EBRO IBAIAREN BI ERTZEETAN


2007ko otsailaren 21an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Lodosa eta Sartaguda Lizarrerriko Erriberan eraiki ziren, Ebro gainean. Izan ere, bi herri hauek ibaiaren bi ertzeetan dituzte lur emankorrak. Beraz, nafar nahiz errioxar lagunekin harreman estua dute, senitartekoak dira, elkarrekin egiten dute lan, azoka, jaiak, adiskideak, ezkontzak... elkarbanatzen dituzte Kalagorri (Calahorra) hagitz hurbil dute, eta hain zuzen ere erromatar aldian hiri hartan bizi ziren idazle batzuek, IV. mendean, horrela deitu zioten Ebro ibaiari, Lodosa eta Sartaguda eskualdeko inguruari: "Wasco Ebro".

Sufrikario itzela pasa zuten XVI. mendean, Gaztelak nafar erresuma konkistatu zuelarik. 1936ko uztailaren 18an hasirikoak ere arrasto ikaragarria utzi zuen bertan, "alargunen herria" deitu ohi dena ezin lekuko hobea izanik, orduan nagusitzen ari ziren ideia ezkertiarrak, aurrerakoiak, ezpondetan fusilatu baitzituzten. Ezaguna da, halaber, aita erail eta Ameriketarat ihes egin behar zuen alabattoaren patu gorria, zeren eta, beranduago, argentinar diktadurak jadanik andrea zen emakume horren seme-alaba, historia era krudelenean errepikatuko bailitzan, desagerrarazi baitzuen.
Egun, edonola ere, asmo euskaltzale txalogarria gauzatzen ari da Mendabia, Sesma, Lerin, Lodosa, Sartaguda, Karkar, Andosilla, San Adrian, Azagra alderdian, baita Ebroz bertzalderat ere, poliki-poliki A ereduko hazia, ikastola edota helduen alfabetatzearen lana fruituak ematen ari delakotz. Jadanik bai baitira euskaldunak eta bertakoak diren haur nahiz gazteak, mende luzetako zorigaiztoko etena gainditu dutenak. Biana, Lodosa-Sartaguda eta Tutera. Ebroko hiru ikastola, hiru arrago

Euskara Erriberan gauza arrotza dela defendatzen dutenen botika

- ELIZAGORRIA (Lazagurria). Horrela idazten zuten, Erdi Aroan, Biana eta Mendabia artean dena. Euskal izen garbia eta -zergatik ote- herriak duen euskal aztarna toponimiko bakarrenerikoa.

- MENDABIA. Duela guti herriko mendi inguru bati "El Bronx" deitzen omen zioten, eta paper ofizialetan "El Calvario" du izena. XIX. mendean, baina, horrela idazten zuten oraindik: "Mendi". Hauek dira Mendabiako Erdi Aroko auzo batzuk: Imaz, Legarda, Beraza. Horiek, zalantza izpirik gabe, "lingua navarrorum" islatzen digute. Aspaldiko paperetan ere, bertzeak bertze, "Aranamendia" edo "Mendiçiura" moduko toki izenik azaltzen da. Edonola ere, mendabiarrei entzun bertzerik ez dago, bertako jatorriko hizkuntza euskara izan dela baiezta dezagun. Angel Elvira edota Jose Maria Satrustegiri galde egin, bertzenaz, baita Andoni Uzkeda idazle finari ere. Hitzak, ohiturak, frogak ikaragarriak baitira. Bertzalde, herri izena dela medio, horren gaineko eztabaida bizia bada ere, irakur 1602ko papera, Arroitzen idatzirik: "mendabia Videa". Eta, ez ahantzi, Ebro gainean gaude.

- MURILLO DE RIO LEZA. Eta Ebro zeharka dezagun, mugak erlatiboak baitira. Ez da fronterarik, jendeak elkar ezagutzen du, lana dela, azoka, jaiak, ezkontzak... Errioxako herri hartako bizilagunak 1279. urtean: "Lopez Buruandia", "Salvador Ederra", "Pedro Arçaya", "Garcia Lazarro". Eta bertako toki bat: "vinna de Legazpea". Inguruko herrietan, bertzalde, hauek bizi ziren: "Sancho Baliorra", "Eita Hekilo de Leza", "Eita Meteri", "Juan Lasart", "Fortun Zuria", "Juan Mendi" edo "Diego de Valdevide". Haien lantoki batzuk: "Almandegui", "Andivilla", "Valdarrate", "Valdemingañas".
3 SESMA. Bere egungo lurretan "Almunza" edota "Almuza" izeneko herria ere bazegoen Erdi Aroan. Hauek dira abandonatu zen herri hari dagozkion eta agiri zaharrei esker ezagutzen ditugun lau toki izen bakarrak: "Aruingorria" edo "Arbigorria", "Gurpideta", "Aran Lucea" eta "Gayneco Çavala". Lauak irakurririk, zer hizkuntza erabiltzen zuten hango biztanleek? No comment


Azkenak
Urriaren 7ko gertakariak ikertzeari uko egin dio Israelgo parlamentuak

Oposizioko taldeek proposatutako ikerketa batzorde ofiziala ez da aurrera atera, boz gutxiren aldearekin. Arrazoi ugari daude gobernuko kideek gertaerak ikertu nahi ez izateko.


Xabier Atristain presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Hamahiru urte pasa ditu preso Atristainek, iragan abendutik hirugarren graduan zegoen eta martxoaz geroztik zigorra etxean betetzen ari zen kontrol telematikoarekin.


Desesperazioz RN bozkatu dutenak konbentzitzean datza ezkerraren erronka nagusia

Hirugarren kokatu bada ere, pozik izatekoa badu eskuin muturreko RNk: inoiz baino azkarrago da Frantziako Legebiltzarrean –2017an zortzi diputatu zituen, 2022an 88 eta orain 143–. Bere hauteslegoa azkarki emendatuz doan heinean, anitzez zabalagoa du oinarria:... [+]


Baionako bestetan jipoitu zuten 58 urteko gizon bat hil da

Jipoia uztailaren 11ko gauean izan zen Euskaldunen plazan, eta biktima gauean bertan ospitaleratu zuten Euskal Kostaldeko Ospitalean, Baionako prokuradore Jerome Bourrierrek informatu duenez. Atxilotutako gizona behin-behineko espetxealdian dago, Baionako fiskaltzak eskatuta,... [+]


Gasteiz Antzokia irekiko dute ostegunean Izaskun Arrue Kulturgune izenarekin

Ostegunean, 18:15ean irekiko dute Izaskun Arrue Kulturgunea (IAK), Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea batuko dituen egitasmoa. Ekainean udalarekin 2024ko hitzarmena sinatu zuenetik Lazarraga Kultur Elkarteak lehenbailehen ireki nahi izan du kultur-gunea. Irekiera ekitaldiaren... [+]


Eibar.org-eko blog komunitateak 20 urte bete ditu

20 urte bete ditu gaur-edo gure blog-komunitateak, Eibar.org webguneko blogak. Interneteko euskal munduaren historia txikiaren parte bat. 1998an Eibartarrak posta-zerrenda sortu zen. 1998-2000 tartean, halaber, webgune probisional estatiko gisa ibili zen martxan Eibar.org-en... [+]


Ostegun honetan aukeratuko dute Frantziako Legebiltzarrerako presidentea

Sei hautagai dira Frantziako Legebiltzarrerako presidente izateko lehian –ezkerretik bat, Macronen aldeko bi, eskuinetik bat, eskuin muturretik beste bat eta independente bat–. Horrez gain, dozenaka eragilek deiturik, FHB Fronte Herritar Berriaren garaipenaren... [+]


Mondragonen gidaritza hartu du Pello Rodriguezek, taldearen lehiakortasuna ardatz duela

Bilboko Euskalduna jauregian egindako urteroko kongresuan Mondragoneko lehendakariaren errelebo aldaketa irudikatu dute, orain arte taldeko buru izandako Iñigo Ucinek eta hemendik aurrera kargu hori hartuko duen Pello Rodriguezek. Horrez gain, hurrengo urteetarako bide... [+]


Israelek zortzi zibil hil ditu Libanon azken bi egunetan

Horietatik hiru haur siriarrak ziren, eta haien etxearen kanpoaldean jolasean zeudela hil dituzte, NBEak gaitzetsi duenez. Hezbollahk mehatxu egin du Israelgo zonalde berriei eraso egingo diela, Israelek azken egunetan Libanon egindako hilketen ondoren.


Mateo Balbuena borrokalari komunista hil da, 110 urterekin

1934ko Asturiasko Iraultzan, Eusko Gudarostean eta militar faxisten kontrako gerran aritu zen Lezaman bizi zen komunista amorratu eta aktiboa.


Eraso sexistei begira Baionako Herriko Etxeak duen jarrera salatu dute feministek

Baionako festetan errepikaturiko eraso sexistei dagokienez Herriko Etxeak politika eta erantzun eskasak bideratu izana salatu du Ipar Euskal Herriko mugimendu feministak. Herriko kontseiluaren batzarrera sartzen saiatu dira 30 bat lagun, baina ateak hetsirik kausitu dituzte.


Kaleko Afari Solidarioak taldeak botako du txupina Donostiako Aste Nagusi Piratan

'Jalgi belak mastara, eta euskara plazara!' lelopean ospatuko dute Donostiako Aste Nagusi Pirata, abuztuaren 10etik 18ra. 


Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako

Sei urte ditu. Gustura ari zen da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak,... [+]


Eguneraketa berriak daude