatuak konfesatzeko eta sakramentuak hartzeko denborarekin, ohean eta senitartekoz inguratua. Heriotz txarra, bat-batekoa da, istripuan hiltzea edo bihotzekoak jota, damutzeko eta sakramentua hartzeko astirik gabe. Sekulako desgrazia zen hura. Garaiko literatura erlijiosoak oso garbi deskribatzen ditu eredu hauek. Oso gauza bitxia da. Gaur heriotza ezkutatu egiten da, hilzorian dagoenaren aurrean disimulatu egin behar da. Orduan guztiz alderantziz egin behar zen.

Haurren heriotz portzentajeak izugarriak dira zuk aztertutako garaian. Nola hartzen ziren heriotza horiek?
Gaur egun haurra hiltzea gerta litekeen zoritxarrik handiena da. Garai hartan gauza arrunta zen, ordea. 6 haur izan eta horietatik erdia-edo hiltzea zen normalena. Oso onartuta zegoen eta askoz larriagoa zen heldu bat hiltzea.

Jarrera eta ohitura hauek guztiak Europako beste herrialdeetan ere ematen al ziren? Zein berezitasun zuen Euskal Herriak?
Bilakaera erritmo desberdinak daude. Frantzian, esaterako, Probentzan eta Parisen aldaketak, oso goiztiarrak dira. Euskal Herrian, berriz, Galizian bezala, oso berandu eman ziren aldaketak.
Bestelako berezitasunak badaude, bai ikonografian, bai kulturan... Euskal Herrian bertsoak kantatzeko ohitura zegoen, adibidez. Hor dira Milia Lasturkoarenak eta beste erromantze zahar batzuk. Horiek galdu egin ziren. Erromatarren libazio ohitura, gorpuaren gainean ura, esnea edo ardoa botatzearena, Europako toki batzuetan mantendu zen, beste batzuetan ez. Euskal Herrian garai batean ere egiten zen. Baina azkenean, orokorrean hileta guztiak oso antzekoak dira. Gorpua beste mundura joan eta hona itzul ez dadin egiten den zeremonia da toki guztietan. Ezaugarri bereziak gaur egun salbuespenak dira.

Lehen hilzorian zegoenari hil behar zuela esaten zitzaiola aipatu duzu. Badirudi lehen gertuagotik bizi zutela heriotza. Egun ezkutatu egiten da, tabu bihurtu da...
Mentalitate aldaketan du horrek oinarria. Hain zuzen, aldaketa hori ikustea bilatzen nuen nik nere lanean. Gero eta gehiago erretzen dira gorpuak, zeremonia erlijiosorik ez da zertan egin behar, tanatorioak... aldaketa izugarria bizitzen ari gara. Baina aldaketa hori XVIII. eta XIX. mendetik dator. Aldaketa kultural izugarriaren aurrean gaude eta hori faktore jakin batzuetan islatzen da. Heriotzarekiko jarrera da horietako bat.

Azken finean, ez al ziren orduan naturalagoak heriotzaren aurrean?
Ez dago ezer naturalik. Dena da artifiziala, kulturala. Gizarteak heriotzaren aurrean erantzun egiten du; XVI. mendean modu batera eta egun beste batera. Zein da egokia ala desegokia? Memento produktibo, kultural eta mentalera egokitzen da. Gure mementoa hori da: heriotza mozorrotu egiten da, ezkutatu, edo modu tribializatuan erakusten zaigu, filmetan-eta.

Dorre bikietan milaka hildako egon da eta ez dugu batere ikusi...
Eta ez dugu ikusiko. Milaka argazki egongo dira, baina ez dira argitaratuko. Gerretan ere berdin. Badirudi Golkoko gerran ez zela hildakorik egon. Benetako hildakorik ez dugu ikusten. Istripu batean hildakoren bat baldin bada, berehala izaraz estaltzen da. Gorpua desagertu egiten da: asko eta asko ospitalean hiltzen dira, berehala beilatokira eramaten da, eta makilatu egiten dira!

Ezkutatu bai, baina negozio bezala ez da desagertu...
Negozio handia izan da beti eta oraindik ere bada. Hiltzea garestia da oso


Azkenak
Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoari.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Montanako (AEB) Auzitegi Nagusiko epaile anderea... euskaraz

Irulegi irratiak elkarrizketatu du AEBetako Montana estatuko Auzitegi Nagusiko epaile Katherine Bidegaray. Gurasoak behe nafartarrak zituen, aita Mendibekoa eta ama Ahatsakoa.


2025-01-16 | Leire Ibar
Osakidetzako zuzendari ohi Mikel Sánchezek Mutualiarekin fitxatu du

Sánchez, 2019tik 2024ra Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zena, azaroan hasi zen Mutualia enpresako mediku-zuzendari gisa. 2024ko udan kargua utzi eta hiru hilabete eskasera egin zuen jauzia enpresa pribatura, Jaurlaritzaren oniritziarekin.


Gazarako su-etena adostu arren, akordioaren bozketa gibelatu du Israelek

Adosturiko puntu batzuk aldatzen saiatzea leporatu dio Benjamin Netanyahuk Hamasi, baina azken honek informazioa gezurtatu egin du berehala. Urtarrilaren 15eko arratsaldean adostutakoaren arabera, hiru fase lituzke meniak eta igandean abiatzekoa dute. Bizkitartean, erasoekin... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


Adingabeak babesteko Foru Legea behingoz praktikara eramatea eskatu diote Nafarroako Gobernuari NUPeko ikertzaileek

Sandra Siria Mendaza eta Hodei Sarasa Camacho Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko irakasleek haien ikerlanen ondorioak azaldu dituzte Nafarroako Legebiltzarrean. 2022Ko legean “komunitateko tutore” figura berria sortzea eskatu dute, harrera baliabidetan... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


2025-01-16 | Leire Ibar
Haurrak generoaren arabera banatzen dituzten ikastetxeak desagertuko dira Gipuzkoan datorren ikasturtean

2025eko irailarekin hasiko den ikasturtean ez da izango sexu bereizketarik Gipuzkoako ikastetxeetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak asteazken honetan jakinarazi duenez. Eskibel eta Erain ikastetxe kontzertatuak dira gaur egun ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten bi... [+]


2025-01-16 | Hala Bedi
Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeko bi kide
“Boterean dagoen klasearen interes nagusia beti izango da gazteen antolakuntza oztopatzea”

Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxeak 60 urte bete ditu. Euskal Herriko Gaztetxe zaharrena da Larrabetzukoa.


2025-01-16 | El Salto
Amazonek bat egin du olatu ultrarekin, eta pertsona LGBTQ eta beltzen eskubideak babesteko politikak apaldu ditu

Hainbat enpresak aniztasun eta inklusio politikak aldatu dituzte Donald Trumpen gobernu berriari ongietorria egiteko.


Eguneraketa berriak daude