«TRINTXERETAKO KULTURA EZ DA DESAGERTU EUROPAN»


2021eko uztailaren 28an
Umorea da Edorta Jimenezen armarik onena, eta aldarte horrekin kontatzen ditu Europan zehar eginiko bidaian bizitakoak sortu zizkion kezka eta gogoeta sakonenak ere, Txalaparta argitaletxean kaleratutako "Europako mugetan barrena" lanean. 103 idazle pilatu ziren Eurobylon literatur tailer alemaniarrak antolatutako trenean, laurogeitik gora hizkuntza europarren ordezkari gisa. 42 egun pasa zituzten elkarrekin, Lisboa-San Petesburg antzinako Europako Iparraldeko espresaren ibilbidea eginez, nahiz oraingoan beste geldialdi batzuk ere egin trenak eta bere ibilaldia Berlinen amaitu. Baldintza bakarra jarri zieten antolatzaileek idazle bidaiariei: trenera igotzen zenak, bidaia amaitu artean ekitaldia ez uztea.

Zurekin batera joandako zenbait idazleren gogoetak ere tartekatu dituzu liburuan. Zergatik hori?
Ikuspegi osoagoa eskaintzearren. "Euskaldunon Egunkaria"ri eta "Gara"ri eskaini nizkien kronikak eta bestela idatzi nituenak daude liburuan. Hiztegirik gabe eta edozein egoeratan egina izan da, hori du bere meritu nagusia. Eta egin badut, aldez aurretik hartutako konpromisoa betetzeko izan da, Idazleen Elkartetik, Eusko Jaurlaritzatik eta Europako Batasunetik diru laguntzak jaso nituelako bidaia hau egiteko, eta euskaldungoarentzat idatzia utzi behar nuela uste nuelako. Zor bat kitatu dut, behintzat.

Bidaiaren balantze moduko bat egiterik ba al duzu?
Bada, bidean joan zena eta bueltan etorri dena ez direla pertsona bera izaten. Erromara joan ohi zelako etorri zitzaion burura Freudi psikoanalisiaren muina dena. Eta Darwinek, Beagle itsasontzian joan zenean, berak nahi gabe ere, bere fede sustraien kontrako teoria berri bat sortu behar izan zuen ikusitakoak azaltzeko. Haatik gerta dakizuke Pigaffetari gertatutakoa ere: Magallanes eta Elkanoren espediziora kronikari gisa joan, eta konturatu ere ez zen egin nor zen espedizio hura amaitu zuen buruzagia…

Eta zuk, zer ekarri duzu bidaia horretatik?
Gutxieneko programa bat, amesten dudan Euskal Herriarentzat. Guk ditugun arazoak Europan beste leku askotan ere badirelako, besterik esaten diguten arren. Mugak arazo dira oraindik Europan. Badakigu den-denaren azpian ekonomia arazoak daudela, baina, bestalde, gezurra dirudi guk, euskal herritarrok, historian zehar gure artean bakea ezin egitea. Beharbada Sarrionandiak dioen moduan "txikiak izaten ikasi behar dugulako" izango da, eta hori ez da erraza. Umeak ez du txikia izan nahi. Futbolean denek izan nahi dute txapeldun…

Erraz gauza al daiteke zuk ekarritako programa hori?
Ez dut uste, arazoak ez dira gureak bakarrik… Izan ere, Bigarren Mundu Gerra ez da amaitu. Azken batean, Europan ez da amaitu Napoleonen proiektua, estatu handi bat egitearena. Eta besteok zer? Gizabanakoak, zer? Zeren inoiz ez dira pertsona bi hiltzen; banan-banan hiltzen gara guztiok, bakoitza hiltzen da. Beraz, kontua da proiektu horretan gizabanakook zein leku dugun, herriek zein leku duten, eta klase bakoitzak zein leku duen. Hori da gakoa. Eta hori konpontzen ez den bitartean, ez dago bakerik.

Begiak zabalik eta belarriak adi joan omen zinen bidaian. Ikusi eta entzundakoetatik, zer azpimarratuko zenuke?
Tamalez Europan gerra ezin dela oraingoz amaitu. Gaur da Mazedonian, bihar lasai-lasai izan daiteke Errumanian edo besteren batean. Niretzat bidaia honetan gogorrena izan da ikustea, trintxera edo lubakietako kultura ez dela Europan desagertu. Eta beste honetaz ere ohartu nahiz: ingurumena uste dugun baino kaltetuagoa dagoela. Hondamena datorkigu gainera, eta halere ez dugu ikusi nahi Baltiko itsasoa zein zikin dagoen, lehengo Sobiet Batasunean basoak nola dauden…

Hau al zen horrelako trena antolatzen zen lehen aldia?
Bai. Berlin Ekialdekoa den "Eurobylon" literatur tailerrak antolatu zuen, Europako Batasunaren diru laguntzaz. Harrigarriena zera zen: trenekoei dolarretan ematen zigutela dirua aldiro.

Zertara zetorren tren hori?
Itzulpengintza bultzatzea ei zen bere helburua. Hori, eta egoera hain ezberdinetako idazleok elkarrekin ea zer moduz konpontzen ginen ikustea. Ez da harritzekoa: Madrilen, kasu, turkiar bat eta greziar bat haserretu ziren elkarrekin, eta bat eserita egonez gero, bestea zutik gelditzen zen. Eta trenean baziren serbiarrak, kroaziarrak, bosniarrak… NATOk Belgrado bonbardatu zuela urtebete baino ez zenean!

Europako hizkuntza gehienak ziren bertan… baina kortsikarrik edo bretoirik ez zen zuen taldean. Zergatik ?
Hizkuntza denak ez ziren han egon, ez. Antolatzaileek estatuekin izan zituztelako harremanak, nik uste. Espainiako erresumaren lurraldeetan hizkuntzetako idazleen elkarteak badirenez, amore eman behar izan zuten, eta gazteleraren ordezkariaz gain, galegoarena, katalanarena eta euskararena joan ginen. Erresuman bada hizkuntza gehiagorik ere, baina… Frantziaren kasuan, ez dakit nola izan zen, baina hark francophonie delakoa bultzatu zuen, Haiti eta horrelako tokietako idazleak trenera bidaliz. Portugalek ere gauza beretsua egin zuen. Dena den, Frantziako Kultur ministro andereak hartu gintuenean, zenbat atsegin zitzaion Espainiako hizkuntzetako ordezkariak etorri ginela ikusteak esan zigun; baina katalanak eta biok Frantzian ere bazituztela katalanak, euskaldunak eta beste hizkuntzak gogoratu genionean, gora begira jarri eta alde egin zuen! Hori baino gogorragoa jakin nuen gerora, ordea: Frantziako antolatzaileetako batek Albaniako idazle bati ukatu egin ziola Frantzian Euskal Herririk bazenik.
Egia esan, nago Berlin izan zitekeela, eta ez Europako beste ezein hiri, horrelako tren bat antolatzeko ideia izan zezakeen bakarra, hor Europa zatikatua dela benetan bizi dutelako. Alemanek sufritu izan dute gerraren ondorio latz hori, eta nahiz halako batean hiria bat egin den, zauriek osatzeko denbora behar dute. Aldiz, ez dut uste Madrilen edo Parisen zauriaren ideiarik ere dagoenik.

Nolako harrera izan zenuten gelditutako hirietan?
Lisboan oso ona. Aldiz, Madrilen… Liburu azoka zen orduan, baina madrildarrek euren pozarekin nahikoa poz dute. Bordelen eta Parisen hobeto joan zitzaigun, Frantziako gobernuak "France 2000"ko ekitaldien barnean sartzeko profitatu nahi izan zuelako trena. Moskun eta horrelako lekuetan, berriz, egundokoa izan zen harrera. Uste dut Ekialdean literaturari beste balio bat ematen zaiola. Estonian eta Lituanian bertako lehendakariek hartuak izan ginen!

Zure liburua irakurtzean zera etorri zitzaidan burura: ingelesez, alemanez, frantsesez edo errusieraz ez zekienak, jai zuela zuen bidaian…
Eta ez zekizkitenak ere joan ziren! Ez dakit nola moldatu ziren. Ni, den-denekin hitz egiten ahalegindu nintzen, baina batzuekin hitz erdirik ere ezin izan nuen egin. Argi esateko, idazle batzuen asmoa euren idazlanak argitaratu ahal izateko trenean ezagupideak egitea zen, eta han editorerik ez zegoenez… Bestalde, zoro asko etorri zen trenera: ezerk ez zien ardura, ez zuten ezertan parte hartzen, ezta gutako inorekin hitz egin ere… Eta gero, janariaz, hoteletaz, denetaz kexu zen jendea ere bazen han.

Orohar, nolakoa izan zen bidaia?
Guztiz bitxia! Asegarri eta pozgarria. Une gogorrak ere bizi izan genituen, baina gu azken batean turista pribilejiatuak ginen. Harreman pertsonaletan ere izan ziren une gogorrak: A-k B atsegin izan zezakeelako, baina B-k D, alegia zaldiko-maldiko batean bezala elkarren artean harrapatu ezinik ibili ginela. Baina denok binaka banatu izan bagina, "orgiaren trena" edo "maiteminen trena" izan zitekeen gurea, eta hori ere… Bruselasen aurkeztu beharreko agiria adosteko ordua bai izan zela gogorra, hor ere ez baitzegoen adostasunik gure artean!

Halere azkenean lortu zenuten. Zer dio agiri horrek?
Labur esanda, Europako herrietako hizkuntza ezberdinetako hainbat idazle bildurik, elkar ezagutzaren premia dagoela Europan ohartu garela, eta guretzat ezinbestekoa dela agintarien aldetik itzulpengintza plan nagusi bat bultzatzea, elkar ezagutza hortatik etorriko delako elkarrenganako begirunea. Balio kulturalak-eta babestu behar direla, eta gutxiengoen eta hizkuntza txikien eskubideak bermatu. Hemen ohar bat, halere: kontuz, gero, zeren frantsesak hizkuntza mehatxatuaz ari direnean, frantsesari buruz ari dira. Eta Europako aniztasuna aipatzerakoan, alemana, ingelesa eta horiei buruz ari da idazle asko. Inoiz inperio izan direnak, iraganaren minez eta euren handitasunari begira adurra dariela bizi baitira… Nolanahi ere zera uste dut: guk egindako bidaia hau sindikalistek, enpresarioek eta politikariek egin beharko luketela elkarrekin, ea gai izango liratekeen trenaren azken geltokiraino iristeko


Azkenak
2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


Industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioak milaka lagun batu ditu Iruñean

Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.


Tentsio betean, preso truke berria egin dute Israelek eta Hamasek

Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


Eguneraketa berriak daude