«UNE BATEAN ESKUA DENA UKABIL BIHUR DAITEKE»


2021eko uztailaren 20an
Berri Txarraken hirugarren diskoa, «Eskuak/Ukabilak», entzun eta gero, euskal talderik sendoenetako baten aurrean gaudela esatea ez da, inolaz ere, baieztapen merke bat. Metal estiloa eta doinu gogorrak gustukoak izan edo ez, Gorka Urbizuk (ahotsa eta gitarra), Aitor Goikoetxeak (bateria), Aitor Orejak (gitarra) eta Mikel López «Rubio»k (baxua) lan borobila osatu dute, sendoa eta indartsua. Lekunberriko laukote honek, aurreko diskoaren premisa nagusiak jarraitu ditu, baina ez mimetismoan erortzeko, baizik eta aldatzeko eta berritzeko. Hala, inoiz baino gogorragoak diren hamabi kantu jarri dituzte entzungai lan berrian.

Duela zazpi urte sortu zen talde honek orain arteko ibilbidea eta lan oparoa sendotu nahiko luke disko honekin, Gorka Urbizu kantari eta gitarra joleak ondorengo elkarrizketan dioen bezala.

Nahita Nahiez taldetik alde egin zenuten Berri Txarraken aritzeko. Nolakoa izan zen aldaketa hori?
Aitorrek eta biok sortu genuen Nahita Nahiez. Memento horretan gogoko genuen musika egiten genuen. Bi disko atera genituen eta bigarrenarekin, egia esan, oso gustura gelditu ginen. Sekulako giroa geneukan talde barruan, baina gero Berri Txarrakekin hasi ginen. Jendearen harrera ona izan zen kontzertuetan. Halaber, Su Ta Gar-eta ezagutu genituen eta baita heavyaren munduan sartu ere. Maketa grabatzerakoan gauzak ondo zihoazela ikusi genuen, eta horren inguruan begiratu eta mintzatu ginen. Talde bat edo bestea hartu behar genuen, zuzeneko batzuk aldi berean ematen baikenituen. Bere garaian Berri Txarrakekin jarraitzea erabaki genuen.

Denbora honetan guztian ez da taldekide aldaketarik egon. Lau hasi eta laukote jarraitzen duzue. Hortaz, giro ona arnasten da talde barruan?
Bai. Beti izaten dira tirabirak, batez ere diskoa grabatzen duzunean. Tentsio momentuak egoten dira, baina bai, lauok hasi ginen, zale gisa hasi ginen, eta badirudi ondo jarraitzen duela.

Hirugarren diskoa grabatu aurretik denbora luzez egon zarete eszenatokietatik kanpo. Zer gertatu da?
Denetik pixka bat. Diskoen artean bi urte uzten ditugu normalean, horrek bira dezente bat egiteko aukera ematen digulako, urte batekoa edo. Urtebetean ia 80 kontzertu jo genituen, gehienak Euskal Herrian, eta hori rock talde batentzako gehiegi da. Azkenean, taldea ez ezik, jendea ere erretzeko arriskua dauka horrek. Gelditzea hobe izango zela pentsatu genuen, eszenatik atera eta gero indarberriturik itzuli. Ondoren, kontzertu batean ezbehar bat izan genuen: belauna apurtu nuen, baina batera gertatu zen, azken kontzertuetako batean izan baitzen. Denbora honetan guztian diskoa konposatzen aritu gara eta Estatuan zehar zenbait kontzertu eman dugu, alde batetik «puntua» ez galtzeko eta bestetik, kanpoan ere probatzeko. Ez gara aspertu.

Bigarren diskoarekin Espainiara ateratzerik izan zenuten orduan.
Ezer gutxi. Diskoa Madrilen aurkeztu genuen eta oso ondo joan zitzaigun, baina gero dena Euskal Herrian izan zen. Urte "sabatiko" honetan kanpoko kontzertuak hartzen zentratu gara. Valentzian, Cuencan eta Palman egon gara. Jendearen erantzuna oso ona izan da eta disko honekin lortu nahi dugun helburuetako bat horixe da, gehiago ateratzea.

"Ikasten" oso goian utzi zenuten publikoa eta kritikaren aldetik. Hori hala bada, "Eskuak/Ukabilak" erronka berezitzat hartu duzue?
Bai. Presioa nabaritu dugu. Ez kanpotik baizik eta geure buruarekin. Oso altu utzi genuen. Ez genuen hainbeste espero. Prentsak oso ondo hartu zuen eta normalean prentsarentzat ona den diskoa gero publikoarentzat ez da hain ona edo entzuteko zaila gertatzen zaio. Oraingoan gutxiago saltzea edo gutxiago jotzea edo jendeak eta prentsak esatea okerrago egin dugula "jipoia" litzateke guretzat, ezta? Horregatik utzi genituen zuzenekoak eta diskoan zentratu ginen. Eta beti bezala, azkeneko orduan iristen zara estudiora, gauza batzuk lotu gabe dituzula; baina hamar urte hartzen badituzu ere, horrela iritsiko ginateke gu. Hala ere, nire ustez, disko hobea da, mardulagoa.

Zeintzuk dira aldaketa nabarienak "Ikasten" eta "Eskuak/Ukabilak" diskoen artean?
Jendea harritu egin zen lehenengo eta bigarren diskoen artean egon zen aldaketarengatik, eta ez bakarrik zentzu kualitatiboan, estilo aldaketa bat egon baitzen. Noski, bigarrenetik hirugarrenera ez dago hainbesteko aldaketarik soinuaren aldetik, baina nik uste dut eboluzio bat egon dela eta positiboa dela eboluzionatzea. Nahiz eta arrakasta izan, argi geneukan ez genuela disko bera berriz egin nahi, eta alde horretatik eboluzioa egon da. Ez da egon zisma bat lehenengo eta bigarrenaren artean bezala. Nire ustez, kantu sakonak egin ditugu, benetan landutakoak. Eta pozik gaude baita ere jendeak uste zuelako "Ikasten II" bat egingo genuela. Aitzitik, hirugarren hau gogorragoa egiten zaie. Adibidez, "Ikasten" diskoan bi single egon ziren, "Ez" eta "Ikusi arte", dezente entzun zirenak eta lagundu ere egin zigutenak diskoa saltzeko orduan. Erraza litzateke guretzat kanta horien antzeko bi egitea. Ordea, ez dugu hori egin eta nik uste dut ez dagoela single argirik. Alde horretatik akaso gogorragoa da...

Azkarragoa bai behintzat.
Bai. "Ikasten" aztertzen konturatu ginen. Oso harro gaude disko horrekin, baina egia da erritmo denak pisutsuak direla eta guk badaukagu punki ukitu bat ere bai, eta horregatik, abiadura pixka bat sartu behar genuen. Jada bosgarren aldian oso erraz entzuten da diskoa. Hasieran gogorra ematen du -eta gogorra da-, baina nik uste "Ikasten"en ildokoa dela, sakonagoa. Entzuteko zailagoa bai, baina behin gustua hartuta, hobea dela uste dut.

Hasieratik soinu eta estilo ezberdinak uztartu dituzue metalarekin, eta melodiei ere garrantzia eman diezue.
Beti sartu izan ditugu estilo guztiak. Lehengoan galdetu zidaten beste elkarrizketa batean ea hori natural ateratzen zitzaigun. Uste dut gure soinua nahiko finkatuta daukagula dagoeneko. Nahiz eta diskoak heterogeneoak diren, beti dute Berri Txarraken ukitu hori. Nire arrebari eskatzen diot beti: "Entzun kanta hau"; eta berak esaten badit, "Berri Txarrak total", egina dago. Problema litzateke berezko soinu hori ez aurkitzea eta estilo ezberdinak ukitzen ibiltzea, baina uste dut ez dela gure kasua. Abesti denek badute ukitu bat nahiz eta ezberdinak diren eta horrek aberats egiten du diskoa. "Ikasten"ekin gertatu zitzaigun eta honetan ere badira kanta ezberdinak. Entzulea pixka bat nahastu dezake, baina hori etxeko marka bat bezala da. Bestalde, melodiak antzekoak dira, esan nahi dut, nahiz eta kanta ezberdinak izan, Berri Txarraken zigilua edo kutsu hori daukate eta hori da azkenean garrantzitsuena.

Nondik dator "Eskuak/Ukabilak"?
Absolutuaren aurkako disko bat da, ez dugulako egi absolutuan sinesten. Pentsatzen dugu eskuak eta ukabilak gauza bera direla, beso baten bukaera. Segun eta nola jartzen duzun, gauza bat edo beste bat izan daiteke. Memento batean eskua dena ukabil bihur daiteke. Pixka bat horrekin jokatu dugu. Egi bakoitzak badu gezur bat, gezur bakoitzak egi bat, eta norberak egin behar du errealitateari buruz bere irakurketa. Musikaren aldetik, guk egiten duguna deskriba dezake nolabait ere, gure musikak baduelako alde bat laztantzekoa, eskua izango litzatekeena, eta beste bat indarra duena, eta ukabila litzatekeena.

Azkenaldian tabernetan jartzen duten musika mota baten kontra azaltzen zarete abesti batean.
Bai. Gu Lekunberrin bizi gara eta gogorra da hau esatea, baina Lekunberrin ez da euskal musikarik entzuten, edo oso gutxitan. Nik uste horrekin hautsi behar dela. Halaber, "SMT" kantuaren letrak zera esaten du: hemen rocka duela 20 urte hasi bazen, zergatik da euskal rock erradikala beti txosnetan gehien entzuten dena? Aurtengo Sanferminetan esaterako: La Polla, Kortatu eta abar. Oso ondo dago musika hori, bere garaia izan zuen eta orain ere ikusten da denbora igarota, kanta horiek bere indarra dutela. Hori positiboa izanik, bere alde negatiboa ere badu, 20 urte hauetan mugimendu bat egon delako baita ere. Taldeak egon badaude eta badirudi eszenarik ez dagoela. Orduan, ez dakit hemengo taldeari benetan laguntzen zaion. Gero, techno merkearekin sartzen gara eta gezurrezko latinoekin, hainbeste "bomba" eta abarrekin, Gloria Stefan bezala, komeni zaioenean kubatarra dena.

Testuei garrantzi handia ematen diezue baita ere.
Eboluzioa batez ere hitzetan egon dela esango nuke nik. Gehiago zentratu gara horretan. Kantak musikalki gustatu behar zaizkigu eta gero hitzak egiten ditugu. Letrarekin janzterakoan kontu handia izan dugu oraingo honetan. Beti bezala salaketa sartu dugu, baina panfletismoan batere erori gabe. Letrak ilunak-edo dira, batzuk sakonagoak, ez dakit, norberaren munduari buruzkoak... baina beno, politak iruditzen zaizkit

Gogortasun anitza
Eskuak/Ukabilak» Andoaingo Garate estudioetan grabatu eta nahastu zuten, Kaki Arkarazo teknikari lanetan aritu zelarik. Taldearen hirugarrena den disko hau melodiez ongi baino hobeki hornitua dago, beti ere inoiz baino gogortasun handiagoaz jantziak.
Lan hau metal estiloan ardazten bada ere, askotariko doinuak aurkituko ditu entzuleak diskoan biltzen diren hamabi kantuetan (berez 13 abesti dira): abiadura («Oihu», «Ez dut nahi»), doinu trinko eta astunak («Pangea»), hip-hopa («Biziraun»), gitarra basatiak («Zirkua»), ukitu punki biziak («SMT») eta sentimenduak («Mundua begiratzeko leihoak», «Eskuak/Ukabilak»)


Azkenak
2024-10-15 | Leire Ibar
Hiru pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak sexu-esplotaziorako gizakien salerosketa egotzita

Prostituzioan aritzera behartuta zeuden lau emakume askatu dituzte Donostian eta Gasteizen, eta giza salerosketa leporatu diete operazioan atxilotutako bi emakume eta gizon bati. Biktimen salaketari esker hasi zuen ikerketa Ertzaintzak. Atxilotuak Ertzain-etxera eraman dituzte... [+]


2024-10-15 | Estitxu Eizagirre
Aixeindar enpresak Iturrietako mendilerroan jarria duen dorreak ez ditu hegaztien babeserako neurriak bermatzen, Arabako Mendiak Askek salatu duenez

Aixeindar enpresak haizea neurtzeko 82,5 metroko dorre meteorologikoa instalatua du 2023tik Analamendin. Dorrearen egonkortasuna eta segurtasuna bermatzeko, lurrera altzairuzko hainbat kablerekin ainguratu zuen enpresak. Arabako Mendiak Aske elkarteak salatu du hegaztiek... [+]


2024-10-15 | Mikel Aramendi
Urriak 10: komeria bihur ote daiteke mundu mailako drama?

Zeurea ez dela –eta ez duela izan behar– deritzozun herrialde bateko gertakari historikoa izan al daiteke nonbaiteko festa nazionalaren sorburua? Bai, horixe. Gertatu ere gertatzen da Taiwanen: “Hamar Bikoitzean”, alegia, urriaren 10ean ospatzen da... [+]


“Tratu iraingarria” salatu dute Laudioko San Roke adinekoen egoitzan

"Duintasuna urratzerainoko gertakariak" sarri errepikatzen direla seinalatu dute egoitza horretako senideek Arabako Foru Aldundiari bidalitako gutunean. Aldundiak dio egoera ez dela "hain larria".


2024-10-15 | iametza
Euskarazko ahots teknologia zertan da? Norantz goaz?

Euskal Herriko hainbat zentro teknologikotako ordezkariek parte hartuko dute euskarazko ahots teknologiaren egoera eta etorkizuna aztertuko dituen mahai-inguruan, Jon Torner ARGIAko kazetariak gidatuta. Topaketa urriaren 17an izango da, Donostiako San Telmo museoan egingo den... [+]


2024-10-15 | Leire Ibar
Fiskaltzak EHUko zuzenbideko irakaslearen “mezu faxistak” ikertzeko eskatu dio Ertzaintzari

Urri hasieran kaleratutako EHUko irakaslearen inguruko txosten bat egiteko eskatu dio Fiskaltzak Ertzaintzari. Kasuaren nondik norakoak sakonki ikertzeko eta gorroto deliturik egon den ala ez aztertzeko helburua du, salaketa jartzea erabaki aurretik.


Hobari fiskalak gazteei: ‘On falling' filmaren eragina?

Gazteei PFEZa murriztea edota zenbait kasutan deuseztatzea proposatu du Portugalgo Gobernuak, baina momentuz hizpidea baino ez du ipini, ez baitago argi aurrekontuak onartu ahalko dituen, gobernua osatzen duten alderdiek ez baitute-eta gehiengo parlamentariorik. Espainiako... [+]


Eskola-jantokietan catering-enpresen zerbitzua blindatu du Jaurlaritzak

Catering-enpresarik gabe jardun nahi duten eskolentzat bestelako eredu bat arautzea adostu zuen Eusko Legebiltzarrak 2019an. Horren ordez, catering-enpresen bidezko zerbitzua ematera derrigortzen ditu ikastetxeak Eusko Jaurlaritzak berriki argitaratu duen aginduak. Bitartean,... [+]


2024-10-15 | Julene Flamarique
Gabriel Arestiren argitaratu gabeko olerki bat eskuratu du Jon Kortazarrek

Urriaren 14an 91 urte bete dira bilbotar idazlea jaio zenetik. Errota gorria poema eta idazleak dedikaturiko argazki bat Jon Kortazar EHUko katedradunaren esku utzi ditu Zubiri Moragues familiak. Orain arte ezezaguna zen olerkia laster argitaratuko dutela ziurtatu du... [+]


2024-10-15 | Jon Torner Zabala
Zubietako erraustegiaren “ezohiko” jarduera onartu du Jaurlaritzak

Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]


Urruña eta Segurako udalek ofizialdu egin dituzte herritarrek sortutako zubiak

Herritarrengandik sortu eta hiru hamarkadaz eraikitako harremanaren ondotik, Hego Lapurdi eta Goierriko bi herri hauen arteko senidetze edo birazkatze ofiziala egin dute igandean Urruñako plazan. 30 urteko mugarri, egun «historikotzat» jo dute Filipe Aramendi... [+]


Mecaner Herriarentzat
“Fabrikaren erosketa publikoa behar dugu”

Stellantis multinazionalak Mecaner lantokia itxi eta 148 behargin kalean utzi ditu Urdulizen (Bizkaia); horren aurrean, "Mecaner Herriarentzat" alternatiba ekosoziala sortu dute hainbat eragilek. LAB sindikatuko Iraide Juaristik eta Jauzi Ekosozialeko Aitor Gallastegik... [+]


2024-10-15 | Julen Orbea | Zuzeu
Bizitza oroit dezagun

1944an, Stauffenberg-en agindupean, Hitler bonba batekin hiltzen saiatu ziren, soldadu eta herritar alemaniar batzuen artean prestatutako ekintza baten. Hurrengo hilabeteetan naziek 90 pertsona exekutatu zituzten ekintza haren ondorioz.


2024-10-15 | Sustatu
Jabetze Eskola Gasteizen, feminismoaren adibideen ildotik, euskalgintzarako

Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak (IAK) eta UEUk elkarlanean Euskaldunentzako Jabetze Eskola martxan jarriko dute, euskaldunok ahaldundu, eta ondorioz, jendartea eraldatzeko asmoz. Aurkezpen hitzaldia urriaren 30ean egingo du Garikoitz Goikoetxeak. "Hizkuntzaren... [+]


Galizieraren egoera larriaz ohartarazi dute, azken datuak ikusita

Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera Galiziako Estatistika Institutuak jakinarazitako azken datuetan. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez dakiela.


Eguneraketa berriak daude