LIBURUAK


2021eko uztailaren 20an
SP-RAKO TRANBIA
Unai Elorriaga
ELKAR
153 orrialde
1.680 pezeta
67 libera


ZAHARTZAROAK AHITU DUENAZ, NOBELAGILE GAZTEA

Harribitxitzat joa izan da Unai Elorriagaren lehen nobela hau, "SPrako tranbia". Izan ere, maisutasun handia agertu du 28 urteko idazle bizkaitar honek zahartzaroak ahitu duenaren gorputzeko indargetze eta buru eritasunak era hunkigarrian deskribatzerakoan. Lau pertsonaia nagusi ageri dira narrazioan zehar. Lucas, ezina nagusitzen ari zaion adin handiko pertsona; umore eta sentiberatasun aparta agertzen duen bere arreba Maria; etxean sartu zaien gazte gitarra-jolea eta azken honen neska laguna. Halere, bada beste pertsonaia garrantzitsu bat, urte askotxo hilda daramatzan arren kontakizunean zehar beti present dagoena: Rosa, gorputzez makal izateaz gain burua ere nahasten hasia zaion gizonaren emaztea izandakoa. Lucasek une horretan gertatzen ari dena baino askoz hobeto gogoratzen du joandako denbora eta orduko jendea. Iraganeko irudi horiek eta zortzi mila metro inguruko mendien oroitzapenak laguntzen diote igarotzen etxe barruan geldirik pasa behar dituen orduak. Rosa gazte batekin tranbiara igo eta Shisha Pangmaren gailurreraino biak joatea nahi luke zaharrak. Eta ezinezko amets horiek mantentzen laguntzen dio bere arreba Mariak.

BIZKAIA XXI
Jose Ignacio Ruiz de Olabuenaga
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
127 orrialde


BIZKAIA, HASI BERRI DUGUN MENDEAREN AURREAN

Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurugiro eta Lurralde Ekintza sailak plazaratu berri du "Bizkaia XXI", argazki eder bezain adierazgarriz apaindurik datorren liburua. Jose Ignacio Ruiz de Olabuenagaren ardurapean egon dira bertan ageri diren testuak eta liburua osatzeko beharrezkoa zen guztiaren koordinazioa. XXI. mendearen hasiera honetan, Bizkaiak bizi duen errealitate itxaropentsua ezagutarazi nahi lukete lan honekin. Izan ere, lurralde hori indartsu dago, eta gero eta aukera gehiago eskaintzen dio bertan bizi direnei zein beraiekin etorkizuna partekatu nahi dutenei. Eta horixe islatu nahi du liburu honek, beti ere daukaten ingurumenetik hasita. Bizkaia ezagutu, sentitu, bizi, ukitu, dastatu, usaindu eta entzuteko tentazioa eragin nahi lukete lan honekin, Bizkaiko Diputazioko ahalduna den Josu Bergararen hitzetan.

EUSKAL ZIBILIZAZIOA
(5. EDIZIOA)
Alfontso Martinez Lizarduikoa
GAIAK
163 orrialde
1.700 pezeta
68 libera


GURE HERRIAREN SUSTRAIEN BILA

Gaiak argitaletxeak bostgarren aldiz aurkezten digun Alfontso Martinez Lizarduikoaren lan honen izen zehatza "Euskal zibilizazioa (gure herriaren sustraien bila)" da. Euskararen, eta beraz euskaldunen historiaurrea arakatzen jardun du egileak, honako galdera hauei erantzuna eman nahian: Nondik ote datorkigu inguruko hizkuntzez arrunt bestelakoa den euskara? Zein zibilizaziok erabili ote zuen hizkuntza hori existentzia razionalizatzeko tresnatzat? Eta zein gunetaraino egin dezakegu atzera denboran, zentzuzko era zientifikoan, jatorburuen bila? Bada, besteak beste, honakoa ondorioztatu du Alfontso Martinez Lizarduikoak egin duen ikerketarekin: Garai urrun haietan bazela euskal erroak izan zituen kontinente linguistiko eta kulturala Europa osoan, eta baita Afrikako zenbait lekutan ere (Kanariar irlen kasua altxortzat jotzen du).

PLANTEAMENDU LEXIKALA: ELT-REN EGOERA ETA...
Michael Lewis
HABE
335 orrialde


MICHAEL LEWISEN ETORKIZUNERAKO PROPOSAMENA

Ana Isabel Moralesek euskaratua izan da HABEk plazaratzen duen liburu hau, Michael Lewisen "The lexical Approach: The State of ELT and a Way Forward", non aipatu adituak bi gai jorratzen dituen. Laburbilduz, batetik, lexikoaren izaera eta betekizuna, eta bestetik, gaur egungo hizkuntz irakaskuntzan erabilitako ohiko materialen eta metodologia ortodoxoaren ezaugarri askori Michael Lewisek antzematen dizkien hutsune larriak. Euskaraz "Planteamendu lexikala: ELTren egoera eta etorkizunerako proposamenak" izenburua daraman liburua, linguistika aplikatuko ikerketaren elementu ugariez baliatzen da, jakiteko, corpus lexikografiaz, hizketaldiaren analisiaz eta gramatika ingelesean egindako lan berriez. Alabaina, liburua metodologiako lana da lehendabizi, ez linguistika aplikatukoa.

BERO HEZEAK
Batzuen artean
TXALAPARTA
229 orrialde
2.000 pezeta
80 libera


IPUIN EROTIKO LITERATUR LEHIAKETAREN UZTA

Basauriko Euskarabila Elkarteak, 1996an hasi eta gaur arte urtero-urtero antolatu du ipuin erotikoen lehiaketa. Bada ekintza horren uzta eskaintzen digu Txalaparta argitaletxeak "Bero hezeak" liburuan: hogeita hiru narrazio, Hilario Mozo Martinezen ilustrazioz apainduak. Narrazio horietatik hamasei sarituak izan dira eta beste zazpiak argitaratzea ondo merezia dutela diote arduradunek. Bilduma osoaren zuzendaria, Juan Martin Elexpuru izan da. Zerrenda luzea da, eta ezin bada aipatu ipuin erotiko hauen guztien egileen izenak. Hori bai, idazle hasiberriak zein ondo ezagunak direnak biltzen dira bertan, bakoitzak bere ikuspegia eskainiz. Izan ere, erotismoak aurpegi asko ditu: pertsonak ezberdinak garenez, nahitaez ezberdinak izan behar gure sexu-joerak, fantasiak, kitzikagaiak eta morboa eragiten diguten egoerak.

ALUSION A UNA SOMBRA
Roberto Botija
ONGARRIA
98 orrialde
1.500 pezeta
60 libera


NERBIOI BILBON, ROBERTO BOTIJAREN IRUDIETAN

Roberto Botija argazkilari bilbotarrak bere hiria zeharkatzen duen Nerbioi ibaia hartu du gaitzat "Alusión a una sombra" izenburuarekin plazaratzen den liburu honetan. Javier Salazarrek gazteleraz egindako sarreran adierazten denez (euskarazko eta ingelesezko itzulpenetan ere irakur daiteke berea), Roberto Botijak argazki hauekin egin duena, Bilboko paisaje urbanoa Nerbioi ibaian deszifratu, aztertu eta birplanteatzeko giltza aurkitzea izan da. Lehenago izan zirenarekin jada antzik ere ez duten industria horiek hartu ditu argazkilariak gaitzat, Bilbok jasan duen hondamena, bertan eman ziren gatazken hondakinak, Naturak berea berreskuratuko duela antzematea baino ez dagoen etorkizun zalantzagarri baten aurrerapena... Eta hala ere, Roberto Botijak Bilbori dion maitasuna soma daiteke bere irudiotan.

OSTIELA!
Batzuen artean
PAPERZALEAK KULTUR ELKARTEA
50 orrialde
400 pezeta
16 libera


OSTIELA! "JOANDAKO" KULTUR ALDIZKARIEKIN

Euskal kultur aldizkariei eskaintzen die bere omena "Ostiela!" kultur eta literatur hiruhilabetekariak bere azken zenbaki honetan. "Izan direlako gara" lematzat harturik, euskal idazlerik gehienak trebatu ziren "Igela", "Ustela", "Pott", "Oh, Euzkadi", "Xaguxarra", "Txistu y Tamboliñ", "Kandela", "Korrok", "Ttu-ttua", "Txortan", "Porrot", "Literatur Gazeta", "Mazantini", "Garziarena" eta "Zantzoa" haiek dakartza gogora "Ostiela!"k. Horrez gain, badu edukirik ere: Jon Aranok Bernardo Atxaga idazleari egiten dion elkarrizketa mamitsua, kasu; edota, besteak beste, Karlos Perales Zeberiok idatzitako "Rio de Janeiroko beste iñauteriak", non hango prostituzioa, politiko eta polizien ustelkeria eta abar aztertzen dituen; "Komuneko liburutegi" deitu saila; Bukowskyren poema "ineditoak", Txomin Peillenen "Txikitoak"...


Azkenak
2024-09-13 | ARGIA
Tematzearen emaitza: errepide seinaleak euskaraz

Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]


2024-09-13 | Euskal Irratiak
Baionako zitadelako eraikuntza proiektuak arrangura piztu ditu ekologistengan

Baionako zitadelan proiektu berriak ditu armadak. Eraikin berriak egin nahi ditu eta horretarako oihanaren zati bat deseginen dute eta ura atxikitzeko bi gune ere sortu nahi dituzte.


Aysenur Ezgi Eygi-ri zuzenean egin zioten tiro burura Israelgo soldaduek, autopsiaren arabera

Turkiar-estatubatuar aktibista irailaren 6an hil zuten Beiti herrian, Nablus hiriaren ondoan, Zisjornadian, Palestinako Lurralde Okupatuetan. Orain forentseen azterketek iradokitzen dutenez, Israelgo soldatuek zuzenean egin zioten tiro aktibistari.


Iturbide, Jiménez eta Azkona estatuaren biktima gisa aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.


Madrilgo Rolando kafetegiko hamahiru hildako haiek ETAm-ren eta ETApm-ren zatiketaren erdian

Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.


2024-09-13 | Gedar
Bi lizarratar epaitu dituzte, Voxen salaketa baten harira

Faxisten aurka protesta egiteagatik auzipetu zituzten Lizarrako bi kideak. Asteazkenean, epaiketaren egunean, Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea egin zuen epaitegi aurrean. Voxeko faxistak jarrera probokatzailearekin agertu ziren bertara, eta Guardia Zibilak... [+]


2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Donostiako bi familia etxegabetze arriskuan daudela salatu du Kaleratzeak Stop plataformak

Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.


Garaileak esaten duenean amaitzen al da gerra bat?

Badakigu gerra bat noiz hasten den, baina ez noiz amaituko den. Hainbatetan entzun dugu esaldi hori, eta topikoa dirudi, baina arrazoirik ez zaio falta, gaur egun munduan barrena bizirik segitzen duten gatazka ugariei erreparatuz gero. Gauza bera esan liteke 1936ko uztailaren... [+]


87 milioi urteko amonite fosil bat aurkitu dute Langraiz Okan

60 bat zentimetroko diametroa duen amonite bat aurkitu du mendizale talde batek Arabako herriaren inguruetan. "Aurkikuntza handia" dela azpimarratu du Arabako Foru Aldundiko Kirol eta Kultura diputatu Ana del Valek.


Eguneraketa berriak daude