«URRALBURU-OTANO GARAIAK GUZTIZ PASATU DIRA PSN-N»


2021eko uztailaren 19an
Garai gogorrak bizitzen ari dira UPN eta PSNko zinegotziak eta beren ohiko bizitzak ere jauzi handia eman die bizkar-tzainaren itzalak egunerokotasunari so egin eta intimitatea irensten dienean. Atarrabiara jo dugu, bertan abuztu bukaeran Juan Francisco Eransus UPNko zinegotziak bere kargua utzi zuen, egoerak zekarkion presioa jasan ezinez; abuztu hasieran, «etxean egindako lehergailu» batek eztanda egin zuen familiaren negozio batean. Guk Atarrabiako PSNko zinegotzi batengana jo dugu, Jose Luis Uriz, eta harekin topo egin bezain laster bere begiez gain, beste bi begik ere gure urratsak gertutik jarraitu dituzte. PSNko Atarrabiako zinegotzia izateaz gain, foru parlamentaria ere bada 2000ko ekainaz geroztik, Lola Eguren eta beste bi parlamentari sozialistek beren dimisioa aurkeztu zutenetik. Kalean zenbait argazki egin ondoren zita egindako kafetegian sartu gara eta elkarrizketari ekin diogu. Bizkartzainak zerbait eskatu du barran. Denera ia 500 bat pertsona antzerako egoeran bizi da Nafarroan.

Nola bizi izan duzu Juan Francisco Eransusen dimisioa?
Oso gogorra izan da dena. Lehergailua jarri zuten tokitik gertu bizi naiz eta zartakoa entzun, jaitsi eta egindako kalteak ikusi ahal izan nituen. Dora, bere ama, oso pertsona ezaguna eta maitatua da Atarrabian, euskalduna eta katekesia euskaraz eman izan du. Ez zuten sinesten halakorik gerta zitekeenik. Bizkartzaina izatea, hori ezin izan du gainditu. Ulergaitza da halakorik inon gertatzea baina are ulergaitzagoa Atarrabian, herri honetan PPk eta UPNk gobernatzen dituzten herri guztietatik Batasunak ardurak dituen herri bakarra baita: Txema Jurado Batasunako zinegotzia kirol zinegotzia da eta gobernu batzarrean dago; zinego-tzien artean, gainera, oso harreman ona dugu eta UPN, PSN eta Batasunako zinegotziek bat egin izan dugu zenbait bozketetan. Bitxia da, herria eredu da alde horretatik, baina kale borrokaren herri zigortuenetakoa gara. Beti pentsatu izan dut ENAMen diziplina handiagoa zegoela, baina ikusten ari naiz ezetz, hor zerbaitek huts egiten duela. Horregatik esaten diet Batasunakoei beren aurkako erasoak ere badirela, Atarrabiako Batasunak elkarrizketa eta elkarlanaren alde egiten duelako; badirudi norbaitek esperientzia hori ezabatu nahi duela.

Nola bizi duzu zuk bizkartzaina eramatearena?
Oso gogorra da bizkartzaina eramatearena, kolpe ikaragarria hartu dut honekin eta oraindik ez dut ondo gainditu, batez ere eremu politikoan sozialista naizelako, baina eremu pertsonalean anarkista. Txoria kaiola batean bezala senti-tzen zara. Lehengo egunean irakurri nuen «La Razon»en nire lagun Patxi Zabaletak zioena, agian epe motz edo ertainera su-eten berriaren aukeraz hitz egiten zuen. Hala bedi, eta buka dezagun egoera honekin behingoz. Ia astebete haserre izan dut semea bizkarzain eta guzti nik honetan jarraitzeagatik; ez du ulertzen politikari profesionala ez naizen neurrian, eta neure lanetik bizi naizenean, zergatik jarraitu behar dudan politikan. Batzuei ez zaie inportako eta beste batzuentzat mailaz igotzeko modu bat izango da, niretzat trauma pertsonala da.

Pasatu al zaizu burutik politika uztea?
33 urte daramatzat politikan, 68an ekin nion PCEn eta orain, lehenengoz, politika uztea burutik pasatu zait, bai.

Zerk bultzatzen zaitu jarraitzera?
Dolores Ibarrurik zioen bezala, herri baten historiaren zenbait unetan indiferentzia krimena da. Horietako une batean gaudelakoan nago. Oso une garrantzitsua bizi dugu gure herrialdean -eman biezaio bakoitzak nahi duen interpretazioa «gure herria» kontzeptuari-, une klabea bizi dugu eta ziur nago oraingoan, zailtasunak badaude ere, gatazkaren azpian dagoen arazo politikoa konpondu behar dugula. Gatazkatik ateratzera eramaten gaituzten gero eta osagai politiko gehiago ikusten ditut.

Adibidez?
Esaterako, EAEn izan den legebiltzarretako bilkuran ikusi dena, nazionalitate historikoek Europan beren ordezkaritza izatearen proposamenaren aurka egin du PPk baina PSOEk ez. Badira beste batzuk ere. Hemen, ezker abertzalearen helburuak lortzeko oztoporik handierna biolentzia bera da. Denek ikasi beharko genukeen aurreko su-etenetik, eta ni ziur nago gaur egun biolentziarik ez balitz, Estatu Espainiarrean jarraitzearen aldean askoz jarrera zabalagoak leudekeela.

Esandakoak usteak dira ala zure inguruan ikusten dituzun osagai politikoetan onarritzen zara?
Inguruan ikusten ditudan datuetan oinarritzen naiz. Gainera, hiru egun barru eurotan ordainduko dugu, eta horren garrantzitsua ez dirudien arren, guztioi sentiaraziko digu Europa izeneko herrialde batean bizi garela. Estatuen Europa eta Herrien Europaren arteko eztabaida faltsua iruditzen zait, nire ustez hiritarren Europa bultzatu behar delako.

UPNko zinegotzien dimisioa dela- eta PSN eta UPNko buruzagien artean ika-mika gogorra egon zen. Zer irudi-tzen zaizu?
Tristetzen naute, hemen ari garen guztiak pertsonak gara eta. Ulertu behar da eta begirunez hartu zenbait jendek ez jasatea bizkartzainak norberaren bizitzan dakarrena.

Goi mailako karguentzat errazagoa al da presio hori jasatea?
Horiek beti eraman izan dituzte bizkartzainak, areago kargu instituzionalak direnean, horien bizitzan, beraz, ez da ezer aldatu, behekoei aldatu zaie bizitza.

Legebiltzarreko PSNko bozeramaile izan zinen, eta PSOEko Batzorde Federaleko kide ere bai; gaur egun ez, ordea. «Galduaz irabaztea espero dut» zenioen duela zortzi urte. Alderdian, aldiz, ordezkaritza kontuetan atzera egin duzu.
Gauza batzuetan galdu eta besteetan irabazi, baina nire tesiak garaile atera direla uste dut. Alderdien antolakuntzari dagokionez karguen agintaldiaren amaiera, primariak, bateraezintasunak... Arlo politikoan, aldiz, beti defendatu izan dut UPNren aurkari gogorra izatea, eta hor UPNrekin maila guztietan elkarrekin aritzetik oposizio gogorra egitera iragan gara.

Oposizio gogorra, baina gobernagarritasunari dagokionean, eta hori da funtsezkoena, UPN zuekin egindako aurrekontuetan sostengatzen da.
Horrek badu bere logika, edo aurrekontuak egon daude edo ez daude, eta aurrekonturik ez badago luzatutakoekin aritzen da Gobernua. Ni negoziazio gogorraren aldekoa naiz, dagoena hobe-tzen saiatzeko, eta egunerokotasunean ere oposizio gogorra. Gaur egun duela bi urte baino gusturago nago PSNn.

Halako alderdi baten helburua, dena den, ez dut uste oposizio gogorra egitea izango denik.
Jakina, gure helburua berriz boterea eskuratzea da eta hori indar aurrerazaleak elkartuz egiten da. Eta hemen berriz ateratzen zaigu egoera guztia desitxuratzen duen osagaia: ETAren biolentzia, hori gabe Nafarroako egoera politikoa oso bestelakoa litzateke eta. Nik lasai asko negoziatu dezaket gobernu programa bat modu baketsuan Euskadiren independentzia defendatzen duen alderdi batekin. Baina gauzak aldatzeko, edo biolentzia desagertzen da, edo ezker abertzalean berria den proiektu politiko hori, Aralar, nagusitzen da.

Eta zer gerta daiteke?
Nik nahiago dut Batasuna sendotzea baina bakearekin, gerra egoeran Aralar Batasunari gailentzea baino. Niretzat lortu beharreko garrantzitsuena bakea da, ez Batasuna ahultzea.

Berriro, alderdiaren egoerara itzuliz, Urralburu eta Otanoren PSNren garaia atzean utzi da?
Bai guztiz atzean, izan ditzaket desadostasunak gauza batzuetan, baina garai hori atzean geratu da, bestela argi dut ez nintzatekeela alderdian egongo.

Noizbait pentsatu izan zenuen PSN uztea?
Duela bi urte zalantzak izan nituen. Orduan ez nekien ba ote zegoen osagairen bat alderdian UPNrekin leunago jokatzera behartzen zuena, gaur egun argi dut ez dagoela, eta zuzendaritza sostengatzen dut, nahiz eta gauza batzuetan iri-tzi desberdinak ere baditudan.

Lehen egunerokotasunean UPNri egin beharreko oposizioaz aritu zara. Datorren ikasturte honetarako zein-tzuk izan beharko lirateke oposizio horren ildo nagusiak?
2003ko foru hauteskundeak gainean dira eta ildo nagusiak zehaztuta daude. Batetik, hauteskundeen aurretik geratzen diren aurrekontuak negoziatzea; bestetik ikusi behar da ea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren erreformarik egongo den. Horrez gain, oposizioa gai taktikoagoetan gauzatu beharko da: Iruñea-Logroño autobiarekin dagoen saltsa-maltsa, ‘behi zoroen’ gaiarekin sortutako errausketa-plantaren gaia, euskararen gaia... UPNk guztiz politika okerra darama euskararen eremu horretan, asko dago zuzentzeko eta PSNk zeregin garrantzitsua dauka horretan. Horien ondoren hauteskundeak datozkigu, zori-txarrez hemen hauteskunde kanpainek urtebete irauten dute eta. Horrez gain, baketzearen gaia dago, eta, eragiten dionez, Nafarroak ere esan beharko du zerbait bizi dugun gatazkaz.

Nola ikusten duzu bakegintzaren alorrean Juan Jose Ibarretxe lehendakaria egiten ari den politika?
Nire ustez Ibarretxe asmatzen ari da bere zeregin horretan, batez ere tentsioa baretzearen alde egiten ari den lanagatik, elkarrizketa eta alderdien arteko jarrera desberdinen hurbiltzea bultzatzen ari delako. EAJk irabazi ditu hauteskundeak, baina nire ustez garailerik handiena Ibarretxe izan zen; euskal gizarteak oso ongi konektatu zuen berarekin. Badakit EAJn ere, alderdi guztietan bezala, lerro desberdinak daudela, ni Ibarretxeren ildoarekin nago ados.

Biolentzia utzi behar dela esateaz gain, zer ekarpen gehiago egin dezake PSNk gatazka gainditze aldera, adibidez lurraldetasunari dagokionez.
Bere garaian eman genituen urratsak alde horretatik eta Otanoren garaian EAErekiko lankidetza hitzarmen hura abiarazi zen. Sozialistek zeregin garran-tzitsua izan behar dugu bakegintzaren gaian, eta ezker abertzaletik ere zeregin hori aitortzen zaigula uste dut. Hori bai, egin daitekeena biolentzia ezaren garaian egin beharko da. Badirudi urruti geratzen dela, baina Galiziako hauteskundeen emaitza garrantzitsua izan daiteke gai honetan. Han PP eta Fragaren nagusitasuna buka daiteke, baina hori PSG eta BNGren elkar ulertzearen arabera egongo da. BNGk oso argi jokatu du azken urteetan eta Galiziako ezkerraren erreferente gisa agertu da. Batasunako buruzagiei azken urteetako BNGren norabidea ondo azter dezaten aholkatuko nieke.

Udazkenean PSE-EEren konferentzia politikoa egingo da. Kongresu honetan, PPren politikatik bereizteko ikusten den ahaleginean jauziren bat eman daiteke?
Nik uste dut baietz, aldentze politika hori sendotuko dela. Zenbait ekarpen arreta handiz irakurtzen ari naiz, esate baterako arlo instituzionaleko arduraduna den Gema Zabaletarenak, eta PSE-EEk hauteskunde kanpainaz eta hauteskundeen emaitzetatik ateratako ikasgaia oso ongi bereganatu duela uste dut. PSE-EEk jadanik bere bidea hartu du, eta uste dut horrek ez duela atzerabiderik izango. Bakegintzari begira, datozen hauteskunde orokorretan PSOEk irabaztea oso ona litzateke, PSOEk gatazkaren konponbideaz oso bestelako ikuspegia duelako. Horrez gain, eta hau ere esan behar da, biolentziarik gabeko eremu batean, logikoena litzateke ezkerreko indarren artean elkar ulertze bat izatea.

Ezkerreko osagaiek gaur egun inoiz baino ahulagoak dirudite edo, hobeto esanda, zehaztugabeagoak.
Baina osagai berriak sortzen dira eta ez da berdina lehen ezkertiarra izatea edo gaur egun izatea: hor da globalizazioa, munduaren kutsadura, teknologia berriak, kultura, emigrazioa... osagai berriak sortzen dira eta horien aurrean kokatzeko modu desberdina dute ezkerrak eta eskuinak. Baina Europako ezkerra ideologorik gabe dago, eta gaur egun munduan dauden osagai berriekin ezkerra berrosatu behar da


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude