Bianaldea. Harrizko Penitenteak

  • Hala ere, zalantzarik gabeko garrantzi historiko-artistiko horrek utzitako ondarearekin batera, lurralde honek naturaren laguntza handia ere izan duela argi eta garbi geratzen zaigu. Horrenbestez, gure begien eta zentzu guztien gozamenerako, indar naturalek Kodeseko eta San Gregorioko monolito harrigarriak bezalako altxorrak zizelkatu dituzte.

2007ko otsailaren 21ean
Ibilbidea Printzerri ospetsuari izena ematen dion hiritik hasiko dugu, garrantzi defentsibo (nafar mendebaldeko ertza betetzen du), historiko (Santiagoko Bidearen pasabide eta Printzerriaren hiriburu), monumental (hainbat tenplu eta jauregiz josita) eta pertsonaia ospetsuen sorterri (Navarro Villoslada) eta hil-herri (Cesar Borgia) izan den Bianatik.
Hiritik Logroñorantz jaitsiz, oraindik harresiak ukitzen ditugula eskuinera joko dugu, "Aguilar de Codes"erantz. Bidean, 7. km.rako eliza baten hondakin ikusgarriak ikusiko ditugu, arku apuntatu handi bat eta gutxi gehiago geratzen baita. Berandutxoago Aras herritxoa zeharkatuko dugu.


Kodeseko monolito erraldoiak

14. km.rako jada Joar mendia ikusgarriki agertzen hasten zaigu, eta handik km. batera mendiko eta monolitoetako ikustaldia ederra bihurtzen da. Jaisten garen bitartean landaretza gehiago agertuko zaigu, eta laister Kodes herriko etxe-ilarak sortzen duten osotasun polita ikusiko dugu.
Kodeserantz hurbiltzen ari garela, Joar eta bere magaleko natur mirariak gero eta ikusgarriago ageri zaizkigu; Azuelo herriskan monolitotzar hauetara hurbiltzeko lehenengo aukera iritsiko zaigu (23,5 km. daramagu). Ikuskizuna bertan benetan ikaragarria da.
Nahiago badugu, berriz, beste kilometro eta erdi segitu, ezkerrerantz eginez Torralba herria igaro, eta Kodeseko Santutegi ederretik ere, bere alboko zelai-aparkalekutik hain zuzen, izen bereko monolitoetarantz zuzen gaitezke (ibilbidean 29,5 km. daramatzagu).
Batetik edo bestetik joan, ikusiko duzue nola ahaleginak azkenean sari handia izango duen, eta, noski, santutegiaren edertasuna kokatuta dagoen ingurune zoragarriaren pare-parekoa dela esan behar da.

BIANA
Bianak Nafarroako erronboaren ezkerreko ertza betetzen du, eta kokapen honengatik Gaztelaren aurreko bastioi eta nafar Santiagoko Bidearen azken geldialdi bihurtu zen. Bere interes historiko, arkitektoniko eta artistikoaz gain, hiri hau Navarro Villoslada idazlearen sorterri eta Cesar Borgiaren hilobi izan da. Azken hau, Birpizkundeko pertsonaiarik ospetsuenetakoa eta Nafarroako armadaren jenerala izan zen.

Hiria Santxo VII.a Indartsuak fundatu zuen, 1219an, eremu estrategiko hau indartu asmoz. Ordudanik, bertako monumentu, jauretxe eta jauregiek erakusten duten moduan, garrantzi historiko handia izan du. Horren adibide, 1423an Carlos III. Nobleak Bianako Printzerria fundatu zuela. Nafarroan eta geroago Gaztelan sartu ondoren, XVI. eta XVIII. mendeen artean hiriak garapen handia ezagutu zuen; ordukoak dira ikus dezakegun monumentu eta jauregi askotxo.


Ikustekoak

Gotorlekuaren inguruan, oraindik harresien hondakinak ikus daitezke, eta bestalde plazaren inguruan antolatutako Erdi Aroko kutsua duen alde zaharretik ibiltzea gomendatzen dugu.
Santa Maria Eliza gotikoa 1250-1329 artean eraiki zen. XVI.ean berriz, dorrea altxatu eta Birpizkundeko estiloko egundoko ataldea landu zen. Honen aurrean, hilarri batek Cesar Borgiaren hilobia seinalatzen du.
Foruen plazan ere, XVII. mendeko Udaletxea dugu. Bertan aurrealde barroko ederra nabarmentzen da, erdian armarri monumentala eta alboetan bi dorre dituela. Udaletxearen zezen-balkoia, zezenplazan altxatutako eraikina da, ohorezko palku izan zedin. Azkenik, aipatu dugun moduan, alde zaharretik ibiliz gero, tarteka-marteka hainbat armarridun jauretxe topatuko dugu, XVI. eta XVIII. mende artekoak. Horien artean, Añon y Busto, Ripa, Itxaso, Muskiz-Aldunatetarren jauregiak nabarmentzen dira. Dicastillo, Urra eta Cereceda-tarren gazteluak ere oso interesgarriak dira.

KODES MENDIZERRA
Nafarroako ezker izkinan, Kantauriko mendizerraren ekialdeko muturrak Euskal Herriko mendirik ikusgarrienetakoa gordetzen du, inguru osoa mendean hartzen duen Joar mendia, alegia. Honen hegoaldeko isurialdean, mendi honek gure herrian paraje bakar eta harrigarria osatzen duten monolito erraldoiak erakusten ditu, ikustaldi ezin ikusgarriagoa osatuz.

Gainera, inguru basati honetara ailegatzeko aukerarik baduzue, inguruetako bidezidorren bat aprobetxatuz (geroxeago azalduko dizuegu pare bat), izugarrizko harritzar gorrixka hauen artean txundituta geratuko zarete. Dena den, natur mirari honetara hurbildu baino lehen, mendi berberaren pean dagoen santutegia bisitatuko dugu.


Kodeseko Santutegia

Izen bereko mendiaren pean eta Torralba herria igaro ostean, atzeko mendi-haitzen aurrean ikusgarriro agertzen zaigun tenplu hau dugu. Gaur egungo jainkotegia (lehenago X. mendeko monasterio hispaniar-bisigodoa zegoen) XVI. eta XVII. mendeen artean eraiki zen.
Harmaila ederra igo ostean, aurrealde monumental eta gorrixkadunak dorre handiosoa erakusten digu. Barruan, nabe bakar batez egituratua, sabai izardunek gurutzeria erraza dute ikusgai, baina batez ere gehien nabarmentzen dena erretaula nagusia da. Erretaula nagusi hau ederki landutako burdin hesi barroko baten ostean gordetzen da, eta bertan XIV. mendeko Kodeseko Ama Birjinaren irudi gotikoa azpimarratu behar dugu, Bibliako pasarteak erakusten dituzten bestelako margo batzuen artean; zehazki, Jaiotza, Jasokundea eta Igokundea.


Kodeseko Monolitoak

Hauen artean handienek "Kodeseko Bi Ahizpak" izena hartzen dute (nahiz eta benetan lau izan), zeren kondairaren arabera, beren amorde krudelak esklabizaturik zeuden bi neskato umezurtzei dagozkie. Hauek egun batean ihes egin eta basoan ezkutatutakoan, amordeak "harrizkoak bihurtuko al dira" madarikazioa bota zien eta hurrengo egunean haitz erraldoi hauek agertu ziren. Beldurra sortzen duten orratz bertikal hauetara hurbiltzeko pare bat aukera duzue, santutegitik bertatik edo lehenago dagoen Azuelo herritik. Lehenbizikoa motzagoa eta lauagoa bada ere, bidea ez da oso erraza eta agian zenbait lekutan intuizioaren laguntza ere beharko duzue. Dena den, batean zein bestean, monolito garaiak uneoro dituzue bistapean, eta ondorioz, galtzea nahikoa zaila gertatuko zaizue.
Santutegitik abiatzen bazarete, honen fatxadaren ezkerraldetik ateratzen den bidetxo bat hartu behar duzue, lehenbizi kotxez egin daitekeena, metro batzuk aurrerago dagoen zelai-aparkaleku bateraino. Bideak zelaia gorantz eta ezkerrerantz zeharkatzen du (kotxea bertan uztea hobe), eta monolitoetarantz zuzentzen da.
Monolitoetara hurbiltzen ari garela, bidezidorra gero eta estuagoa bihurtuz doala, baso baten erdian sartzen da, eta leku gehienetan segitzeko erraza bada ere, bakar batzuetan sasiek oztopatu egin dezakete eta nahastu gaitzaketen bidebanatzeak ageri daitezke.
Dena den, intuizioarekin jokatuz eta jadanik parean ditugun monolito ilararen behealdetik irten behar dugula kontuan hartuz, bide egokia aukeratzea ez da oso zaila. Azkenik, ilararen azpian gaudenean bide zabalago bat aurkituko duzue; honek zuzenean Penitenteen Haizpitartearen barreneraino eramango zaituzte. Orain, adi, behean bakarti "Lama makurtua" izeneko haitz zorroztua duzue eta goian sekulako haitzar lerro beldurgarria ageri da.
Azuelotik irtenez gero, egin beharrekoa zera da, gorantz doan Kale Nagusia hartu ostean ipar-mendebalderantz (monolitoak ikusten diren norabidean) doan Genevillako bidea hartu. Bide hau bihurgune batzuk egin ostean urontzi baten ondotik pasatzen da. Bidebanatze batean eskuinera eta monolitoetarantz doan bidea hartu, eta bihurgune handi eta bikoitz baten ostean, hurrengo bidebanatzean zuzenean "Lama makurtua" haitzera hurbiltzen den bidea hartu.
Artadi batean sartzen garela bidetxoa ez da hain garbi ikusten, baina egin beharreko bakarra harkaitz hori eskuinaldetik igaro eta zuzenean monolito ilaren arteko Penitenteen Haizpitartean sartzea da. Ezkerreko ilara Penitenteen Arista deitzen da, bertako monolito txikiago eta zuriek penitente-kaputxadunen prozesioa diruditelako.
Ibilbide bata zein bestea hartu, azkenean haizpitarte horren erdian ahalik eta gehien aurreratzea gomendatzen dizuegu, nahiz eta bidea gero eta zailagoa bihurtu, goialdetik monolitoen beste ikuspegi harrigarri bat hartuko duzuelako. Azkenik, kontuan hartu bi ibilbide hauek paseo arruntak baino gehiago egun erdiko txangoak direla, beraz komeni da oinetako egokiak (bidezidorrak ez dira errazegiak), janaria eta edaria eramatea.
Informazio Praktikoa
BIANA

Udaletxea: 948- 64 50 07.
Jatorduan:
Bodegón Borgia- K/ Serapio Urra 1.
Pitu Jatetxea- K/ Medio de San pedro 9.
Jan eta lo egiteko:
Hostal-Restaurante-Sidreria Casa Armendariz- Navarro Villoslada 19. 948- 64 50 78. Logela bikoitza 3.200-4.800 pzta.


TORRALBA - KODES

Jan eta lo egiteko:
Hospedería Nª Sª de Codes Ostatu Berezia- Kodes Santutegia. 948- 65 70 82. Logela bikoitza 4.000 pzta.


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude