Ezkutuan dabilen etsai maltzur hori


2021eko uztailaren 28an
Oi zer sustoa hartu behar zuen ZERUKO ARGIAren irakurleak 1971ko urriaren hastapen hartan. Aldizkaria ireki eta editorialera joz gero, hauxe irakurriko baitzuen, hitzez hitz eta letra larri pottoloz: "Paper zikin maltzur bat. ‘Ikastolak aurrera’". Hura ustekabea! Ikastolak aurrera egitearen aurka al zegoen, bada, euskal astekaria? Arazoa, ordea, gehiegi argitzen ez zen beste nonbaiten aurkitzen bide zen: ez dakigu nork ez dakigu non banatutako txosten batean… Espainolisten erasoa ote?


PAPER ZIKIN MALTZURRA

Halako izenburu sutsua jarriz gero, derrigor zuen-eta, ikastolen aldeko hitzekin hasten zuen editorialegileak berea: "Bai, aurrera doaz Ikastolak. Aldapa gora, izerdi askorekin, buruauste latzekin, baiña aurrera. Eta aurrera joango ere euskaldun guzion ahalegiñei esker. Eta aurrera besa-tiraka dijoan idi-parearen antzera".
Behin hemen, haatik, zer edo zer ezagutu beharrean zen editoriala egin zuena ere: alegia ikastolen mundua ez zela, kristauen jainkoa bezala, bat eta bakarra. Eta idi-parearenarekin jarraituz, ilustratzen zuen ordurako mundu guztiak jakingo zuen zera hura:
"Bi joera dituzte: bakoitza bere aldera egiten duena bata. Biek batera, aurrera, egiten duena bestea. Nahiz eskubiak tira bere aldera nahiz ezkerrak, bakarrak tiratzen badu, biek amiltzen dira. Joko ori onartu dutenez gero, bakoitzak bere aldera tira behar dio. Baiña aldi berean, biek batera, aurrera, egin behar dute. Aurrera ez egitera, toki berean gelditu eta bakoitzak bere aldera bakarrik astera, indartsuenaren esku legoke biek amiltzea. Ez dago beste biderik, edo biak aurrera bakarrik tira, lagunkiro, leial eta jator, edo bata bestearen aldera eta biurrikeriei eutsiz aurrera pausuak eman. Eta obea deritzagu bigarren bide au, besa-tiraka dijoazten idi-pareen joera au. Bestela oso erraz sartu bai ditezke, zuzenaren zuzenez, sekulan etxera irixten ez dan bidean".
Zertara ote zetorren hura guztia? Beno, lasai, pausoz pauso egiten omen da biderik luzeena ere:
"Baiña iñolaz ere ontzat ematen ez dugun jokabidea auxe da: euskal-nortasunarentzat ongarri litzaken guzia desegin nahi izatea. Izena zuen politiko talde baten txanda izango zen. Aldizkari batena edo liburu-xorta batena edo abeslari edo artista talde batena gero… Ikastolen txanda da gaur… Bihar beste zerbaitena… Begira nolako janari goxoz ezkutatutako garranga eskeintzen diguten: ‘Faszismoaren haurka - Kamarilla Klerikal eta razistaren aurka - Ikastola Herrikoi eta demokratiko baten alde’. Firma serio onekin eskeintzen dute gezur-ontzien azokara, beren bost orrialdeko jenero eskasa".


EUSKAL NORTASUNA DESEGIN NAHIZ

Nortzuk? Batek daki. Editorealean behintzat ez zen hori argitzen. Etsaiak ziren, dena den: "Zaharra da beren jokabidea: izena duen guzia berenganatu… edo morroi bezala erabili… edo kakeztu… Euskal-nortasuna duen guzia desegin. Bi indar-etsai dituzte une onetan beren asmoak betetzeko. Ikastolak artzen ari duten indarra eta erri-minez jokatzen duen eliz-alderdia. Min dute Ikastolak euskaldun izatearekin. Min eliz-alderdi aundi bat ere euskaldun agertzearekin. Euskal nortasuna indartzeak ematen diote min datorren bidetik datorrela. Ezin dute eraman Ikastolak indartzerik. Ikastolei indartzen laguntzerik. Orregatik erantsiko dizkie Ikastolei izan dezaketen gaitzik eta ajerik txarrenak".
Jai zuten, halere, zeren ikastoletan "Klerikalismoaren, razismoaren, faszismoaren, reakzionarismoaren eta diskriminazioaren gaitz kutsakor, ustel eta ilgarriak jota daude. Ez dugu gaitz oien aurka txertoa arturik daukatenik esaten, baiña bai gaitz oietan itotzeko arrixkurik gabe arkitzen direla".
Dena dela, editorialgileak izendatzen ez zituen etsai horiek "gauza bat iritxi nahi lukete: Ikastoletako indarrak nahastu, elkarrekin piakaiztu, elkarren aurka ipiñi. Gezurraren bidez sortutako saltsa eta zurrunbilloan Ikastolen gidaritza artu". Eta horren aurrean: "Ba da euskaldunok esnatzeko garaia. Tranpa berdiñean erortzen gera arlo guzietan. Guk ere ez dugu euskera utsik nahi. Eta badakite ongi aski. Berak ez dute nahi iñolaz ere euskal-nortasunik".
Eta amaitzeko, honako eskakizuna: "Fededun ala fedegabe (utz dezagun ori bakoitzaren aukeran) elkar gaitezen. Erriaren onerako, euskal eta langille arazoa gogoan ditugularik»

Artetxe jaunari, esker onez
Alos-torrea" nere lenengo liburutxoa argitara nahian ari nintzen. 1950'gn urtea zen. Baiñan denborak ez ziran xamurrak. Esan zitekean, oker handirikgabe, gerlaz geroztik orduraiño etzela posible izan euskal-liburu bat bakarra ateratzea. Gehieneko ere deboziozkoren bati eta gramatikaren bati ideki zioten atea. Nahi eta ezin hontan, Artetxe jaunak jakin-erazi zidan, Rocamora jauna, Ministerio de Información y Turismo'ko buruzagia Zarautz'en zela bakaziotan eta berarengana aurkeztuko zela Orixe'ren "Euskaldunak"entzateta nere "Alos-torrea"rentzat baimenak erdiesteko. Esan, egin eta lortu. (...) Artetxe jaunari zor diogu, beraz, euskal-liburuen pizkundea. Berak ideki zuen zirritua, berak urratu zigun bretxa, poliki-poliki ate zabal eta eroso bat bihurtzeraiño (...) (1971-X-10)

Aipamenak
Euskal herriko prokuradore-gai guztiak edo gehienak behintzat, bat etorri dira proposamendu batetan, alegia, hautatuak izanez gero euskal kulturari, hizkuntzari eta heziketari lagunduko dietela. Ekin bada jaunak! Proposamendutan ibili dira bai eta nork bere arrazoiak eman ditu, arrazoi bakanak gainera. Hona hemen batzuk: "Instituto Vascongado de Cultura Hispánica" elkartearen zuzendari den ignazio Satrustegi Aznar jaunari, prokuradoretzat zergatik azaldu duen bere burua galdetu diotenean, honela erantzun du: "Batez ere gazte eta euskaldun naizelako". Fernandez Cantos, ordea, beste era honetan mintzatu zitzaigun: "Bizkaian sortua izan ez eta... Bizkaiari zazpi seme alaba eman dizkion kandidato bakarra naizelako". Bapo, ez genekien sementalik behar genduenik! (1971-X-10)


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude