Nola dago «letrasuntoa»?


2021eko uztailaren 19an
Antzerkiak egiteko moduak asko aldatu dira azken hogeita hamar urtetan, beharbada mamian baino sistematan. Badira diotenak antzerkiak ez duela aurrerapauso iraultzailerik eman Becketez geroztik, gerora egin diren ahaleginak ez dutela imitatu baino egin. Gaur egungo gizakiaren barne eta kanpo gatazkak adierazteko mementoan ez dela gainditu irlandarrak ezarritako muga. Garai hartan antzerkia hutsetik izatera bultzatzen zuen prozesuari tradizionala deituko diogu. Hau da, bazen testu bat sortzen zuen idazlea, batzutan aktore konkretu batentzat, bestetan zuzendariarentzat, antzerki konpainia batentzat, edo istorio bat kontatzeko asmo soilaz.

Garai haietan idazlearen izena eta ospea zuzendariaren eta aktoreen parekoa zen, handiagoa ez bazen. Hori unez une aldatzen joan da, eta zuzendariaren mesedetan izan da. Zuzendaria bihurtuko da izarra, sortzaile nagusia. Beraiek izango dira, taularatze ausarten bitartez, mamiarekin baino itxurarekin zerikusia duen, iraultza berri baten protagonistak.
Geurera etorriz, euskal testu dramatikoen eskasia ez da gaurkoa, betidanikoa baizik. Pizkundeaz geroztik euskal kultur munduan ez da interes gehiegirik egon antzerkiarekiko, Arestiren kasua kenduta. Eta horrek antzerkirako testuen produkzioan bere islada garbia dauka. Salbuespen bat egin beharko genuke Iparraldearen kasuan. Bidasoaz goikoak esparru honetan askoz emankorragoak izan dira eta dira. Baina zoritxarrez antzerki amateurraren mugetan mugitzen dira. Eta mugak aipatzen hasita esan beharra dago, bi aldeetako antzezlanek lan nekeza daukatela, ezinezkoa ez esateagatik, bestaldean aurkeztuak izateko. Honek ere testuarekin zerikusia omen, erabilitako euskarak ulerkaitzak gerta daitezkeelako alde bateko zein besteko ikusleentzat. Beraz, muga bati beste muga batzuk gehitzen dizkiogu.
Amateurismoa aipatu dut gorago eta bada une bat, euskal antzerkia profesionalizatzen hasi zena, biziki inportantea dena ulertzeko ez testuen produkzio urria baizik eta euskal antzerkiarena orokorrean. Eta euskaraz sortutakoa esan nahi dut. Antzerki elebidunaren kasua ez da hori. Hor bai eman direla aurrera pausoak baina sortzeko mementoan ia beti erdaraz egiten da. Amateurismotik profesionalizaziorako jauzia laurogeiko hamarkadan eman zen. Eta jauzi horretan euskal talde guztiak, Maskarada kenduta, afizionatuen aldean geratu ziren. Jauzi hau aztertzeko mementoan ez da ahantzi behar galerazten ez bazuen bai erabat baldintzatzen zuen arrazoi bat, merkatuarena. Antzerkitik bizi nahi bazen saldu egin behar zen eta euskal antzerkiaren merkatua gaur egun urria bada, asko jota 40 bat emanaldi inguru, pentsa ezazue orduan nolakoa zen. Eta gainera profesionalizazioarekin prezioek ere gora egiten zuten, beraz panorama latza. Horren adierazgarri Maskarada ere erdaraz antzezten hasi dela.
Laurogeiko hamarkada hasieran ere sortzen da Antzerti, baina soilik aktore eskola bezala. Eta esaten bada antzerkia egiteko nahikoa direla aktore bat eta ikusle bat, ez dela guztiz egia ohartzen gara zeren garbi dago gauza gehiago ere behar dela. Besteak beste testugileak. Memento haietan ere beste joera bat nagusitzen hasten da, lehengotik ere bazetorrena. Agian testu zaharrak horixe zirelako, zaharrak, agian egiteko ziren berriek taldeetan interesik sortzen ez zutelako, agian ez zegoelako bestelako ahalmenik, testuak beste leku batzuetan bilatzen hasten dira, antzerkigintzatik kanpo, beste generoetan. Dramaturgo berriak taldeetan sortzen hasten dira. Zuzendaria bera ez denean, bada beste norbaitek hartuko du ardura hori. Joera hori nagusitzen joan da gaur arte. Beraz, arestian aipatu dugun modu tradizionaletik oso urrun dabiltza gaurko antzerkia sortzeko eskemak. Hala ere, euskaraz testuak sortzeko gure ahalmenak txikia izaten jarraitzen du. Zergatik ordea?
Gutxi garelako interes hori dugunok, euskaldunok esan nahi dut. Eta gainera euskarazko testua izanik euskaraz dakiten zuzendariak beharko lirateke eta horiek ere oso gutxi gara. Instituzioen aurrean ere ez dugula interes handirik sortzen ematen du. Nola edo hala gure belaunaldia, orain arte, egin duguna egiteko gai izan da, baina atzetik badatoz beste belaunaldi gazteagoak. Hor badira euskaraz sortzeko gai direnak edo izango direnak, baina horien artean gehienek ikusentzunezkoen bidea hartu dute. Eta ez da eskola txarra gidoigintza baina oso diferentea da.
Biderik ba ote? Baiezkoan nago, baina horretarako etxea behetik hasi behar da. Dramaturgoentzako lantegiak antolatu beharko lirateke eta lehenengo konbentzitu testu egingarriak idatz ditzaten, hau da, ez hamalau aktore ezta eszenografia konplikatua beharko dutenak ere. Gero, formato txikiko antzezlana prestatu testu horiek oinarri direla eta azkenik zirkuito bereziak antolatu ikus daitezen. Ez dut uste gainera horrelako ekimenetarako diru handirik behar denik baina bai borondate apur bat. Harrobi horrek emango lituzke bere fruituak, luzera begira hori bai, eta beharbada, zergatik ez, euskarazko testuak erdaratu beharra sentitzea ikusleen ikusmira piztu delako, gure barne eta kanpo mugak gaindituz. Eta orduan bateren batek «Letrasuntoaz» galdetuta txukun gabiltzala erantzun ahal izango genioke


Azkenak
2024-12-12 | Irutxuloko Hitza
Nola egin aurre arrazakeriari kazetaritzatik?

Irutxuloko Hitzak asteartean parte hartu zuen Hordago - El Saltok antolatutako mahai inguruan, Hibai Arbide, Lucia Mbomio, Xalba Ramirez eta Miriam Najibi kazetariekin.


2024-12-12 | Julene Flamarique
Greba abiatu dute Uberreko langileek Bizkaian, gutxieneko soldata baino gehiago kobratzeko

Grebak 27 egun iraungo ditu, urtarrilaren 6 arte. Gutxieneko soldata kobratzeko “365 egunez eta 24 orduz” lan-baldintza “jasanezinetan” lan egiten dutela salatu dute, eta lanaldiaren benetako zenbaketa egin dezan exijitu.


Berotegi-efektuko gas emisioen %8,8 eragiten du turismoak, eta isurketek gorantza segitzen dute

Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.


2024-12-12 | Gedar
Europako hainbat herrialdek eten dituzte siriarren asilo-eskaerak, al-Assaden gobernua erori ondoren

HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.


2024-12-11 | Julene Flamarique
Lezoko eraso matxista salatu eta ekintza zuzena aldarrikatu du mugimendu feministak

Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.


Ardi moztaileak

Uharteko artzain egunean azaldu zuten Euskal Herriak nazioarteko ardi mozketa txapelketatan aritzeko onarpena lortu duela. Ofizialtasuna Eskoziako 2023ko munduko txapelketan etorri zen, euskal moztaileek aurkeztutako dosierra eta bertan egindako defentsa bikainaren ondorioz... [+]


2024-12-11 | Itxaro Borda
Opari

Segur aski, gutariko gehienek jada erosiak dituzte, han eta hemen, Eguberrikari banatzeko opariak. Olentzeroren bisita gautar hori hitzordu handia baita, bereziki haurrentzat. Denak prestatzen dira urteko garai emankor horretarako: Bilbo sutan agertzen da, Gasteiz, Iruña... [+]


Ateratzeak, elkartasunaren zirkua eta alzheimer politikoa

Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.

Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]


Behar direlako tituluak

Benetan nahasia da euskara ikasteko dirulaguntzen kontu hori. Euskara ikasi nahi duen herritarrak leihatila bat baino gehiagotara jo beharko du egin nahi duen ikastaroa zenbat kostatuko zaion eta dirulaguntzak nondik, nola eta noiz lortuko dituen jakiteko. Oraindik ere dirua... [+]


Ez kontzeptuak

Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]


2024-12-11
Guhaur

Frantziako eta Espainiako konstituzioek eta legediak euskaldunon eskubideak baztertzen dituzte. Kulturak folklorizatu eta turismo eta kontsumorako apaingarri bilakatzen ditu neoliberalismoak. Indarrean ditugun askotariko hezkuntza sistemek ez dute ikasleak osotasunez... [+]


Teknologia
Esaten dena...

Beharbada gizakion ahultasunetariko bat gehiengoari entzuteko eta kasu egiteko dugun joera da. Ziur gure espeziearen garapenaren ezaugarri garrantzitsua izan dela, eta beharrezkoa biziraupenerako. Baina digitalizazioarekin, dugun ezaugarri horrek zaurgarriagoak bilakatu... [+]


Eguneraketa berriak daude