Aulesti, Lea ibarra. Murelaga zena

  • Bost udalerrien artean Aulestira joko dugu, Iluntzar eta Bedartzandi mendiek mugatzen duten herrigunera. Hain zuzen, guztien artean, handiena eta populatuena da, 659 biztanle ditu, Lea ibarreko %34,8.

2007ko otsailaren 21ean

Atzera begira

Herriguneak eta zazpi auzo nagusik osatzen dute Aulesti: Goierri, Ibarrola, Narea, Malats, San Anton, Urriola eta Zubero.
Aulesti elizatea da berez, egitura estu eta luzeko herrigunea, baina XVI. mendetik aurrera hiri balioa hartu zuen eliza eta jauregiek herriko plaza itxuratu zutenean eta udaletxea eraiki zenean.
Gaurko izen ofiziala Aulesti bada ere (1979. urtetik hona), Murelaga dugu elizatea eratu zeneko izena, egun Murla izenez ezagutzen den auzunean baitzegoen parrokia, hain zuzen ere, San Juan Burumoztua baselizan. Jendea ordea, Aulestin bizi zen eta beraz, San Juan Bataiatzailearen eliza eraiki ostean, 1640. urtean, parrokia bertara aldatu zen.
Herriaren garai ezberdinetan hain garrantzitsuak izan diren bi parrokiak bisitatuko ditugu orain.


SAN JUAN MURELAGAKOAREN ERMITA

Garai bateko parrokia izan zen eta herriko ermiten artean handiena da. 14,60 metro ditu luzeran eta 8,80 zabaleran. Ez dauka kanpandorrerik eta aldare bakarra du. San Juanen burumoztua gogoratu eta gurtzen da bertan.
Lehen, lo egin ezinez ibiltzen ziren haurrak ermita honetara ekartzen zituzten. Beharbada, San Juan bezperako loaren esaldiko sinesmenak eraginda. Egun honetako siestak urte guztirako loaldia ematen du.
Aipagarria da ermita honek duen 1918ko ordularia. Esaten denez, ermita honetan kristoren irudi handi bat egon zen, bai Andra Mariarena ere.
Koruko gainaldean, barrualdeko horman, harri zulo bat dago eta harri honek gizonaren ahotsa sendotu egiten duelako ustea dago.


SAN JUAN BATAIATZAILEA PARROKIA

1640. urtean aldatu zituzten Murelagako parrokiatik hona bataioetarako ur bedeinkatuaren ontzia, pontea eta sagrarioa.
136 oin dauzka luzeran eta 71 zabaleran. Oiz mendiko kararriaz egindako sei zutabe lodi ditu gangei eusteko eta hiru nabetan banatua dago. Elizaurrea berriz, harrizko dorre zabalak hartzen du, lodia eta sendoa.
Bost kanpai ditu eta batek Belen izena du. Trumoi eta ekaitz egunetan jotzen da, konjuruak egitean. Horrez gain, bazuen beste zeregin bat ere: emakumeren bat erditzeko zegoenean, une larri horiek ondo igarotzeko eta zetorrena osasunez etortzeko jotzen zen bertara.


Aulesti, ermitaz ermita

Erdi Aroan Aulestiko auzo bakoitzeko baseliza bana eraiki zuten, otoitzetarako izateaz gain auzoari nortasuna ematen ziotenak eta era berean, biltzeko lekuak bihurtu zirenak.
Auzune bakoitzeko ermita bana eraiki bazuten, pentsa zenbatekoa den hauenganako debozioa. Halaber, herriko festa guztiak ere hauen inguruan ospatzen dira, San Juan, San Martin, Santa Eufemi eta Maria Madalena, besteak beste.
Herriko ermita guztiak ezagutzeko eta herriaz gain bere auzuneak ezagutzeko ibilbiderik aproposena proposatzen dizuegu.
Aulestiko plazan geratuko gara, San Juan Bataiatzailearen elizaren aurrean. Herrian gora abiatuko gara, San Blas ermitara heldu arte. Bertatik frontoi ondotik Gernikako bidea hartu eta Urriola auzorantz joko dugu.
Bide honi jarraituz, Maria Madalenaren ermitara heldu baino lehenago, eskuinaldean antzinako zubi txikitxo bat ikusiko dugu. Bistan den errekan, Lamin deiturikoan, lamiak agertzen zirela diote kondairek.
Maria Madalenaren ermitatik aurrera bidegurutzean, eskuinaldera joko dugu eta hortik Urriola auzunera. Bisita egin ostean, behealdeko eskuinaldeko bideari jarraituko gatzaizkio Zubero auzora doan bidezidorrera heldu arte. Auzo hau bisitatzeko ere tartetxoa hartuko dugu.
Zubero auzunetik San Lorentzora joko dugu eta bertatik Malats auzora eramango gaituen bidezidorra hartuko dugu. Malats auzoan zer ikusi ugari dugu: Salutregi baserri inguruan dagoen gurutzea (Anerreka gurutzea), San Martin ermita, Agerre baserria...
Auzo honetatik Urregarai eta Bedartzandi mendien artean dagoen zelaira joko dugu Agerre baserritik gora. Zelaian hainbat gauza dago ikusgai, horien artean, Santa Eufemi baseliza.
Ondoren berriro zelaira jaitsi eta Bedartzandira joko dugu. Bertatik, ibilbide handiko bidezidor sareko GR-38.1 bidezidorrari jarraituko gatzaizkio eta Lauzirika baserriaren ondoan (Markina) desbideratu egingo gara. PR BI-26 ibilbide txikiko bidezidorra hartuko dugu Goierri alderantz. Bertatik kalera jaitsiko gara.
Herriaren behealde honetan, oraindik ere indartsu eta gogoz bagaude bederen, PR BI-26 bidezidorretik segituko dugu, Garaurre auzotik Masti baserrira igoz eta Iluntzar mendiaren magaletik Narea auzora joko dugu. Narean ere San Bizente baseliza aurkituko dugu. Goitia baserriko garaia ere inguruan dago. Hemendik Aulestira jaitsiko gara.
Aulestitik Murla deritzon ingurura joko dugu (Ibarrola auzora), San Juan Burumoztuaren baseliza dagoen lekura. Hemendik Usoagaraiko bideari jarraiki Garetxaga baserri ondoan dagoen San Pablo ermita aurkituko dugu. Bista ikusi ostean atzera egingo dugu.
Azkenik, San Anton ermita gelditzen zaigu, izen bereko auzoan, Lekeitioko errepidearen ezkerraldean.


Naturaren indarra

Aipatutako ermitez gain, Lea Ibarra naturaren edertasun guztiak gozatzeko leku aproposa da. Batetik, Lea ibaia eta bere ibaiadarrak ditugu, udalerri guztiak ureztatzen dituzten suge urdinak eta bestetik, Oiz mendiaren itzala aurrez aurre. Onena Oiz mendira abiatzea izango da, Lea ibaiaren jaiotza lekura hurbilduz. Munitibarrera joko dugu eta handik nahi bezala igo gaitezke Lea ibaiaren sorlekura.
Oiz menditik behera isuritzen diren errekak Gerrikatzeko San Migelen biltzen dira. Gerrikaitzeraino egiten duen bideari jarraiki, historian zehar erabili izan diren eraikuntza mota asko aurkituko ditugu. Ibaiaren indarra erabili izan baitzuten urteetan bertako baserritarrek errotak mugitzeko. Esate baterako, hainbat urtegi txiki ikus dezakegu (Urbai, Olatxo eta Goikolea) harlanduz eginak. Hauen alboan errota zaharrak (Elortza, Olatxu eta Agorrierrota) eta hauen inguruan estilo zaharreko baserriak, hala nola, Bartieta eta Arbatzei (ataripea arkitrabeduna dute) eta Garro (aterpea arku itxuran).


Nola iritsi

A-8 autopistatik etorriz Ermuan edo Durangon autopista uztea da aukerarik onena. Bi kasuetan, Markinaranzko norabidea hartuko dugu. Markinara iritsi ondoren bi aukera ditugu Aulestira heltzeko. Lehenengoa eta gomendagarriena Ondarroaranzko bidea hartzea da, Berriatuara iritsi baino lehen Lekeitiorantz jo. Milloi eta Amorotoko Ugara auzoetatik barrena Oletara helduko gara. Behin hona iritsita, ezkerralderantz hartuko dugu eta Gizaburuaga, Aulesti eta Munitibarrera jotzeko aukera izango dugu.
Bigarren aukera ez da horren gomendagarria baina bista paregabeaz goza dezakegu. Markinara iristean ezkerralderantz doan bidea hartu eta Lekoiz mendatea igaroz, zuzenean helduko gara Aulestira.
AULESTI
Herrialdea: Bizkaia
Biztanleak: 659
Euskaldunak: % 96
Azalera: 25, 2 km2
Dentsitatea: 26,1 bizt./km2
Jaiak:
San Bizente (urtarrilak 22)
San Blas (otsailak 3)
San Juan (ekainak 24)
Maria Magdalena (uztailak 23)
San Lorentzo (abuztuak 10)
San Juan Burumoztua (abuztuak 29)
Santa Eufemi (irailak 16)
San Martin (azaroak 11)

Informazio Praktikoa

AULESTI


Jatorduan:
Errekondo jatetxea- Gernika ibilbidea.
Mariano jatetxea- Aulestia kalea.
Zarrabenta taberna-jatetxea- Aulestia kalea 34.
Jan eta lo egiteko:
Santa Eufemiko aterpetxea- Santa Eufemiko zelaian. 94- 627 90 06.
Udaletxea : 94- 627 90 06 / 94 627 91 27.
Botikina : 94- 627 91 39.
Aulestiko sendagilea:
Amaia Lavin: 94- 616 53 05.
Bankua, kutxazain automatikoa BBK :
Aulestia kalea 18. 94- 627 91 05.
Taxiak :
Alvaro Quintana: 630 60 47 02.
Inguruko zerbitzuak:
Teletaxia: 94- 410 21 21.
Lekeitioko taxi geltokia: 94- 684 08 59.
Markinako taxi geltokia: 94- 616 60 96.



MUNITIBAR


Jatorduan:
Lea erretegia- San Pedro kalea.
Basualdo jatetxea- Herriko plaza.
Jan eta lo egiteko:
Garro turismo baserria: San Migel auzoa 33.
% 94- 616 41 36.
Munitibarko sendagilea:
Jose Macias: 94- 616 40 46.
Botikina: 94- 616 53 05.



GIZABURUAGA

Jatorduan:
Oiniz jatetxea- Okamikako industrialdea z/g.
Jan eta lo egiteko:
Akuiola baserri turismoa- Laixier auzoa.
94- 684 12 13 / 616 14 90 44
Gizaburuagako sendagilea:
Amaia Lavin: 94- 616 53 05.



AMOROTO


Jatorduan:
Epermendi jatetxea- Ugaran auzoa z/g.
Ibaigane jatetxea- Ugaran auzoa z/g.
Klaudio jatetxea- Ugaran auzoa z/g.
Amorotoko sendagilea:
Aurora Altuna: 94- 684 24 57.



MENDEXA


Jatorduan:
Tontor jatetxea- Leagi kanpina.
Jan eta lo egiteko:
Endai kanpina- Lekeitio-Ondarroa, kostaldeko errepidea. 94- 684 24 69.
Leagi kanpina- Lekeitio-Mendexa errepidea.
94- 684 23 52 / 94 624 34 20.
Mendexakua turismo baserria- Zelaia auzoa.
94- 624 31 08 / 639 02 13 22.
Mendexako sendagilea:
Aurora Altuna: 94- 684 28 01.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude