Arturoren kaiera


2001eko irailaren 30ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

«BAI EUSKARARI» BRETOIA

Euskal Herriko «Bai Euskarari» akordioa eredutzat hartuz, «Ya d’ar brezhoneg» (Bai Bretoierari) izeneko akordioa abiatu dute Bretainian. Euskal Herrian egin bezala, urriaren 5ean gizarte eragileek hizkuntzaren normalizaziorako konpromisoak hartzeko prest direla sinatuko dute. Hurrengo hilabeteetan gizarte eragileak sektoreka elkartuko dira eta gogoeta egingo dute, bretoieraren normalizaziorako neurriak adostu eta martxan jartzeko.


OFIZIALTASUNERAKO FOROA UDALBILTZAN

Udazkenean Euskararen Ofizialtasunerako Foroa jarriko du abian Udalbiltzak, euskara Euskal Herriko hizkuntza ofizialtzat jo dadin lege proiektu bat sustatzea helburu izanik. Horretarako, udaletxeetan mozioak aurkeztuko dira lehenik eta ofizialtasuan herrietan aplikatzeko planak jarriko dira martxan ondoren.


NAFARROAKO AUZITEGI NAGUSIA KRITIKO

Rafael Ruiz de la Cuesta Nafarroako Auzitegi Nagusiko presidenteak Miguel Sanzen gobernuaren hizkuntza politika kritikatu du berriki. Era berean, administrazioek nafar guztientzako zerbitzua eskaini behar dutela aldarrikatu du. Ruiz de la Cuestaren esanetan, Nafarroako Gobernuak Administrazioko euskararen erabileraren inguruan erabilitako irizpideak zalantzan jarri ditu eta Justizia Jauregiaren errotulazio elebiduna aldarrikatu du halaber. Gobernuarekin akordiorik lortuko ez balu, Administrazio Gaietarako Auzitegira jotzeko asmoa agertu du.


EUSKALTEGIAN IKASTEKO LAGUNTZAK

Geroz eta udal gehiagok ematen dituzte diru laguntzak euskara ikasteko. Denentzako ez da izaten, baina gazte, ikasle eta guraso batzuek laguntzak jasotzeko aukera izaten dute. Besteak beste, Donostiako eta Irungo udalek ematen dituzte halakoak.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude