TALDE BERRIAK BURTSARA ETA ATZERRIRA EGINGO DU JAUZI


2021eko uztailaren 15ean
Egoitza nagusia Bilbon duen eta, besteak beste, Correo Español eta "Diario Vasco" egunkariak argitaratzen dituen Grupo Correo Español eta egoitza Madrilen izanik "ABC" argitaratzen duen Prensa Españolak beren arteko bat-egitea iragarri dute, batak bestea bere baitan hartuz. Bat-egite hori datorren abenduan emango da aditzera ofizialki, enpresa bakoitzeko batzar nagusiek operazioa onartu ondoren. Administrazio kontseiluak joan den irailaren 27an bildu ziren bi enpresetako batzar nagusiek abenduan onartu beharko dituzten bat-egite akordioak sinatzeko. Operazio honetan Grupo Correo Españoleko 3,75 akzioko Prensa Españolako akzio bat trukatuko da. Horretarako finantza-enpresa espezializatu batek bi enpresa horietaz egin duen balioztapena hartu da kontuan. Balioztapen horren arabera Grupo berriaren balioa 300.000 eta 400.000 milioi pezetaren (12.000 eta 16.000 libera) artekoa litzateke.
Atzerriko lehiakortasuna ziurtatzeko xedez, bat-egitearen helburu nagusietako bat burtsan sartzea da, eta hala adierazi dute arduradun nagusiek. "Konpainia berriak balio erantsi handiagoa eta tamaina handiagoa du eta merkatu horietara aterako da ziur, epe laburrean ez bada ere", esan du Jose Maria Bergaretxek, oraindik izenik ez duen komunikazio talde berriko lehendakariorde exekutibo eta kontseilari ordezkariak. Zantzu guztien arabera burtsan agertze hori ez da gauzatuko urtebete inguru igaro arte, burtsako merkatuak kolokan jartzen ari den nazioarteko egoera politikoa bere onera etortzearen baldintzapean. Halaber, Bergaretxek iragarri duenez, bat-egitearen beste helburuetako bat beharrezko dimentsio finantzarioa lortzea da, "enpresa eta kazetaritza esparruko proiektuari epe luzerako jarraipena ziurtatzeko". Hori izango da burtsan agertzeko oinarria eta beste helburu bat lortzen lagunduko du: "atzerrian lehiakortasunez aritzeko gaitasuna eskuratuko du, nazioarteratzea estrategia berriaren ardatz nagusi izaki".
Komunikazio esparruko enpresa talde berriaren egoitza sozial berria Madrilen kokatuko da eta egoitza fiskala Bilbon. Bat-egite horren ondorioz eratuko den sozietate berria Espainiako Estatuko enpresa handiena izango da komunikazio arloan, eta 2002ko urtarrilean hasiko da jardunean. Grupo Correo Españolek erakunde berriaren %78,95 kontrolatuko du, eta ABC argitaratzaileak, berriz, %21,05. Talde industrial berriko lehendakari izango den Santiago Ibarrak dioenez, "Grupo Correok Madrilen oin bat jartzeko aspalditik zuen ilusioa beteko du operazio honen bidez".


TALDE BERRIAREN DATUAK.

Bat-egite honetatik sortuko den konpainia berria 135.000 milioi pezetako (811 milioi euro) aktiboekin jaioko da. 2000. urtean 98.789 milioi pezetako fakturazioa izan zuen, eta 14.553 milioi pezetako etekin garbiak lortu zituen (zergak ordaindu ondoren). Taldeka banatuta, 2000. urtean, Grupo Correo Españolek 61.108 milioi pezetako fakturazioa eta 11.542 milioi pezetako etekin garbiak izan zituen. Grupo Prensa Españolaren fakturazioa, aldiz, 30.000 milioi pezetakoa izan zen eta 3.011 milioi pezetako etekin garbiak lortu zituen.
Hedabideen esparruko enpresa-talde berriak biltzen dituen 18 egunkarien (ikus hurrengo orriko taula) artean 860.000 ale baino gehiago banatzen dira egunero, Banaketa Egiaztatzeko Bulegoaren (OJD) datuen arabera. Bulego horrek ematen dituen datu horiek ez dira beti benetakoak, eta, agian, %10-15ean murriztu beharko lirateke, nahiz eta horiek izan edozein erabaki administratibo edo komertzial hartzeko ofizialki kontuan hartzen direnak. Irakurle kopuruari dagokionez, Talde guztiari begira, egunean 3,4 milioi irakurle dituela jotzen da, Hedabideen Azterketa Orokorraren datuen arabera (EGM 2001-ren bigarren ekitaldia).


ESPAINIAKO BATASUNAREN ZERBITZARIAK.

Hedabideen esparruko proiektu oro enpresa proiektu bat baino zerbait gehiago da. Aldi berean ideologi proiektua ere bada, eta oso interes jakinen alde jokatzen du, independente izenez baliatu arren. Eta Grupo Correo Españolek nahiz Grupo ABCek enpresa interesez gainera, interes ideologikoak dituzte. Eta negoziaketa luzeen ondoren bat-egitera iritsi baldin badira, enpresa interesek eta ideologi interesek bat egiten dutelako izan da. Bi talde handi horiek ondo asmatu dute unean uneko egoera politikora egokitzen. Hori bai, une honetan bi taldeek Espainiako eskuin soziologikoaren interesen deiari erantzun diote, nahiz eta horien irakurle asko, batez ere El Correo Español eta El Diario Vascokoak, euskal abertzaletasunaren eta Espainiako ezkertiarren esparrukoak izan. Eta orain ere interes berberen bidetik jarraitzen dute.
Eta iritzi hori ez da txosten hau sinatzen duenaren iritzia. Hedabide horiek beraiek, enpresa talde horiek beraiek dira horrela adierazten dutenak. Esate baterako, Grupo Correoko editorialak honela zioen irailaren 19an, operazio hori iragartzerakoan: "Grupo Correo kazetaritza arloko enpresa baten hazkundearen ondorio da, Ybarra familiak 1910. urtean "El Pueblo Vasco" egunkariarekin hasi zuena, eta, gerora, 'El Correo Español'ekin bat eginez eta beste hainbat egunkari atxikiz, esperientzia handia bereganatu du irakurle eta erkidego ezberdinetara egokitzen. Egunkariak, gainerako hedabideak bezalaxe, batez ere beren xede diren erkidegoen askatasun adierazpenaren kudeatzaile dira, eta, beraz, ezinbestekoa dute haien izaera eta interesetara egokitzea. Horregatik, orain atxikitzen diren hedabide guztiek beren nortasunarekin jarraituko dute bete-betean, nahiz eta familiartasun komun bat bereganatuko duten...".
Bi talde horiek bat datoz beren oinarri ideologikoetan. Laburbildurik esateko, Konstituzioarekiko, Espainiako batasunarekiko eta Errege Koroarekiko erabateko leialtasuna agertzen dute. Horrela adierazten du editorial luze horren beste atal batek: "Bat-egitera bultzatzen gintuzten pizgarri ekonomikoak eta zentzuzko argudioak handiak izanik ere, bat-egite hori guztiz ezinezkoa gertatuko zen Prensa Españolaren eta Grupo Correoren artean kidetasun profesional on bat eta oinarrizko irizpideekiko batasun sakon bat izan ez balitz. Prentsa funtsezko zerbitzu publiko gisa hartzen dugu, askatasun zibilei atxikirik, eta gure baliabide guztiak ordenamendu konstituzionalaren menera eta haren euskarri eratu dira, autonomien aniztasun handi eta aberatsa Estatuaren batasunarekin uztartzearen gidari eta gure elkarbizitza baketsuaren oinarri diren balio moralen ikur eta gordailu den Koroaren zerbitzari leial..." .

Administrazio Kontseilua
Prensa Españolako akziodunek administrazio kontseiluko lekuen herena izango dute, eta gainerako bi herenak Grupo Correorentzat izango dira. Kontseiluak ohorezko lehendakari bat izango du, Guillermo Luca de Tena eta ondorengo 18 kideak izango ditu:
Santiago Ibarra Txurruka
Jose Maria Bergaretxe Busquet
Nemesio Fernandez Cuesta
Enrique Ibarra Ibarra
Diego de Alcazar
Santiago Bergaretxe Busquet
Carlos Castellanos Borrego
Alejandro Etxebarria Busquet
Santiago Egidazu
Juan Entrecanales Azkarate
Juan Carlos Guerra Zunzunegi
Catalina Luca de Tena
Soledad Luca de Tena
Victor Urrutia Vallejo
Emilio Ibarra Txurruka
Fernando Ibarra Lopez Doriga
Alvaro Ibarra Zubiria
Helene Lemoine (Atlan Pressen
ordezkari)

Ikus daitekeenez Neguriko Ibarra familiak bost kontseilari ditu, besteak beste, gaur egungo BBVAko lehendakari Emilio Ibarra Txurruka, talde berriaren batzorde ordezkariko kidea. Beste bi kontseilari ere, Fernando Ibarra Lopez Doriga eta Juan Entrecanales Azcarate, BBVAko administrazio kontseiluko kide dira

Zazpi negozio unitate
Hedabideen esparruko enpresa-talde berriak zazpi negozio unitate ditu:


1 ABC.

Prentsa nazionala, «ABC Sevilla», herri eta eskualdeko argitalpenak, «Blanco y Negro», abc.es.

2 ESKUALDEKO PRENTSA MULTIMEDIA.

Tesa/»El semanal», «Mujer de Hoy», «El semanal TV», Colpisa, «Inversion», eskualde telebistak (Bilbovisión, Teledonosti, TV Rioja, Canal Costa del Sol, Telefrontera, Teleonuba), herrietako irratiak, toki atariak, egunkariak («El Correo Español», «El Diario Vasco», «Diario Montañes», «La Verdad», «Ideal», «Hoy», «Sur», «La Rioja», «El Norte de Castilla», «El Comercio», «Las Provincias» (%35), «Huelva Informacion» (%89), «Tribuna de Ciudad Real» eta egunkari honen Gaztela-Mantxako edizioak, «Diario de Soria» (%50), «Diario de Avila» (%25), «El Adelantado de Segovia» (%25).

3 IKUS-ENTZUNEZKOAK.

Telecinco (%25), Grupo Arbol (%17), Grupo Boca (%30), Europroducciones (%30), Cope (%4).

4 IKUS-ENTZUNEZKO DIGITALAK.

Radio Digital, NET TV (%25), Onda 6 (%40), Telemadroño (%40).

5 TEKNOLOGI BERRIAK.

Todotrabajo.com; Topjobs.es; Abcsalud.com; sarenet.es; ozú.es; Viapolis.com; Fiera.com; Portales verticales; media trade.com.

6 PARTAIDETZAZKOAK.

Distribución, Central de Medios, Auditex, doaneko prentsa.

7 NAZIOARTEKOA.

Argentinako Cimeco-«La Voz del Interior» (%33), «Diario de los Andes» (Argentina)


Azkenak
Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


Urtebete baino gehiago greban, Elon Musken enpresaren aurka
“Teslak ez du nahi langileek iritzia emateko eskubidea izaterik”

Teslaren aurkako lehen greba –eta bakarra– da munduan, Suedian 2023ko urritik aurrera egiten ari direna. Duela mende batetik hona Suedian egindako grebarik luzeena bihurtu da. IF Metall sindikatua bultzatu du protesta, Elon Musken autogintza enpresak hitzarmen... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


Peio Berterretxe
“Tresna sozial izatetik, produktu kultural izatera pasatu dira plaza antzerkiak”

Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.


Eguneraketa berriak daude