Gaztelugatxe-Bermeo. Gaztelu gaitzera eramaten duen eskailera

  • Orain goazen Bakioko hondartzara. Eguraldi ona eskatua dugunez hondartzaren luze-zabalean ibili, eguzkia eta bainua hartuko ditugu. Gero Gaztelugatxeko 231 eskailerak igoko ditugu. Ariketa fisikoa egiteaz gain itsasoa urdin-urdin, ederra ikusiko dugu. Giharrak bere onera etor daitezen Bermeon paseotxoa ematea falta zaigu. Ez ahaztu Pello Zabalari deitzea.

2007ko otsailaren 21ean
Armintzan sartu orduko, bertako kai-hondartza funtzio biak betetzeko ongi prestatua dagoela ikusiko dugu, iristeko herrixka zeharkatu beharko duzuelarik. Lemoizko auzune arrantzale honen kai txiki eta atseginaren inguruan paseotxo polita egin dezakegu.
Herritxotik irten ostean, guk Bakiorako bidean jarraituko dugu. Tartean dena den (2 kilometrotara) gure lurrari egin nahi izan zaion erasorik bortitzena irudikatzen duen "monumentua" inguratuko dugu: Lemoizko Zentral Nuklearra. Hitzak soberan daude.
Itsasbazterrari sigi-saga jarraitzen dion errepide arbolatsuan aurrera, zentraletik 7,5 kilometrotara begiratoki polita aurkituko dugu, urrunean Gaztelugatxe inguruak ere ikusteko aukera emango diguna. 5 kilometro geroago, azkenean Bakion sartuko gara, Bizkaiko txakolina dastatzeko eta hondartza gozatzeko duen herri atsegina.
Bidegurutzean eskuinera joz (ezkerrera ere egin dezakegu, hondartzako muturrera iritsi eta bertatik Gaztelugatxeko bista polita izango dugulako), herria hondartza ondotik zeharkatu eta honen beste alderaino iritsiko gara. Hemen ere gelditzea gomendatzen dizuegu, bertotik hondartza osoaren eta gertu ditugun labarren gaineko begiratoki oso polita dugulako.
Ekialderantz jarraikiz, pare bat kilometrotara eta eskuinera Bizkaiko baselizarik interesgarrienetakoa aurkituko dugu, San Pelaio Baseliza erromanikoa, hain zuzen ere. 500 metro aurrerago berriz Gaztelugatxe berriz ere ikusgai izango dugu, beste kilometro erdira dugun begiratoki apartak hobeto behatzea ahalbidetuko digun mirari misteriotsua.
Bertaratzeko aukera emango digun errepidea berriz (begiratoki funtzioa ere betetzen du) 500 metro aurrerago hasten da. Azkenean, aldapa jaitsi eta gure geografian aurki dezakegun mirari natural-artifizial mitiko eta izugarrienetako baten azpian geratuko gara. Orain, eskailera-gurutzebideari jarraiki, eta goiko Gaztelugatxeko Donibane baseliza-haitzaren misterio eta edertasunarekin topo egingo dugu.
Errepide nagusira itzulita, laster Bermeo arrantzalea ikusgai izango dugu, 2,5 kilometrotara begiratoki natural batetik hobeto behatu ahal izango duguna. Bere atzean Ogoño muturra. Betidanik itsasoari so bizi izan den Bermeon bertan bizpahiru kilometro gehiago egingo ditugu.
Dena den, ibilbidea era egokian amaitzeko, eskuinera Mungia-Bilborantz abiatu eta Sollube mendatera igotzea gomendatzen dizuegu, bertatik Bermeoko zein Urdaibaiko zati handi baten bista oso polita duzuelako.

GAZTELUGATXE


Bizkaiko kostaldean, Bakio eta Bermeo artean, gure herriko monumentu ezagun eta era berean misteriotsuenetako bat ikusiko dugu. Olatuek errukirik gabe jotzen dute inguru hau, behin eta mila aldiz, eta orduantxe ageri zaigu inoiz baino basatiago, irailaren azkeneko itsasaldi gogorretan, alegia. Metro gutxira Aketx harkaitza lagun bakartzat duela , Gaztelugatxeko Donibane ermitak eta harkaitzak edozein olerkari inspiratuko lukete.
Harkaitza antzina uharte zen, baina Getariako "Xagua"rekin gertatu bezala, kostari lotzeko gizakiak harrizko zubi arraro samarra eraiki zion; arrazoia Donibane-ren irudiaren aurrean errezatu asmoz uharteraino gerturatzen ziren ehunka erromesak arriskurik gabe pasatzea zen. Izan ere, Donibaneren tailua harkaitzaren gainean dagoen ermitan gordetzen da.
Zubiak soilik bi begi ditu, baina irla ukitzen duenean 231 harmailako eskailera-gurutze-bidea hasten da, sigi-saga ermitaraino ailegatuz. Azken harmailan gizakiaren oinarrastoa ikusiko duzue eta herri kondairak dioenez Donibane santuak eskailerak igo eta arrastoa hor utzi zuen. Ermita honek X. mendetik hamaika gorabehera jasan du, ermita, gotorleku, babesetxe eta tenplarioen monasterio gisa, hainbat aldiz suntsitu eta berraltxatu baitute.
Goitik, 100 metroko altueran, itsasoaren indarra nabaritzen da, eta kostaldeko ikuspegia ikaragarria da, baina agian gehien txunditzen duena zera da, igaro berri dugun galtzada bide ikuspegia; irreala dirudi. Azkenik, ermitaraino behin itsasbeheran eta beste behin itsasgoran igotzea aholkatzen dizuegu, sentsazioak eta bistak oso ezberdinak baitira.

Bakioko San Pelaio
Gaztelugatxetik oso gertu Bakioko San Pelaio ermita erromanikoa dugu, XII. mendekoa eta Bizkaiko onenetarikoa. Barneluzego bakarrez, zakarki apaindutako kapitelak, atriuma, absideko zirrikitu moduko leiho artistikoa eta kanpoaldeko elizpea nabarmentzen dira.


Bakio

Txakolinak ospetsu bihurtu duen herri hau uda pasatzeko ohitura handiko lekua da, bere inguruan kostalde ederra eta basatia luzatzen baita. Monumentu gehienak ere inguru ederretan sakabanaturik dituenez, paseatzeko abiapuntu polita da. Herrian bertan hondartza handi eta zabala azpimarratuko dugu, urpean aritzeko edo surferako egokia.


BERMEO

Itsasoari loturiko lehen hiria
Bermeo Bizkaia osoan izendaturiko lehen hiria da, Lope Diaz de Haro-k 1239an foru hori eman baitzion. Horregatik, Gernikako juntetxean lehen aulkia eta botoa zituen, eta bere ordezkariek hitz egiten zutenean, besteek txapela kendu ohi zuten. Horra hor bada, hiri arrantzale honen garrantzia historian zehar (Bizkaiko buru izan zen 1602a arte). Halere, Erdi Aroan, banderizoen gerrak eta suteak medio, herria bera kolokan jarri zen.
Lehendik landutako prestigioak eta lortutako pribilejioek aurrera egiten lagundu zioten, eta honenbestez, XVI. mendean penintsulako lehen arrantzu-flota osatzen zuen. Hortik aurrera arrantzak oparotasun aro luzea ekarriko dio, populazio haziz eta gune urbanoa asko garatuz. Izan ere, Bermeo beti itsasoari begira bizi izan da, eta itsasotik etorri zaio dirua, ospea eta prestigioa.

Ikustekoak
Horrelako herri batean egin daitekeen gauzarik atseginena zera da, kaitik ibili, itsasontzien sartu-irtenak ikusi (Bermeok oso kai-mutur aproposa du, eta gainera Izaro uhartea aurrean) eta kofradiako salerosketetan egotea da. Horrez gain, Bermeok oso alde zahar interesgarria du, eta bertatik ibiltzeko hiritik pasatzen den edonork ikusten duen Kasinotik hasiko gara. Hau hiriko zentruan dago, kaia ukitzen, eta bere ondoan Lamera parke atsegina dauka.
Kai ondotik zeharkatuz, portu zaharrerantz abiatuko gara, eta tartean Santa Eufemia eliza gotikotik pasako gara. Bertan gurutzeria bizantiarra, marmol zuriko erliebea eta Mendozarren hilobi gotiko loratsua nabarmentzen dira.
Alboan pilotalekua eta kofradia ditugu, eta atzean jada portu zaharra. Honen erdian eskailera batzuetatik Ercilla dorre gotikora iristen gara. Alonso Ercilla poetaren sendia du gogoan dorre honek. Orain Arrantzaleen Museoa dugu. Bertan historian izan diren hainbat itsasontzi eta tresnen bilduma zabala ikusiko dugu. Zabalik: asteartetik larunbatera 10:00-13:30 eta 16:00-19:30etara (igandetan goizez eta jai egunetan itxita).
Ertzilla kalea segituz, laster Sabino Arana enparantzan gaude. Bertan, alde batean Udaletxea (bere eguzki-erloju biekin) eta Santa Maria eliza neoklasikoa ditugu. Bien artean doan Doniene kaletik, San Juan Portaleko arku edo harrizko atera iritsiko gara. XV. mendeko harresietatik geratzen den sarrera bakarra da. Berau igaro eta ezkerrerantz, alde zaharra inguratuko dugu, eta, horrenbestez, Arresi kaletik, hasi garen kasinotik pare bat kale atzean dagoen Frantzisko Deuna eliza eta klaustro gotikora ailegatuko gara. Bizkaiko zaharrenetakoa den hau gaur egun azoka da.
Informazio Praktikoa

GAZTELUGATXE-SAN PELAIO


Jatorduan:
Eneperi Jatetxea- San Pelaio 89.
Jan eta lo egiteko:
Pensión Gaztelu-Begi- San Pelaio 86. 94- 619 49 24. Logela 6.800 pzta.


BAKIO

Turismo Bulegoa: Urkizaur 28 A. 94- 619 33 95.
Botika: Benta Alde 81. 94- 619 44 72.
Kotxe-tailerra:
Talleres Julen- Artza-Alde 8. 94- 619 48 97.
Jatorduan:
Gotzon Jatetxea- Benta Alde 135.
Itxas Begi Bar-Jatetxea- Goitizol-Alde auzoa 18.
Bolibar Jatetxea- Benta Alde 180.
Jan eta lo egiteko:
**Hotel Hosteria de Bizkaia- Jose Mª Cirarda 4. 94- 619 47 25. Logela 7.245-9.325 pzta.
**Hostal Arimune- Benta Alde 95. 94- 619 49 24. Logela bikoitza 6.800 pzta.
Lo egiteko:
Bisalde Nekazal Etxea- Zubiaur auzoa 43. 94- 619 30 19. Logela bikoitza 5.500-6.500 pzta.


BERMEO

Turismo Bulegoa: Askatasun bidea 2. 94- 617 91 54.
Udaletxea: 94- 617 91 00.
Udaltzaingoa: 94- 617 91 11.
Ertzaintza: 94- 444 14 44.
Osasun-zentrua: 94- 688 47 00.
Gurutze Gorria: 94- 688 35 68.
Botikak:
Muniozguren- Askatasun bidea 15. 94- 618 70 07.
Lezamiz- Bidebarrieta 11. 94- 688 51 52.
Bankuak:
BBK- Kasinopean.
Lankide Aurrezki Kutxa- Santamañe 2.
Kotxe-Tailerrak:
Indarauto- Landarbaso Poligonoa. 94- 688 32 05.
Jatorduan:
Agirre Jatetxea- Lopez Díaz de Haro 5.
94- 688 08 30
Artxanda Jatetxea- Eupeme Deuna 14
94- 688 09 30
Athletic Jatetxea- Nardiz tar Jon 23.
Beitxi Jatetxea- Eskoikiz 6. 94- 688 00 06
Casino Jatetxea- Artza 1. 94- 688 57 21
Fruniz Jatetxea- Eskoikiz 3. 94- 688 00 34
Gibele Jatetxea- Arene auzoa 28. 94- 688 16 39
Iñaki Jatetxea- Bizkaiko Jaurerria 25-27.
94- 688 57 35
Jokin Jatetxea- Eupeme Deuna 13
94- 688 40 89
Mañuko Benta- Mañu auzoa z/g.
94- 688 56 01
San Pedro Kofradia- Erroxapeko Kaia z/g.
94- 618 64 07
Sollube Jatetxea- Ibarluzea tar Kosme 1.
94- 688 00 07
Zarragoitxi Jatetxea- Askatasun bidea 2.
94- 688 00 02
Almiketxu Erretegia- Almike auzoa 8. 94- 688 09 25
Andiño Erretegia- Almike auzoa 25.
94- 618 61 56
Arreta Erretegia- Artike auzoa 24.
94- 688 15 79
Batzoki Erretegia- Askatasun bidea 2.
94- 688 36 24
Bengoetxe Erretegia- Artike bidea 27.
94- 688 16 76
Cannon Erretegia- Mañu auzoa 27.
94- 688 34 76
Lo egiteko:
**Txaraka Hotela- Almike Bidea. 94- 688 55 58. Logela 11.000 pzta.
Artiketxe Nekazal Etxea- Artike auzoa 16.
94- 688 56 29. Log. bikoitza 5.000-6.500 pzta.
Mañuko Benta Nekazal Etxea- Mañu auzoa z/g. 94- 688 56 01. Logela bikoitza 6.000 pzta.
Gure Ametsa Pentsioa- Nardiz tar Jon 44.
94- 688 00 85. Logela 4.000-6.500 pzta
Zubi-Gane Pentsioa- Arostegi 25. 94- 618 69 44 / 630- 22 52 14. Logela 4.000-6.500 pzta.
Aldatzeta Pentsioa- Erremedio kalea 24. 94- 618 77 03 / 630- 22 52 14. Logela 6.500-12.000 pzta.
Torre Ercilla Pentsioa- Talaranzko 14. 94- 618 75 98 / 609- 17 33 53. Logela 6.500-12.000 pzta.
Talape Pentsioa- Garabilla tar Jose 1. 94- 688 16 77 / 608- 87 83 94. Logela 4.000-6.500 pzta.


Azkenak
Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude