TOPONIMIA, BERRESKURATU BEHARREKO ONDAREA

  • Deustuko Unibertsitateko Deiker institutua aspaldian ari da Euskal Autonomia Erkidegoko leku izenak, toponimoak alegia, non kokatu eta nola idatzi behar diren zehazten. Egitasmoa 1986an abian ipini zuten eta heldu den urterako espero dute bukatzea.

2007ko otsailaren 21an
Euskaldunak, munduko beste herri batzuen antzean, inguruari dautzala bizi izan gara, eta jakitun ez bagaude ere, inguruak berebiziko garrantzia du norbanako eta hiztun komunitatearengan. Hori guztiori aztertzea, bere osotasunean ez bada hein handi batean bai sikiera, toponimiari dagokio. Toponimoa, hortaz, leku bat identifikatzeko modu bat da -lurralde bat antolatzeko era gura bada-; alabaina, mapa bateko sinbolo hutsa baino gehiago da, bere baitan gordetzen duen informazioa ugaria baita: lanbide edo erabilera baten deskribapena, kolore, neurri edota kokapen bat eta abar. Hau da, hainbat urtetako bizimodu eta ikuskera laburbiltzen da berba bat, bi edo gehiagotan. Haatik, toponimoa ez da kokapen erreferentzi soila, informazio iturri ere bada. Gaur egunean, ostera, toponimiari ez zaio merezi eta behar duen garrantzia ematen eta apurka-apurka hiri bilakaerak ondare kultural honen galera argia eragin du, baserri guneetan bereziki.
Aipatu galerak, berbarako, argi eta garbi nabari dira gure inguruko leku izenetan eta hainbat nabarmenago ingurune erdi euskaldunetan; euskara hizkuntza arrotza izaki, bertako biztanle zenbaitek aurretik zeuden izenak aldatu edo ordezkatu egiten dituztelako, erdarazkoak erabiliz, sarri asko. Halandaze, herritarrok eta administrazioak beharrezko dugulako leku izen horien idazkera zuzen eta kokapen zehatza jakitea eta egun oraindik darabilgun toponimia nahiz oroimenean oraindik bizirik dirauena zaindu eta berreskuratu beharra dugulako, laurogei ko hamarkadako azken urtetarik goiti Deustuko Unibertsitateko Ikerketaren Sustapenerako Institutua (Deiker) ari da buru-belarri, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako toponimia bildu, kokatu eta idazteko proposamena egiten. Bidenabar, akorduan edukitzekoak dira berein herritan (Usurbil, Andoain, Ermua, Basauri...) eginiko lan toponimikoak, aitatu lehena eta gainontzekoak hedaduraz, metodologiaz eta zehaztasunez berdinak izan ez arren.


BIZKAIKOA LEHENENGO.


1991ko maiatzean Eusko Jaurlaritzako Idazkaritza Nagusiak eta Araba nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiek "Arabako eta Gipuzkoako 1:5000 eskalako kartografiarako toponimiaren finkapena" izenburuko ikerlana egin zezan eskatu zioten Deustuko Unibertsitateko Deiker institutuari. Ikerlana 1994an bukatu zuten eta 1986ko martxotik 1988ko maiatzera bitarte Bizkaian eginiko lana osotu egin zuen (ikerlanaren sintesia eta toponimoen datu basea www.euskadi.net/euskara web orrian kontsulta daiteke). Egun, ostera, Bizkaiko lana berrikusten dihardute.
Araba eta Gipuzkoari buruzko ikerlana egiten hasi aitzin, Bizkaiari buruzkoan lortutako esperientzia eta emaitzak izan zituzten gogoan, eta lan aitzindari horren karira, arazo metodologiko batzuk birplanteatu zituzten. Hona, laburrean bada ere, egindako aldaketa azpimarragarrienak: toponimiaren normalizazio linguistikoan EAEko bi hizkuntza ofizialak modu independentean agertu, galdeketa toponimikoaren koordinazio eta kontrola zentralizatu, toponimo bakoitzari bere koordenatu geografikoa egokitu, mapetan erabilitako toponimiaren balioa aztertu eta datu basea hobetu. Horrelako egitasmo mardula arrakastaz burutu gura bada, nahitaezkoa da ikasketa eta ikuskera ezberdineko taldea eratzea. Halaz, besteak beste, geografo, filologo, dokumentalista eta informatikoek osatu dute lan taldea, eta guztien buru, ikerketaren zuzenketa eta koordinazio lanak eginez, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta geografo Nerea Mujika ari da. "Toponimia ez da jakintza bati dagokion lana, jakintza ezberdinen artean aurrera eraman beharreko azterketa baizik. Horregatik da hain garrantzitsua diziplina ezberdineko adituak lan talde berberera batzea", azpimarratu digu Nerea Mujikak.


METODOLOGIA ETA NORMALIZAZIOA.

Hiru probintzietan jarraituriko lan metodologia berdin antzekoa izanik, Deikerren hasierako metodologia Kataluniako Institutu Kartografikoak 80ko hamarkadan abian zuen egitasmoaren berdin samarra zen. Hala ere, urteotan egindako lan eskerga eta irmoaren puruz, metodologia garatu eta hobetu dute.
Lehendabizi, lana egiteko behar den kartografia guztia eskuratu, alderatu eta prestatu. Hurrena, landa lana egingo duten inkestatzaileak hautatu (Araba eta Gipuzkoako lurralde historikoan, esaterako, 34 inkestatzaile aritu ziren, Bizkaiko berrikusketan, ostera, berrogeitik gora), jarraituko den irizpide nagusi eta metodologia azaltzeko ikastaroa partitu eta bakoitzak behar duen materiala banatu. Ondorenean, inkestatzaileek buruturiko lana jaso, lortutakoa aztertu eta ondorioak atera. Azkenik, leku izen edo toponimoak nola idatzi behar diren proposatu. Izatez, lanean diharduten hamabost urte hauetan normalizaziorako hizkuntza arautegi luze bezain zehatza eratu dute, toponimo bakoitzak dituen arazo linguistikoak agertuz eta nola idatzi behar diren proposatuz. Orobat, arlo horretan Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko adituak ari dira Araba eta Gipuzkoako arautegia aztertzen, egon daitezkeen okerrak zuzendu eta arautegia osotu asmoz.
Finean, egitasmoak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako toponimia nagusia batu, kokatu eta finkatu gura du, aurrerantzean, administrazioak nahiz herritarrok leku izenak behar bezala idatzi eta zehatz-mehatz koka ditzagun.


Azkenak
Ertzain bat atxilotu dute homizidio saiakera egotzita, lan orduetatik kanpo hiru pertsonari tiro egiteagatik

Ertzaintzak ertzain bat atxilotu du, hiru pertsona hiltzen saiatzea egotzita. Agentea lan orduetatik kanpo zegoen, eta deklaratu zuen bere buruaren defentsan egin ziela tiro furgonetan zihoazen ustezko hiru lapurri. Ertzaintzaren ikerketaren arabera, gezurra da deklaratu duena.


Sardiniak ezetz esan dio kolonizazio energetikoari

Haize-erroten eta eguzki-plaken ezarpen zabalarekin kezkatuta, populazioa "espekulazio energetiko" gisa kalifikatzen duen joera bati aurre egiten ari da.


2024-08-08 | ARGIA
Venezuelako Askapenaren brigada
“Herriak eta gobernuak ez dute atzerapausorik onartuko”

Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.


2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


2024-08-08 | Sustatu
Twitterren alternatiben analisia: Bluesky, Mastodon eta Threads

Elon Musk-en jarrera ultra eta toxikoak egunetik egunera agerikoago izanik, X/Twitter noren eskutan dagoen edozeinek ikusten du. Berriz ere egunotan sare horretatik alde egiteko deiak eta agurrak ikusten ari gara, eta horren harira artikulu interesgarria irakurri dugu Electronic... [+]


Israel Donostiako Klasikotik kanporatzeko eskatu du Gernika-Palestina herri ekimenak

Larunbatean zeharkatuko ditu hiriko kaleak Donostiako Klasikoak, eta Gernika-Palestina herri ekimenak Israelek bertan duen presentzia salatu du, prentsaurreko batean. Adierazi dutenez, “genozidioa eteten ez duten bitartean” klasikoak ez luke Israel-Premier Tech... [+]


Egiazko arrazoia Israelek Hamas eta Hezbollahko buruzagiak hiltzeko

Israelek Hamas eta Hezbollahko buruzagiak hiltzeko helburua ez da erresistentzia ahultzea. Benetako asmoa da inteligentzian eta arlo militarrean bere nagusitasunaren irudia berrezartzea Israelgo iritzi publikoaren aurrean .


Puigdemontek esan du osteguneko inbestidura saioan izango dela

2017tik Bruselan dago Kataluniako presidente ohia, baina itzultzea erabaki du Generalitateko hurrengo presidentearen inbestidura eztabaidarako. “Normaltasun demokratikoko baldintzak ez” izatea salatu du, eta aipatu du itzultzeak suposatzen duen atxiloketa arriskua.


Donostian jarrera eta eraso arrazistak ugaritzen ari direla salatu eta borrokatzera deitu dute

Udaletxe aurrean eginiko prentsaurreko jendetsuan, Donostian gertatzen ari diren jarrera arrazista, klasista eta faxistekin kezka adierazi dute hiriko eragile sozial eta politiko ugarik. Irakurketa bateratua eskaini dute 37 eragilek, besteren artean, Ernai, GKS, Bilgune... [+]


Venezuelako oposizioak dei egin die poliziei eta militarrei gobernuaren kontra egitera

“Herriaren eta beren familien alde” jartzeko eskatu diete Edmundo Gonzálezek eta María Corina Machadok adierazpen bateratu baten bitartez. Maduroren gobernuak erantzun egin die, eta erabaki dute dokumentuaren sinatzaile biei “ikerketa penala... [+]


Israelgo armagile nagusiaren fabrika batera sartu eta gerrarako materiala suntsitu dute Erresuma Batuan

Palestine Action taldeak dio bere ekintzaileek astelehen goizean (abuztuak 6) Elbit-ek Bristolen duen fabrika "inbaditu" dutela. Ikerketa eta fabrikazio zentroa oso zainduta dago, eta espetxeko furgoneta bat erabili dute kanpoko perimetroa txikitzeko.


2024-08-07 | Euskal Irratiak
Oihana Goiriena
“Haserre gara, Polonia airos atera baita Pabloren kontrako salaketa frogatu gabe”

Osasun artak biltzen ari da Pablo Gonzalez Moskun une honetan. Joan den astean, Poloniako Radomgo segurtasun handiko espetxetik atera zen kazetaria bi urte eta bost hilabeteko preso egon ondoan. Poloniak leporatzen zion espioitza frogatu gabe libre atera da.


Talde ultraeskuindar baten errekurtsoak geldituta du Donostiako Loiolako Kuartelen salerosketa

Loiolako kuartelen afera ez dago bere onenean. Espainiako Defentsa Ministerioak eta Donostiako Udalak akordioa “aldi baterako” etetea erabaki zuten joan den astean, hilaren 18a baino lehenago ezin izango zutelako gauzatu, eta hori delako, hain zuzen, salerosketa... [+]


Eguneraketa berriak daude