LIBURUAK


2021eko uztailaren 15ean
EUSKAL MORFOLOGIA-REN HISTORIA
Patxi Altuna/
Miren Azkarate
ELKARLANEAN
246 orrialde
2.400 pzta/ 96 lib


EUSKAL MORFOLOGIAREN HISTORIA EUSKARAZ

Miren Azkaratek eta Patxi Altunak eginiko "Euskal morfologiaren historia" gure hizkuntzaren azterketan egileek sumatutako hutsunea betetzera dator. Izan ere, duela 20 bat urte, diakroniaren ikuspegitik euskal flexio-morfologia lantzeko orduan, arazo latz bati egin behar zioten aurre Miren Azkarate eta Patxi Altuna bezalako irakasleek: euskaraz eskainiriko material bateratu baten faltari. Lehendik ere baziren lan garrantzitsuak gai horietaz, baina han-hemen egoteaz gainera, gehien-gehientsuenak erdaraz zeuden. Eta gauzak ordutik ona erraztu badira ere -Koldo Mitxelena, Lafon eta beste hizkuntzalarien lanen bildumak hor dituztelako-, gaurdaino material hori ere hortik zehar barreiaturik zegoen. Hain zuzen Miren Azkaratek eta Patxi Altunak gaiaren ikuspegitik lan horiek bateratu eta euskaraz eman arte. "Euskal morfologiaren historia" batik bat euskal filologia irakasleei eta euskal morfologia lantzen dihardutenei zuzendurik dago, hobekien aprobetxa dezaketenak hauexek izango direnaren esperantzan. Ilusio horrekin egin dute lan hau bere egileek behintzat: gai hauek aztertzerakoan beraiek jasandako eragozpenak ondoren datozenek izan ez ditzaten.

XX. MENDEKO POESIA KAIERAK:
FELIPE JUARISTI
Antologia egilea,
Koldo Izagirre
SUSA
58 orrialde
700 pzta/ 28 lib.


FELIPE JUARISTIREN POEMEN KLASIKOTASUNA

Felipe Juaristiren poemak naufragio baten hondakin salbatuez osatuak daudela dirudi, eta guztioi luzatzen digun itsasketa seguruago baterako eskaintza dira, Koldo Izagirreren esanetara, Susa argitaletxearen "XX. mendeko poesia kaierak" bilduman idazle azkoitiar honen olerki lanari buruz idazten duenean. Maisulanek eduki ohi duten erritmoaren gozoa, apainduraren egokia, esateko moduaren zehatza dute Felipe Juaristiren poemek, alegia klasikotasunaren ezaugarriak. Eta Koldo Izagirrerentzat, inteligentziaren eta sentiberatasunaren arteko oreka zail hori da Felipe Juaristiren olerkigintza. Aipatzen ari garen antologia hau agertu arte, lau poema bilduma zeuzkan plazaratuak: "Denbora, nostalgia", "Hiriaren melankolia", "Laino artean zelatari" eta "Galderen geografia".

GIPUZKOAKO ABESBATZEN FEDERAZIOAREN URTEKARIA 2000
Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa
GIPUZKOAKO ABESBATZEN FEDERAZIOA
40 orrialde


GIPUZKOAKO ABESBATZEN FEDERAZIOA 2000. URTEAN

Gipuzkoako Abesbatzen Federazioaren urtekaria duzue hauxe. Eta 2000. urtean zehar erakunde horrek jaso dituen laguntzen berri emateaz gain, berak iaz egindako ekitaldi guztiak azaltzen ditu bertan, euskaraz eta gaztelaniaz. Besteak beste, ahots teknika ikastaroa eta Eva Pitli irakasle israeldarrak "Arrakasta sekretuak haur abesbatzetan" gaiaren inguruan emandakoa gogoratzen ditu, hala nola Donostiako Artzai Onaren katedralean lau abesbatza gipuzkoarrek eskainiriko Eguberrietako kontzertua, Gipuzkoako gazte abesbatzari buruzko xehetasunak, probintzia horretako abesbatzen jaialdia, gazteenek emandako "Gabon Kantuz Txiki" kontzertua, zenbait lekutan antolatutako musika zikloak eta Federazio horren partaide diren kontzientzia eragozleak eta gehitu zaizkion Mutriku eta Oñatiko abesbatza berriak.

ZIRKU IZUGARRIA
Karlos Santisteban
IBAIZABAL
132 orrialde
1.085 pezeta
43 libera


IZUA SARTZEN DUEN ZIRKU IZUGARRIAN GALDURIK

Gaztetxoei zuzendutako narrazioa da Karlos Santistebanen "Zirku Izugarria", zirku berezi batean galdurik ikasle batzuek pasatako beldurraren berri ematen duen kontakizuna. Ikasturtea hasi orduko ohartu ziren neska-mutikoak ikastolan egondako aldaketaz. Halere, beraiei benetan axola zitzaiena handik aurrera izango zuten irakaslearena zen, oso ospe txarra zuen maisu berria egokitu baitzitzaien. Zorionez, ordea, ez izaki hain gaiztoa, berari buruz esaten zirenak bazekizkiela, esamesak baino ez zirela eta lasai egoteko, esan baitzien. Eta horrez gain, hurrengo egunean zirkura joango zirela eman zien aditzera! Iristen da eguna, eta hara non ikusten duten ikastola aurrean egundoko trailer bat, amaigabea dirudien atoia eta guzti. Tentagarria zen, eta han barruan sartzea erabaki zuten Iratik eta Ikerrek. Baita laster damutu ere!

ENE ARTZAIN-ETXOLAK
Emile Larre
AUSPOA

2.800 pezeta
112 libera

"HERRIA"KO ZUZENDARIAREN AUTOBIOGRAFIA

Emile Larre 1926an sortu zen Baigorri-Bastidan, eta hain zuzen, bere bizitzaren gorabeheren bitartez azken mendearen hiru laurdenetan Euskal Herriak ezagutu dituen aldaketak kontatzen ditu, Auspoa argitaletxeak kaleraturiko "Ene artzain-etxola" liburuan. Nafarroa Behereko hizkuntza jator eta jantzian, haur zenean eskolara egindako joan-etorriak, orduko jolasak, etxean egin beharreko lanak eta abar azaltzen ditu. Halere, apaiza ere badugu orain "Herria" aldizkariko zuzendaria dena, eta seminarioko ikasketa eta ondorengo apez lanen berri ere ematen du Emile Larrek. Baita bizitzea egokitu zitzaion Amerikarena ere: Buenos Airesera joan behar eta etxean utzitako pasaportearena, Ipar Ameriketako ibiliak... Azken solas gisa, "Berriz haste balitz"eko gogoetak eta "Biziaz kantari"ko abestiak eskaintzen dizkigu.

EAE-KO HEZKUNTZA-PREMIA BEREZIEI EMANDAKO ERANTZUNA
Batzuen artean
ARARTEKO
504 orrialde


. HEZKUNTZA-PREMIA BEREZIAK DIZTUTENEN EGOERA

Txosten berezi honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza erakundeek adin txikiko pertsona talde jakin bati ematen dioten erantzuna ebaluatzen da. Besteak beste, buru-urritasuna edo garapen nahaste orokorrak, gorreria, ikusmen arazoak, mugimenezko ezgaitasuna, garun-paralisia, aparteko adimena, gizarte edo kultura-egoera kaltetua, eskola-moldagabezia larriari loturiko egoerak, ospitalizazioa eta gaixotasun luzeak edota ikaskuntza oztopo handiak izateagatik hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleez ari gara. Arartekoari dagokion ikuspegia eskubideak bermatzearena denez, alderdi kezkagarrienak eta lehentasunezko arreta behar dutenak azpimarraturik datoz, eta ikerketaren ondorioak aztertu ondoren Arartekoak Administrazioari luzatutako 21 gomendioak ere azaltzen dira bertan.

NON DAGO?
Paco Capdevila
AIZKORRI
24 orrialde
395 pezeta
15 libera


KUKUKA ARITUZ IKAS DAITEZKEENAK

Gertutasuna, urruntasuna eta abar kontzeptuak haurrak aise ikasteko era polita proposatzen da Josu Lartategik euskaratutako Paco Capdevilaren "Non dago?" liburuskan: kukuka arituz ikas daitezke. Jakina, jolasari hasiera emateko, hau da, ezkutatzen den jendea aurkitzera jolasteko, bilatzailea nor izango den erabaki behar da ezer baino lehen. Funtzio hori betetzea egokitu zaiona, arbola edo horma baten kontra jarri eta begiak besoekin estalirik egongo da tarte batez, besteei ezkutatzeko denbora emanez. Gero, bila hasiko zaie. Non ote guztiak? Txintxon txakurra bere txabola txikiaren "barruan" ezkutatu da. Miau katua, ordea, hesiaren "gainean" dago. Jone mahaiaren "azpian". Txio-txio txoritxoa landare baten "aurrean". Antton, berriz, zuhaitzaren "atzean" dago, baina besteak aurkitutakoan bere "ondora" dator...


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude