HITZEN KOLOREAK


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Erromanikoak

Aragoera: Pirinioetan 30 milak mintzo du. Ez da ofiziala, baina lege aurreproiektua dago. Hautazko ikasgaia, seinale gutxi.
- Aromunioa/Vlach: Greziako mendi inguruetan mintzo dute, eta meglenorrumaniera Mazedonian. Ezagupenik ez, 40 mila hiztun (?).
- Asturiera/leonera/mirandesa: Asturiesen (450 mila), Leon iparrekialdean (Zamora barne, 30 milako estimazioa), eta Portugalgo Terra de Mirandan (15 mila), koofiziala mintzo da. Asturiesgo estatutuak babestu arren ez da ofiziala. Zerbitzu publikoetan, bide seinaleetan (Leonen gutxi), eta hezkuntzan urrats apalak. Telebistan gutxi, badago irrati librea eta «Les Noticies» astekaria. Mirandesez artikulu batzuk, eta astekari batek leoneraz albisteak.
- Erromantxea: Suitzako Grischun-Graubunden kantonamenduko haran batzutan 50 mila lagunek mintzatua (%42). 5 dialektu eta 80ko hamarkadatik rumantsch hizkuntza batua. Ofiziala mintzatzen den eremuan, paperak eta seinaleak erromantxez edo elebitan (alemanez), inoiz gainontzeko lurraldeetan ere. Eskolan lehen urteak erromantxez, gero elebitan. Irrati-telebista dago eta astean bost aldiz irtetzen den agerkaria, gehi hedabide lokalak eta alemanetan gehigarriak.
- Friulera: Udine-Pordenonen eta Gorizia eta Veneziako leku batzutan mintzo dute 550 milak (ia %50). Estatutuak babestu arren agerpen publiko oso urria. Lehen Hezkuntzan (LH) ikastetxe elebidun batzuk, bigarrenean (BH) hautazko ikasgaia inoiz. TBn programa bat, irratian 40 ordu astean, zenbait aldizkari.
- Galiziera: Galizia erkidegoan eta mugakoetan (eztabaida asko) 2,5 milioi hiztun. Lehenean koofiziala da, %94k ulertu eta % 84k daki, erabilera urriagoa. Seinaleak elebitan. Hezkuntzan hasieran galegoz eta gero ikasgai batzuk beharko lukete, ez da beti betetzen, unibertsitatean apal. telebista-irrati autonomikoa galegoz, besteek zenbait ordu; egunkari batek galegozko bertsioa dauka eta astekaria dago. Mila liburutik gora urtean, eta antzerki eta kultur talde ugari. Leon eta Asturiesen 45 mila hiztun (%50), ez da ofiziala.
- Katalana: alde handiak estatutik estatura (Andorran ez da gutxitua). Frantziakoan 66. departamenduan mintzo dute 120 milak (%33), beste horrenbeste ulertzeko gai. Ez da ofiziala. Katalanezko eskoletan 670 ikasle, gehiago elebitan, eta ikasgaia %20 baino gutxiagok dauka. Mugaz bestaldeko irrati-telebistak jaso daitezke, bertako telebistan 10 minutu hamabostero, irratian gehixeago, aldizkari eta argitaletxe bat.
Sardiniako Algheron (L'Alguer) 40 mila biztanleen erdiak daki, Sardiniako estatutuak babesten du arren agerpen urria. BHn eskola orduetatik kanpo. Hedabide elebidun batzuk.
Espainiako estatuko 4 erkidego:
Catalunyan koofiziala da, administrazioa eta hezkuntza katalanez dira, telebista-irrati autonomikoak, herri hedabide asko, Espainiakoek deskonexioak, emandegi pribatu handiek % 20, zazpi egunkari eta hainbat aldizkari. 4.500 liburu urtean.
Baleareetan koofiziala da, antzera dago administrazioan, hezkuntzan ikasgai gisa soilik. Katalunia eta Valentziako telebistak ikus daitezke, irratian ordu batzuk, egunkaria eta herri hedabideak daude.
Valentzian valencià deritzo estatutuak. Koofiziala, seinale elebidunak bai, baina lan hizkuntza erabiltzeko ardura gutxi. Hezkuntzan derrigorra behar luke, ez da beti betetzen. telebista-irrati autonomikoan %60-70. Egunkaririk ez, zenbait aldizkari, 400 liburu urtean.
Aragoiko Franja del Ponenten onarpen ahula, hizkuntzen lege egitasmoan dago. Tarteka seinale elebidunak, eskolan hautazko ikasgaia da. 3 aldizkari.
- Korsikera: ez da ofiziala, jatorriz kortsikarrak (%70) diren %96k jakin eta 86k erabili arren. Administrazioan tarteka darabilte era informalean. Seinaleak asko ugaldu dira. Hezkuntzan derrigorrezko ikasgai izateko asmoa, gainontzekoetan ahalegin apalak. Unibertsitatean korsikera ikastaroa eta gau-eskolak ere badaude. TBn deskonexioen %30 korsikeraz (ordu 2 astean), irrati bat korsikeraz, publikoak programak eta buletinak. Tarteka artikuluak, kazetan gutxi. Liburu batzuk eta antzezlanak.
- Ladinoa: 30 milak mintzo dute Dolomitetan. Ofizialtasun mugatua 1948tik Trentino-Alto Adigeko estatutuan, egoera onena Bolzano/Bozen probintzian (alemana koofiziala da), lanpostu batzurako derrigorra da. Haur eskolak ladinoz dira, LH hirueleduna da eta BHn ordu bi astean. Trento eta Bellunon ez dago hain zehatz araututa, baina aurrerapausuak egin dituzte. Irrati elebidun (edo hirueledunek) tarteka programak, eta TBk ere Bozen eta Trentoko haranetan, Bellunokoetara hedatzeko xedea. Astekaria dago. Urtean 10-14 liburu, antzerkia eta musika errotuta dago, eta Ladinia Tour arrakastatsua da gazteen artean.
- Okzitaniera: Frantzia hegoaldeko 31 departamenduez gain, Italiako Alpeetako 14 haranetan, Hegoaldeko herri batean eta Kataluniako Aran ibarrean mintzo da. Aranen soilik ofizial (6.000 hiztun), Italian 50 mila, eta Frantzian 13 milioien erdiak ulertu eta % 28k daki. 1.500 ikasle calandretetan, frantsesezkoetan inoiz ikasgaia da, tarteka seinaleak. Aranen hasierako urteetan aranera -gaskoieraren aldagaia - azkenengoetan baino gehiago. Frantziako TBn 40 minutu astean, Kataluniakoak programa bat, irratian minutu batzuk, eta La Setmana astekariaz gain, frantses eta italierazko egunkariek inoiz artikuluak, egunkari katalan batek gehigarria astero.
- Sardiniera: Sardinian, L'Alguerren ezik (katalan hiztuna), milioi bat hiztun (eredu baturik ez). Ez da ofiziala, tarteka seinaleak. Haur-eskolatik aurrera ikasgai gisa onartu dute. TBz informaziorik ez, irratian tarteka, zenbait aldizkarik 3.000 ale. Antzerkia eta musika indartsu daude eta literatur lehiaketak daude.
Germanikoak.

- Frisiera: mendebal frisiera 450 mila hiztun Herbeheretako Fryslân probintzian (%75, elebiduna ofizialki) eta 3.000 Groningenen. Derrigorrezko ikasgaia baina frisiera hutsezko eskola gutxi. Administrazioan erabil daiteke baina erantzuna nederlanderaz, seinaleak udalen arabera. TBn ordubete egunero deskonexioan, eta programa bat astero estatu osorako, irratia badago; prentsan ahul, artikuluak. Urtean 100 liburu. Antzezlan, museo eta kultur gune ugari dago.
Seeltersk Saterlandeko 10 mila biztanleen %20k mintzo du Alemaniako Cloppenburg barrutian (Behe Saxonia). Bere neurrian osasuntsu: haur-eskoletan eta administrazioarekin ahoz darabilte. Seelter Bund elkartea.
Ipar frisiera Schleswig-Holstein landeko Nordfrieslanden 8.000k mintzo dute (150 milatik). Babestua baina ez ofiziala. Seinale batzuk eta udaletan mintzatzen da inoiz, baina goi alemanez idatzi. Mila ikaslek ordu bat edo bi astero ia eskola guztietan. Kielgo unibertsitatean ikas daiteke. Irratian 3 minutu astean, TBn ez, alemanezko egunkariek eta danierazkoak artikuluren bat. Liburu gutxi eta antzezlanen bat. Nordfriisk Instituut Bredstet/Bräist-en.
Eslaviarrak.

- Sorabiera: Brandenburg eta Saxoniako landetan mintzo dute 60 milak (40k goi sorabiera eta 20k behekoa). Gerra ostetik babestuta egon arren, presentzia murriztu egin da Batasunetik. Administrazioan erabil daiteke, sarri bete ez arren. 30 minutu hilean TBn, 26 astean irratian, egunkaria eta astekaria eta Domowina elkarteak urtero 70 liburu: 7 alemanez, 48 goi sorabieraz eta 15 behe-sorabieraz. 5 antzezlan urtean.
Zeltikoak.
- Bretoia: Bretainia mendebaldean iraun du, Roazhon (Rennes) eta Naoned-en (Nantes) badaude hiztunak. 450 milak ulertu eta 300 milak mintzo dute (estimazioak). Ez da ofiziala, udal batzuen ekimena soilik dago administrazioan eta seinaleetan. Diwan eskoletan bi mila ikasle, antzeko kopurua eskola elebidunetan, ikasgaia 12 milak daukate. Brest eta Roazhongo unibertsitateak. TB-irrati publikoek 90 minutu eta 30 ordu astero, irrati asoziatiboak daude. Zenbait aldizkari, egunkaririk ez (artikuluren bat). 30 liburu urtean eta antzerki taldeak (bat profesionala).
- Galesa: 500 mila hiztun (%19), erdialde eta iparrean nagusi. Egoera ofizial zehazgabea, baina koofiziala praktikan. Seinaleak elebitan eta paper ofizialak geroz eta gehiago, administrazioan erabil daiteke. LH galeseraz nagusi erdi eta iparrean, hegoaldeko 80 ikastetxetan ere bai. BHn 50ek elebitan dihardute, ikasgai gisa derrigorra da. Gau-eskolak eta unibertsitatea. Radio Cymruk 100 ordu astean, herri hedabideetan ere tartea. S4C TBk 30 ordu astean, bi astekari eta aldizkari ugari, egunkarietan artikuluak. Musika oso komertziala da eta kultur ekintza ugari, National Eisteddfod jaialdia nagusi. 400 liburu urtean.
- Eskoziako gaelikoa: Eskozia osoan baina Western Islesetan eta Highlandetako leku batzutan da nagusi, 70 mila hiztun. WIn soilik da ofiziala (Highlandetan mugatuago), ez da derrigorra lanerako. Seinaleak gaelikoz WIn, eta elebitan beste leku batzutan. Eremu gaeliko-hiztunean derrigorrezko ikasgaia, inoiz irakaskuntza hizkuntza da, gorantz ikasle kopurua (2.000 gaur egun) Eskozia osoan, Glasgown batez ere. TBn ordubete astean eta 45 irratian, aldizkari batzuk, artikuluak egunkarietan. 100 liburu urtero.
- Irlandako gaelikoa: 1,5 milioik (%40) dio badakiela, erabili 350 milak. Gaeltachtetan 82 mila bizi dira. Errepublikan ofiziala da, paper oro jaso daiteke teorian gaelikoz, baina ez beti, administrazioan ez da beti behar (1973 arte bai), badago erabiltzeko eskubidea. Legeak elebitan (Gaeltachten gaeliko hutsez). Eskola publikoetan derrigorra da, gehienetan ikasgai hutsa (irakasleek jakin behar dute), baina badira gaelikozkoak eta elebidunak, unibertsitatean zenbait karrera. 1996tik TB dago, irratia lehenago, besteek ordu batzuk. Bi astekari eta egunkarietan tarte txikia.
Iparrean ez da ofiziala, agiri gutxi elebitan. Atzerriko hizkuntza gisa beti beharko luke, baina eskola katolikoetan baino ez dago. Gaelikozko bost ikastetxe, bi unibertsitatek ikastaroak. Lá astekaria egunkari egiteko asmotan. BBCk ordu ½ astean irratian eta minutu batzuk TBn.
- Kornuallesera: Kernow (Cornwall) konderrian XIX. mendera arte eutsi zioten hizkuntzari, gero berreskuratzeko ahaleginei esker 200 hiztun eta ikasle milaka batzuk. Ezagupen ahula, seinaleren bat, gutxitan ikasgai gisa. Hizkuntza elkarteen aldizkari eta testu-liburuak daude, egunkari batek zutabea astero eta irratian 5 minutu.
- Manxera: Man uhartea (Isle of Man/Ellan Vannin) ez dago EBn. Ama-hizkuntza manxera zuen azken hiztuna 1974an hil zen, baina 200ek zekiten ordurako. Gaur 600dik gora, haur eskola zabaldu dute, irratian programa dago, eta geroz eta seinale gehiago, Mango gobernuaren laguntzen arabera.

Beste indoeuroparrak.


- Romanes: Ijitoen hizkuntza Europa osoan dago, baina gutxik jaso du gutxitu legez.
Ez-indoeuroparrak.

- Euskara: Euskal Herrian mintzatua, Frantzia eta Espainia estatuetan (azken horretan erkidego autonomo bi). 600 mila hiztun (%25-30). Koofiziala EAEn, Nafarroako eremu euskaldunean eta onarpen mugatua elebidunean, onarpen gabea gainontzean. Administrazioek jarrera asko, Nafarroak atzerapausu ugari aspaldion, EAEn teorian eskubideak aitortuta, administrazioarekin euskarazko harremana sarri posible ez den arren, Ipar EHn oso motel aurrerapausuak. Euskarazko irakaskuntza gorantz, gainontzean EAEn ikasgai gisa derrigor da, Nafarroan eta Iparraldean ez. EH ia osora heltzen diren TB, irrati (publikoak) eta egunkariaz gain, herri prentsa ere badago, gehi aldizkari tematiko eta orokorrak. 1.100 liburu inguru.
- Samia: EBn Finlandian (3.000) eta Suedian (15-20.000) daude sami hizkuntzak (elkar ulertezinak, iparraldekoa indartsuen), babes handiena Norvegian dago (50.000). Errusian 2.000. Sami Parlamentuek babesten dute, seinaleetan eta administrazioan dago (Suedian gutxiago), eta LHn (aurrerantzean gutxiago, urratsak eman arren). Norvegiarekin hirurek elkarrekin programak egiten dituzte hamabi orduz astean, baina eremu handian biztanle gutxi arazo handi eta garestia da, etxez etxe behar baitira errepikagailuak. Sami Radiok ordu batzuk eta estatu guztietako Batzorde Samiaren babesean liburu eta aldizkariak argitaratzen dituzte.
Dialektuak.
Ez da gai erraza zer den hizkuntza eta zer ez.
- Oïl hizkerak iparrean, hegoan oc. Batasunik ezean dialektu ugari ziren, Pariskoa -francien- frantses bihurtu arte. Beste oïl dialektuak ere irentsi ditu. Zenbait elkartek piztu gura ditu, Frantzia iparrean (daturik ez) eta Belgikan (800 mila hiztun). Walloniera dago indartsuen, pikardoa, galloa, poitevin-saintongera, champenois, lorrenera eta morvandiau dira besteak. Tarteka lekua hezkuntzan eta prentsan.
- Aleman standarra hegoaldeko dialektuetatik abian sortu zen, baina bizi-bizi daude asko oraindik, Suitzan eta Luxenburgon batez ere. Luxenburgera Belgikako Arlonen (24 mila) eta Frantziako Thionville (30 mila inguru) ere mintzo dute. Luxenburgen bertokoek badakite, baina ez etorkin kopuru handiak. LHtik aurrera gutxi erabiltzen da, TB-irrati-kazetetan zenbait ordu eta artikulu baino ez ditu.
- Scots Eskoziako anglosaxoniera da, Ipar Irlandan ulster-scots aldagaia. Eskozian indar handia azken urteotan (ofizialki 1,5 milioi, agian gehiago), hezkuntzan eta hedabideen arreta nabarmen hazi da.
- Behe-alemana berezia da: mendetan iparreko lautadetan mintzatu diren dialektu germanikoak dira, aleman standarra osatu zutenetik oso desberdinak, baina hizkuntza statusa nederlanderak baino ez du lortu. XX. mendean (gerrak, biztanleria mugimenduak...) asko ahuldu arren, interes nabarmena piztu da. Herbeheretan ez deritze aleman, ezpadaze saxoniera (nedersaksisch). 5 probintziatan eskubide batzuk aitortuta. Alemanian geroz eta indar handiagoa dauka plattak, eta zenbait erakundebabesten dituzte ekimenak, argitalpenak... Behe-alemanaren institutua Bremenen dago.
- Frankoproventzala: Ascoli hizkuntzalariak francoprovençal deitu zien Suitza (Neuchateldik hegora), Frantzia ekialdea (Lyonnais, Dauphinat, Bresse...) eta Aosta haraneko dialektuei, frantsesaren eta okzitanoaren ezaugarriak baitzituzten. Historian garrantzia izanagatik, nabarmen galdu dira. Aostan frantsesa da koofiziala da baina frankoproventzera bizi-bizi dago, eta administrazioan erabili ohi da. Erdi Arotik hegoaldeko bi herritan mintzo dute (1.500 hiztun, Aostan eta Piemonten 200 mila). Ez dago eskola arautuan, badaude ekimenak eta gau-eskolak. Hedabide propiorik ez, tarteka kazeta-irratian, inoiz telebistan.

Auzoko estatuetan nagusi diren hizkuntzak.

Hizkuntza gutxitu asko ez genituzke gutxitutzat hartu lehen begiratuan, hizkuntzak berez ez baitu desagertzeko arriskurik. Historiak jatorrizko lurraldea bere mugetatik at utzi eta auzokidearen hizkuntza ofizialaren azpian hizkuntza gutxitu dira.
- Gerra ostetik Austria eta Italiako gutxiengoek zenbait eskubide dituzte. Italiako Alpeetan esloveniarrak (50-100 mila) eta kroaziarrak, Austriakoetan bi horiez gain txekiarrak, hungariarrak, eta eslovakiarrak. Italiako esloveniarrek egunkaria daukate, eta eskubide nahiko, Austrian St. Germaingo itunak babesten ditu eta estatutu berezia daukate euren udalerrietan.
- Italia hegoalde eta Greziako mendiek gutxiengo ugari aterbetzen dituzte, lehenean greziar eta albaniarrak daude , nola-halako ezagupena daukate greziarrek Calabrian eta Sizilian. Grezia errepresio gogorra darama gutxiengo albaniar (arvanitak), eslaviar mazedoniar, pomak (eslaviar musulmanak) eta aromunioekin. 1951tik daturik ez, 23-40 mila hiztun bakoitzak (?). Turkiarrek soilik zenbait eskubide.
- Alemana ia auzo-estatu guztietan dago: Danimarkan 25 mila (eta Alemanian daniarrak), Belgikan 100, Frantzian Alsazia eta Lorrenako Mosellen 1,25 milioi hiztun (%50-60, gazteek gutxiago), Italian Bozen (%66) eta zenbait haran. Mugaz gaindiko hedabideak daude eta eskolan nahiko sartuta dago.
- Eskandinavian suediera Finlandiako zati batean mintzo da, eskubide guztiak bermatuta, errusiera eta tatarra darabilte gutxi batzuek. Suedian egungo suomiera (finlandiera), eta tornedal dialektua


Azkenak
Urriaren 7ko gertakariak ikertzeari uko egin dio Israelgo parlamentuak

Oposizioko taldeek proposatutako ikerketa batzorde ofiziala ez da aurrera atera, boz gutxiren aldearekin. Arrazoi ugari daude gobernuko kideek gertaerak ikertu nahi ez izateko.


Xabier Atristain presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Hamahiru urte pasa ditu preso Atristainek, iragan abendutik hirugarren graduan zegoen eta martxoaz geroztik zigorra etxean betetzen ari zen kontrol telematikoarekin.


Desesperazioz RN bozkatu dutenak konbentzitzean datza ezkerraren erronka nagusia

Hirugarren kokatu bada ere, pozik izatekoa badu eskuin muturreko RNk: inoiz baino azkarrago da Frantziako Legebiltzarrean –2017an zortzi diputatu zituen, 2022an 88 eta orain 143–. Bere hauteslegoa azkarki emendatuz doan heinean, anitzez zabalagoa du oinarria:... [+]


Baionako bestetan jipoitu zuten 58 urteko gizon bat hil da

Jipoia uztailaren 11ko gauean izan zen Euskaldunen plazan, eta biktima gauean bertan ospitaleratu zuten Euskal Kostaldeko Ospitalean, Baionako prokuradore Jerome Bourrierrek informatu duenez. Atxilotutako gizona behin-behineko espetxealdian dago, Baionako fiskaltzak eskatuta,... [+]


Gasteiz Antzokia irekiko dute ostegunean Izaskun Arrue Kulturgune izenarekin

Ostegunean, 18:15ean irekiko dute Izaskun Arrue Kulturgunea (IAK), Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea batuko dituen egitasmoa. Ekainean udalarekin 2024ko hitzarmena sinatu zuenetik Lazarraga Kultur Elkarteak lehenbailehen ireki nahi izan du kultur-gunea. Irekiera ekitaldiaren... [+]


Eibar.org-eko blog komunitateak 20 urte bete ditu

20 urte bete ditu gaur-edo gure blog-komunitateak, Eibar.org webguneko blogak. Interneteko euskal munduaren historia txikiaren parte bat. 1998an Eibartarrak posta-zerrenda sortu zen. 1998-2000 tartean, halaber, webgune probisional estatiko gisa ibili zen martxan Eibar.org-en... [+]


Ostegun honetan aukeratuko dute Frantziako Legebiltzarrerako presidentea

Sei hautagai dira Frantziako Legebiltzarrerako presidente izateko lehian –ezkerretik bat, Macronen aldeko bi, eskuinetik bat, eskuin muturretik beste bat eta independente bat–. Horrez gain, dozenaka eragilek deiturik, FHB Fronte Herritar Berriaren garaipenaren... [+]


Mondragonen gidaritza hartu du Pello Rodriguezek, taldearen lehiakortasuna ardatz duela

Bilboko Euskalduna jauregian egindako urteroko kongresuan Mondragoneko lehendakariaren errelebo aldaketa irudikatu dute, orain arte taldeko buru izandako Iñigo Ucinek eta hemendik aurrera kargu hori hartuko duen Pello Rodriguezek. Horrez gain, hurrengo urteetarako bide... [+]


Israelek zortzi zibil hil ditu Libanon azken bi egunetan

Horietatik hiru haur siriarrak ziren, eta haien etxearen kanpoaldean jolasean zeudela hil dituzte, NBEak gaitzetsi duenez. Hezbollahk mehatxu egin du Israelgo zonalde berriei eraso egingo diela, Israelek azken egunetan Libanon egindako hilketen ondoren.


Mateo Balbuena borrokalari komunista hil da, 110 urterekin

1934ko Asturiasko Iraultzan, Eusko Gudarostean eta militar faxisten kontrako gerran aritu zen Lezaman bizi zen komunista amorratu eta aktiboa.


Eraso sexistei begira Baionako Herriko Etxeak duen jarrera salatu dute feministek

Baionako festetan errepikaturiko eraso sexistei dagokienez Herriko Etxeak politika eta erantzun eskasak bideratu izana salatu du Ipar Euskal Herriko mugimendu feministak. Herriko kontseiluaren batzarrera sartzen saiatu dira 30 bat lagun, baina ateak hetsirik kausitu dituzte.


Kaleko Afari Solidarioak taldeak botako du txupina Donostiako Aste Nagusi Piratan

'Jalgi belak mastara, eta euskara plazara!' lelopean ospatuko dute Donostiako Aste Nagusi Pirata, abuztuaren 10etik 18ra. 


Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako

Sei urte ditu. Gustura ari zen da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak,... [+]


Eguneraketa berriak daude