«HASIERAN NORBERAK BERE INGURUAN BILATU BEHAR ZITUEN SOSAK»


2021eko uztailaren 28an
Nola sortu zen lehengo Kilometroak jaia? Nola bururatu zitzaizun horrelako egun bat antolatzeko aukera?
Lehendabiziko Kilometroak-ek, gaur egun bezala, behar bati erantzuten zion. Beasain eta inguruko herrietan, (Lazkao, Idiazabal, Zegama...) ikastetxe berri bat behar genuen. Alkartasuna Lizeoa aspalditik geneukan, baina Lizeo handiago bat behar genuen. Ikastolatik sortzen ari zen jende multzoak hurrengo pauso bat behar zuen-eta. Garai hartan dirua ateratzeko bideek (tonbolak, zozketak, tabernak,...) ematen zutena ematen zuten, baina ez zentro bat eraikitzeko adina. Orduan, 1969an EEBBetan ikasten ari nintzela ikusi nuen dirua biltzeko erabiltzen zuten sistema gogoratu nuen eta sistema hori hemen egitea proposatu nuen. Hasiera batean, zalantzak egon ziren, baina zorionez, Lizeoan zegoen batzordea, oso serioa, sendoa eta profesionala zen eta aztertu ondoren, ideia bezala hartu zuten. Gure helburua bihurtu zen, eta Ikastolen Elkarteari eskaini genion, nolabait hori urtean behin egingo zen zerbait izan zedin, ikastetxe berri bat eraikitzen laguntzeko.

EEBBetan ikusitako sistema horrek zein berezitasun zuen?
Norberak bere esponsorrak, bere babesleak bilatu behar zituen. Kilometroko hainbeste diru (5, 25, 1.000 pezeta...) ordainduko zuen babesleak. Denboraren poderioz hau dena galdu egin da. Hasiera hartan, norberak, bere inguruan bilatu behar zituen bere sosak eta kontzeptu horrek efektu biderkatzaile bat zuen. Hau da, egun kilometroetara 100.000 pertsona bagoaz, 100.000 partaide gara; beste sistema horrekin aldiz, 100.000 horiek bere inguruko beste hainbeste bilatzen dituzte. Orduan, partaidetza askoz ere handiagoa bihurtzen da sistema horrekin.

25 urte hauetan zer nolako bilakaera izan du Kilometroak zure ustez?
Helburua bera da: dirua ateratzea. Lizeoa eta Ikastolen Elkartearen artean adostu zen Kilometroak urtean behin egitea. Eta ikastola berri bat eraikitzen ari zen edo eraikiko zen herriari emango zitzaion antolatzeko aukera. Ikastola bakoitza bere kasa hau egiten hasten bazen, atomizatu egingo zela ikusi genuen.
Ikastolen Elkarteak dosifikatzen jakin izan du eta hori oso garrantzitsua izan da bere etorkizunerako. Kilometroentzat poza da hainbat seme edo anai-arreba izatea, (Ibilaldia, Nafarroa Oinez, Araba Euskaraz eta Herri Urrats…).
Helburua beraz berdina da, baina dirua lortzeko bidea egun ez da mantentzen. Esponsorizazioa askoz lan astunagoa da, baina nire ustez emaitza handiagoa lortzen da. Egun konzienteak gara dirua behar dela, baina... Kilometroak ez zen diseinatu bakarrik festa bat izateko. Han parte hartzen zuen bakoitzak, bere gorputzarekin esfortzu bat egingo zuen, izerdi tanta batzuk aterako zituen ikastolaren alde; ez bakarrik dirua emanez, baizik eta baita zerbait eginez ere…

Antolaketa lanak gogoratzen dituzu?
6 edo 8 hilabetezz inguru aritu ginen . Oso jende profesionala eta serioa zegoen. Plangintza orokorra ardura ezberdinetan banatu genuen. Eta astero bilerak egiten genituen. Nolabaiteko jaialdiak prestatzen hasi ginen eta hilean behin ekintza desberdinak egiten genituen, era guztietakoak. Ekintza berriak, asmakizun ederrak sortu ziren zentzu horretan.
Ni oso pozik jartzen naiz gauza berri bat dagoela entzuten dudan bakoitzean. Azken finean denok, herri bakoitza ari da bere aportazioa egiten. Eta hori zen Kilometroetako oinarrizko filosofietako bat. Ez genuen nahi hori leku batean geratzea, baizik eta ibiltaria izatea. Honela, norberak bere kreatibitatea, bere aportazioa, bere indarra bertan jarriko zuen. Horregatik ez dira bi Kilometro berdinak izan.
Oso abentura polita izan zen. Zerbait berria zen, oso ezezaguna, eta izugarrizko zalantzak zeuden, baina han jarri zen ilusioa erabatekoa izan zen. Zorionez, orduan markatu zen bidea irizpide izan da beste batzuk egiteko.
Dena dela nik askotan esan dut: Kilometroak egunero izan beharko luke, ea lortzen dugun euskaraz bizitzea.

25 urte pasa ondoren Kilometroak Beasaina itzuli da. Zein mezu eman nahiko zenuke?
Nik luza dezakedan mezua itxaropentsua besterik ez da. Nik eta ni bezalako hainbatek euskaraz bizi nahi dugu. Eta dudarik gabe, ikastolak aurrera segitu behar du hori posible egin ahal izateko. Baina ikastola bakarrik ez. Eskola publikoa ere bai eta pribatua ere bai eta bestea ere bai. Denak. Eta gero hori kaleratu eta gure eguneroko bizitzara eraman behar da: gure lantokietara, gure enpresetara, eta leku guztietara. Ez da lan erraza baino egin beharra daukagu


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude