LIBURUA


2021eko uztailaren 27an
EL PERIODISTA CANALLA
Pepe Rei
KALE GORRIA

399 orrialde
2.300 pezeta
92 libera


PEPE REI, ERASO DION ZITALKERIARI AURRE EGINEZ

Mundu triste honetan baliteke, baina Espainian behintzat azken urteotan ez da Pepe Rei bezain iraindua izan den kazetaririk bere ikerketa lana egiteagatik. Bai agintarien aldetik, eta baita komunikabideenetik ere, gogor erasotua izan da, makina bat nahigabe jasanez: lau espetxealdi, auzi piloa, Galindo generala bezalako jendeek jarritako kereilak, egundoko salaketak, mehatxu beldurgarriak... Horren guztiaren aurrean tente jarri eta "El periodista canalla" idatzi du Pepe Reik, dagoeneko kazetari bezala 33 urte lanean diharduen gizonak. Eta adierazpen askatasunaren alde ekin dio adoretsu, hainbeste maite duen lanbide horri eskainiz bere oroimen eta gogoeta erabat kritiko hauek: besteak beste, ezagutu dituen pertsona eta komunikabideen zerrenda luzea baita, "Ya"tik bota zutenekoa, frankismoak itxi zuen "Madrid" egunkarian izandako eskarmentua, "Prensa del Movimiento" delako hainbat egunkaritan esperientziaz frogatua, "La Voz" edo egunkari publiko eta anitz bat egin nahi izan zuteneko porrota, "Interviú"rako ikerketa lanak eta bizi behar izandako estualdiak, Garzon epaileak itxi zuen "Egin" egunkarian jarritako gogo eta ametsak, "Ardi Beltza" ...

ANGEL OTAEGI
Iban Arregi
UZTARRIA

163 orrialde
1.000 pezeta
40 libera


ANGEL OTAEGI, MENDE LAURDENA ETA GERO

Heriotzera zigortua eta fusil tiroz hila izan zen Angel Otaegi 1975eko irailaren 27an, ETAko beste kide bat, Jon Paredes Manot "Txiki", eta FRAP erakundeko Baena, García Sanz eta Sanchez Bravo bezala. Data gogoangarria, dudarik gabe. Geroztik mende laurdena igaro eta makina bat gorabehera gertatu diren arren, gurean behintzat inork gutxik ahaztu du haiek jasandakoa. Iban Arregi azpeitiar gazteak eskaintzen digun liburu hau lekuko. Bertan, berak bizirik ezagutzerik izan ez zuen Angel Otaegi herritarraren nondik norakoak azaltzen ditu, Nuarbe auzoan hazitako umearengandik hasiz, haren ama Maria eta izan zuen lagunartea gogoratuz, hala nola ETAren langile frontean bizi zituenak, erakunde bereko fronte militarrera pasa zenekoa, espetxean eman behar izan zuen denbora... eta hil zuten eguna, besteak beste.

ESKUIZKRIBUAK (EKONOMIA ETA FILOSOFIA)
Karl Marx
GAIAK
187 orrialde
2.000 pezeta
80 libera


MARX FILOSOFO ETA ANTROPOLOGOA EUSKARAZ

Karl Marxek 26 urte zituen orain Iñaki Azkunek euskaratu eta Gaiak argitaletxeak plazaratutako "Eskuizkribuak. (Ekonomia eta Filosofia)" lanean agertzen diren gogoetak idazterakoan. Orduko Marx, filosofikoagoa zen "Kapitala" idazlanarekin ezagutzera emango zen pentsalari zientifikoa baino, alegia ideologikoagoa, ekonomia politikoa, jabego pribatua, komunismoa edota garapen ekonomikoak herrien nortasun eta kultura nazionalen eboluzioan dituen eraginak bezalako gaiak aztertzerakoan. Haatik, Engelsekin batera Lehen Internazionala sortu zuenak, epe laburrera, filosofi ikuspegia erabat baztertu gabe, ekonomiaren zientzian murgiltzeari ekingo zion, "Ekonomia politikoaren kritikarako oinarrizko elementuak" lanean, kasu. Eta "Kapitala" guztiz zientifikoa egiten saiatu zen, filosofia eta ideologiatik urrun ibiliz.

VEINTE
AÑOS Y UN DIA
Angel Amigo
IGELDO KOMUNIKAZIOA
221 orrialde
1.500 pezeta
60 libera


ANGEL AMIGO ETA ZINEMAREN EKOIZPENA

Hogei urte badira, Imanol Uribek zuzendutako "Segoviako Ihesa" filma Donostiako Zinemaldian plazaratu zenetik. Hogei urte, presoen ihesaldi hura egiaz protagonizatu zutenetako batek, hau da Angel Amigok, lehen aldiz zinema gidoi bat idatzi eta film baten ekoizle izateari ekin zionetik. Eta hain zuzen ere, orduantxe estreinatutako lanbidean bizi izan duen guztiaz dihardu "Veinte años y un día" liburuan. Filmak, dokumentalak, telebistarako telesailak... denetarik ekoiztu du gizon honek, Euskal Herrian bertan -"La conquista de Albania", "Lauaxeta", "Ander eta Jul", "Bi eta Bat", "Jaun eta Jabe"...-, Europako hainbat tokitan eta itsasoz bestaldean ere: Chiapasen, Kuban, Kolonbian... Eta oztopo ugari gainditu behar izan dituen arren, ematen du oro har oso pozik dagoela Angel Amigo zinema ekoizle izatearekin.

SENEZ
Batzuen artean
EIZIE
111 orrialde
1.200 pezeta
48 libera


"SENEZ" ITZULPEN ALDIZKARIA

Dagoeneko "Senez" itzulpen aldizkariaren 22 zenbaki kaleratuak ditu Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak. Azken honetan, lan hauexek eskaintzen dituzte: duela ez asko betirako joan zen Jose Luis Etxeberria "Txigua"ren omenez egile berak hain maite zuen Urolako trenari buruz egindako idazlana; George Brassens kantari frantziarraren poema sorta bat, Anje Duhaldek itzulia; Manu Lopez Gaseni irakaslearen "Euskaratutako Haur eta Gazte Literaturaren azterketa: funtzioak, eraginak eta itzulpen-estrategiak"; Karlos del Olmoren "Kalitate arauak itzulpengintzan: jaio dira berriak"; Koldo Biguriren "Egile, irakurle, itzultzaile" gogoeta; Gotzon Egiak Antton Garikanori egindako elkarrizketa eta Jon Alonsok idatzitako "José Saramagoren 'Lisboako Setioaren Historia' liburuaren aurkezpena".

EIBARKO EUSKERIAREN UNIDADE DIDAKTIKOA
Mikel Sangroniz
EIBARKO UDALA
195 orrialde


EIBARKO EUSKERIA BERRESKURATZEKO ERA

Euskara on, jator, bizi eta aberatsaren alde egin nahi duenak nor bere inguruko euskalkiaren alde egitea beste biderik ez duela-eta, hara non agertzen zaigun Eibarko Udalaren Euskara Batzordearen eskutik Mikel Sangronizek plazaratutako "Eibarko euskeriaren unidade didaktikua", bere bideo-zinta osagarria eta guzti, euskalki hori berreskuratu nahi duen ororen lagungarri. Bizkaieraren esparruan kokatzen den "berbetia" hartu da oinarri gisa, alegia Soraluze, Elgeta, Ermua eta Zaldibarko Eitzaga auzoarekin batera Eibarraldean mintzatu ohi dena, azken mendean zehar Eibarrera lan bila gerturatutako euskaldunen kopuruak oso zaila egiten duelako benetako "Eibarko euskeria" zehaztea. Errazenetik zailenera doazen zazpi ataletan banatua dago "Unidade didaktikua", bakoitza bere esamolde, hiztegi, aditz, ariketa eta irakurgaiekin.

BAT
SOZIOLINGUISTIKA ALDIZKARIA
Batzuen artean
ESIS
112 orrialde
1.000 pezeta
40 libera


"BAT" ALDIZKARIAREN 39. ZENBAKIA KALEAN

Euskal Soziolinguistika Institutua Sortzen erakundeak kaleratzen duen hizkuntza normalkuntza eta glotopolitika agerkaria dugu "Bat. Soziolinguistika aldizkaria". Bere azken zenbakian, bereziki Esloveniaz dihardu. Alde batetik, Jernej Zupancic-ek eta Xabier Iriondok eginiko "Esloveniako egitura etnikoa eta gutxiengoen babesa" aurki daiteke, eta bestetik, Imanol Esnaolak izenpetzen dituen honako bi lan hauek: "Hizkuntza politika Eslovenia independientean" eta "Eslovenieraren kodifikazioaren historia sozialari hurbilpena". Gai monografiko honez gain, bada besterik, ordea: "Euskararen historia sozialaz" Erlantz Urtasunek eginiko gogoeta eta Larraitz Mendizabalen "Hizkuntz eskubideen behatokia", kasu; edota Joxe Manuel Odriozolari eta Aitana Guía Concari eginiko elkarrizketak.


Azkenak
2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


Aurtengorako irakurgaiak

Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]


2025-01-20 | Iñaki Sanz-Azkue
Hotza maite duen igela

Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]


2025-01-20 | Jakoba Errekondo
Euskal Herria banana errepublika

Sekula bananarik jan ez duten bi lagun ezagutzen ditut; nerau bat. Bananazalea da, ordea, jendea. Afrika eta Asia aldean sortutako landare generoa da banana (Musa x paradisiaca), baina gaur egun Ameriketan ere asko egiten da. Ekoizlerik handiena India da, eta esportatzaile... [+]


2025-01-20 | Garazi Zabaleta
Aleko
“Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea”

Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Eguneraketa berriak daude