«BAIKORTASUNA NAHI DUGU, MAMUAK UXATU, ETA BORROKAN Lan munduan ELAk desobedientzia zibilaren aipamena egin du berriki lan erreforma dela et


2021eko uztailaren 15ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Lan munduan ELAk desobedientzia zibilaren aipamena egin du berriki lan erreforma dela eta; Carlos Iturgaitzen esanetan, Eusko Jaurlaritza desobedientzia bultzatzen arituko litzateke unibertsitateari buruzko lege bat bultzatuko balu; eta hilaren 13 eta 14an Zarautzen lehenbiziko desobedientzia egunak antolatu dituzte honako taldeek: (Zarautzen Intsumisioa, Burujabetzaren aldeko taldeek, Zuzen -ekintza taldea-, ABK eta Demoak). ABK-ko (Autodeterminazioaren Biltzarrak) Patxi Azparren eta Zuzen ekintza taldeko kide bat elkarrizketatu ditugu desobedientzia zibilaren kontzeptuan apur bat sakontzeko asmotan. Bakoitzak talde bat ordezkatzen du eta bakoitzak bere iritziak ditu. Patxi Azparren hilabete egon zen espetxean Baltasar Garzon epaileak kudeatzen duen 18/98 sumario ospetsua dela eta. Zuzen taldea, euskal presoak Euskal Herriratzeko sortu zen solidario taldeen oinordekoa da eta, besteak beste, 2000ko abuztuan Sevillan giraldillen ekintza ospetsua egin zuten. n Euskal Herrian han eta hemen desobedientzia zibilaren aipamenak agertzen ari dira, eta gaiari buruzko kontzeptu desberdinak ere badira.

Zuek zer ulertzen duzue desobedientzia zibilaz?
PATXI AZPARREN. Desobedientzia zibila tresna bat da eta guk indarkeria ezaren estrategiaren barruan kokatzen dugu. Gurean asko militarismoaren aurkako mundutik gatoz eta biolentziarik gabeko estrategian, gure ustez desobedientzia zibila da eraginkorrena, kanpaina zabalak eta sakonak egin daitezkeelako eta jendearen atxikimendua lor daitekeelako.
ZUZEN. Gure ustez ere tresna bat da eta gure filosofia honakoa: gu geu izan behar dugu eta izate nahi horretan beti topatzen duzu ohitura bat, lege bat edo zu zeu izatea eragozten dizun zerbait, eta hor agertzen da desobedientzia zibila; enfrentamendua sortu beharrean, guk oztopoa gainditzen dugu eta aurrera jarraitzen dugu.

Eta nola garatu behar da pentsamolde hori?
ZUZEN. Norberaren barrura begiratuz. Eseri, hausnartu, eta dituzun helburuen arabera lanean jarri. Orduan, ari zarenean, uneren batean ikusten duzu norbaitek oztopoa jartzen dizula. Gure ustez saiatu behar da oztopoa jartzen dizunaren hizkuntzan ez erortzen eta pentsatu den eskema aurrera eramaten.

Hori oso zabala da, horren barruan edozer gauza sar liteke eta edozein modutan. Zehaztu liteke gehiago?
ZUZEN. Gure taldean herri honetan ikusten ditugun hiru aldarrikapen nagusiren inguruan aritzen gara: euskal presoak Euskal Herrira, autodeterminazio eskubidea eta euskararen normalizazioa.
P. AZPARREN. Autodeterminazio eskubidea gauzatu dadila nahi dugu eta alde horretatik gure jarduerak gizartearen gehiengoaren babesa bilatzen du, desobedientzia zibila eraginkorra izateko gizartearen babesa behar duelako.

Eta desobedientzia zeri?
ZUZEN. Autodeterminazioaren gaia, adibidez. Guk ez dugu behar inoren baimenik, gizartearen gehiengoa eskubide horren gauzatzearen alde egonez gero eta bakoitza bere esparruan eta bere neurrian eskubide horren alde pauso bat emateko prest badago, eskubide hori gauzatu egingo da. Hor agertzen da desobedientzia, beraiek oztopoa jarriko dute eta bere erara erantzungo dute; hor agertuko da argi bakoitza nolakoa den, bai gu eta bai beraiek.

Nortzuk dira beraiek?
ZUZEN. Eskubide hori oztopatu nahi dutenak. Uneren batean erreferendum bat antola daiteke, gehiago egiteko indarrik ez dagoen artean modu sinbolikoan izan daiteke eta horretarako ahalmena dagoenean modu praktikoan. Pixkanaka joan behar da eta jendeak barneratu egin behar du nahi badugu egin dezakegula. Oso sinplea da, nahi badugu egin dezakegu.

Horren sinplea ez da izango, horregatik hamarkada askotako gatazka bizi dugunean eta munduan ere horregatik gatazka asko pizten direnean.
P. AZPARREN. Ideia sinplea zera da: autodeterminazio eskubidea baldin badago eta eskubide hori herriei badagokie, guk horretarako eskubidea dugu. Hori galarazteko lege bat jartzen bada, lege hori beteko da baldin eta guk betetzen badugu; beraz, gure esku dago horri aurre egitea, eta guk erabaki behar dugu eskubide hori aurrera eramatea, ez dugu Estatuaren baimena itxaron beharrik. Alde horretatik da sinplea ideia, latza dena egin beharrekoa da.
ZUZEN. Iruñean erreferendum bat egin berri dute Gazteluko Plazaren auzia dela eta, Quebecen birritan egin dute... Gure ustez datorren bolada horretarako garaia da eta mezu eta praktika hori da zabaldu behar dena.

Burujabetzaren aldeko desobedientzialariak, ABK, Zuzenek ere autodeterminazioa du ardatzetako bat... Horrela eragin handiagoa lortzen da edo indarrak barreiatzen dira?
P. AZPARREN. Hasi besterik ez gara egin, azken hilabeteetan berpiztu egin da desobedientzia zibilaren ideia, talde bakoitzak bere ibilbidea du eta elkarrengandik ikasten ari gara. Beraz, leku desberdinetatik gatoz, leku berdintsuetara goaz, desberdin jokatzen dugu gauza batzutan, baina guztiz osagarriak izan gaitezke.
ZUZEN. Aniztasuna ona da eta gainera praktikak erakusten dizu batzutan biltze ahalegin horietan akatsak egiten direla. Bakoitza dena izanda, bidean elkartuko gara, orain desobedientziaren egunak antolatzeko bildu garen bezala. Tresna da amankomunean duguna eta gero horrekin bakoitzak nahi duen eremua lantzen du eta gainera aniztasun hori bermatzea bera interesgarria da; sarritan, dena bildu nahian, kolore faltan dena grisa bilaka daiteke.

Zuzenekoen aintzidariak, presoekiko solidarioak, zuen ekintza eta zuen buzo zuriengatik egin zineten ezagun. Gerora buzoaren erabilera gauza askotarako erabili zen. Egokia iruditzen zitzaizuen?
ZUZEN. Gu hasi ginenean, espirituz hori sinesten genuen, han eta hemen arituko ziren talde txikien filosofian. Gero, bi urteko balantzea egitean zera ikusi genuen, jende askok buzo zuria jantzi eta solidarioen izenean gure ustez solidarioen filosofian ez datozen gauzak egin direla. Desobedientzia zibila arau batzuen barruan kokatzen da eta hor giza eskubideekiko begirune osoz aritu behar da. Guk ezin genion inori esan zer zen solidarioen izenean egin zitekeena eta zer ez, horregatik, besteak beste, Zuzen ekintza taldea sortu zen. Guk giza eskubide batzuk aldarrikatzen ditugu, baina giza eskubideak errespetatuz.

Zuen ustez, jarduerari dagokionez, zer dago desobedientzia zibilaren barruan eta zer hortik kanpo?
P. AZPARREN. Guk ez dugu inoren maisu izan nahi. Edozein modutan, fisikak lege batzuk dituen bezala, desobedientziak ere baldintza batzuk bete behar ditu: desobedientzia zibilaren bitartez gure eskubideak eskuratu nahi ditugu, baina inoren eskubideak zapaldu gabe. Ez gara arerio politiko edo sozialaren aurka arituko, baina gure eskubideak oztopo guztien gainetik beteko ditugu.
ZUZEN. Zerbaitetan sinesten duzu eta eskubide batzuen alde ari zara lanean, eta aritze horretan etor daitekeena zureganatzeko prest zaude. Inora goazenean, guk gurea mahaigaineratzen dugu eta kito, ez diogu aurrekoari zer pentsatzen duen galdetzen, hortik aurrera bakoitzak pentsa dezala eskubide horren inguruan burura datorkiona. Guk desobedientziaren eremuan ekintza zuzena praktikatzen dugu, eta ekintzak eskubideari buruzko aldarrikapena egiteko edo eskubide hori gauzatzeko izaten dira, hasieran sinbolikoki eta gizartea horretarako prest dagoenean, modu praktikoan. Hori bai, ekintzak inori kalterik sortzeko asmorik gabe egiten dira eta sortzen badira, gure akatsa dela onartuz.

Patxi, ABKn Espainiako NAN agirien entregak egin izan dituzue. Hori modu sinboliko batean gera dadin, edo aurrerago gizartean hedatzeko asmoarekin egiten da?
P. AZPARREN. Gure nahia benetan eraginkorra izatea da. Kontzientziazio lan bat egin dugu, baina Estatuak gure lanaren aurkako jarrera bat hartzen duenean, desobedientzia beste fase batean sartzen da. Aldi berean, zuk ordezkatu nahi duzun gizarte zatiak ere jarrera bat hartu behar du egoera horrekiko. Beraz, aurrerantzean desobedientzian sakondu behar dugu eta Estatuak hartu duen jarrera errepresiboa, desobedientzia egileen kopuruaren bitartez gainditu.

Beraz, Estatua probokatzeaz gain, zuen jarraitzaile edo babesleak ere probokatzen dituzue neurri batean?
P. AZPARREN. Desobedientziak askotan eztabaida azkartu egiten du. Politiko profesionalen martxan haiek noiz konponduko duten zain bagaude jai daukagu. Gizarte mugimenduetatik, sarritan errealitateari aurrea hartzen zaio eta horrela gainerakoak bultzatu.
ZUZEN. Guk hori beste era batean ikusten dugu. Adibide bat jarriko dut, hobeto uler dadin, baina ez nuke nahi sinplifikatzea. Presoak Euskal Herrira aldarrikapena: beraiengana goaz, modu sinbolikoan pareta bota nahi dugu eta modu sinbolikoan harresi gainera igotzen gara. Baina hurrengoan, modu praktikoan, kartzelara sartu ginen. Beraz, beste fase batera goaz. Orain, dinamika horretan jende askok partehartzea nahi dugu, gizarteak ulertzea hori lagun talde txiki batek egin badu, gizarteak ere egin dezakeela. Gizarteak hori ulertzen duenean, helburua ere lortuko da. Intsumituen adibidea hor dago. Desobedientzia zibilaren balorea hor dago, zerbaitetan sinetsi eta zigorra norbereganatzea, orduan estatuek etengabe asmatu behar dute zerbait. Egungo Europan oso zaila da horren aurka egitea. Zigorra eta manipulazioaren bidez erantzuten dute, manipulazioa guk saihestu behar dugu eta zigorra gureganatu, eta horren aurrean erantzun zaila dute.

Askoren ustez, ETAk biolentziarekin jarraitzen duen artean, desobedientzia zibilak tarte gutxi du aurrera egiteko. Zuek zer uste duzue?
P. AZPARREN. Batzuetan, hori esaten dutenak ez daude lan egiteko prest. Orain, arazo larria dagoenean eta sufrimendua eta biolentzia daudenean ez badute lanik egiten, nola egingo dute lan gero egoera larri horiek konponduta daudenean? Desobedientziak, herri honek bizi dituen arazoak konpontzeko lagungarri izan behar du eta lan egiteko benetako unea orain da. Gatazka zibilizatu nahi dugu.
ZUZEN. Egia da, egoera politikoak gauzak zailtzen ditu. Su-etena zegoenean errazagoa zen eta orain zailagoa. Mezua zabaltzeko ere zailtasun handiagoak dituzu. Baina guk argi dugu, egoera politikoaren osagarri izan gaitezke. Guk gizarteari begira lan egiten dugu, argi eta garbi bide zibila hartu dugu; eskubide batzuk urratzen dira, baina guk ez dugu eskubiderik urratuko eta Estatuari exijituko diogu eskubide horiek betetzea, eta gizarte osoa kutsatu nahi dugu zeregin horretan. Ezin da zeregin osoa politikoen esku utzi, gizarteak bultzatu egin behar du eta batzuetan, intsumituen kasuan bezala, gizartea aurretik jartzen da. Horrez gain, borroka molde honekin baikortasuna barreiatu nahi dugu, mamuak uxatu, eta borrokan gozatu. Tuteran, esate batera, autoderminazioaren ekintzan primeran pasatu genuen.

Beste kontu bat, egiten dena eta horregatik jaso daitekeen zigorraren arteko proportzionaltasuna bilatzearena.
ZUZEN. Gizartean dagoen indarra neurtu behar da, eta azken finean salerosketa batean bezala da, ordaindu behar dena bere neurrian ordaindu behar da.
P. AZPARREN. Konpromezu maila desberdinetako ekintzak, ekimenak eta kanpainak antolatu behar dira. Batzuek arrisku handia hartuko dute beren gain -beti gatazka armatuan dagoena baino gutxiago-, beste batzuek konpromiso txikiagoa hartuko dute eta beste batzuek babesa ematera mugatuko dira, eta azken lerroan gizartearen iritzia dago


Azkenak
2024-11-19 | Leire Ibar
Ijito herria ikusarazteko programazio didaktiko bat prestatu du Hezkuntza Sailak

“Te Siklârel Romanipen” ikasketa plana prestatu dute Ijito Herriaren historia eta kultura Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan txertatzeko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sortu du proiektua, EHUrekin eta Amuge Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartearekin... [+]


2024-11-19 | Leire Ibar
Nafarroako Unibertsitate Publikoak Justizia Errestauratiboko Titulua eskainiko du 2025ean

Bitartekaritzaren eta pertsonen arteko komunikazio zuzenaren bidez, izaera penaleko gatazka bati konponbidea aurkitzea da Justizia Errestauratiboaren helburua. NUPek eskainiko duen prestakuntza 100 ordukoa izango da eta ikasleei titulazioaren gastuen %90 ordainduko zaie. 


2024-11-19 | Pau Lluc i Pérez
Hainbaten artean, bat

Vicent Andrés Estellés poetaren hitzak harturik, bat naiz hainbat eta hainbat kasuren artean, eta ez kasu bakan, arraro edo ezohiko bat. Zoritxarrez, ez. Hainbaten artean, bat. Zehazki, Europako Kontseiluaren arabera, eta ibilbide handiko beste erakunde batzuen... [+]


2024-11-19 | Jon Torner Zabala
Fermin Muguruza: “Pradales lehendakaria bere Justizia Sailarekin ados dagoen jakin nahiko nuke”

Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]


2024-11-19 | Mikel Aramendi
G20ko protokoloa eta Txinaren lau marra gorri

Argazkia bai, ala argazkia ez? Oraintxe bertan, ez dago argi Rio de Janeiron hasi berri-berria den G20aren goi bileran argazkia izango ote dugun ala ez. Bertaratu diren agintari gorenen “familia-argazkia”, alegia. Horrelakoetan arauzkoa bihurtu dena: turista... [+]


‘Bizkarsoro’ Donostiako zinemetara iritsiko da, Bageraren, udalaren eta SADEren elkarlanari esker

Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]


2024-11-19 | Gedar
Kartzelatik irtetean ematen zen diru-laguntza apurra desagerrarazi dute Espainiako Estatuan

Nafarroako Salhaketak jakinarazi duenez, laguntza hori ezinbestekoa zen preso egondako pertsonek "gutxieneko oinarri ekonomiko bat" eduki zezaten, "askatasunean bizitzen hastera igarotzean". 480 eurokoa baino ez zen subsidioa.


Jaurlaritzak pobreenak berriro lotu ditu iruzurrarekin, dirulaguntzetan salaketak egiteko postontzi anonimoa jarrita

Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]


2024-11-18 | Euskal Irratiak
Palestinar herriari elkartasuna helarazi diote Makeatik

Palestina, mediatikoki aurkeztua ez den bezala, aipatu zen joan den larunbatean Makean, mintzaldi, tailer, merkatu eta kontzertuen bidez.


2024-11-18 | Uriola.eus
Bilboko Higiezinen Azokan protesta egin dute asteburuan Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek

Asteburu honetan Euskalduna Jauregian Euskadiko Etxebizitza eta Dekorazio Higiezinen-aretoa egon da. Sustatzaile eta higiezinen agentziek eraikuntza berriko promozioak eta bigarren eskuko etxebizitzak eskaini dituzte partikular eta profesionalen erosketa eta inbertsiorako... [+]


Elene Lopetegi, Bilgune Feministako kidea
“Beharrezkoa da utopia maximoetan pentsatzea, horra iristeko bideak marraztu ahal izateko”

Egin berri dira Euskal Herriko Emakume* Abertzaleen Topaketa Feministak, azaroaren 16an, Laudion. Trantsizio feminista dimentsio guztietan lelopean 500 feminista elkartu ziren. Egun osoz amets egin zuten, utopiak lortzeko bidea marrazteko eta mugimenduko kideak ilusioz betetzeko.


2024-11-18 | Leire Ibar
Hizkuntza gutxituek ingurune digitalean duten presentzia bermatzeaz arituko dira Donostian egingo den kongresuan

"Hizkuntzen irabazia" kongresua izango da azaroaren 26an eta 27an Donostian. Arlo digitalean inglesaren erabilera aregotzen ari den garaietan, kongresuak euskara bezalako hizkuntza gutxituek tokiko ekonomiari egiten dioten ekarpena agerian utzi nahi du.


Eguneraketa berriak daude