Estatu Batuek Europaren batasuna


2021eko uztailaren 19an
Non da gure Europa?" galdetzen zen, larri, ZERUKO ARGIA, bere editorialean, 1971ko irailaren erdialde hartan. Zergatik? Orduan ere Estatu Batuek bere interesak baino ez zeuzkatelako gogoan, eta horretaz gain, ahal zuen guztietan munduko jendarmeak izateko bokazioak agerian uzten zutelako. Garai hartan, Watergate kasua zela-eta handik urte batzuetara lotsagarri samar bere kargua utzi beharrean aurkituko zen gizona zeukan lehendakari, hau da, Richard Nixon. Baina axola gutxi bera izatea edo beste bat, noski, EEBBen nagusigoa denen aurrean adierazteko unean.


EKONOMIA ARMATZAT HARTURIK

"Nixon-en erabakiak, munduko erri gehienetakoen diru-arazoa kinka larrian jarri du. Baita Europa beraren nortasuna ere. Europa batua egin nahiean gabiltzanok ere, ba dugu zertaz kezkatzerik", salatzen zuen aldez aurretik gure aldizkariaren editorialak. Larritasun horren guztiaren azalpena, ordea, pare bat orrialde geroago ematen zuen, Berasategik izenpetutako lan batean (beharbada editorialgilea eta Berasategi delakoa pertsona bera izango ziren, baina hori ezin dizuet nik ziurtatu). Gauza da, horrela zioela Berasategik: "Oraingo onetan, Nixon-ek ehuneko hamarrean igo ditu Ifar Amerikara salduko diran gauzen zergak. Zerga ori dala-ta, nazio-arteko ekonomi-arremanak gutxitu egingo dira. Nazio batzuk, nahiz eta argi ez aitortu, asko galduko dute neurri ori aurrera eramaten danean. Esate baterako, Japoi-ek, bere erritik kanpora saltzen dituen ehuneko 35, Ifar Ameriketara saltzen ditu. Alemania berak ere arreman aundiak dauzka, ekonomikoki, USA-rekin. Eta pentsa dezakegu, Japoi eta Alemaniako ekonomiak ahultzen badira, berekin ahulduko dirala beste erri guztietako salerosketak".
Zergatik egin ote zuen Nixonek egindakoa? Bada, arrazoi sinple bategatik, hara! Berea defendatu nahi zuelako.
"Nixon-ek neurri auek artu baditu, bere erri-barruan kinka larrian arkitzen diralako da. Europa eta Japoi ditu, etxetik kanpo, leiaketan", azaltzen zuen Berasategik. Jakina denez, badira euskaldunak Estatu Batuetan ere, eta baliteke haientzat pozgarri izatea Nixonen erabakia. Haatik, Berasategi iruzkintzailea ez bide zen estatubatuarra, oso kezkaturik agertzen baitzen haren jarreraren aurrean. "Artutako neurriak, USA-ko komerzioa aziarazteko artu badira ere, nahi eta nahi ez, mundu osora begiratuz gero, beherakada izango da. Jakiña, ekonomi-borrokak, politiko aldaketak ekarriko ditu".
Aldaketen gorabehera beste baterako uzten zuen, ordea, hari axola zitzaiona besterik zelako: "Lehendabiziko kolpe onetan, USA-k bere merkatua aurrera atera du eta Europako indarrak ahuldu egin ditu. Nolaz? Bere aldetik, nazio-artean jarritako urrearen prezioa aldatuz eta GATT-ekin zeuzkan trataduak ezeztatuaz".


EUROPAK IKASI BEHARREKOAK

Alegia orduko zein etorkizuneko Europa hutsaren hurrengo gisa tratatu zuela besteak. Berekoi halakoa, Estatu Batuak baino ez zituen hark gogoan! Eta Europaren batasuna zer? Bada, estu antzean dirudienez, Z. ARGIAren editorialak azaldutakoaren arabera, "Europa egite ori ez da gauza ez argia, ez erraza, baiña dakarkian ondoren au bai dala latza: 200 milla pertsoneren lan-arazoa jokatzen dala Europa batu orren gorabeheran" jakinarazten zuen. Eta noski, "Europako Elkartearen ordezkariek larri ibilli dira Bruselasen. Ezin etsi badezakegu ere, arazoa estua da. An daude Ameriketako Estadu Batuak, etxeko zorrak konpontzearren ‘Fondo Monetario Internacional’ delakoaren arauak zapaldurik, eta G.A.T.T.-tarrei emandako itza jaten. Eta emen, Europa, batu eziñean. Izan ere, Europako laterri bakoitzak bere kasa jokatu du diru kontuan: bakoitzak, berari bakarrik komeni zaiona aukeratu du".
Bazuten zer ikasi oraindik Estatu Batuetatik, antza! Hala guztiek berdin antzean funtzionatzen zutela ondorioztatu behar dugu? Nolanahi ere, ez zen hori gure aldizkariko editorialgilearen iritzia. "Europa guztia kezkaturik, arriturik dago", zioen hark. "Izan ere, eztabaidaturik gabe eta erriari galde egin gabe artu dira erriaren geroa erabat aldatuko duten erabakiak. Arazo ekonomikoak dirala-ta, ahaztu egin behar ote dugu demokrazia zer dan?", galdetzen zen, ziur aski Francoren "demokrazia organikoa" baino ezagutu ez zuen arren, edo apika horregatik. Zena zela, oso mindurik zegoen honengatik: "Teknokrata batzuk bildu, gau eta egun jardun eztabaidan, erabakiak artu eta gero eman zaio erriari batzarretan ikusitakoen berri. Ez da giro europatarren artean". Arrazoia? Batik bat hizki larriz agertzen zuen hura, antza: "Oraintxe jokoan dagoena auxe da: Europako nekazariek prezio dezente batean saldu ahal izango ote dituzten beren barazkiak". Behin hura azpimarratu eta gero, idazteko ohizko erara itzuliz adierazten zituen ondorengoak: "Europako urietan lanik gabeko gizon asko izango ote diran kezka. Dendari askok euren dendak itxi egin behar izango ote dituzten kezka". Buruhauste txikiagoak ote


.

Diru-indarrak Bilbotik Madrillera
Bilboko Banketxeak lurrak erosi ditu, Madrilgo kalerik nagusienean. Etxe eskerga bat eraikitzera doa, han bertan. Banku lanetarako baliagarri, 32.000 metro-kuadro izango ditu etxe berri horrek. Bilboko Banketxeak berea duen "Talde Finantzialaria"-ren egitate eta zerbitzuak, han, Madrillen bilduko omen ditu. Hontatik -etxe berean anitz egitate eta zerbitzu biltzetik, alegia-, berehaldiko probetxu eta emendioak ilikiko omen dira, Banketxearen buruzagiak dioenez. "Ez da ahaztu behar, gainera -dio jaun berak-, berrogei bulego badituela, jadanik, Madrillen, Bilboko Banketxeak. Areago, gure zenbait Finantza konpaiñien etxeburua, Madrillen dagoela, hain zuzen". Nork ere badaki, eraberritzeko ahalegin handiak egiten ari dela, azken urteotan, Banketxe hori. Alde batetik, bere merkatua hedatu eta zabaldu du, beste zenbait Banku erosiz eta bereganatuz. Beste aldetik, gaurko banku aurreratuen maillara iritxi nahiz, zera sortu du, "Talde Finantzialaria" izendatzen duten kapitalen merkaturako tresna eta erakundea. (...)
Diru eta indar hori guzia, beraz, Madrilletik maneatua eta gobernatua izango da. Hamaika ikasi atera daiteke gertakizun honetatik. (...) Guziz garbi dago, beraz, Bilboko Banketxea bilbotarra dela esateak ez duela funtsik ez oiñarririk. Ardatza, lema eta burua, aurki izango ditu, dirudienez, Madrillen. Gero, Parisen edo izan lezakean bezalaxe (...) (1971-IX-19)

Baserriaren alde
Iragarkia, 1971-IX-19
Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián: Baserriaren alde/ Euskal eta erdal/: Banen baneko aziyak/ Ongarri ta abonoak/ Belar Zuloak/ Erosi edo berritzeko diru/ aurreratzea/ Baserri, lur-tresnak ta abar/ Torrelavega'ko Perira joan/ etorriak

Lehenengo mailako intelektual bat: Joxe Azurmendi
Egun hauetan Baionan argitara, eta salgai jarriko den liburu batek segurtaturik dauka euskal letretan leku goren bat: Joxe Azurmendiren "Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa" deritzanak. Baina eragin haundia izan dezake, era berean, Euskal Herriko politikan eta ideia-mugimenduaren etorkizunean. Azurmendiren liburuak, jakinduriaz eta argitasunez, erderazkoen artean paraturik ere, liburu gutxiri zor lioke ezer. Sinistuta nago. Liburu mardul trinko honen ondorioz, benetan, goreneko maillan jarri beharra dago gure zegamarra euskal idazleen artean. Baina, hau berau asko izanagatik ere, ez da dena: zeren-eta Euskal Literaturak berak egiten baitu, Azurmendiri esker, bai saiakeraren, bai politikaren eta filosofiaren mailan, erraldoi-urrats bat. (...) Azurmendiren etorrera dela-ta, beraz, txapela denok erantsi behar dugula esanez, ez diot adiskideari mesede egiten, egiari goratzarre baizik. Azurmendi ez da "beste idazle bat" euskal letretan. Azurmendi benetako intelektual bat da, atzerrikoen mailan aisa parekatzekoa. Eta gauza bat eska dakioke bakarrik: otoi, ekiok lanari! (...) (1971-IX-19)


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude